- ItzuL posta zerrendak milaka mezu jaso ditu 1998ko abenduan sortu zenetik. Urtean 3.600 mezu inguru, batez beste.
- Mezu asko dira, gaiak edo ikuspegiak diren adinbat. Den-denak ez dira, noski, urre gorriko aleak, eta ubidean behera hondarra ere ugari dator.
- Hala ere, lantzean behin, gutxien espero dugunean, galdera itxuraz hutsal edo garrantzi gabeko baten segidan, hari luze eta esanguratsua(go)ak pizten dira, egindako galderaren azaletik muineragokoak.
- Hori dela eta, ItzuLeko eztabaidetan sortzen diren gai, hausnarbide edo proposamen mamitsu horiek bildu eta era sistematizatuan gordetzeko ideia sortu zaigu.
- Horixe izan nahi luke proposamen honek: ItzuLetik berreskuratzea merezi duten gaien bilduma lantzeko bidea.
2008/11/10
atarikoa
Nork: eizie.2008/11/10
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat