2tzul
Kopuruak eta kantitateak
Alfontso Mujika Etxeberria
Patxi Petrirena Altzuguren
1. Kopuru eta kantitate ez dira sinonimo
Erdal testuak euskaratzeko orduan, maiz
aurkitzen dugu cantidad (es) / quantité (fr) / amount (en) hitza, edo número
(es) / nombre (fr) / number (en) hitza, askotan izen batek
osagaia [oxigeno-kantitatea, diru-kopurua] edo izenlaguna [ur
gezaren kantitatea, ikasleen kopurua] izanik).
Bai testu itzulietan, bai euskaraz
sortutako testuetan, ikusten dira han-hemen, noiz edo noiz, erabilera nahasiak
edo desegokiak, erabiltzaile batzuentzat bi hitz horietako bakoitzaren esparru
semantikoa lausoa edo zehaztugabea den seinale. Erabilera argitu nahian idatzi
ditugu lerro hauek.
Hizkuntza bakoitzean bi hitz horietako
bakoitzak bere adierak ditu, eta ezin dira beti bana-banako paralelismoak
antolatu. Horregatik, itzultzeko orduan, hizkuntza bakoitzean hitz bakoitzak
dituen adierak kontuan hartuta eta euskarazko hitzen adierak kontuan hartuta
hautatu behar da ordain egokia. Nolanahi ere, bi hitz horien atzean bada
hizkuntzaz haraindiko kontzeptu-bereizketa orokor bat, eta komeni da hortik
hastea eta ondo ulertzea.
Izenak sailkatzeko erabiltzen den
irizpideetako bat zenbakarritasuna da. Badira izen zenbakarriak (arbola, liburu, ikasle, ardi...) eta
badira izen zenbakaitzak (ur, euri, ke,
olio, gorroto...)[1]; badira, orobat, izen batzuk bietara jokatzen dutenak, testuinguruen eta
adieraren arabera (argi, ardo...).
Oinarrizko sailkapen hori kontuan hartuta egiten da —edo egin behar litzateke,
gure ustez— kopuru eta kantitate hitzen arteko hautaketa.
Hasteko, defini dezagun kantitate hitza:
Kantitatea magnitude baten edo
gauza-multzo baten zatia da. Zenbatu edo neur daitekeenaren propietate bat da.
Mundu fisikoan, bi kantitate-mota
bereizten dira:
1- Kantitate
jarraitua: bata bestetik bereizita ez dauden unitatez edo zatiz osatua
dagoena: botila batean dagoen likidoa, lerro baten luzera (luzera horren
edozein zati hartu, nahi bezain txikia, eta zati hori luzera bat da beti),
esfera baten bolumena (bolumen horren edozein zatik, denik eta txikienak ere,
bolumena izaten jarraitzen du)...
2- Kantitate
diskretua: bata bestetik bereizitako unitatez edo zatiz osatua dagoena:
botila baten barnean dauden ur-molekulen multzoa (multzo horren zati bat hartu,
eta molekulaz osatuta dagoela ikusiko dugu; baina gero eta zati txikiagoak
hartzen baditugu, iritsiko da unea zatiak ur-molekula bat besterik izango ez
duena; hori da muga, ezin izango dugu zati hura baino are txikiago bat hartu,
zeren, zatitzen badugu, emaitza jada ez baita ur-molekula bat izango); arbola
baten hostoen multzoa, mendi bateko arbolen multzoa (multzo horretatik har
daitekeen zatirik txikiena arbola batez osatuta dagoena izango da; hori baino
zati txikiagorik ez dago egiterik: arbola-erdi bat ez da arbola bat)...
Kantitate jarraituak neurtu egin
daitezke, baina ezin dira zenbatu; kantitate diskretuak, berriz, zenbatu egiten
dira, ez dira neurtzen.
Diskretu/jarraitu bereizketan dago kopuru/kantitate
bereizketaren giltza. Honela:
Kantitate diskretuekin kopuru erabiltzen da.
Kantitate jarraituekin kantitate erabiltzen da.
2. Erabilera-datuak
Aipatu beharra dago Euskaltzaindiak ez
duela horri buruz ezer arautu; ez dela, beraz, araua. Estilo-hobespen bat da,
tradizioarekin bat datorren estilo-hobespen bat. Hona hemen kopuru hitza nola
erabili den tradizioan (Orotariko Euskal
Hiztegia):
Bakarrik ala [...] bidaide kopuru aundiz ote zioan? (Zaitegi)
Gauzen kopuru aundia ikusi badakusagu eta aldaketan gainera (Zaitegi)
Ots bakoitzaren dardara-kopurua ainbatzerik etzuen al
izan. (Zaitegi)
sagastien
kopurua (Iztueta)
zerrien
kopurua (Iztueta)
Miliunka hiltze [...]
horien ondotik, beldurgarriki ttipitu zen beraz irlandesen kopurua (Mirande)
okerren
kopurua (Villasante)
[Arkumeak] Idiazabalko
mugapean jaiotzen dirala kopuru
au ta geiago (Iztueta)
Garaipena ez armadunen kopuruan ezpada Jaunaren laguntzan zegoala (Lardizabal)
Seieunda larogeita amabost
[...] emazte eta aurrak kopuru
onetan sartu gabe (Lardizabal)
[Esleituen] kopurua
geituaz (Gregorio Arrue)
Nork zenbatu ordea eragozpenen kopurua (Euskal Esnalea)
Zer ajola du emen gizaldien kopuruak edo luzeerak? (Villasante)
Ezin diteke erabaki ordea
aien mota-kopurua, ezta izenak
zenbatu ere (Ibiñagabeitia)
Erabili nahi diren letren
kopurua (Mitxelena)
Garbi ageri da kopuru kantitate diskretuekin erabiltzen dela. Orotariko Euskal Hiztegiko agerraldi guztiak arakatuta, adibide
bakarra aurkitu dugu bide horri jarraitzen ez diona:
Asten bagera [...] oni buruz jakin izan denaren kopurua neurtzen [...]. (Villasante)
Kantitate hitzari dagokionez, OEHko agerraldi gehien-gehienak diru-kopuru
adierakoak dira (kantitate hitzak
adiera gehiago baititu). Aztertzen ari garen adierakoak hauek dira:
Ogiaren eta arnoaren figura, gustua, kolorea eta kantitatea
(Pierre Argainaratz).
Emazu saladier batean esnea krema behar den kantitatearen arabera (Escualdun cocinera... 1864).
Kantitate jarraituak dira biak ere.
Beraz, guk aldezten dugun erabileran
(tradizioarekin bat datorren erabilera baita), kopuru ez da erabili behar izen kontagaitzekin. Hala, zuzenak dira makina-kopurua,
litro-kopurua, ikasle-kopurua modukoak, baina ez da komeni, adibidez, *energia-kopurua
(Zenbat? Lau energia?), *bero-kopurua,
*aire-kopurua edo *ur-kopurua esatea edo idaztea.
Salbuespena diru-kopuru da. Dirua, berez, izen zenbakaitza da, eta ezin
da zenbatu: *sei diru. Hala ere, diru-kopurua esaten dugunean diru-unitateen kopurua irudikatzen dugu,
nonbait (adibidez, diru-kopurua = euro-kopurua). Azkenik, jende-kopuru kasua ere aipatzekoa da,
singularrean baino erabiltzen ez den euskalkietan ere erabiltzen baita (jende-kopurua = pertsona-kopurua)[2].
Eta zein da gaur egungo erabilera
zaindua? Datuak ikusita, badirudi erabilera ez dela tradizioan bezain argia.
Denetik ikusten da. Hasteko, har dezagun Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua. Han ageri diren definizio gisako testuetan edo
adibideetan, kopuru hitza izen zenbagarriekin zein zenbakaitzekin ageri da:
zenbagarriak
(gure irizpidearen arabera, zuzenak dira)
bihiketa iz.
'bihi-kopuru handia'.
eiheramen iz. Zub.
'eiherara eramaten den ale-kopurua'.
erbesteratze iz.: hainbat
erbesteratzeren ondorioz, beldurgarriki urritu zen irlandarren kopurua.
zenbakaitzak
(gure irizpidearen arabera, kantitate
behar luke)
ardoketa iz.
'ardo-kopurua'.
garitza iz.
'gari-kopuru handia'.
ogiketa
1 iz. 'gari-kopurua'.
Ereduzko Prosa corpusa aztertuta, ikusten da idazle batzuek denetarako erabiltzen
dutela kopuru hitza, kantitate hitzaren sinonimoa balitz
bezala:
zenbakaitzak
(gure irizpidearen arabera, kantitate
behar luke)
materiaren kopurua (Xabier Amuriza).
Muskuluko oxigenoaren kopuru txiki bat baino ez da konbinatzen
hemoglobinarekin (Irene Aldasoro).
Euri kopuru
bera denbora luzeagoan zehar, errazago irensten da / Maiztasuna
azalduko dugu esanez denbora kopuru batean gertatzen diren presio aldaketen neurria
dela / gizakion baliabide nagusiena biriketatik kanporatzen den aire kopurua
handitzea da (Lourdes Oñederra).
Honako elikagai kopuru
hau hartzen zuen egunero: hogeita hamar anega irin garbi eta beste hirurogei
irin arrunt (...) (Jose Antonio Mujika).
beherakoak desagertu arren nire eguneroko janari
kopurua areago urritu zen (Jon Arretxe) [3].
Beste adibide batzuetan, berriz, kantitate
ondo erabilita dago izen zenbakaitzekin:
zenbakaitzak
(gure irizpidearen arabera, zuzenak dira)
Filmera heltzen den argi kantitatea obturadore baten bidez kontrola daiteke /
Arrainek, ordea, ur kantitate
handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko 7 ikusi
zen mineral kantitate
nabarmen handiagoa dutela kirolariek adin bereko pertsona arruntek baino (Irene
Aldasoro).
Demagun gaur egun merkataritzako munduan den zilar-kantitatea, aurkikuntza aurretik zegoenarekin konparatuta, 32
bider handiagoa dela (Iñaki Iñurrieta).
Beilan, informazio kantitate
gaitza iristen da, sentsuen bidez, ugaztun goren baten burmuinera /
Poliki-poliki, aukera izan zen organismo konplexuek dauzkaten ADN kantitate eskergak maneatzea (Juan
Garzia).
Eta, tradizioaz eta prosa zainduaz gainera, zein da gaur egungo
erabilera?
Bada, dirudienez, Elhuyarren erabiltzen dugun bereizketa (eta, oro har,
zientzia-testuak idazten dutenek erabiltzen duten bereizketa) ez da hain argia,
eta erabilera nahasi samarra da. Adibidez, Googlen energia(-)kopurua edo informazio-kopurua
terminoek agerraldi gehiago dituzte energia-kantitate
eta informazio-kantitate terminoek
baino. Termino ez hain orokorretara joz gero, ordea, ikusten da gehiago
erabiltzen dela kantitate izen
kontagaitzekin; adibidez, bero-kantitatea,
baina ez beti. Magnitude guztiak neurgarriak direnez, eta neurtzeko unitateak
erabiltzen direnez, badirudi hiztun askok ez dutela bereizten magnitude baten
kantitatearen eta magnitude-kantitate horren balioa adierazten duen
unitate-kopuruaren artean. Adibidez:
lehortea dela eta, kaleak
garbitzeko ura murriztu dute
esateko,
*ur-kopurua murriztu dute
entzun edo irakur daiteke,
ur-kantitatea murriztu dute
behar lukeen tokian. Hori esaten/idazten duena
litro-kopurua murriztu dute
edo antzeko zerbait pentsatzen ari da (nahikoa izan liteke,
zenbaitetan, ura murriztu dute
esatea). Azken batean, diru-kopurua
esaten dugunean, euro-kopurua edo sos-kopurua irudikatzen ari gara.
Badirudi hizkuntza teknikoan edo zainduan egiten dugun kontagarri/kontagaitz
bereizketa lausoagoa dela hizkuntza arruntean [4].
3. Irizpidea
Horiek horrela, hau da, laburbildurik, gure irizpidea eta aholkua:
1- Magnitude jarraituetarako (izen zenbakaitzetarako), kantitate
erabiltzea: ur-kantitatea;
energia-kantitatea; erregai-kantitate izugarria kontsumitzen dute
(*Erregai-kopuru izugarria kontsumitzen dute).
2- Magnitude diskretuetako (izen zenbakarrietarako), kopuru
erabiltzea: liburu-kopurua,
botila-kopurua.
Kontuan izan behar dugu, bestalde, kopuru
edo kantitate zein erabiltzen den,
esanahia desberdina izan daitekeela, eta, testuinguruaren arabera, bata edo
bestea erabili behar dela. Adibidez:
Beso robotikoaren higidura-kopurua (beso robotikoak hiru
higidura ditu espazioan, x, y eta z ardatzetan).
Mekanikan, oso ezaguna da higidura-kantitatearen kontserbazioaren
printzipioa.
4. Beste jakingarri batzuk
4.1. Kalkoak
Gaztelaniazko número hitzaren
ordainetan, ez da beti hitz bera erabiltzen euskaraz, eta ez da beti hitz bat
erabili behar ere. Se está registrando un
número muy elevado de quejas esaldia normal samarra da gaztelaniaz (ez dute
beti se están recibiendo muchísimas
quejas esan nahi izaten), baina euskaraz ez da normalena Oso kexa-kopuru handia izaten ari da esatea; egokiago da (hargatik
erregistroa apaldu gabe) Kexa asko (eta
asko) jasotzen/izaten ari dira. Horrek ez du esan nahi kopuru hitza
ezin erabili denik, baina bai tentu pixka batekin ibili behar dela; aurreko
adibidean esandakoa kontuan hartuz, eta kantitaterekin nahasi gabe,
besteak beste [5].
Izen kontagarriekin ere, askotan zenbat esatea egokiago da kopuru
erabiltzea baino. Itzultzen ari garenean, komeni da probatu behintzat egitea,
esaldia naturalago gertatzen baita askotan.
?Zehaztu bilerarako
behar den aulki-kopurua.
Zehaztu
zenbat aulki behar diren bilerarako.
Proba dezagun, adibidez, aurreko
horretan zehaztu aditzaren ordez esan jarrita:
??Esan
bilerarako behar den aulki-kopurua.
Kopuru hitzarekin
ez ezik, kantitate hitzarekin ere gerta daiteke gehiegikeriarik. Honako
hauetan guztietan saihestekoa iruditzen zaigu:
*Bero-trukagailuak
galdara gisa funtzionatzen du; barrualdean hodi-kantitate handia dauka,
eta olioa hozteko ura hodi horietan barrena iragaten da.
Bero-trukagailuak
galdara gisa funtzionatzen du; hodi asko dauka barrualdean, eta olioa
hozteko ura hodi horietan iragaten da.
*Zer
ihes-gas kantitate bidali behar da sarrerako kolektorera?
Zenbat ihes-gas bidali behar da sarrerako kolektorera?
4.2. Komunztadura-arazoak
Kopuru hitzak “ale bat baino gehiago” ekartzen digu gogora, baina izen
abstraktu singular bat da bera. Horregatik ikusten dira testuetan, beharbada,
honelako komunztadura okerrak:
*Behar
diren langile-kopurua.
Behar
den langile-kopurua.
Aditzean plurala sartzekotan,
hitz-elkarketa desegin behar da, eta dena delako gauza kontagarriaren izena
pluralean jarri.
Behar
diren langileen kopurua.
Halakotan ere, ordea, beti komeni da
pentsatzea ea beharrezko den kopuru hitza, edo hura gabe berdin adieraz
daitekeen:
Behar
diren langileak.
Zenbat langile behar den/diren.
4.3.  Berrelkarketa
Hitz-elkarte batekin badoa kopuru hitza, bi bide ditugu. Batetik,
berrelkarketa; hau da, hirugarren osagai gisa eranstea lehengo elkarteari: eskola-ordu
kopuru. Bestetik, lehengo elkarketa deklinatzea: eskola-orduen kopuru.
Berrelkarketa kasu honetan ontzat
emateko bide bat aipatzen du Euskaltzaindiak bere 25. arauan (Hitz elkartuen
osaera eta idazkera): “Eguzki-lore eta gisakoen alorreko irizpen-,
multzo-, zati- eta mota-elkarteak. Beste gehienek baino askatasun
handixeagoa dute hauek honelako hedapenetarako: butano-saltzaile itxura,
kafe erre usaina, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia, perpaus
subordinatu motak.” Badu kopuru
hitzak kidetasunik, gure ustez, multzo hitzarekin.
Beraz, bi bideak hartuko ditugu
zilegitzat: eskola-ordu kopuru (marra
bakarrarekin, jakina; berrelkarketa erabiltzen denean, ez dira bi marra idazten: eskola-ordu eta ordu-kopuru, baina *eskola-ordu-kopuru
ez), eta eskola-orduen kopuru.
Bigarren bide hori bakarra izango dugu kopuru
hitzaren aurretik duguna izen eta izenondo batez osatutako izen-sintagma bat
baldin badugu: eskola berrien kopuru (*eskola berri[-]kopuru).
4.4. Bitxikeriak
Hona hemen zenbait bitxikeria,
testuak zuzentzean aurkitutakoak:
*parte-kopuru berdina (número de partes iguales)
Garbi
dago itzultzaileak ez duela ulertu esanahia; igual adjektiboak parte
izena kalifikatzen du. Ez dago beste aukerarik:
parte berdinen kopurua
Gaztelaniazko tanto/tanta/tantos/tantas XXX como número
de XXX egituran agertzen den número
de hori ez da itzuli behar:
*sarrera-kopuru adina aldagai dituen edozein funtzio logiko (cualquier función lógica que tenga tantas
variables como número de entradas)
sarrera adina aldagai dituen edozein funtzio logiko.
Beraz:
Motorrak
zilindro adina bujia ditu. (El motor tiene tantas bujías como número de cilindros)
Bloke
bakoitzak semaforo adina lerro ditu. (Cada bloque tiene tantas
filas como número de semáforos)
Suitzak
kantonamendu adina legedi ditu. (Suiza tiene tantas
legislaciones como número de cantones)
*Ikatzaren
hautsa eta hondarrek dituzten substantzia organikoen kopuru txikiak
erabat errausten dira prozesuan zehar.
Ikatzaren
hautsa eta hondarrek dituzten substantzia organiko apurrak erabat
errausten dira prozesuan zehar [6].
*Hormigoi-kopuru handiko eraisketako obra-hondakina (escombro de demolición con un alto
porcentaje de hormigón)
Hormigoi askoko eraispen-hondakina.
*Hondakin-kopuru esanguratsu bat jaso da.
?Hondakin-kantitate esanguratsu bat jaso da.
Hondakin asko/askotxo/franko jaso da.
[1] Eta banaketa hori ez da unibertsala, hizkuntza bakoitzarena baizik. Adibidez, euskaraz mahats zenbakaitza da (*hiru mahats ezin dugu esan, hiru mahats-ale baizik), baina gaztelaniaz zenbakarria (tres uvas); ingelesez news zenbakaitza da (*a news ez da esaten, a piece of news baizik), baina euskaraz albiste eta berri zenbakarriak dira (albiste bat, berri bat).
[2] Dirudienez, antzina zenbakarria zen gaur egun zenbakaitz gisa
erabiltzen den eremuetan ere. Orotariko Euskal Hiztegiak honela dio:
"[jende] Aunque hay testimonios tanto en plural como en singular en
todas las épocas y dialectos, los del primer tipo abundan más en textos
septentrionales, y dentro de los meridionales son más numerosos cuanto
más retrocedemos en el tiempo".
[3] Janari hitza
zenbakarria ere izan liteke testuingururen batean. Ez du ematen kasu
honetan hala denik, baina, dena den, testuinguru osoa behar litzateke
erabat ziurtatzeko.
[4] Hori dela eta, ohargarria da ikustea ingelesez ere badirela era
horretako zalantzak bi hitzen erabilerari dagokionez. Adibidez,
count nouns has been frequently criticized; it usually occurs when the
[6] Ohartu  zer dagoen "substantzia organiko apurrak" horretan. Apur hitza hor izena da (apur,
berez, izenondoa ere izan daiteke, 'txikia' esanahiarekin, baina ez da
kasua ["substantzia organiko txikiak"??]); kopuru txikiak = apurrak =
zatiak. Hala baldin bada, pentsa liteke 4.3 atalaren azken paragrafoan
esandakoaren kontra doala: eskola-ordu kopuru = eskola-orduen kopuru baina eskola berrien kopuru:
"substantzia organiko" izen+adjektiboa denez, 4.3 puntukoa betetzera,
"substantzia organikoen apurrak" behar luke. Hala ere, badirudi ontzat
ematekoa dela "substantzia organiko apurrak". Pentsa liteke "zentral
nuklear motak" kasuaren antzekoa dela, hau da, izen+adjektibo multzoak
onartzen dituela elkarketa kasu jakin batzuetan (hor dago
Euskaltzaindiaren beraren adibidea: kafe erre usaina).
«Hori lortuz gero» / «Hori lortzekotan»
Fernando Rey Escalera
Urte mordoxka dira baldintzazko «eginez
gero» eta «egitekotan» egiturak baliokideak direlako ustea hedaturik zegoela
ohartu nintzela. 1987an, Iruñean, Joxe Bernardo Jauregi legorretarrak, irakasle
euskaldun berri batzuen nahasmenari erreparaturik, mahai inguruan jarrarazi
gintuen eta, lapitza eskuan, eskema bat egin zigun, behingoagatik uler genezan
bi egitura horiek ez zirela sinonimoak, eta, beraz, ezin zirela erabili bata
bestearen lekuan. Eta eskema hura dut oraindik ere oinarri.
Urteak pasatu ziren. Gaitza zabalduz joan
zen eta, ez dakit nola, Patxi Petrirenarekin horretaz mintzatu, eta garai
hartako Euskaldunon Egunkariak ateratzen zuen Orri debozionezkoan horri buruzko
artikulutxo bat egiteko esan zidan. Esan eta egin. 1995eko otsailaren 3an argitaratu
zen.
Eta zabalduz doa gaitza orain ere, eta gero eta
gehiagotan ikusten ditut adibide okerrak. Baina lehenago euskaldun
berri-berrion akatsa bazen ere, orain, berriena ez ezik, beste askorena ere
bada, baita euskara maila ona dutenena eta euskara aberatseko zenbait
idazlerena ere. A gripearen birusarekin gertatzen ari den bezala, pandemia
bihurtu da, eta osasun oneko gazte eta helduak harrapatu ditu, ez bakarrik
osasun andeatuko eriak.
Sinonimotzat hartze hori aspaldiko kontua
da, ikaragarri zabaldua. Eskola eta euskaltegi askotan sinonimotzat hartzen
ziren, eta, seguruena, gutako batzuek ere lagunduko genuen okerra hedatzen.
Sarean aurkitutako webgune batean, adibidez, hauxe aurkitu dut, berridazketak
egiteko gomendioen artean:
«Aldaketa batzuk automatikoak dira. Alegia,
gramatika kategoria berari dagozkio eta, ondorioz, ñabardura batzuk gorabehera,
antzeko esanahia duten egitura batzuk erraz ordezka daitezke:
baldin) ba-... / -(e)z gero = -tzez gero =
tzekotan
ezik = ezean »
Balio dezatela adibidetarako egun bakar
batean bila ibili gabe ikusi eta apuntatu nituen lau adibide hauek. Oker ez
banaiz, lehenbizikoak foru aldundiren bateko aldizkari ofizialekoak dira, eta azkena Hizkuntza Eskubideen Behatokiarena:
Eskatzaileen familia liburuaren
fotokopia aurkeztu behar da, seme-alabak dituztela egiaztatzeko, halakorik
izatekotan.<o:p></o:p>
Berdinketa egotekotan, diru-sarrera
txikiena duenaren alde egingo da.<o:p></o:p>
Izena behin baino gehiagotan agertzekotan,
erregistro-zenbaki berriena duen eskaera baztertuko da.<o:p></o:p>
Horren inguruko argibideren bat bidali
nahi izatekotan, telefonoa@behatokia.org helbide elektronikora edota Behatokiko
egoitzara helarazi.
Adibide guztietan, problema bera ageri
zaigu, okerreko ustea, «izatekotan» eta «izanez gero» sinonimoak diren ustea
alegia.
Baldintzazko esaldiak dira auziaren muina
eta, zehatzago esanda, baldintzazko esaldi jokatugabeak.
Egia esanda, ez dut dokumentazio askorik
lortu. Gramatiketan ere deus gutxi ageri da. Orotariko Euskal Hiztegian ere
miaka ibili naiz, baita Ereduzko Prosan ere.
Problema honi buruzko beste aipamen batzuk
aurkitu ditut, interesgarriak, baina haietako batzuek, nire ustea sendotu
beharrean, zalantzak sortu dizkidate, eta susmoa piztu, nire eskema ere ez ote
den sobera zorrotza, edo okertzat hartzen dudan molde hori ez ote den zenbait
tokitako erabilera ona. Bestela esanda, ba al dago tarteko adibiderik? Ba al
dago tokian tokiko erabilera «bitxirik»?
Blog honek eztabaida abiaraztea duenez
helburua, neure eskema azaltzera ausartuko naiz. Datozela, gero, nahi adina
aportazio eta kritika, hondarrean probetxuzko zerbait geldi dadin.
Han-hemenka aurkitutako adibide asko
jarriko ditut. Barka dezatela egileek. Asmoa ez da, inondik ere, inor ere
kritikatzea. Guztion artean auzia argitzeko baliabidetzat ditut. Eskerrik asko,
beraz, aldez aurretik.
1. Baldintzazko perpausak
Beste egituraren bat ere aipa baliteke ere,
hauek dira baldintzazko esaldiak sortzeko egitura erabilienak: <o:p></o:p>
a) Euria egiten BAdu, arropa bustiko zaigu (baldintza erreala).
Eta haren molde bereko baldintza irreal edo
hipotetikoak:
Euria egin (izan) BAlu, arropa bustiko zen/zatekeen.<o:p></o:p>
Euria eginen/egiten BAlu, arropa bustiko
litzateke.<o:p></o:p>
b) Mikelek partida irabaziZ GERO, ni asko
poztuko naiz.
c) Mikelek partida irabazi EZEAN (EZIK), ez
dugu negarrik eginen.<o:p></o:p>
d) JakiTERA, joanen nintzateke.
Eta haren moldeko bereko iraganeko esaldia:
JakiTERA(t), ez nintzen hurbilduko.
Jakin IZATERA(t), ez nintzen hurbilduko.<o:p></o:p>
e) Lana bukatuko BAdugu, buru-belarri aritu
beharko dugu.
f) Bihar mendira joaTEKOTAN, goiz jaiki
beharko duzu.
g) Bihar mendira joaTEZ GERO(TAN), goiz
jaiki beharko duzu.
h) Bihar mendira joaTEKOTZ, goiz jaiki
beharko duzu.
Errazkerian erortzeko arriskua izanik ere,
nik bi multzotan bereizten ditut molde horiek guztiak:
1.1. Baldintzadun esaldi ortodoxoak
Baldintzazko perpausak bi atal ditu,
baldintzazko perpausa eta ondore perpausa, protasi eta apodosi ere deitu ohi
direnak. Bien artean kausa-ondorio erlazioa dago, eta, beraz, lehenbizikoa
betetzearen ondorio da bigarrena.
Euria egiten badu, arropa bustiko zaigu.
Arropa bustitzea euria egitearen ondorio
da.
Eskema honi jarraitzen diote modu hauek
guztiek:
A)
a-1)
Euria egiten badu, arropa bustiko zaigu<o:p></o:p>
Euria egin (izan) balu, arropa bustiko
zatekeen/zen.<o:p></o:p>
Euria eginen/egiten balu, arropa bustiko
litzateke.
a-2) Ezezko esaldietan berdin:
Euria egiten ez badu, arropa ez zaigu
bustiko.<o:p></o:p>
Euria egin ez balu, arropa ez zatekeen/zen
bustiko.<o:p></o:p>
Euria eginen/egiten ez balu, arropa ez litzateke bustiko.
B)
b-1)
Mikelek partida irabaziZ GERO, ni asko
poztuko naiz.
b-2)
Mikelek partida irabazi EZEAN (EZIK),
ez dugu ospakizunik eginen.
(berdin egin daiteke, jakina, baldintza
irreal edo hipotetikoan ere)<o:p></o:p>
C)
JakiTERA, joanen nintzateke.
JakiTERA(t), ez nintzen hurbilduko.
Jakin IZATERA(t), ez nintzen hurbilduko.
1.2. Helburuzko kutsua duten baldintzadun
esaldiak
Bigarren multzo honetako baldintzazko
esaldiek oso bestelako egitura dute, eta, ia-ia, baldintzazkoa ez baizik eta
helburuzko esaldia dela esan genezake. Ez da betetzen aurreko esaldien eskema.
Perpaus hauetan, ez da bigarren puska lehenbizikoaren ondorio, kontrakoa
baizik. Alderantzikatua dago, eta lehenbiziko puska da bigarrenaren ondorio.
D) Lana bukatuko BAdugu, buru-belarri aritu
beharko dugu.
E) Bihar mendira joaTEKOTAN, goiz jaiki
beharko duzu.
F) Bihar mendira joaTEZ GERO(TAN), goiz
jaiki beharko duzu.
G) Bihar mendira joaTEKOTZ, goiz jaiki beharko
duzu.
2. Baldintzazko perpaus jokatugabeak
Azter ditzagun, labur bada ere, perpaus
jokatugabe horiek:
2.1. -tuz gero
Egitura: partizipioa + -Z instrumentala +
GERO postposizioa<o:p></o:p>
Aldaerak: -TUZ GERO(Z, ZTIK)<o:p></o:p>
Bi erabilera nagusi ditu:<o:p></o:p>
a) Baldintzazko esaldia: gehienbat
Hegoaldeko hizkeretan.<o:p></o:p>
Mikelek irabaziz gero, asko poztuko naiz ('Mikelek irabazten badu, asko poztuko naiz').
b) Denborazko esaldia: gehienbat ekialdean
eta Iparraldean.<o:p></o:p>
Zu etorriz geroztik, ez dugu bakerik izan
('Zu etorri zarenetik, ez dugu bakerik izan).
Nabarmentzekoa da egitura honekin ezezko
esaldia ere egiten dela, Nafarroako iparraldean behinik behin, baina ez dirudi
bultzatzekoa denik.
Zu ez etorriz gero, ez dugu deus eginen
2.2. -tu ezean / -tu ezik
Baldintzazko perpausa ezezkoa denean,
egitura hauek erabiltzen dira. Gehienbat Hegoaldean eta mendebaldean erabili
izan dira berriki arte.
Egitura: - partizipioa + EZIK (gehienbat
mendebaldean)
- partizipioa
+ EZEAN (Hegoaldean, baina tradizio murritzagokoa da)
Zuk egin ezean, ez du inork egingo ('Zuk egiten ez baduzu, ez du inork egingo').
«Izan ezik» egitura salbuespena adierazteko
zabaldu da batik bat.
«Ezean» baliatuz, partizipioaren ordez izen
bat erabiliz, molde bereko esaldiak sortzen dira: «Urik ezean, besterik ezean,
ardoa edanen dugu» ('urik ez badugu, besterik ez badugu, ardoa edanen dugu').
2.3. -tzekotan
Egitura: aditz izena + -KO + -TAN inesibo
mugagabea. Ematen du zerbaiten elipsia egiten dela,
izen bat isilean balego bezala.
Erabilera: <o:p></o:p>
a) -tzeko zorian, -tzeko puntuan.<o:p></o:p>
Erortzekotan egon nintzen.<o:p></o:p>
b) -tzeko asmotan (asmoa)<o:p></o:p>
Amari bisita egitekotan joan naiz.<o:p></o:p>
c) Baldintzazko/helburuzko esaldia.
Bihar mendira joatekotan, goiz jaiki
beharko duzu.<o:p></o:p>
-tzekotan daraman perpausean esaten dena
ez da ondore perpausa baino lehenago gertatzen, ez da kausa, alderantziz baizik.
Kasu honetan, lehenbiziko perpausa bigarrena betetzearen ondorio izanen da
(goiz jaikitzeari esker, edo horren ondorioz, joaten ahalko zara mendira).<o:p></o:p>
Ez da zilegi, beraz, honelako esaldiak
egitea:<o:p></o:p>
*Bihar mendira joanez gero, goiz jaiki
beharko duzu.<o:p></o:p>
('Bihar mendira joatekotan, goiz jaiki
beharko duzu'). Si mañana vas a ir, si has de ir, si
quieres ir, si tienes intención de ir al monte, tendrás que levantarte pronto.
Azken batean, helburuzko esaldia da. Eta
lasai esan genezake beste hau: «Bihar mendira joateko, goiz altxatu beharko
duzu». Para ir al monte, tendrás que levantarte pronto.
Zein da, ba, problema? Nire ustez,
erdaratiko kalko okerra da kontua, gaztelaniaz lasai asko esaten baitugu «si
mañana vas al monte, tendrás que levantarte pronto», nahiz eta «si has de ir,
si quieres ir, o tienes intención de ir, para ir» izan esanahia.
Modu berean, ez da zilegi, nik «baldintzazko
esaldi ortodoxoa» deitu dudan horretarako, -tzekotan egitura erabiltzea, eta
hau da azken urteotan gehien zabaltzen den okerra. Ikus ditzagun adibide
batzuk:<o:p></o:p>
*Nekatuta egotekotan, eseri eta atseden
hartu.<o:p></o:p>
('Nekatuta baldin bazaude, nekatuta egonez
gero, eseri eta atseden hartu').<o:p></o:p>
*Nahi izatekotan, elkarrekin joanen gara.<o:p></o:p>
('Nahi baduzu, nahi izanez gero, elkarrekin
joanen gara').<o:p></o:p>
*Hautagai bakarra egotekotan, ez da
bozketarik egingo (EHAO. 2006-2-14)
('Hautagai bakarra baldin badago, egonez
gero, ez da bozketarik egingo').<o:p></o:p>
*Bozketan berdinketarik egotekotan, berriro
bozkatuko da, eta<o:p></o:p> berriro ere berdinketa egotekotan,
Batzordeko buruaren kalitateko botoak erabakiko du (BAO, 116. zk., 2008,
ekainak 18).
d) Zehaztapen lexikoa, errepikapenaren
bidez.
Egitekotan, ongi egin.<o:p></o:p>
Inori esatekotan, zuri esanen dizut.<o:p></o:p>
Ezkontzekotan, zurekin ezkonduko naiz.
Lankide batek txistea egiten zuen
azkeneko honen kontura.
«Si me caso, me casaré contigo». Batzuen
joera, erdararen interferentziarengatik, «*ezkontzen banaiz, zurekin ezkonduko
naiz», «*ezkonduz gero, zurekin ezkonduko naiz» esatea baita. Lankide honek
grazia handiz azaltzen zuen «ezkonduz gero, ezkondua zaude jada, eta ezin zara
ezkondu, poligamiarik onartzen ez bada behinik behin».
Beraz, okerrak dira, noski, honako hauek: <o:p></o:p>
*Eginez gero, ongi egin (*Egiten baduzu,
ongi egin)<o:p></o:p>
*Inori esanez gero, zuri esanen dizut
(*Inori esaten badiot…).<o:p></o:p>
*Ezkonduz gero, zurekin ezkonduko naiz»
(*Ezkontzen banaiz…).
Mota berekoa da euskaltegi batzuetan
baldintzazko adizkiak behin eta berriz esanarazteko binaka egiten eta
eginarazten genuen ariketa. Okerraren jatorria, honetan ere, erdaratiko kalko
okerra da noski.
«Si fueras un ave, ¿qué ave serías?» <o:p></o:p>
«*Hegazti bat izango bazina, zein hegazti
izango zinateke?» galdetzen zuen batak. Eta besteak erantzun: «*Hegazti bat
izango banintz, ni arranoa izango nintzateke».<o:p></o:p>
Baina okerra da noski: «Hegaztia
izatekotan, zein izanen zinateke?» esan beharko baikenuke.
2.4. -t(z)ez gero
Egitura: aditz izena + -Z instrumentala +
GERO postposizioa.
Aldaerak: -TZEZ GEROZ, -TZEZ GEROTAN.
Erabilera: helburuzko/baldintzazko esaldia,
-tzekotan bezalaxe.
Euskarak aurrera egitez gero, euskaraz bizitzen hasi
beharko dugu.
Afaria egitez gerotan, norbaitek egin
beharko du erosketa.
Modu hau Nafarroan eta Gipuzkoan oso
erabilia izanagatik, testu gutxitan agertzen da. Ikusi besterik ez dago ez dela
oso maiz agertzen Ereduzko Prosan. Corpus horretan begiratuta –ustez, behintzat, ongi begiratu dut–, bakar batzuek
erabili dute literaturan (Xabier Mendiguren Elizegik, Karlos Linazasorok,
Imanol Zurutuzak, Jon Arretxek, Xabier Olarrak, Juan Kruz Igerabidek, Joxe
Azurmendik eta nik neronek). Ez dut adibiderik topatu Berrian.
2.5. -t(z)ekotz
Egitura: aditz izena + -KO + -TZ. Aldaerak: -TZEKOZ.
Erabilera: helburuzko/baldintzazko esaldia,
-tzekotan eta -tzez gero bezalaxe.
Aurrekoaren parekoa da, Iparraldean
tradizioa duena azken hau, eta Ereduzko Prosan bilatuz gero, ia-ia kasu guztiak
Herria aldizkarikoak eta Iparraldeko idazleenak dira.
Parisen lehen eman hitza behar duela
atxiki, han Afrikan bakerik eta batasunik egitekotz.
Elgarrekin bizitzekotz, arropa hori
beharko duzue utzi.
3. Ereduzko Prosako adibideak
Bilaka ibili naiz Ereduzko Prosan, eta
adibide asko topatu ditut. Testu hau ez luzatzearren, aparte jarri dut, nahi
duenak ireki eta aztertu dezan. Hemen duzue: Ereduzko_Prosako_adibideak.doc
4. Problemari buruzko bi aportazio
4.1. Euskal Herriko Unibertsitatearen EHULKU zerbitzua
Modu grafiko eta ederrean azaltzen dute
problematika, baina hara non -tzekotan egitura azaltzean, 3. erabileraren berri
ematean, niretzat zalantzazkoa den adibide bat ematen duten (5. orrian).
«?Lan egiteari utziko diot, baina Gabonetako
loteria egokitzekotan.
Horren bidez zera adierazten dugu:lan egiteari utziko diot, baina Gabonetako loteria egokitu behar zait, bestela ez».
Nire eskemari jarraikiz, «loteria egokituz gero»
jarriko nuke. Horrelako adibideak aurkitzeak jarri nau,
orain, ni ere zalantzan.
4.2. Euskal Gramatika Osoa.
Ilari eta Entzi Zubiri.
Maiz jotzen dut nik Zubiritarren gramatika honetara, oso
argia eta didaktikoa delako. Problema honi heldu diote, eta ongi azaltzen dute
gaia, baina, berriz ere, nire eskema kolokan jartzen duen adibide bat ageri da -tzekotan egituraren balioa azaltzeko. Bigarren partean ematen dituen adibide guztiak
oso egokiak iruditzen zaizkit, baina badago azalpen bat nik ongi harrapatzen ez
dudana, edo, besterik gabe, nire eskemarekin bat ez datorrena:<o:p></o:p>
«Egitura hau ‘-tzeko kasutan’ esapidetik
dator, eta baldintzazko perpaus jokatugabeak egiteko erabiltzen da. Aurreko
ataletan aztertu ditugun egituren aldean, balditu zenbait berezitasun. Ikus
dezagun adibide baten bitartez:<o:p></o:p>
a) Eginez gero, ondo egiten saiatu.<o:p></o:p>
b) Egitekotan, ondo egin (bestela, ez
egin).
Goiko adibidea baldintzazko perpaus arrunta
dugu eta ‘Egiten baduzu, ondo egiten saiatu’ adierazten du. Bigarren adibidean,
ordea, -tzekotan egiturak, inplizituki, ‘bestela ez’ edo antzeko zerbait
adierazten du. Hona hemen beste zenbait adibide...».
Ondoren datozen adibide guztiak oso egokiak
iruditzen zaizkit, baina posible al da a) hori? Esan al dezakegu ‘Egiten
baduzu, ondo egiten saiatu’? <o:p></o:p>
Ez dut harrapatzen ñabardura hori. Edo
mendebaldeko moldea da hori?
5. Azken adibide bat
Nire zenbait lankiderekin gai honi buruz
ari nintzela, orain aipatuko dudan adibide batek harrotu zituen hautsak: eskema
desberdinak ditugulako, edo erabilera desberdinak daudelako, edo tokian tokiko
erabilera guztiak ez datozelako bat. Batek daki. Balio dezala, nahi izanez gero,
eztabaidarako.
Ezkontzen bazara, abisatuko didazu, ezta?
(«Ezkondu behar baduzu», adierazi nahian,
jakina, ospakizunera joan ahal izateko). Batzuek ontzat jotzen zuten. Beste batzuek
ez. Mugako kasu bat da? Eta orain arte
azaldutakoen molde oker berekoa?
«Arte» eta «-raino»
Patxi Petrirena Altzuguren
1.
Sarrera
Erraz samar bereizten
dira, itxura batean, arte eta -raino:
denbora adierazten du batek (noiz arte) eta tokia besteak (noraino). Hala
dio EGLU-Iek (267.-270. or.): «Beraz, etxeraino,
baina gero arte. Hori orokorki hala
da, eta erakusleetarik sorturiko aditzondoek ezin hobeki erakusten digute lekua
adierazten duten sintagmei berez -raino
dagokiela, ez arte; ikus hor goiko honaino, horraino, haraino; horien ordez
inoiz ez da idatzi ez esan hona arte
edo horren antzekorik, ez eta galdetu nora
arte, gaurko egunean hau ere entzuten den arren. Hortaz etxeraino, basoraino, kaleraino,
(elizatikan) konbenturaino… esan behar da komunzki. Modu bertsuan
denborazko adberbio direnek inolako dudarik gabe erakusten digute horiei arte zor zaiela: hots, gaur arte, bihar arte, gero arte, etzi arte…».
Baina… «Baina bi atzizki
horien arteko gurutzaketak askotxo dira eta ez bart arratsekoak, lekua
adierazten duten izenek arte eta
denbora adierazten dutenek -raino
hartzen dutelarik arestian esanaren kontra. Mikel Zaratek, esate baterako, Lezamara arte, etxera arte eta abar
Bizkaian entzuten direla dio…)».
Aurreraxeago, hau ere
esaten du: «Horrez gain, bada ere zenbait sintagma hain atzizki bata zein
bestea aukeran har dezakeenik. Hala urliak esango du Errenteria(r)arte ez da autobutsa geldituko, eta sandiak Autobus hau Errenteriaraino doa; honako
honek gorputz dagoen lagunari Zeru(r)arte,
adiskide! esango dio, eta harako hark Suziria
zeruraino igo da esango du».
Zalantzen edo bitasunen
eremuan gehiago sakonduz, hau dio EGLU-Iek: «Eta duda-mudako diren zenbait
hitzekin, alegia berez ez leku ez denbora adierazten ez dutenekin, nola esan: azken(a) arte ez zuen etsi ala azkeneraino heldu zen? Azkenik, euskalki
bakoitzaren jokabidea ere kontuan eduki behar da. Askok heriotzeko ordu arte
esango genuke, baina Axularren heriotzeko oreneraino dio. Hortaz, azken
egun arte bezain ongi esana dago azken eguneraino; datorren urte
arte bezain zuzen datorren urteraino, eta abar, eta abar».
Euskal Gramatika Laburra laburrago
mintzo da puntu honetaz, eta EGLUn esandako zenbait gauza zehaztu ere egiten
ditu. Hau dioelarik, esate baterako: «(…) [Errenteriara arte ez da autobusa
geldituko esaldian] interpretatu behar da autobusa ez dela geldituko
Errenteriara iristen den arte (…)».
Lan honetan, azken ohar horren garrantzia azpimarratu nahi dut. Isilean aditz bat
izateak esplikatzen ditu halako esaldiak, beraz, eta guztiz desberdin
bihurtzen -raino baliatuz egindakoetatik. Zailago gertatzen zait gaur
egun entzuten eta irakurtzen diren arte batzuk esplikatzea, eta halako esaldi
batzuk jarriko ditut ondoren, aztergai. Izan liteke
zalantzakorik edo bietarako aukera ematen duenik; gerta liteke, orobat,
euskalki guztietan ez berdin erabiltzea halako esapideak: ematen du
Bizkai aldean gutxiago erabiltzen dela -raino, zenbaitentzat arrotz izateraino.
Esan
dezadan, sarrera hau amaitzeko, Euskaltzaindiak sarean jarri berri duen Orotariko Euskal Hiztegian honako ohar hau egiten duela arte postposizioari buruz: «Se agrega a verbos y nombres de tiempo. Algunos abusan de
él agregándolo a nombres locales: etxerarte, en vez de etxeragiño o
etxeraiño, hasta casa».
2. «Lezamara arte» eta «Lezamaraino»; «zerura arte» eta «zeruraino»
Euskal Gramatika Laburrean bertan dioena
aintzat harturik, «Errenteria(r)arte ez da autobusa geldituko» esaldia ezin
konparatu da, ene ustez, «Autobus hau Errenteriaraino doa» esaldiarekin: batean «Errenteriara (iritsi) arte» esaten da, eta hor ez dago «ez da geldituko Errenteriaraino»
esaterik; bestean, berriz, «Errenteriara(ino) doa» esango dugu, eta nik
behintzat ez dut uste «Errenteriara arte doa» esan daitekeenik.
EGLUko beste adibide
bateko parea ere ezin konparatua da: Zeru(r)arte, adiskide / Suziria
zeruraino igo da. Suziri bat, joatekotan, zeruraino joango da (noraino), ez zerura arte; eta adiskide
zendu berriari, egun handira arte bezala zerura arte esango diogu
esatekotan (noiz arte, zeruan elkar gaitezen arte, zerura gaitezen arte), ez zeruraino.
Erraz samar bereizten
ditugu etxeraino eta etxera arte adibidez:
Hau,
halako mozkorrarekin, ez da ailegatuko etxeraino.
Etxera arte ez naiz konturatu gurpila zulatuta
neukala. (‘etxera heldu arte’)
Aditzei begiratzea aski
da noraino / noiz arte bereizkuntzaz
ohartzeko: noraino ailegatu / noiz arte ez konturatu (noiz konturatu).
Hots, toki-izen baten inguruan agertuagatik ere, denbora adierazten dugu,
funtsean, etxera arte eta gisakoekin.
3. «Bukaera(ra) arte» eta «bukaeraraino»
Antzeko esanahi-aldea
ikus genezake toki-izen garbi baten ordez abstraktuago bat harturik, denborazko
nahiz espaziozko adiera duena: amaiera, azkena edo bukaera:
Nobela honek tentsioari
eusten dio hasieratik bukaeraraino.
Nobelaren bukaera(ra) arte ez da jakiten zer
lotura duten biek. (‘bukaerara iritsi arte’)
Proba bat egin dut Ereduzko prosa gaur corpusean, bukaera
arte eta bukaeraraino bilatuta. Espero izatekoa den bereizkuntza hori
egiaztatzen digute adibideek, erabat (noiz arte / noraino). Hona bost eta
bost:
bukaerara
arte
Batzuetan burura etortzen zait hobe dudala ohean
itxarotea munduaren bukaerara arte
(Manhattan Transfer, John Dos Passos, Lopez de Arana, Ibaizabal, 1999).
izango setioaren bukaerara
arte itxarotea (Lisboako setioaren historia, José Saramago / Jon Alonso,
Ibaizabal, 2000).
Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa, Txalaparta, 2004).
Alberdania, 2006).
garatzeko oinarria jarri zuten, baina hori ez zen posible izan XIX.
mendearen bukaerara arte,
matematikaren hizkuntzatik hainbat elementu hartu eta notazioa zehaztu zen arte
(Filosofiako gida,
Askoren artean, UEU, 2004).
bizitza baliagarria bestearen pareraino ekarri beharra dago, bukaerara arte ondo
bizi gaitezen, alferrikako izaki kontsumitzaile isil geldi geldo gaixoak
izan ez gaitezen (Baietz
okerreko bidea aukeratu!, Edorta Agirre, Alberdania, 2006).
bezala, Williams ageriaren eta ezkutuaren mugan ibiltzen da: icebergaren punta
erakusten du hasieratik, baina bukaerara arte ezin jakin daiteke izotz blokearen bolumena (Desio izeneko tranbia, Tennessee Williams / Xabier Paya, Alberdania-Elkar, 2006).
bukaeraraino
Passos / Lopez de Arana, Ibaizabal, 1999).
bukaeraraino lasterka egingo dut, eta neure burua uretara botako dut (Manhattan Transfer, John Dos
Passos / Lopez de Arana, Ibaizabal, 1999).
kontatzen, emakumeen errealitatea lausotzen lagunduko dut eta munduko
gizonezkoen dominazioaren alde jarriko naiz (Gertakizuna, Annie Ernaux / Joseba Urteaga, Igela, 2003).
orain, tabernara lehenago iristeko asmoz, ez baitzuen hitz bakar bat ere galdu
nahi hain biziak iruditzen zitzaizkion eztabaida haietatik, sarritan bukaeraraino jarraitu ezin bazien ere (Parisen sabela, Emile Zola /
Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004).
noiz hustuko, hezurren karraskak hantxe atxikirik, burezurren pusken artetik
muinak nola ateratzen zituzten eta mingaina nola erauzten zuten bukaeraraino ikusi nahian (Parisen sabela, Emile Zola / Karlos
Zabala (Alberdania-Elkar, 2004).
aurkitzen naizenez eta bizitzaren bukaeraraino ez
naizenez pobretasunaren beldur izango, gauza hauek zuretzat idazten hasi
naiz, konturatu naizelako gauza asko eraiki dituzula eta oraindik ere
eraikitzen ari zarela, eta aurrerakoan ere egingo dituzula eraikin publikoak
bezala pribatuak ere, handiak zure egiteko handiei dagokienez, eta ondorengoen
oroimenean bizirik geratzeko balioko dutenak (Arkitekturaz
hamar liburuak, Vitruvio / Santiago Iruretagoiena, Klasikoak, 2000).
Azken horretan bakarrik
ikusten da beste formaren aukera, erraz esan bailiteke, noiz arte
adieran,  «bizitzaren
bukaera(ra) arte ez naiz pobretasunaren beldur izango».
Uste dut, beraz, beldur
handirik gabe esan dezakegula arte
denbora-nozio baten adierazpena dela (nahiz zenbaitetan toki-izen bat ondoan
izan), eta -raino, berriz, toki-nozio
baten adierazpena. Tokia, hori bai, izan daiteke fisikoa nahi irudizkoa, eta
hortik etor litezke zenbait erabilera berriren inguruko zalantzak.
4. «Hautsi arte» eta
«hausteraino»
Aditz-izenari -raino
eranstean (hots, -t(z)eraino esaten dugunean), ñabardura garbi bat
izaten da esanahian -tu arte-tik bereizten duena. Ikus ditzagun
adibide-biko batzuk.
Indarka aritu zen, atea
hautsi arte.
Indarka aritu zen, atea hausteraino.
Lehenbiziko aukera
(hautsi arte) denborazko garbia da: atea hautsi arte ez zion indar
egiteari utzi. Bigarren aukeran, berriz (hausteraino) atea hausteko
egindako indarraren neurria azpimarratzen da, eta indar horretaz atea hausteko
bezain handia izan zela esaten da; orobat esan daiteke, jakina, atea
hausterainoko indarra egin zuela norbaitek.
Ahotsa urratu arte
abestu genuen.
Ahotsa urratzeraino abestu genuen.
Noiz arte esaten dugu
lehenbizikoan; bigarrenean, berriz, zenbat, zenbateraino.
5. «Kokoteraino»,
«hezurretaraino», «samaraino», «zenbateraino»
Toki-erreferentzia
batzuekin (sama, kokote, hezur, hortz,
hagin…) graduaren, intentsitatearen edo zenbaterainokoaren adierazgarri gisa erabiltzen dugu -raino. Hona adibide batzuk, Ereduzko prosa gaurretik bilduak:
Ezagutzen
nituen, bai, haren purrustadak, eta kokoteraino
nindukaten (Homo Faber, Max Frisch /
Joxe Austin Arrieta, Elkar, 2001)
Harrera ekitaldiekin samaraino geunden eta, hangoan ongietorriko hitzak entzun
aurretik ekin genion ohiko buffetari (Europako mugetan barrena, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2000).
Bat-batean zirrara bat sartu zitzaigun hezurretaraino: hots bat, zaratatxo
bat, iritsi zen hildakoaren gelatik (Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta, Ibaizabal, 2000)
Berriro diot: literaturaren grina hezurretaraino sartua duenak ezin ditu alde batera utzi nik
ezabaturiko zatiak (Ulises, Homero / Juan Kruz
Igerabide,Erein, 2000)
Bizitza guztian egon nauk nekatuta hezurretaraino, baina orain barruko muinetaraino nagok (Maitea, Toni Morrison / Anton Garikano, Alberdania, 2004)
Lau gizon pizti, hortzetaraino
armatuak eta larderiatsu ikusi zituen Lolik, txirrina aditurik, lasterka joan
zenean atearen zabaltzera (Hiruko, Itxaro Borda,
Alberdania, 2003).
Zenbaitetan, Otsabideko bidegurutzeetan Kerguelen bera agertzen zen haginetaraino
armatu gizonez bizkartua (Hiruko, Itxaro Borda,
Alberdania, 2003).
Hala
ere, entzun izan dut irratian «haginetara arte armaturik», nire ustez aski
esapide bitxia, eta interneten ere aurkitzen da bakanen bat.
Puntu honetan, aipatu beharrekoa da zenbateraino esapidea ere. Adibideak
ezin konta ahala topa ditzakegu, baina horren ordez erabiltzen hasia da zer/zein puntutaraino ere (ze puntutara arte ez dut oraindik
topatu).
Bai,
baina... idazleak gutxiengo batentzat lan egiten dugun pertsonak gara eta ez
dakit zenbateraino
onartzen dugun hori... (Zortzi unibertso,
zortzi idazle, Ana Urkiza, Alberdania, 2006).
dakit ziur zenbateraino gogoratzen dituen edo ez —esan zuen Matson andreak (Hona hemen gu
biok,
Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga, Alberdania-Elkar, 2006)
Baina,
urrunagorat joanik, zer puntutaraino da elkarbide bi pertsonaren arteko
solasa, ez hizkuntza desberdinetan ari direlarik, baina hizkuntza berean ere? (Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2000)
6. «Noraino» eta «nora»
Arte eta -raino bikoaz
ari garela, ez dugu ahaztu behar -rainoren oinarriko -ra soila
ere. Behin baino gehiagotan, aukeran izaten dugu -raino erabili edo -ra
erabili, eta, izatekotan ere, halako ñabardura bat hartuko du -raino
atzizki konplexuagoak: mugaren muga adieraztea, edo muga horri enfasi berezi bat eranstea, adibidez.
Tenperatura 180 gradura igo behar da.
Tenperatura 180 graduraino igo behar da.
??Tenperatura 180 gradura arte igo behar da.
Isuna 1.000 eurora jaitsi daiteke berehala ordaindu ezean.
Isuna 1.000 euroraino igo daiteke berehala ordaindu ezean.
??Isuna 1.000 eurora arte igo daiteke berehala ordaindu ezean.
Lehen esandakoarekin,
testuinguru horietan arte erabiltzeko, «180 gradura iritsi arte», «1.000 eurora heldu arte» edo halako zerbait ulertu
beharko genuke, eta ez du ematen halakorik dagoenik.
7. Metroak, graduak,
urteak, euroak, ehunekoak…
Aurreko puntuko adibideek
erakusten dutenez, -ra eta -raino tokizko atzizkiak era askotako
neurriekin ere erabiltzen ditugu, leku fisikotik nolabaiteko irudizkora
hedatuta. Inguruko aditzak ere tokiarekin lotutako ideia ematen dutenak izaten
dira: igo, jaitsi…
RENFEk orduko 160 kilometroraino
igo du bere trenen gehieneko abiadura.
Herri
barruko autobusa euro
erdira jaisteko asmoa azaldu du Udalak.
Tenperatura
zero azpitik 15 graduraino
jaitsiko dela ere esan dute.
XX. mendeko corpusean ez dugu aurkitu,
adibidez, pezeta(ra) arte bat bera
ere, eta bai, ordea, pezetara eta pezetaraino:
Hileroko kuota hiru pezetatik bost pezetara igotzea eskatu zen.
Azken
egunotan bokarta kiloa 50 eta 30
pezetaraino jaitsi da eta hau ez da errentagarria euskal arrantzaleentzat.
Bistan denez, eurora(ino)
forma erabiltzen da gaur egun, Berriako adibide honek
erakusten duen gisan (20 euroraino
eta 6 eurora arte aurkitzen
ditu Ereduzko
prosa gaurreko
bilagailuak):
Zergen aurreko emaitza %15,4 hazi zen eta 36,2 milioi euroraino
iritsi.
Ohargarria
da urte bezalako denbora-hitz bat ere neurri gisa erabili daitekeela eta, ondorioz, adiera espazialean hartu:
Zigor-eskaera
10 urtetik 13 urtera igo dute.
Hamalau
urtetik hamasei urtera zabaldu zen
derrigorrezko hezkuntza.
Hitzarmenaren iraupena hiru urtekoa izango da, eta sei urtera(ino)
luzatzeko aukera dago.
Denborazko garbiak dira, aldiz, honako hauek:
Hamasei urte(ra) arte herrian bizi
izan nintzen. (‘hamasei urte izan arte’; ez “hamasei urteraino”)
Duela 100 urte arte,
euskaraz egiten zen han.
8. Aztergaiak
Hona hemen, hasieran
iragarri bezala, gaur egungo zenbait adibide, aztergai. Guztiak ere horrela
entzun edo irakurri ditut han-hemen, arterekin, baina nire iritziz -raino dagokie gehiago, denboraren
aztarrenik ageri ez denez.
Elurra egin du hondartzara
arte.
Tenperatura 30 gradura arte igo da.
Elurra 500 metrora arte jaitsi da.
Belaunetara
arteko elurretan ibili gara.
Haginetara
arte armaturik zeuden.
Ehuneko
4 arte emango dizugu interesetan.
Ehuneko
50 arteko deskontua.
Ez dakit hori norarte den hori egia eta norarte asmatua.
Aparteko multzo batean
utziko ditut beste bi, arazo are larriagoa dutenak. Azken batean, kalko
nabarmenak dirudite, bestela adierazi beharrekoak.
??Auto
horretan zazpi lagun arte sartzen dira.
Auto horretan zazpi lagun ere sartzen dira.
??Jasan
dezakeen pisua: 500 kilo arte.
Jasan dezakeen pisua: 500 kilo, gehienez.
Aditz ez-ergatibo eta ez-akusatiboez (funtzionatu, preskribatu...)
Axun Aierbe Mendizabal
Axun Aierbe itzultzaile eta irakasle zenari omenaldia egingo diote gaur, 2009ko apirilak 1, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko campuseko Letren Fakultatean. Guk ere gure omenaldi xumea egiteko, ItzuL posta-zerrendan 2002ko martxoaren 14an idatzi zuen testua argitaratzea erabaki dugu, haren oroimenez eta esker onez. Posta-zerrendan "preskribatu da / preskribatu du" zalantza agerturik, halako foroetan gutxitan agertzen diren bezalako mezu mamitsu eta dokumentatua idatzi zuen Axun Aierbek; artikulu bat, azken batean, gaurkotasun eta balio bete-betea duena orain ere.
Agindutakoa zor omen da, eta ea zorra kitatzen dudan! Egun batzuk barru esan eta aste batzuk
igaro direnez, ekin diezaiodan ziurrenik luze samar aterako zaidan laburpen
honi.
Aditz iragangaitz
ez-ergatibo eta ez-akusatiboez (preskribatu, funtzionatu, dimititu, existitu...
etab.): SIDELEZ zerrendako zenbaitek emandako erantzunen, argibideen eta
bibliografia-aholkuen berri ematen eta irakurri ditudan artikulu batzuetatik
ateratako zenbait ondorioren berri ematen ahaleginduko naiz labur-labur.
Ez-ergatiboen eta
ez-akusatiboen arteko bereizkuntzaren berri luze-zabal ematen dutenak Levin
& Rappaport Hovav (1995) dira. Itziar Lakak aholkaturiko liburu bikaina da.
Honela diote (1995: 98): «The distinction between internally and
externally caused verbs corresponds roughly to the distinction between
unaccusative and unergative verbs. As we show in chapter 4, internally caused
verbs are generally unergative, whereas many unaccusative verbs are derived
from externally caused verbs. There are two reasons for saying that there is
only a rough correspondence between the internally/externally caused verb
distinction and the unaccusative/unergative distinction. First, as we show in
section 3.3, there are unaccusative verbs that are not derived from causative
verbs; these are the verbs of existence and appearance. Second, as we have just
shown, there is a class of internally caused verbs of change of state, and, as
we show in section 4.2.1, these verbs are unaccusative».
Bereizketa horren
berri ematen du Mendikoetxeak (1999) ere: «La clase de los verbos
intransitivos es una clase heterogenea que incluye formas con muy distintas propiedades
semánticas y sintácticas. Se debe a Perlmutter (1978) la distinción entre dos
clases de verbos intransitivos: los inergativos y los inacusativos o ergativos
(...) Los dos tipos de verbos tienen en comun que requieren un solo
participante o argumento cuya realización sintáctica es la de sujeto, pero se
distinguen en la relación semántica que se establece entre el argumento y el
verbo. Los verbos inergativos, formas como "llorar",
"reir", "saltar", "toser", denotan actividades o
procesos que dependen de la voluntad de un agente. Los verbos inacusativos son
verbos que denotan bien estados o bien eventos no agentivos (logros), como
"existir", "aparecer", "llegar",
"florecer", "crecer", etc., cuyo unico argumento se
interpreta como el elemento que recibe la acción o en el que se produce o
manifiesta la eventualidad que denota el verbo: i.e. el argumento de este verbo
es un tema o paciente».
Labur-labur
esateko, aditz iragangaitz ez-ergatiboek subjektu egilea ("agent")
dute eta ez-akusatiboen subjektua, berriz, jasailea da edo gai rola hartzen du
aditzak hala egotzita.
Ildo horretatik, Euskal
Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (Euskaltzaindia, 1993) liburuan esaten
dena aintzat harturik egin nuen baieztapena ez da guztiz zuzena; honela dio
Euskaltzaindiak (1993: 14): «aditz iragangaitz ez-akusatiboak dira
absolutiboa markatzen dutenak eta aditz iragangaitz ez-ergatiboak, ostera,
ergatiboa behar dutenak». Baieztapen orokor horrek salbuespenak ditu.
Ildo horretatik,
Beñat Oihartzabalek ohartarazi nau «euskaraz solas aditz morfologikoki
bakunak (mintzatu, hizkatu, solastatu, elekatu...) semantikoki
inergatiboak» direla. Aditz horiek da motako laguntzailea
hartzen dute. Era berean, Beñatek esana da «anitzez gutiagotan gertatzen
da kontrakoa (hau da, aditz inakusatiboak, adibidez egoera-aldaketa aditzak edo
gertatze-aditzak, NORK-aditzak izatea)». Maileguzko aditzei dagokienez,
Oihartzabalek dioenez, «iparraldean gehienetan frantsesaren avoir /
être oposaketari jarraikitzen gatzaizkio ("eskiatzen du", "protestatzen
duzu", "xikanatzen du" vs. "suizidatu da", "pleinitzen zara", "debruiatzen
da").
Frantsesez eta
italieraz aditz iragangaitz ez-akusatiboen eta ez-ergatiboen bereizketa nabari
da, esaterako, hartzen duten aditz laguntzailean, izan ere, ez-ergatiboek
frantsesez avoir eta italieraz avere laguntzailea hartzen dute
eta ez-akusatiboek, berriz, frantsesez être eta italieraz essere
laguntzailea. Ez-akusatiboen kasuan partizipioaren eta subjektuaren arteko
komunztadura gauzatzen dute bai frantsesez bai italieraz. Hizkuntzaz hizkuntza
badira hainbat ezaugarri ez-akusatiboak eta ez-ergatiboak sintaktikoki
bereizten dituztenak. Izan ere, Levin-ek eta Rappaport Hovav-ek, Rosen-ek
esanak bilduz, esan dute, to blush ingelesez eta arrosire
italieraz esanahi aldetik baliokide diren arren ('gorritu'), ingelesezkoa
ez-ergatiboa dela subjektuari egile rola egozten diolako. Aldiz, arrosire
aditzak italieraz egoera-aldaketa adierazten duen neurrian, ez-akusatiboa da,
eta subjektuari gai rola egozten dio.
Honainokoa, sarrera
orokor nahi baino luzeagoa, baina, tira...
Preskribatu,
funtzionatu eta dimititu bezalako aditz
iragangaitzez, berriz, aipatu behar da, iritzi guztiak ez datozela bat. Itziar
Lakak dio euskaraz ez-ergatiboak direla gaztelaniaz ere hala direlako, eta
subjektu egilea dutelako.
Beñat
Oihartzabalek esan dit preskribatu frantsesez iragankorra dela eta ez
zaiola ezaguna adiera iragangaitza.
Xabier Alberdik
joan den irailean Euskaltzaindiaren Biltzarrean, Gramatika Jardunaldietan
aurkezturiko artikulua bidali zidan (Euskera aldizkarian argitaratzekoa
da) eta hor ageri denez, «aditz mailegatu banaka batzuk (funtzionatu,
kotizatu, zirkulatu) ez dira egiledunak [...] hor sartzen da jokoan
barne-kausalitateko aditzen gramatikalizazio desberdinen hipotesia (Mendikoetxea,
1999: 1602-1605; Levin, 1995: 136, 146). "Funtzionatu",
"kotizatu", "zirkulatu" predikatuek barne-kausa duten
gertakariak adierazten dituzte: "makina horrek funtzionatzen du"
esaten denean, nolabait interpretatzen da makina horrek propietate edo
ezaugarri bereziren bat duela makina ibiltzea eragiten duena, hau da,
argumentuaren beraren propietateren bat jotzen da gertakariaren eragiletzat.
Badirudi, beraz [...] barne-kausaren nozioa [...] jokoan sartzen dela aditz
mailegatu iragangaitz batzuen erregimena erabakitzerakoan: alegia,
barne-kausalitateko predikatu batzuk ez-ergatibo gisa mailegatzen ditu
euskarak. Indar edo joera horixe nabaritzen bide da, batez ere hizkuntza
mintzatukoak diren hurrengo adibideetan eta antzerakoetan: "autoak ez du
arrankatzen", "pilotak txarto botatu du"...».
Bestalde artikulu
berean honako baieztapen hau ere egin du: «aditz ez-ergatibo mailegatu
gehienak (abdikatu, abortatu, abusatu, arnegatu, bidaiatu, blasfematu,
bogatu, deklaratu, desertatu, dudatu, emigratu...) egiledun tipikoak dira:
gertakari horietako gehienak izaki baten borondateari loturik daude eta izaki
batek kontrolatuak dira; maizenik izaki hori [+ gizakia] ezaugarriduna, edo
gutxienik [+ biziduna] izan ohi da».
Beste pasarte
batean, honela dio paseatu eta beste aditz batzuk direla-eta: «Saltatu
eta paseatu aditzei dagokienez, alde batetik ez dago dudarik
literatura-tradizioaren pisua da erregimenaren alde makurtzen dela,
nabarmenki gainera. Bide batez, paseatu aditza tradizioan da
aditz modura erabiltzeko arrazoietako bat gaztelaniazko erabilera pronominala
izan liteke (ik. DRAE, pasear). Baina beste alde batetik, Sarasolak
berak dioenez eta EEBS-ko datuek baieztatzen dutenez, ezin da ukatu gaurko
hiztun askok aditz horiek ez-ergatibotzat jotzen dituztela. Bi aditz hauetan Hiztegi
Batuak tradizioari eutsi nahi izan dio, baina ez-ergatiboen aldeko
bilakaera hori —Sarasolak apelatu, komuniatu, emigratu, eskatu eta itsastatu
aditzetan baieztatua— ez dirudi gaurko edo azken aldi honetako joera berria
denik».
Alberdik artikulu
horretan, besteak beste, ondorio hauek atera ditu: «Egia da erdarazko
aditz iragangaitz batzuk du aditz gisa geureganatu ohi ditugula euskaraz
(bidaiatu, eskiatu, korritu...). Baina trataera edo jokaera hori ez da
orokorra, bi aldagaik baldintzatua baizik: a) semantikaren aldetik, jokaera
ez-ergatiboa egiletasuna agerian duten aditzei (abdikatu, abortatu, abusatu,
arnegatu, bidaiatu, blasfematu, bogatu, deklaratu, desertatu, dudatu, emigratu...)
edota barne-kausalitateko gertakizuna adierazten duten aditz zenbaiti (funtzionatu,
kotizatu, zirkulatu) loturik ageri zaizkigu gehienbat; b) sintaxiaren
aldetik, jokaera ez-ergatiboa albo-erdaretan se klitikorik gabeko erdal
aditz iragangaitz egiledunetara mugatzen da gehienbat: horrelakoetan ageri da
garbien ez-ergatiboen aldeko joera berria ("saltatu du", "deskantsatu du", "dantzatu du", "olgatu du"...), tradizioko erabilera ez-akusatibo ohikoari
("saltatu da", "deskantsatu da", "dantzatu da", "olgatu da"...) bizkarra ematen
diona». Aurrerago honela dio: «gaztelaniaz edota frantsesez se
klitikorik ez duten aditz iragangaitz egiledunak dira gehienbat ez-ergatibo
gisa mailegatuak izateko hautagai direnak. Multzo horretakotzat har litezkeen
zenbait aditzekin (saltatu, deskantsatu, dantzatu, olgatu, komulgatu...)
gaurko erabileran da > du bilakaera baieztatu dugun arren, multzo
txiki horretatik kanpo ez dago duda-izpirik. Esate baterako, joera ez-ergatiboa
pentsaezina da albo-erdaretan se klitiko berezkoa duten aditzak (gazt. amotinarse,
atreverse, quejarse...) edota aditzen adiera klitikodunak (gazt. conformarse,
fiarse, portarse, signarse, descuidarse, divertirse, interesarse, ocuparse,
dedicarse, ducharse...) mailegatzean. Era berean, jokaera ez-ergatiboa
nekez gertatzen da existentzia edota agerpen-aditz gehienak (gazt. existir,
faltar, caber, pasar, sobrar...) mailegatzean».
Beraz, uste dut dimititu
aditzaren gainean ez dagoela zalantzarik: ez-ergatiboa da, subjektu egile
(gizaki) biziduna duelako.
Funtzionaturi buruz interpretazio ezberdinak dauden arren, ez-ergatiboa dela
baieztatu dute bai Itziar Lakak bai Xabier Alberdik. Kasu honetan, subjektua makina
bada, jakina, [- gizaki] eta [- bizidun] motakoa da.
Preskribatu ez-ergatiboa dela dio Itziarrek, baina gaztelaniaz jokabide bikoitza
duela esango nuke. Prescribir adiera iragankorrean aurkitu dut batean
eta bestean, baina ez iragangaitzean (beraz, adibideak neuk asmatuak dira).
Hector Campos-ek
dioenez (1999: 1.566-1.568) aditz iragankorrek eta ez-akusatiboek partizipio
egitura absolutua onartzen dute baina ez «berez iragangaitz direnek» («intransitivos en si» = ez-ergatiboak):
- Terminadas las labores, saldremos
a beber una copa [iragankorra]
- Una vez partido el autobus,
no hay nada que podamos hacer para detenerlo [ez-akusatiboa]
- *Ladrados los perros...
[ez-ergatiboa]
«*Funcionada la maquina» edo
«*dimitido el parlamentario» bezalakoak ez
dira zilegi aditz ez-ergatiboak direlako. Nik neuk, «una vez prescrito el
delito...» egitura zilegi dela esango nuke. Hortaz, ez-akusatiboa?
Gaztelaniaz
Camposek eta beste batzuek aditz iragankor eta iragangaitz ez-ergatiboek -dor/-tor
atzizkia onartzen dute eta aditzetik eratorritako egile-izenak edo
egile-adjektiboak (gazt. «sustantivos o adjetivos deverbales
agentivos») era daitezke. Euskaraz, -le eta -tzaile
atzizkiak ditugu pareko. Preskribatzaile hiztegietan ageri ez den arren,
zilegi dela esango nuke baldin eta preskribatu aditza bagenu adiera
iragankorrean, baina adiera iragankorretarako bestelako ordainak ditugu eta ez
dut uste «*delitu preskribatzaile» bezalako zerbait egin daitekeenik.
Hortaz, ez-akusatiboa?
Gai hori aztertu
dute Miren Azkaratek (1992) eta Lluisa Graciak (1992) ere.
Camposek beste
ezberdintasun bat ikusi du izenlagunen bidezko egituretan, galde- perpausak
eratzerakoan. Honako adibide hauek dakartza:
a. Vendrán los jugadores de ese equipo
b. ¿De qué equipo vendrán [los
jugadores _______]?
a. Correrán los jugadores de ese equipo
b. *¿De qué equipo correrán
[los jugadores _______]?"
Hau da, galde-perpausa
egokia da aditz ez-akusatiboen kasuan, baina ez- ergatiboen kasuan ez dirudi
zilegi denik. Prescribir aditzak ildo honetatik ez-ergatibo gisara
jokatzen duela dirudi:
- Prescribirán los delitos de la
década pasada
- *¿De qué década prescribirán
[los delitos _________]?
Camposek (1999:
1.568) azkenik, beste ezaugarri bat aipatu du: se inpertsonalaren
erabileran, iraganaldian ez dago debekurik aditz ez-ergatiboen kasuan, baina
ez-akusatiboen kasuan ez dirudi naturala denik:
a. Se trabajó todo el dia ayer
b. ?Se llegó temprano a la
oficina ayer.
- Se prescribió la receta ayer
(iragankorra)
- ?Se prescribió el delito
ayer (iragangaitz ez-akusatiboa?)
«El delito
prescribió ayer» egitura, aldiz, onargarri da.
Mendikoetxeak
dioenez (1999: 1.583), aditzaren partizipioa izenaren modifikatzaile gisara
ager daiteke ez-akusatiboen kasuan baina ez du horrelakorik onartzen
ez-ergatiboen kasuan:
a. Un tesoro recientemente aparecido
b. *Un perro muy ladrado.
Nik neuk «Un
delito (recientemente) prescrito» onargarri dela esango nuke, baina «*Un delito muy prescrito» ez da zilegi. Modifikatzaileen
mailakatzaileez ez dut ezer aurkitu aditz iragangaitzen sailkapenari loturik.
Aztertzeko moduko puntu bat izan daiteke.
Mendikoetxeak
beste ezberdintasun baten berri ere eman du (1999: 1.583), izan ere,
gaztelaniaz, aditz ez-akusatiboek determinatzailerik gabeko sintagmak onartzen
dituzte subjektu gisara, baina ez dirudi horrelakorik zilegi zaienik aditz
ez-ergatiboei:
a. Siempre vienen mujeres
b. Todos los años llegan las
cigüeñas
c. Existen problemas.
Esta posibilidad
está vetada para los verbos inergativos>», dio:
a. ?Duermen mujeres
b. ?Juegan niños
c. ?Trabajan jovenes"
Nik neuk «*prescriben delitos» ez dut uste zilegi denik. Hortaz, ez-ergatiboa?
Prescribir aditzak, adiera iragankorrean onartuko luke horrelako egitura
bat: «Prescriben recetas».
Datu horiek
ikusita ez dirudi harritzekoa denik batzuk edo batzuetan du
laguntzaileaz baliatzea eta beste batzuk edo beste batzuetan da laguntzaileaz.
«El delito
prescribe a los diez años» perpausean subjektu egilea dugula sinestea
kosta egiten zait. Barne-kausarik ere ez dut ikusten, preskribatzea
kanpo-erabaki batetik baitator (legez xedatua izateagatik edo dena
delakoagatik). Kanpo-kausalitatea dagoen gehienetan aditza ez-akusatiboa izan
ohi da Levin-ek eta Rappaport Hovav-ek esan bezala, baina gorago ageri diren
gaztelaniazko adibideetan jokabide bikoitza duela esan daiteke.
Nolanahi ere,
Xabier Alberdik esandakoa kontuan harturik normala dirudi du motako
aditza izatea: «sintaxiaren aldetik, jokaera ez-ergatiboa albo-erdaretan se
klitikorik gabeko erdal aditz iragangaitz egiledunetara [?] mugatzen da
gehienbat: horrelakoetan ageri da garbien ez-ergatiboen aldeko joera berria».
OHARRA, terminologiaz: ez-akusatibo eta ez-ergatibo terminoak baliatu baditut ere, badira bestelako
proposamenak ere.
- ez-akusatiboak = ergatiboak vs. ez-ergatiboak
- ez-ergatiboak = berez iragangaitzak (“intransitivos en sí”) vs. ez-akusatiboak
BIBLIOGRAFIA
ALBERDI, Xabier
(2001): "Euskal aditz mailegatuen erregimena: hurbilketa" (Euskera
aldizkarian argitaratzekoa. (Editatzailearen oharra: IKER 14 liburuan
argitaratu zuen azkenik Euskaltzaindiak, 2003an. Hemen bila daiteke; "mailegatuen" hitza sakatuta, adibidez).
AZKARATE, Miren
(1992): "Sobre los compuestos de tipo "sustantivo + sust/adj
deverval" en euskera" in GOENAGA, Patxi (arg.) (1995): De Grammatica
Generativa, Euskal Herriko Unibertsitatea & Gipuzkoako Foru Aldundia,
Gasteiz & Donostia, 39-50, ASJUren gehigarriak, XXXVIII.
CAMPOS, Hector
(1999): "Transitividad e intransitividad" in BOSQUE, Ignacio &
DEMONTE, Violeta (zuz.) (1999): Gramatica Descriptiva de la lengua española
2: Las construcciones sintácticas fundamentales. Relaciones temporales,
aspectuales y modales, Espasa Calpe, Madril, 1.519-1.574.
GRACIA, Lluisa
(1992): "Los nombres agentivos en -dor y la nocion de herencia en
morfología" in GOENAGA, Patxi (arg.) (1995): De Grammatica Generativa,
Euskal Herriko Unibertsitatea & Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteiz &
Donostia, 51-66, ASJUren gehigarriak, XXXVIII.
LEVIN, Beth & RAPPAPORT HOVAV, Malka (1995): Unaccusativity: At the Syntax-Lexical Semantics
Interface, The MIT Press, Cambridge, Massachusetts, London, England.
MENDIKOETXEA,
Amaya (1999): "Construcciones inacusativas y pasivas" in BOSQUE,
Ignacio & DEMONTE, Violeta (zuz.) (1999): Gramatica Descriptiva de la
lengua española 2: Las construcciones sintácticas fundamentales. Relaciones
temporales, aspectuales y modales, Espasa Calpe, Madril, 1.575-1.629
Aditz laguntzailearen elipsia eta subjektuaren komunztadura
Iñigo Roque Eguzkitza
1. Sarrera
Askotariko testuinguruetan isiltzen da aditz laguntzailea euskaraz:
(1)
a. Nik etortzeko esan, eta zu etorri ez.
b. Zer gerta ere joan beharra dago.
c. Zer ikus(i), hura ikas(i).
d. Zain dauzkagu ea noiz joango.
e. Sosak amaitu zaizkigu. Hemendik aurrera, Jainkoak esango.
f. …
Aurreko adibide horietan (1), ez dugu komunztadura-arazorik, subjektua bakarra baita. Kontua da zer komunztadura egiten duten subjektuek perpaus koordinatuetan perpaus bateko eta besteko aditzak erregimen berekoak ez direnean. Sarako erretore Iturrik egoki azaldu zuen jokabide hori bere Lapurteraren gramatikan.
Dans une phrase, il peut se trouver plusiers verbes périphrastiques, qui tous experiment la même relation quant au mode, au temps, à la personne, au complément, au nombre, etc. Alors, pour la rapidité et la force de la phrase, mieux vaut ne pas répéter l´auxiliaire après chaque infinitifer.
Adibide bat emanik, aise antzemango diozue kontuari.
(2)
a. Mikel Iruñera joan eta hainbat mandatu egin zituen?
b. Mikelek, Iruñera joan, eta hainbat mandatu egin zituen?
Puntuazio moldeak gorabehera, komunztadurari dagokionez, horiexek dira lehian dauden ereduak. Itxura batean, Iturriren azalpenaren arabera, halakoek ez leukakete lekurik, osagaiak-eta aldatzen baitira, baina ez dezagun oraindik atera ondoriorik.
Komunztadurari dagokionez erabateko adostasunik ez den arren (horrexegatik prestatu dugu lantxo hau), komeni da, badaezpada ere, adostasun zabala duten beste alderdi batzuk gomutara ekartzea.
Bateko, badirudi garbi dagoela karga semantikorik handieneko aditzak (halakorik balego, bistan denez) eramaten duela laguntzailea, (3b) adibidean ageri denez.
(3)
a. Atea ireki zuen eta besarkada luze bat eman.
b. Atea ireki eta besarkada luze bat eman zion.
Besteko, aipatu beharra dago laguntzailea isilean duen aditzak aspektu-markari eutsi behar liokeela (erregistro jasoan, bederen). Horretan, klasikoak ereduzko dira.
(4)
a. Eta zuk erranagatik garizuman kofesatuko zarela, orduan kontuak eginen eta zorrak pagatuko ditutzula, engana ahal zindezke. (Axular: Gero)
b. Errepuesta haur, hunein hotza, motza eta gogorra enzun dezatenean, nork pensatuko du, zer eginen eta erranen duten? Zer sentimendu erakutsiko duten? (Axular: Gero)
c. Etzaren hain hertsi, eta kokhart, eta handik eztakizula gertha Geronimo sainduak aingiraz erraiten duena: Zenbatenaz ere aingira eskuetan gehiago hertstuko, eta juntatuko baituzu, hanbatenaz lasterrago joanen eta eskapatuko zaitzu, eta handik zure arrantza galdu dukezu. (Etxeberri Sarakoa. Euskararen hastapenak)
2. Aditz laguntzaileak agintzen du
Askoren ustea da aditz laguntzailedunak gobernatzen duela subjektuaren komunztadura. Aburu hori nagusitu zen, esaterako, 2003ko maiatzean Itzul posta-zerrendan izandako eztabaidan. Hemen duzue Juan Garziak iruzkin-hari hartan idatzitakoa.
Elipsizko perpausa ez da formalki menderatua, baina baditu ezaugarri batzuk menderatuetara hurbiltzen dutenak. Besteak beste, partizipio burutua finkoa da halakoetan, elipsigabeak markatzen baitu aspektua:
Hortxe eserTZEN/IKO da(,) eta egunkaria irakurtzen/irakurriko du. > Hortxe eserI, eta egunkaria irakurtzen/irakurriko du.
Beste norbaitek argitu duen moduan, eliptikoaren aurretik komarik gabe doan elementua eliptiko horrexena da, eta ez bestearena:
Patxi hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/irakurriko du (beste norbaitek).
Beraz, edo honela ematen da:
Patxik, hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/irakurriko du.
Edo, bestela, eta hori ere adierazi du baten batek:
Hor eseri, eta egunkaria irakurtzen/irakurriko du Patxik.
Hortik landakoak ez dira, nire ustez, zuzen eta egokiak, elipsi molde horretan.
Gutxiago erabiltzen dugun baina hainbat abantaila dituen kontrako bidean, berriz, koma gutxiago behar da noski, lehenbiziko perpausa baita nagusi(tu)a, eta besteak haren subjektua hartzen baitu noski, menderatuek bezalaxe:
Patxi hor esertzen/eseriko da(,) eta egunkaria irakurtzen/irakurriko (?irakurri)
Horiek dira, nire ustez (nire uste hala ere guztiz sendoz), aukera egokiak.
Lehendik ere landua zuen gaia Garziak Joskera lantegi mamitsuan.
Patxi Petrirenak ere idatzi du gai honetaz, EIMAk laster plazaratuko duen Morfosintaxia liburukian.
Aditz guztiak erregimen berekoak ez direnean, laguntzailea agerian duen aditzarekin egiten du subjektuak komunztadura (b eta c kasuak).
a) Mutikoa gelan sartu zen(,) eta atea itxi zuen.
b) Gelan sartu eta atea itxi zuen mutikoak.
c) Mutikoak, gelan sartu, eta atea itxi zuen.
3. Subjektutik hurbilen dagoen aditzak agintzen du
Ez dago jarrera honen aldeko berariazko teorizaziorik (adibideak ugari dira, ordea). Zerbait ekarri behar hona, eta Fernando Reyk Itzulera igorritako mezu hau dakarkizuet (Juan Garziarenaren iritzi-truke berekoa da).
Nik honelaxe idazten dut beti.
Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.
Zer du txarra horrek?
Esaldi horiek, niretzat, kopulatiboak dira eta subjektuaren komunztadura hurbileneko aditzarekin egiten dut.
Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.
Aita goizean baratzera joan eta esparragoak bildu ditu.
Ez naiz, dena dela, tematuko. Norbaitek bestela behar duela frogatzen badu, aldatu eta kitto.
4. Literaturako adibideak
Ez da erraza bilaketak egitea, hitz bat edo hitz sail jakin bat bilatzen ez duzunean. Haztamuka ibili nahi ez, eta bilaketa nola edo hala mugatu behar izan dugu. Guk joan eta segmentua (eta horren hagakoak: ioaiten eta, ioan eta…) xerkatu dugu.
Klasikoetan eta gaur egungo testuetan egin dugu bilaketa. Ohartuko garenez, emaitzak oso bestelakoak dira batean eta bestean.
4.1. Klasikoak
(5)
a. Pernandok izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan. (G. Muxika: Pernando Amezketarra)
b. Atzean zetorren soldaru prantzesak txoperrarenganaño joan eta itz egin zion. (Txillardegi: Leturiaren egunkari ezkutua)
(6)
a. Ori, zaut hasten besotik harturik ene laguna, zelhaia erhiaz erakusten zaundalarik: Egiak baditu hiru itxura, baldin beha egoiten bazaizkio aitzinetik, parrean, edo, han harat joan eta, gibeletik. Hiru itxura berezi. Egia bera ezin ezagutuz, hiruetarik bat hautatzen baitu gizonak eta bere barnean finkatzen, ordutik eratxikitzen daizkolarik bere egintza eta gogoeta guziak. Hoberenaren berextera behar baitu beraz ari, bere onetan. (J. Etxepare: Buruxkak)
b. Bereala errira joan eta jende guziari esan zioten, Israel'tarrakkin itzegin zutela; eta bi aldetakoak ezkontzaz elkartzea txit ondo zetorkiela; baña onetarako Israel'tarren legeak agintzen zuena egin bear zala. (Lardizabal: Testamentu zarreko edo berriko kondaira)
c. Polita, Zezili, polita, deabruen batek galerazoten ezpadeust. Ara: zuk senarraren eriotzea ixillean eukiko dozu. Bien bitartean, ni zurera joan eta senarraren oean, ondo-ondo estalduta, sartuko naiatzu. Gela erdi-illunean dagoala, notarioari deituko deutsagu, eta lar ondo be jakingo dot nik zer erantzun. Zer deritxazu, Zezili? (P. Bilbao: Ipuin-barreka)
d. Gure zangurrua une onen begira egoan. Karramarruarengana joan eta esan eutson. (P. Bilbao: Ipuin-barreka)
e. Eta gertha zedin bidean ioaiten eta Damascera hurbiltzen ninzela eguerdu irian, subitoki zerutiko xistmist anzoko argi handi batek ingura bainenzan: (J. Leizarraga: Testament berria)
Aditzei erregimen desberdina dagokienean, oso gutxitan esplizitatzen da subjektua (6). Subjektua esplizitua denean (5), hala ere, aditz laguntzailedunak gobernatzen du haren komunztadura, baina halakoak oso bakanak dira.
4.2. Ereduzko Prosa Gaur
(7)
a. Joabek erregeagana joan eta esan zion: "Zer egin duzu? Abner etorri omen zaizu. Zergatik utzi diozu joaten?” (Elizen Arteko Biblia)
b. Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten. (Elizen Arteko Biblia)
c. Eta nik joan eta McGonagall andereñoarena begiratu nuen erregistroan, eta mende honetan zazpi animagus bakarrik izan dira, eta Pettigrewen izena ez zegoen zerrendan... (J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren: Harry Potter eta sorgin harria)
d. Ni izkinara joan nintzen itsumustuka, neure ohiko aulkira, eta Nanniek, arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen.  (J. Joyce / I. Aldasoro: Dublindarrak)
e. Nik lanera joan eta egun guztia lasterka ematen nuen entregatu behar ziren zapata kaxa handi haiekin. (G. Celati / P. Lizarralde: Denak hasperenka)
f. Gero mezulariak azokara joan eta kondenatuen izenak eta delituak aldarrikatu zituzten. (Y. Kemal / F. Rey: Ararat mendiaren sumina)
g. Bada, ninfak joan eta esan zion uzteko negarrak eta mozteko enbor batzuk, haiekin almadia bat egiteko, etxera bidaliko zuela eta; biderako ogi eta ardo ugari ere emango ziola, eta zer jantzi ere bai. (Homero / J.K. Igerabide: Ulises)
(8)
a. Oharrik utzi izan ez banio gutxienez, ertzainak gela miatzera joan eta liburua aurkitu zutela esan niezaiokeen, baina momentuko urduritasunean Monikari argibide bat, desenkusa bat zor niola pentsatu nuen.  (J. Agirre: Romain zen bere izena)
b. Gero Amy txabolaren beste aldera joan eta han, eserita, burua sorbalda aldera okertu eta ilea txirikordatu zuen, esanez:-Ez hadi gero gauaren erdian hil, entzun? (T. Morrison / A. Garikano: Maitea)
c. Neska harraskara joan eta katilukada ur ponpatu zuen. (T. Morrison / A. Garikano: Maitea)
d. Andereñoa hitzik esan gabe belazera joan eta kapela ekarri zion. (L. Perutz / A. Garikano: Bederatzietatik bederatzietara)
e. Erretorea, gertatzen ari zenaz jabeturik, Leo Steinitzengana joan eta zerbait esan zion belarrira, niri gehiegizkoa iruditu zitzaidan kortesia batez. (A. Lertxundi: Ihes betea)
f. Gero ama aitarengana joan, eta esaten zion. (N. Ginzburg / F. Rey: Gure etxeko kontuak)
g. Amona xahar bat Gizonarengana joan eta paketea ukitzen dio. (X. Mendiguren Elizegi: 16 ipuin amodiozko)
Ia proportzio berean agertzen dira eredu bateko eta besteko adibideak, baina egileak guztiz sistematikoak dira horretan (horrek agerian uzten du aldez aurretik gogoeta eginda daudela auzi honen inguruan). Anton Garikanoren itzulpenetan, kasurako, subjektuaren ondoko lehenbiziko aditzarekin bat dator subjektua, beti, eta beste horrenbeste esan daiteke Fernando Reyren lanez. Gisa berean, Elizen Arteko Biblian laguntzaileak erabakitzen du zer gramatika-kasu dagokion subjektuari; hor ere, salbuespenik gabe.
Nabarmena da testu klasikoetan hain bakan eta urri zen jokabidea hain naroa izatea gaur egungo testuetan.
5. Ondorioak
Aurrenik eta behin, esan dezagun ohartukiago aztertu behar litzatekeela auzia eta, literaturako adibideekin batera, ahozko jarduneko corpusak ere xehe arakatu (ailitz halakorik!).
Itxura batean, bederen, egokiago da laguntzaileak erabakitzea zer komunztadura dagokion subjektu esplizitatuari, baina, bestalde, datuak ikusirik, ez dirudi hori ere guztiz gomendatzekoa denik. Alegia, ahal dela, horrelako egoerak saihestu behar lirateke, dela subjektua isilduz (9a), dela laguntzaile guztiak esplizitatuz (9b), dela subjektua aditz laguntzailearen ondotxora ekarriz (9c). Azkenik, koordinaziora barik menderakuntzara jo daiteke (9d), eta denbora-kutsuko mendeko perpaus bat erantsi koma artean (osagai parentetiko gisa).
(9)
a. Gelan sartu eta argia piztu zuen.
b. Mutikoa gelan sartu zen, eta argia piztu zuen.
c. Gelan sartu eta argia piztu zuen mutikoak.
d. Mutikoak, gelara sarturik/sartutakoan, argia piztu zuen.
Esan beharrik ez dago (9a) adibidearen tankerako esaldietan subjektuak bistakoa izan behar duela, nahasbiderik gabe.
Horrela jokatuz gero, eragotziko litzateke komunztaduraren bi osagaiak (subjektua eta aditza) hain urruti egoteak aldi batez dakarren itxurazko komunztadura falta.
SIGLEN DEKLINABIDEA
Irene Arrarats Lizeaga
1. Sarrera<o:p></o:p>
Behin baino gehiagotan agertu izan dira ItzuL zerrendan
siglen deklinabideari buruzko galderak, kontua oso garbi ez dagoen seinale:
1998ko abenduan galdera bat izan zen, 2000ko abenduan ere bai, 2001eko otsailean,
2001eko abenduan, 2004ko urrian, 2005eko otsailean eta abuztuan, 2006ko
urtarrilean, 2007ko urtarrilean eta apirilean, 2008ko ekainean... <o:p></o:p>
Gure hau osatzeko, ItzuLen esandako horiek guztiak
jasotzen eta ordenatzen saiatu gara, baita han eta hemen siglen deklinabideari
buruz idatzi izan direnak ere, osagarri. Esaterako, esku artean ibili ditugu
Argiro idazteko proposamenak eta ariketak, Azpidazki, Berriaren estilo liburua,
EIMAren Letra larriak, EIMAren Ortotipografia, Euskaldunon Egunkariaren estilo
liburua (2001), IVAPen estilo liburua, Senezen agerturiko artikulu batzuk,
UZEIren Laburtzapenen gidaliburua…  <o:p></o:p>
2. Bi sigla mota <o:p></o:p>
Badirudi nahiko garbi dagoela bi sigla mota daudela: izen
berezien siglak, batetik, eta izen arruntenak, bestetik. Diskurtsoan txertatzen
direnean, mota bakoitzak ezaugarri bereziak ditu, batez ere deklinabideari
dagokionez.<o:p></o:p>
2.1. Izen berezien siglak<o:p></o:p>
Izen bereziak ordezkatzen dituzten siglak, hala nola
'EAJ', 'NBE' eta 'NATO', izen bereziak bezala deklinatu ohi dira. <o:p></o:p>
2.1.1. Bi kasu berezi: plurala bai edo ez?<o:p></o:p>
2.1.1.1. 'AEB'<o:p></o:p>
Izen berezi
bat ordezkatzen du, baina plurala den izen berezi bat. Horrek zalantza
sortzen du: nola deklinatu, gainerakoak bezala, artikulurik gabe, ala pluralean?
Eta egiaz nola irakurtzen da? Alegia, /a-e-be/ irakurtzen dugu, edo azpian den
‘[Ameriketako] Estatu Batuak’?
Gainerako siglak bezala deklinatzearen aldekoek ez dute
arrazoirik ikusten ‘AEB’ pluralean deklinatzeko. Alde horretatik, guztiz sistematikoa
da haien jokabidea, salbuespenik gabea: sigla irakurtzen da eta sigla irakurri
behar da, ez atzean den izena.
Nolanahi ere, zaila da esaten kasu honetan egiaz sigla
irakurtzen den ala ez. Hizketan ari garela behintzat, testurik gabe, inork ez
du esaten /a-e-be/, baizik eta ‘Estatu Batuak’. Alde horretatik, badirudi
oraindik ez duela lortu sigla guztiz ‘beregaina’ izatea, esaterako ‘EIMA’,
‘UZEI’ eta ‘PSOE’ diren moduan, nahiz eta gutxienez 2001. urteaz geroztik
erabiltzen den —Euskaltzaindiak 1999an onartu zuen ‘AEB’ izatea Estatu Batuei
dagokien sigla, baina zabaltzen hasi zenerako bazen 2001. urtea, oso oker ez
bagaude—.
Pluralean deklinatzearen aldekoek, berriz, salbuespena
egiten dute. Haien arrazoibidea hau da: testuan lehenik ‘Ameriketako Estatu
Batuak (AEB)’ aipatu eta handik aurrera ‘AEB’ sigla erabiltzen bada, pluralari
eustea komeni da, bestela koherentziak huts egiten duelako:
Ameriketako Estatu Batuek (AEB) enbaxadorea izango dute
Libian, 36 urtean lehen aldiz. AEBk Gene Cretz izendatu du kargu horretarako.
Gaur egun, EIMAk proposatzen du ‘AEB’ izen berezi moduan
deklinatzea; Berrian eta Elhuyar aldizkarian, adibidez, pluralean idazten dute.
Ereduzko prosa gaur corpusean ‘AEB’ lema moduan jarrita, hau ageri da liburuetan:
<o:p></o:p>
Izen berezi moduan deklinatua: Filosofiako gida (Askoren
artean).<o:p></o:p>
Pluralean: Oskar Arana (Brooklyngo erokeriak), Iñigo
Aranbarri (Hizlandia), Harkaitz Cano (Neguko zirkua, Belarraren ahoa), Itziar
Eizagirre eta Amaia Lizarralde (Garapen iraunkorra), Edurne Elizondo (Itoiz,
porlanezko gezurra), Monika Etxebarria (Goragalea), Gotzon Garate (New Yorkeko
kronika beltza), Iñaki Heras (Txanponaren bi aldeak), Edorta Jimenez (Hemingway
eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan), Alberto Ladron Arana (Eguzki beltzaren
sekretua), Juan Ignacio Pérez eta Pello Salaburu (Unibertsitatea eta euskal
gizartea gaur), Txema Ramírez de la Piscina (Ikus gaitzazuen), Urtzi
Urrutikoetxea (Zoririk ez), Iban Zaldua (Etorkizuna), Patxi Zubizarreta
(Pospolo kaxa bat bezala), Joseba Zulaika (ETAren hautsa), <o:p></o:p>
Hori ikusirik, badirudi erabilera pluralaren alde
makurtzen dela, baina Interneten, noski, denetik ageri da.
2.1.1.2. Izen
bereko hainbat subjektu: EKT <o:p></o:p>
EIMAren Ortotipografia liburuan emana dago kasu honen berri:
“Sigla batek izen bereko hainbat subjektu baldin baditu, orduan sigla hori
pluralean deklinatuko da hala dagokionean. Horixe da, esate baterako, EKT
(Euskal Kultura Taldea) siglaren kasua, honako adibide honetan ikus
daitekeenez: 'Ahozkotasuna ikertzen ari dira Durangoko EKTn eta Gipuzkoako
EKTetan.'”  <o:p></o:p>
2.2. Izen arrunten siglak<o:p></o:p>
Izen arruntak bezala deklinatzen dira, artikulu eta
guzti. Horrelakoak dira, adibidez, ‘PC’ (ordenagailua) eta ‘CD’ (disko mota).
Guztiz lexikalizatzen direnean, letra xehez idazten dira: ‘hiesa’, ‘radarra’,
‘modema’…<o:p></o:p>
2.2.1. Nola deklinatu azken letra ‘-a’ dutenak?<o:p></o:p>
Bi joera daude: <o:p></o:p>
EIMAren Ortotipografia liburuan, ‘A + a = A-ak’ idaztea
proposatzen dute. Honela: <o:p></o:p>
NA-a, NA-ak, NA-aren, NA-ari…<o:p></o:p>
DNA-a, DNA-ak, DNA-aren, DNA-ari…<o:p></o:p>
Beste batzuek ‘A +a = A’ idazten dute. Honela: <o:p></o:p>
NA, NAk, NAren, NAri… <o:p></o:p>
DNA, DNAk, DNAren, DNAri… <o:p></o:p>
Orain arte, bigarren joera izan da nagusi, eta badirudi
EIMAk berak atzera egin lezakeela, Letra larriak liburuan honela baitio: <o:p></o:p>
“Letra larriz idazten dira izen arrunten siglak ere.
Adibideak: <o:p></o:p>
BEZa (balio erantsiaren gaineko zerga), TAOa (trafiko eta
aparkamenduaren ordenamendua), PVCa (polibinil kloruroa), DNA (azido
desoxirribonukleikoa)... ” <o:p></o:p>
2.3. Kasu eztabaidagarri batzuk<o:p></o:p>
Hona hemen zalantza sortzen duten sigla batzuk, besteak
beste Itzul zerrendan bertan ikusi dugunez: ‘BEZa’/‘BEZ’; ‘PFEZa’/’PFEZ’;
‘KPIa’/’KPI’; ‘I+Ga’/’I+G’; ‘AHTa’/’AHT’… Eztabaidaren muina hau da: ea sigla
horien atzean izen bereziak dauden, edo izen arruntak. <o:p></o:p>
2.3.1. Zergak<o:p></o:p>
‘BEZ’ eta ‘PFEZ’ agertu zaizkigu, baina, bistan denez,
zergen sigla guztiei dagokie eztabaida. Gure administrazioetan, izen berezitzat
hartu ohi dituzte zergen izenak, eta beste erakunde batzuetan, berriz, izen
arruntzat; adibidez, EIMAn eta Berrian. <o:p></o:p>
Ohar hau ageri da EIMAren Letra larriak liburuan:
“Euskarazko
testu ofizialetan, dena den, ohikoa da zerga-izenak letra larriz hasita idaztea
(Balio Erantsiaren gaineko Zerga; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga),
hori baita Espainiako administrazio-testuen tradizioa (Impuesto sobre el Valor
Añadido; Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas). Frantziako testu
ofizialetan edo katalanezko testu ofizialetan, berriz, letra xehez idazten dira
zerga-izenak (frantsesa: taxe sur la valeur ajoutée; impôt sur le revenu des
personnes physiques. Katalana: impost sobre el valor afegit; impost sobre la
renda de les persones físiques)”. <o:p></o:p>
Argi pixka bat egiteko, ikus dezagun beste hizkuntza
batzuetan nola jokatzen duten, esaterako, balio erantsiaren gaineko zerga
adierazteko orduan:
Ingelesez, letra larriz nahiz xehez ageri da Interneten,
baina erabilera zainduan nabarmena da xehez idazteko joera; esaterako,
Britannica entziklopedian eta The Economisten, The Guardianen eta The
Timesen estilo liburuetan: ‘value-added tax’. <o:p></o:p>
Frantsesez, administrazioan ez ezik bestela ere letra
xehez idazten dute; adibidez, Le Monderen estilo liburuan: ‘taxe sur la valeur
ajoutée’.<o:p></o:p>
Gaztelaniaz, administrazioaren tradizioa gorabehera,
Europako Batzordeko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiaren Guía del Departamento de
Lengua Españolan letra xehez idaztea gomendatzen dute, ohartxo bat gehituta: <o:p></o:p>
“impuesto sobre el valor añadido (IVA) [en determinados
contextos se escribe con mayúscula inicial en los sustantivos y adjetivos] <o:p></o:p>
impuesto sobre el volumen de negocios [sistema común del
impuesto sobre el valor añadido: base imponible uniforme; en determinados
contextos se escribe con mayúscula inicial en los sustantivos y adjetivos] <o:p></o:p>
impuesto sobre la renta [en determinados contextos se
escribe con mayúscula inicial en los sustantivos y adjetivos]” <o:p></o:p>
Era berean, Europako Erkidegoetako Argitalpen Ofizialen
Bulegoaren Libro de estilo interinstitucionalen ere letra xehez idatzita ageri
da. <o:p></o:p>
Hizkuntza bateko eta besteko tradizioaren erakusgarria
dugu IATEren datu basea: ‘value added tax’, ‘taxe sur la valeur ajoutée’,
‘Impuesto sobre el Valor Añadido’.
Hori guztia kontuan harturik, badirudi zergen izenak
letra xehez idaztea dela joera nagusia, Espainiako tradizioaren eraginez
administrazioan bestela jokatzen bada ere. IVAPen estilo liburuan bertan,
honela diote:
“[…] zenbaitetan, erabiliaren ondorioz, sigla batzuk izen arrunt
bilakatzen dira eta artikulua hartzen dute. Esaterako: BEZa […]”.  <o:p></o:p>
2.3.2. Besterik<o:p></o:p>
Zalantza sortu ohi duten beste kasuetan (‘KPIa’/’KPI’;
‘I+Ga’/’I+G’; ‘AHTa’/’AHT’), sigla horiei dagozkien izenak letra xehez idazten
dituzte Elhuyar hiztegian, Euskaltermen eta Zehazki hiztegian (‘ikerketa eta
garapen’ ez da ageri). Gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere xehez idatziak
ageri dira bai Britannica entziklopedian eta bai IATEren datu basean. <o:p></o:p>
Hori guztia kontuan harturik, badirudi zentzukoena
‘KPIa’, ‘I+Ga’ eta ‘AHTa’ idaztea litzatekeela, betiere onartzen badugu izen
arruntak direla.  <o:p></o:p>
3. Nola lotu atzizkia: marratxorik gabe<o:p></o:p>
Siglei marratxorik gabe eransten zaie atzizkia
gehien-gehienetan. Nolanahi ere, badira salbuespena egin ohi den kasu batzuk.
Hona hemen zenbait idazkera liburuk zer kasutan gomendatzen duten marratxoa
erabiltzea:<o:p></o:p>
Letra larriz idatziriko testuetan (Azpidazki, Argiro
idazteko proposamenak eta ariketak, Berria, EIMAren Ortotipografia).<o:p></o:p>
Sigla bati letraren bat edo batzuk erantsiz sortutako
sigletan; hau da, ‘PCEr’, ‘ETApm’, ‘NPGb’, ‘RNAm’ eta gisakoetan (Berria).
Siglaren azken letra eta atzizkiaren lehena bera
direnean (Azpidazki, Argiro, Berria, EIMAren Ortotipografia).<o:p></o:p>
Siglaren azken letra eta atzizkiaren lehena ‘-k’
direnean (Euskaldunon Egunkariaren estilo liburua, IVAPen estilo liburua).<o:p></o:p>
Siglaren azken letra ‘-r’ denean (Berria). Siglaren
azken letra ‘-r’ izanik atzizkiaren lehena bokala denean (Azpidazki, IVAPen
estilo liburua). // Siglaren azken letra ‘-r’ denean ere ez da marratxorik
erabiltzen, eta ez da bikoiztu behar (EIMAren Ortotipografia).  <o:p></o:p>
Lehenbiziko bi kasuetan nahiko argi dago marratxoa
jartzea komeni dela, argitasunaren mesedetan:
PS-KO KIDEA; ELA-REN ERABAKIA <o:p></o:p>
PCEr-ko
kidea; Bi RNAm-ak batera <o:p></o:p>
Beste hiruretan, batez ere estetikoa da kontua, eta,
beharbada horregatik, nahasiagoa erabilera. Oraingo nahas-mahasean, forma hauek
ari dira lehian: <o:p></o:p>
GKE-etan / GKEetan<o:p></o:p>
AEK-ko / AEKko<o:p></o:p>
NFR-ko / NFRko; PAR-eko / PAReko<o:p></o:p>
<o:p></o:p>Zaila da esaten zenbateraino dagoen zabalduta bata eta
bestea. Nolanahi ere, Googlen begiratu bat emanda, badirudi ‘GKEetan’ forma
gehiago erabiltzen dela ‘GKE-etan’ baino: ‘GKEetan’ 1.670 aldiz, eta ‘GKE-etan’
bederatzitan. Baina ‘AEK-ko’ gehiago ageri da ‘AEKko’ baino: ‘AEK-ko’ 14.200
aldiz, eta ‘AEKko’ 344tan…<o:p></o:p>
<o:p></o:p>Alegia, badirudi erabiltzaileek gehienbat bi ‘k’
elkartzen direnean sentitzen dutela marratxoa erabiltzeko premia eta, hango eta
hemengo gomendioen gainetik, jokabidea errazte aldera egin dutela. Ockhamgoaren
labana zorroztu beharko dugu…<o:p></o:p>
KOLOREAK (ondorioa)
Patxi Petrirena Altzuguren
1.
Sarrera
Galdera hau egin zuen Ales Bengoetxeak, 2005eko
martxoaren 22an,
ItzuL
zerrendan: “gorri koloreko arrosa” ala “kolore gorriko arrosa”? Datu batzuk
eman zituen Alesek berak. “Euskal hiztegietan begiratuta, badirudi izenondo
gisa joan behar dutela urdin, hori, gorri
eta abarrek (kolore urdineko, kolore
horiko, kolore gorriko...), baina Ereduzko Prosa Gaur corpusean begiratuz
gero, gauzak ez daude horren garbi (parentesi artean, zenbat aldiz ageri den): kolore berdeko (1), berde koloreko (4),
kolore gorriko (2), gorri koloreko (1), kolore horiko (1), hori koloreko (7)…”.
Hiru urte joan dira galdera hori zerrendan plazaratu
zenetik, corpusa hazi da, eta adibide gehiago ateratzen dira bilaketak egitean.
Berdearen kasuan, adibidez, hauek dira 2008ko maiatzeko kopuruak: 6 aldiz ageri
da kolore berdeko hitz-segida, eta 12
aldiz berde koloreko segida. Bigarren
kopuru hori, ordea, ez da benetakoa: 12 horietatik, zazpi bakarrik dira berde koloreko, besterik gabe; gainerako
bostetan, berdeak ñabardura jakin bat du (“sagar-berde
koloreko tapiz”, adibidez). Hiru multzo hauek egin ditzakegu:
a)         kolore
berdeko praka
kolore
berdeko pastilla
kolore
berdeko jertse
kolore
berdeko kotagaineko
kolore
berdeko jardunaldi
b)         berde
koloreko barrakoi
berde
koloreko larruzko poltsa
berde
koloreko hosto (2 aldiz)
berde
koloreko etorkizun
berde
koloreko ordoki
berde
koloreko argi
c)         urre
berde koloreko soineko
aza-berde
koloreko alfonbra
lima-berde
koloreko ibilgailu
lima-berde
koloreko onddo-kapela
sagar-berde
koloreko tapiz
Ales Bengoetxeak egindako galderaren haritik, bost
lagunek egin zituzten iruzkinak posta-zerrendan: Fernando Rey, Patxi Petrirena,
Julian Maia, Antton Gurrutxaga eta Antton Elosegi. Testu hau osatzeko,
lagungarri izan ditut Alfontso Mujikaren oharrak ere. Adostasun handia nabari
da aztergai nagusiaren inguruan: gorri
(edo berde, etab.) izenondo soila da lehen aukera, eta kolore hitza sartuz gero kolore
gorriko da erabiltzekoa, eta ez gorri
koloreko (beraz, baztertu beharrekotzat jo ziren b multzokoak, oro har). Hala ere, badira azterkizun gehiago ere, c multzoko adibideen eta kolore-izen
berriago batzuen haritik (3. eta 4. puntuetan ikusiko ditugu).
2.
Berdea, arrosa-kolore(ko)a eta arrosa
ItzuLen esandakoak aintzat hartuz eta zehaztasunen bat edo
beste sartuz, honela laburbildu liteke gaia:
2.1.  Kolorea
adierazteko hitz batzuk adjektiboak dira: zuri,
gorri, berde, hori, urdin, marroi, gris… Hala, etxe gorria, jertse berdea eta horrelakoak esaten ditugu.
2.2. Gaur egun, erdaraz "de
color verde", “de couleur vert” erako esamoldeak erabiltzen direlako
edo, “berde koloreko liburu bat"
eta halakoak entzuten eta irakurtzen dira. Aukerarik arruntena “liburu berde bat” da, eta kolore izena erabili nahi bada, berriz,
“kolore berdeko liburu bat”.
2.3. Beste zenbait kolore edo ñabardura adierazteko,
adjektiboez baliatu beharrean, gauza batzuen izenez baliatzen gara: arrosa(-)kolore, gaztaina(-)kolore,
laranja(-)kolore, urre(-)kolore, ardo(-)kolore, teila(-)kolore,
pistatxo(-)kolore… Hitz-elkarketak ditugu halakoak berez (izena + izena),
eta bi jokabide sintaktiko dituzte:
izenlagun,
izenaren ezkerretik: arrosa(-)koloreko
elastikoa, ardo(-)koloreko itsasoa, urre(-)koloreko xingola…
izenondo,
izenaren eskuinetik: elastiko
arrosa(-)kolorea, itsaso ardo(-)kolorea, xingola urre(-)kolorea…
2.4. Aurreko saileko izen horietako bat edo beste adjektibo
ere bihurtua da dagoeneko. Esate baterako, arrosa.
Izan ere, "arrosa(-)koloreko
elastiko” edo “elastiko arrosa(-)kolore”
ez ezik, “elastiko arrosa” ere esaten
da. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian,
adjektibo izate hori ere aitortu zaio hitzari: Elastiko arrosa.
2.5. Esan liteke beste kolore-izenen bat ere bide berean
aurreratua edo bururaino iritsia dela. Inor gutxi harrituko da, esate baterako,
"laranja(-)koloreko euritako”
edo “euritako laranja(-)kolore” ez
ezik “euritako laranja” ere entzuten
badu. Idatziz ere aurki daitezke adibideak (EPG edo Ereduzko Prosa Gaur corpusean aurkitu ditugu hauek).
Azkenean
gorbata laranja
bat aukeratu zuen. (Bederatzietatik
bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano).
Argi laranja ahul batek girotzen zuen kolore granateko girnaldez
apaindurik zegoen klubeko terraza. (Egurra
Pinotxori, Aritz Gorrotxategi).
2.6. Adjektibo bihurtzeko bide hori egin badute kolore-izen
batzuek, edozeinek egin ote dezake? “Gaztaina(-)koloreko
begiak” edo “begi gaztaina(-)koloreak”
izan ote daitezke "begi gaztainak"?
“Teila(-)koloreko jaka” izan ote
daiteke “jaka teila”? Edo “izokin(-)koloreko pintura” izan ote
daiteke “pintura izokin”? Aipatutako
bi kasuetatik landa (arrosa eta laranja), ez dirudi gure belarriak
oraingoz halakoak ongi hartzen dituenik.
3.
Fuksia, turkesa eta beste
Hainbat kolore-izen berri
ere bada: fuksia, turkesa, zian…
Halakoak ez ditugu, oro har, izen ezagunekin lotzen, eta esan liteke ez
dakigula zehazki izen edo adjektibo sentitzen ditugun. Hona turkesa-ren adibide batzuk, Ereduzko
Prosa Gaur-etik hartuak. Zenbaitetan, esaldi berean ere bi eredu ageri dira:
Gilderoy
Lockhart, ordea, ezin garbiago zegoen turkesa-koloreko jantzi dotoreekin, ile horia dir-dir zuela
urrez apaindutako kapela turkesa
ondo jarriaren azpia. (Harry Potter eta
sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren).
Han
koaderno ezin politagoak ikusi ditut, eta nire barrena askatzeko (zerikusirik
ez bulegoko akta, agiri eta fakturekin) eta nire zuloa nola edo hala ixten
laguntzeko, azal turkesa
duen hauxe hautatu dut, politegia aukeran bertan idatziko ditudanak kontuan
hartuz. (Jeans-ak hozkailuan, Patxi
Zubizarreta).
Gure ustez, normala da hein batean arrotz diren kolore-deitura horiek izenondotzat hartzea eta
izenaren eskuinetik ematea.
Azken ordukoa: Euskaltzaindiak eman berri duen arau batean (Hiztegi Batuko F letrari dagokiona), fuksia
ageri da, informazio honekin: “fuksia 1 iz. Fuchsia sp. 2
iz. eta izond. (kolorea)”.
4.
Pinu berdea eta pinu-berdea
Aztertzekoa da beste sintaxi-kontu pare bat ere,
sarrerako c) multzoko adibideen haritik.
4.1. Berez adjektibo den kolore bat (berde, esaterako), izen batez ñabarturik ager daiteke, eta,
hartara, hasierako c) multzoan jarri ditugunen erako egiturak osatu: “aza-berde koloreko tapiza”, “sagar-berde koloreko oihala”… Aposizioan
doa, halakoetan, kolore hitza,
kolorea deskribatzen duen hitz-elkarketaren ondoan (azaren berde = aza-berde).
Ikus, adibidez, Aurelia Arkotxak 2008-10-31ko Berrian idatzitako hau:
“Ohartzen naiz berehala, zaia artilezko eskoziar tartan berde ilun elegantez
duela, eta harekin estetikoki ongi doan pinu-berde koloreko elastiko (jertse) fina.”
4.2. Halako ñabardura batzuk toki-izenekin lotzen dira. Esate baterako, urdin jakin bati gaztelaniaz "azul Bilbao" deritzo, eta berde bati "verde Bidasoa". Euskaraz, berriz ere hitz-elkarketaz, bilbo-urdin eta bidasoa-berde, ez dira oso erabiliak baina.
4.3. Gertatzen da, kasu batzuetan,  kolore-izen bati adjektibo bat eranstea ere: iratze(-)kolore ez ezik,
"iratze+ondu+kolore”zango genituzke esan nahia ere gerta daiteke, adibidez. Zer forma
dagokie halakoei? Ezinbestekoa da -en
lotura erabiltzea (iratze onduaren
kolorea), ala egoki da iratze ondu
kolorea egitura ere? Azkeneko horrek badu kidetasunik, gure ustez, haragi erre usain modukoekin[1]. Aurkitu ditugun adibideetan, honelakoak dira nagusi:
Ongi
ikusteko, laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik,
bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean,
Sienako buztin errearen koloreko
txirikorda bat zintzilikaturik lukeena, eta, are gehiago esango dut,
tartekatua. (Estilo-ariketak. Raymond
Queneau / Xabier Olarra).
Emakumea
azukre errearen kolorekoa
da, eta barratik irteteko buelta emanda musika makinara joango da. (Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia).
Argiak
suaren ondoko hauts errearen kolorea
hartu zuen. (Konpainia noblean, Anjel
Lertxundi).
Amaitzeko, hona kolorearen inguruko esamolde batzuk Intzaren lokuzioetatik. Abizariak baino kolore eskasagoa eduki: "gaixo-kolorea eduki, zurbil egon" (abizaria gezurrezko arrautza da, oiloari erruteko ipintzen zaiona erreklamo gisa). Apeza pika kolorez ikusi: "hil". Biloa bi kolore egin: "zahartu".
[1] Euskaltzaindiaren 25.
arauak saihestu beharrekotzat jotzen du, oro har, hiru hitzen elkarketa, baina
salbuespenen artean, I.3.4 puntuan, hauexek aipatzen ditu: “[Eguzki-lore gisakoen
alorreko] irizpen-, multzo-, zati- eta mota-elkarteak. Beste
gehienek baino askatasun handixeagoa dute hauek honelako hedapenetarako: butano-saltzaile
itxura, kafe erre usaina, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia, perpaus
subordinatu motak”.
KOLOREAK
Patxi Petrirena Altzuguren
1.
Sarrera
Galdera hau egin zuen Ales Bengoetxeak, 2005eko
martxoaren 22an,
ItzuL
zerrendan: “gorri koloreko arrosa” ala “kolore gorriko arrosa”? Datu batzuk
eman zituen Alesek berak. “Euskal hiztegietan begiratuta, badirudi izenondo
gisa joan behar dutela urdin, hori, gorri
eta abarrek (kolore urdineko, kolore
horiko, kolore gorriko...), baina Ereduzko Prosa Gaur corpusean begiratuz
gero, gauzak ez daude horren garbi (parentesi artean, zenbat aldiz ageri den): kolore berdeko (1), berde koloreko (4),
kolore gorriko (2), gorri koloreko (1), kolore horiko (1), hori koloreko (7)…”.
Hiru urte joan dira galdera hori zerrendan plazaratu
zenetik, corpusa hazi da, eta adibide gehiago ateratzen dira bilaketak egitean.
Berdearen kasuan, adibidez, hauek dira 2008ko maiatzeko kopuruak: 6 aldiz ageri
da kolore berdeko hitz-segida, eta 12
aldiz berde koloreko segida. Bigarren
kopuru hori, ordea, ez da benetakoa: 12 horietatik, zazpi bakarrik dira berde koloreko, besterik gabe; gainerako
bostetan, berdeak ñabardura jakin bat du (“sagar-berde
koloreko tapiz”, adibidez). Hiru multzo hauek egin ditzakegu:
a)         kolore
berdeko praka
kolore
berdeko pastilla
kolore
berdeko jertse
kolore
berdeko kotagaineko
kolore
berdeko jardunaldi
b)         berde
koloreko barrakoi
berde
koloreko larruzko poltsa
berde
koloreko hosto (2 aldiz)
berde
koloreko etorkizun
berde
koloreko ordoki
berde
koloreko argi
c)         urre
berde koloreko soineko
aza-berde
koloreko alfonbra
lima-berde
koloreko ibilgailu
lima-berde
koloreko onddo-kapela
sagar-berde
koloreko tapiz
Ales Bengoetxeak egindako galderaren haritik, bost
lagunek egin zituzten iruzkinak posta-zerrendan: Fernando Rey, Patxi Petrirena,
Julian Maia, Antton Gurrutxaga eta Antton Elosegi. Testu hau osatzeko,
lagungarri izan ditut Alfontso Mujikaren oharrak ere. Adostasun handia nabari
da aztergai nagusiaren inguruan: gorri
(edo berde, etab.) izenondo soila da lehen aukera, eta kolore hitza sartuz gero kolore
gorriko da erabiltzekoa, eta ez gorri
koloreko (beraz, baztertu beharrekotzat jo ziren b multzokoak, oro har). Hala ere, badira azterkizun gehiago ere, c multzoko adibideen eta kolore-izen
berriago batzuen haritik (3. eta 4. puntuetan ikusiko ditugu).
2.
Berdea, arrosa-kolore(ko)a eta arrosa
ItzuLen esandakoak aintzat hartuz eta zehaztasunen bat edo
beste sartuz, honela laburbildu liteke gaia:
2.1.  Kolorea
adierazteko hitz batzuk adjektiboak dira: zuri,
gorri, berde, hori, urdin, marroi, gris… Hala, etxe gorria, jertse berdea eta horrelakoak esaten ditugu.
2.2. Gaur egun, erdaraz "de
color verde", “de couleur vert” erako esamoldeak erabiltzen direlako
edo, “berde koloreko liburu bat"
eta halakoak entzuten eta irakurtzen dira. Aukerarik arruntena “liburu berde bat” da, eta kolore izena erabili nahi bada, berriz,
“kolore berdeko liburu bat”.
2.3. Beste zenbait kolore edo ñabardura adierazteko,
adjektiboez baliatu beharrean, gauza batzuen izenez baliatzen gara: arrosa(-)kolore, gaztaina(-)kolore,
laranja(-)kolore, urre(-)kolore, ardo(-)kolore, teila(-)kolore,
pistatxo(-)kolore… Hitz-elkarketak ditugu halakoak berez (izena + izena),
eta bi jokabide sintaktiko dituzte:
izenlagun,
izenaren ezkerretik: arrosa(-)koloreko
elastikoa, ardo(-)koloreko itsasoa, urre(-)koloreko xingola…
izenondo,
izenaren eskuinetik: elastiko
arrosa(-)kolorea, itsaso ardo(-)kolorea, xingola urre(-)kolorea…
2.4. Aurreko saileko izen horietako bat edo beste adjektibo
ere bihurtua da dagoeneko. Esate baterako, arrosa.
Izan ere, "arrosa(-)koloreko
elastiko” edo “elastiko arrosa(-)kolore”
ez ezik, “elastiko arrosa” ere esaten
da. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian,
adjektibo izate hori ere aitortu zaio hitzari: Elastiko arrosa.
2.5. Esan liteke beste kolore-izenen bat ere bide berean
aurreratua edo bururaino iritsia dela. Inor gutxi harrituko da, esate baterako,
"laranja(-)koloreko euritako”
edo “euritako laranja(-)kolore” ez
ezik “euritako laranja” ere entzuten
badu. Idatziz ere aurki daitezke adibideak (EPG edo Ereduzko Prosa Gaur corpusean aurkitu ditugu hauek).
Azkenean
gorbata laranja
bat aukeratu zuen. (Bederatzietatik
bederatzietara, Leo Perutz / Anton Garikano).
Argi laranja ahul batek girotzen zuen kolore granateko girnaldez
apaindurik zegoen klubeko terraza. (Egurra
Pinotxori, Aritz Gorrotxategi).
2.6. Adjektibo bihurtzeko bide hori egin badute kolore-izen
batzuek, edozeinek egin ote dezake? “Gaztaina(-)koloreko
begiak” edo “begi gaztaina(-)koloreak”
izan ote daitezke "begi gaztainak"?
“Teila(-)koloreko jaka” izan ote
daiteke “jaka teila”? Edo “izokin(-)koloreko pintura” izan ote
daiteke “pintura izokin”? Aipatutako
bi kasuetatik landa (arrosa eta laranja), ez dirudi gure belarriak
oraingoz halakoak ongi hartzen dituenik.
3.
Fuksia, turkesa eta beste
Hainbat kolore-izen berri
ere bada: fuksia, turkesa, zian…
Halakoak ez ditugu, oro har, izen ezagunekin lotzen, eta esan liteke ez
dakigula zehazki izen edo adjektibo sentitzen ditugun. Hona turkesa-ren adibide batzuk, Ereduzko
Prosa Gaur-etik hartuak. Zenbaitetan, esaldi berean ere bi eredu ageri dira:
Gilderoy
Lockhart, ordea, ezin garbiago zegoen turkesa-koloreko jantzi dotoreekin, ile horia dir-dir zuela
urrez apaindutako kapela turkesa
ondo jarriaren azpia. (Harry Potter eta
sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren).
Han
koaderno ezin politagoak ikusi ditut, eta nire barrena askatzeko (zerikusirik
ez bulegoko akta, agiri eta fakturekin) eta nire zuloa nola edo hala ixten
laguntzeko, azal turkesa
duen hauxe hautatu dut, politegia aukeran bertan idatziko ditudanak kontuan
hartuz. (Jeans-ak hozkailuan, Patxi
Zubizarreta).
Gure ustez, normala da hein batean arrotz diren kolore-deitura horiek izenondotzat hartzea eta
izenaren eskuinetik ematea.
Azken ordukoa: Euskaltzaindiak eman berri duen arau batean (Hiztegi Batuko F letrari dagokiona), fuksia
ageri da, informazio honekin: “fuksia 1 iz. Fuchsia sp. 2
iz. eta izond. (kolorea)”.
4.
Pinu berdea eta pinu-berdea
Aztertzekoa da beste sintaxi-kontu pare bat ere,
sarrerako c) multzoko adibideen haritik.
4.1. Berez adjektibo den kolore bat (berde, esaterako), izen batez ñabarturik ager daiteke, eta,
hartara, hasierako c) multzoan jarri ditugunen erako egiturak osatu: “aza-berde koloreko tapiza”, “sagar-berde koloreko oihala”… Aposizioan
doa, halakoetan, kolore hitza,
kolorea deskribatzen duen hitz-elkarketaren ondoan (azaren berde = aza-berde).
Ikus, adibidez, Aurelia Arkotxak 2008-10-31ko Berrian idatzitako hau:
“Ohartzen naiz berehala, zaia artilezko eskoziar tartan berde ilun elegantez
duela, eta harekin estetikoki ongi doan pinu-berde koloreko elastiko (jertse) fina.”
4.2. Gertatzen da, kasu batzuetan,  kolore-izen bati adjektibo bat eranstea ere: iratze(-)kolore ez ezik,
"iratze+ondu+kolore” esan nahia ere gerta daiteke, adibidez. Zer forma
dagokie halakoei? Ezinbestekoa da -en
lotura erabiltzea (iratze onduaren
kolorea), ala egoki da iratze ondu
kolorea egitura ere? Azkeneko horrek badu kidetasunik, gure ustez, haragi erre usain modukoekin[1]. Aurkitu ditugun adibideetan, honelakoak dira nagusi:
Ongi
ikusteko, laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik,
bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean,
Sienako buztin errearen koloreko
txirikorda bat zintzilikaturik lukeena, eta, are gehiago esango dut,
tartekatua. (Estilo-ariketak. Raymond
Queneau / Xabier Olarra).
Emakumea
azukre errearen kolorekoa
da, eta barratik irteteko buelta emanda musika makinara joango da. (Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia).
Argiak
suaren ondoko hauts errearen kolorea
hartu zuen. (Konpainia noblean, Anjel
Lertxundi).
Azken ohar bat, marratxoaz: horri buruzko arauak bi
jokaerak onartzen dituela iritzi diodan kasuetan jarri dut (-) zeinua
elkarketan. Izan liteke, horretan ere, gehiago zehaztu beharrik.
[1] Euskaltzaindiaren 25.
arauak saihestu beharrekotzat jotzen du, oro har, hiru hitzen elkarketa, baina
salbuespenen artean, I.3.4 puntuan, hauexek aipatzen ditu: “[Eguzki-lore gisakoen
alorreko] irizpen-, multzo-, zati- eta mota-elkarteak. Beste
gehienek baino askatasun handixeagoa dute hauek honelako hedapenetarako: butano-saltzaile
itxura, kafe erre usaina, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia, perpaus
subordinatu motak”.