2008/11/10

atarikoa

  • ItzuL posta zerrendak milaka mezu jaso ditu 1998ko abenduan sortu zenetik. Urtean 3.600 mezu inguru, batez beste.
  • Mezu asko dira, gaiak edo ikuspegiak diren adinbat. Den-denak ez dira, noski, urre gorriko aleak, eta ubidean behera hondarra ere ugari dator.
  • Hala ere, lantzean behin, gutxien espero dugunean, galdera itxuraz hutsal edo garrantzi gabeko baten segidan, hari luze eta esanguratsua(go)ak pizten dira, egindako galderaren azaletik muineragokoak.
  • Hori dela eta,  ItzuLeko eztabaidetan sortzen diren gai, hausnarbide edo proposamen mamitsu horiek bildu eta era sistematizatuan gordetzeko ideia sortu zaigu.
  • Horixe izan nahi luke proposamen honek: ItzuLetik berreskuratzea merezi duten gaien bilduma lantzeko bidea.

Nork: eizie.2008/11/10
Etiketak: | Permalink