Hemen zaude: EIZIE »  Argitalpenak »  Kera

Kera

EIZIEko bazkideen informazio buletina
44. zenbakia
2002ko uztaila

Arduraduna: Antton Olano

ITZULPENAREN MUNDUA

Literatura Unibertsaleko bilduma

2002ko lehiaketaren emaitzak. Esleituak dira jadanik 2002ko lehiaketaren izenburuak. Guztira, 7 obra euskaratuko dira: 3 frantsesetik, bi ingelesetik, eta bana alemanetik eta italieratik:

  • CARVER, Raymond - What we talk about when we talk about love - Koro Navarro
  • MORRISON, Toni - Beloved - Antton Garikano
  • PERUTZ, Leo - Zwischen neun und neun - Antton Garikano
  • PIRANDELLO, Luigi - Sei personaggi in cerca d'autore - Josu Zabaleta
  • SAINT EXUPÉRY, Antoine - Pilote de guerre - Josu Zabaleta
  • SARTRE, Jean Paul - La nausée - Monika Etxebarria
  • ZOLA, Emile - Le ventre de Paris - Karlos Zabala

Espainiako Itzulpen Sari Nazionala.

EIZIEko lehendakariak Espainiako Gobernuko arduradunekin izandako elkarrizketen ondorioz, hemendik aurrera Itzulpen Sari Nazionala erabakitzeko epaimahaiak aztertuko dituen proposamen guztiek arrazoibidezko txosten bat izan beharko dute. Horrela, beharbada, euskal itzulpenek aukera gehixeago izango dute saria inoiz irabazteko. Aurreko urteetan, euskal ordezkariek istilua franko izan dute epaimahai horretan, euskaraz ez zekiten gainerako epaimahaikide guztiek ez baitzuten euskarazko itzulpenik gogoan ere hartzen.

JAKINGARRIAK

Hori-Hori itzulpen enpresak ISO ziurtagiria. Bilbon egoitza duen Hori-Hori itzulpen enpresak ISO 9001:2000 kalitate ziurtagiria eskuratu du. Lehen itzulpen enpresa da halako ziurtagiria jaso duen Euskal Herrian.

FITeko biltzarra Vancouver-en. Aurten, Nazioarteko Itzultzaileen Elkarteak Vancouver-en (Kanada)izango du hiru urtez behin egin ohi duen biltzar nagusia. EIZIEkiderik bertara joateko asmotan ez denez, Suitzako Itzultzaileen Elkarteko ordezkari den Joao Esteve-Ferreirak izango du EIZIEren ahala biltzar horretan.

Europako Batasunaren laguntzak itzulpengintzarako. Argitaratuak dira Cultura 2000 izeneko programaren barruan, 2003rako diru laguntzen oinarriak (PDF formatuan). Besteak beste, giza zientzien esparruko 20 obra itzultzeko laguntzak dira, kostu osoaren %60 artekoak, eta gehienez ere 300.000 €.

IKASTAROAK ETA BILTZARRAK

Endangered Languages and their Literatures: Building a Past for the Future. 2002ko abuztuaren 8tik 10era, Foundation for Endangered Languages erakundeak antolatuta, Antigua, Guatemala.

The 10th International Conference on Translation and Interpreting. 2002ko irailaren 19tik 21era, Institute of Translaton Studies erakundeak antolatuta, Praga, Txekiar Errepublika. "http://utrl.ff.cuni.cz/konf2001.htm": http://utrl.ff.cuni.cz/konf2001.htm

LangTech 2002, New European Forum for Language Technology. 2002ko irailaren 26tik 27ra, Berlin, Alemania. http://www.lang-tech.org

Translating in the 21st century: trends and prospects. 2002ko irailaren 27tik 29ra, Salonika, Grezia.

Translating in the 21st century: trends and prospects. 2002ko irailaren 27tik 29ra, Salonika, Grezia.

"The Gender of Translation / The Translation of Gender.": http://www.uv.es/~santaemj/VSGL.htm 2002ko urriaren 16tik 18ra, Valentzia, Espainia.

ITZULPENA HIZPIDE

Anonimoa: Itzultzaileak kulturaren gurdi-zaldiak dira.

Johan Wolfgang Goethe: Hizkuntza bat indartsu egiten duena ez da atzerrikoa baztertzeko ahalmena, bereganatzekoa baizik.