Hemen zaude:
 » 
Literatura Unibertsala bilduma

Literatura Unibertsala bilduma

Azken eguneratzea: 2014-10-20

źLiteratura Unibertsala╗ bilduma

Lehen aroan (1990-2002), 100 liburu itzuli ziren, eta Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak. Bigarren aroan (2002-2010), berriz, beste 52 liburu kaleratu dituzte Elkar eta Alberdania etxeek, lankidetzan. Argitalpen-lehiaketa publikoz hautatu ziren argitaletxe horiek. 2011. urtean abiarazi genuen hirugarren aroa.

Aro berri horretarako ere argitalpen-lehiaketa antolatu zuen EIZIEk, eta bi argitaletxek hartu dute beste 50 liburu argitaratzeko ardura, bildumarako bat eginik: Erein eta Igela.

Itzulpen-lehiaketa

Bilduma honetarako itzulpenak ere lehiaketa publiko bidez hautatzen dira. Itzuli nahi diren obren zerrenda bat plazaratzen du Elkarteak urtero, eta itzulpen-lehiaketa antolatu. Ikus hemen 2014ko lehiaketaren oinarriak.

2014ko lehiaketaren esleipena:

  • Emily BrontŰ, Wuthering Heights - Itz.: Irene Aldasoro Katarain
  • Alice Munro, Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage - Itz.: Isabel Etxeberria Ramirez
  • Franšois Villon, Le testament - Itz.: Matias M˙gica Franco de Medinacelli
  • Norman Manea, Întoarcerea huliganului (El regreso del h˙ligan) - Itz.: Koro Navarro Etxeberria
  • Clarice Lispector, Felicidade Clandestina - Itz: I˝igo Roque Eguzkitza
  • Pere Calders, AquÝ descansa Nevares (Antologia) - Itz.: Antton Olano Irurtia
  • Sergei Doblatov, Чемодан (La maleta) - Itz.: Amaia Apalauza Ollo

Datozen argitalpenak

Hauek dira 2014ko udazkenean argitaratuko diren liburuak (2013ko lehiaketan esleituak):

  • Franšoise Sagan, Tristezia, zer berri - Itz.: Gerardo Markuleta
  • Herman Hesse, Siddartha - Itz.: David Lindemann eta Irati Trebi˝o
  • Marguerite Duras, Samina - Itz.: Xabier Artola Zubillaga
  • Rebecca West, Soldaduaren itzulera Itz.: Maialen Berasategi

2015ean ikusiko du argia honek:

  • Curzio Malaparte, La pelle - Itz.: Jose Ramon Vazquez

Berrargitalpenak: Urrezko Biblioteka

Ikusirik Literatura Unibertsala bildumako lehen 100 izenburuak agorturik daudela eta liburu dendetan eskuraezinak direla, liburu horiek berrargitaratzeko plangintza diseinatu zuen EIZIEk 2010. urtean. Abiatzeko, 20 izenburuko sorta hautatu da datozen urteotan berrargitaratzeko, Urrezko Biblioteka bilduman.

Literatura Unibertsala (Batxilergoa 2)

Bereziki Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleei begira, Literatura Unibertsala. Batxilergoa 2 testu liburua argitaratu zen 2012an.

Bildumako liburuak

Gaur arte argitaraturiko liburuen zerrenda Katalogoan edo hemen kontsulta dezakezu. Eusko Jaurlaritzaren web gunean ere baduzu bildumako liburuen berri.

Hemeroteka

Iruzkinak