Euskara, euskalkiei eta batuari buruzko Ihardunaldiak Eibarren
Fernando Muniozguren

Duela urte hatzu hasita, Eibarko Euskara Batzordeak "Gabonetako Kanpaina" dihardu antolatu eta egiten: euskal literaturari buruzko mahainguruak eginez ekin genion, ondoren, Jon Miranderi egindako omenaldiarekin jarrai. lazkoan, Suomi-Finlandia, Algeria, Gales, Eire eta Euskal Herriko hizkuntzen egoerak eta gorabeherak soziolinguistika arlotik aztertuz, aurtengoan, euskara, euskalkiez eta batuaz izan dira ihardunaldiak.

Horretarako, eta gure ustez, hizkuntzak funtzionaltasun gehien duen arloetako espezialistak aukeratu genituen:

Irrati eta komunikabideez aritzeko Jose Mari Otermin. Administrazioaz, Jaurlaritzaren izenean mintzatzeko bere hitza emanda bazuen ere Pako Garmendiak, aldaketa politikoa gertatu zenez, ez zen etorri; bere ordez Eneko Oregi izan genuelarik.

Jean Louis Davantek zuberoerari buruz eta Bittor Kapanaga mendebaldeko (berak bizkaiera hitza ez bait zuen erabili nahi izan) inguruko euskalkien arazo, aportazio eta egoerari eman zioten jorratua.

Literaturaren ikuspegitik, Bernardo Atxaga eta Luis Man Mujikak ihardun zuten.

Erramun Baxok eta Txillardegi espero bagenituen ere soziolinguistika eremutik gaia aztertzeko, azken honek bere etorri ezina adierazi zigun, en bait zen; ordezko, Iñazio Agirre etorri zitzaigun.

Hezkuntzaren arloari atxekituz, Xabier Kintana eta Adolfo Arejita izan ziren hizlari.

Azkenik, Itzulpengintzaz, bereziki ETBkoaz, Xabier Mendiguren eta Gizartearen eta Kulturaren ikuspegitik Federiko Krutwigek egin zuten heuren iharduna.

Programan dagokionez bukatzeko, esan dezadan Imanol Laspiurrek egin zuela sarrera hitzaldia.

Ihardunaldiak, 84eko azken astean eta 85eko lehenean egin ziren Eibarko Unibertsitate Laboralean (nahi zuenarentzat barnetegi moduan) matrikulatuentzat eta herri zabalarentzat Udaletxean Joan zen urtean bezala, ponenteek, goizez ematen zuten heuren ponentzien bern eta bazkalondoren talde-lana, gero, galdera erantzunak eta eztabaida. Azkenik, hiziariek Udaletxean amaitzen zuten beraien lan-egun eten gabea, txostenetako ideiak eta eritziak laburtuz herri zabalarentzat mintzo zirelarik.

Giroa, polita eta batzutan beroa ere izan genuen unibertsitatean, bataz beste 70-80 lagun eta Udaletxean 40 bat bildu ohi ginen egunero. Datu oso garrantzitsua, aurtengoan iazkoan baino jende gazteagoa izan dugula eta gehiengoa irakaskuntza mundutik (ikastola, eskola transferitu, AEK, HABE, IRALEtik), (Udaletxetako eta Diputazioetako itzultzaile eta bestelako, Filologia ikasleak, politiko zenbait...

Sarrerarekin amaitze aldera, zera: lantxo honen helburua, ihardunaldien laburpen gisako konklusioa ematea da, hizlarien ideia eta tesi, oro har, garraritzitsuenak emanez.

Dena den, txostenak interesgarriak gertatzen direnez, berdin eztabaidak, eta arreta handia sortu denez ihardunaldi hauen inguruan, 85eko udaldera edo, Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalak argitaratuko du liburua, bera izan bait zen ihardunaldien laguntzaile, Udale txetik ezer gutxi, deusik, txakur txikirik ere jaso ez genuelarik.

Euskarari huruz esandakoaren ondorioz

Dena erlazionaturik dagoelajakin amen, lantxo honen izen buru orokorreko lehen partean euskarari dagokionez ez naiz gehiegi luzatuko ez bait da nire helburua. Dena den zerbait esatekotan ekar ditzadan lehenbizi Erramun Baxoken hitzak, bere ustetan Euskal Herrian elebitasun etnikoa gertatzen dela esanez. Kanadan, Belgikan, Suizan... bi hizkuntza ofizial egon arren, ez du mundu guztiak biakjakin beharrik, bat jakinez bizi liteke. Estatua elebidun edo eleaniztun bada, nahi duenak elebakar izan, horretarako eskubidea ukan behar du. Quebec, elebitasun ofizialean bizi bada ere, elebakar da. Elebitasun etnikoan aldiz, eta gun dagokigunez, integratzeko erdara ikasi beharra dago, jatorrizko hizkuntza, denboraz, sinbolikoa bilakatzen delarik. Beraz, hizkuntzaren hilkortasunaren eta elebitasunaren artean harreman zuzena dago; etapak: elebitasun erreala, elebitasun integratzailea, elebitasun ondakina eta ondorioz akulturazio-menderapena, azkenik, hizkuntzaren transferra gertatuz. Horrek, diglosia iraunkorra izanik, elebitasuna iragankorra dela esan nahi du.

"Euskararen suspertzeko ERABIL hizkuntza bilakatu behar da eta erdara IBIL elea".

Quebeceko dinamika, ERABIL eskuhideak bultzatzea izan zen eta erabilpenaren ondorioz, hizkuntzak indarra eta ospe soziala lortu ahala, berra bera hasi zen irakaskuntzan sartu eta baliatzea eskatzen. Euskal Herrian ostera, badirudi Irlandako bidetik jo dela. Nahiz eta duela urteak baino hobeki egon egoera arlo askotan, ezaguera eta erabilpenaren artean dagoen "decalage"a arras kezkagarria da.

Horra hor, bada, hitz gutxitan esanda euskararen egoera eta gerta dakiokeena.

Batua eta bizkaieraren arteko tentsioa dela eta

Orain dela gutxi arte, euskalkiei buruz berba egiterakoan, euskalkiak anitzetan aipatzen ziren, gaur egun ostera, soilean hitz egiten da; bizkaiera bakar-bakarrik aitatzen bait da.

Bestalde, eta heharbada komunikabideen eraginez, baina haita ere Euskaltzaindiak azken urteotan hartu dituen jokaerak direla medio, ("gauza bera gertatuko ote zatekeen Aresti eta Mirande bizirik balira eta euskaltzainak izanik"), euskara batua edo standarra arras gipuzkeratu zaigu. Eta batuak euskalkiak elkartzeko izan behar hadu, oinarri: aditza, morfologia eta ortografia standarrak onarturik, urrundu egin gara eta aldenduz goaz.

Diferentzia horiek murriztuz joan daitezen, elkarleku edo topalekuak sortu beharko dira. Horretarako, euskalki guztien frekuentzi edo maiztasun hitzak bildu heharko lirateke eta oinarrizko maiztasun hiztegia, denontzat amankomuna, egin. Berdin, lokuzio eta espresio klitxeekin.

Lan horren funtsezko ezaguera eta erabilera ugalduz joan ahala, euskalkien arteko elkar-konprensioa eta distentsioa lortuko lirateke, inork batuaren beharrik zalantzatan jarriko ez lukeelarik, betiko probintzialistetatik at, jakina. Argi gera bedi baina, hizkuntza beste edozein jakintza gaiekin egiten den legez, ikasi egin behar dela.

Aitzinean esanagatik gipuzkerak gehiegizko lekunea dauka gaurko batuan, eta hemen denok gara errudun. Batez ere gipuzkeraren mugetatik kanpokoak garenok, idazten dugunean, geure euskalkiaren maiztasun formarik erabiltzen ez dugulako behar beste. Zergatik idatzi hehar du bizkaitar batek "bukatu" "amaitu"ren ordez? Zergatik lapurtar hatek "nahikoa" "aski"ren ordez? Eta horrela bizirik dirauten euskalki guztiekin. Ez al dira bada gipuzkeratik kanpoko beste euskalkien maiztasun formak gipuzkerarenak bezain baloredunak hizkuntza standarrerako?

Ihardunaidietako beste konstante bat, hizkuntz mailena eta funtzioena izan zen. Beharbada, tesi hau onartzean eta praktikan jartzean datza tentsio honen soluzio-bidea.

Hizkuntza garatu edo desarroilatu guztiek dute hizkuntz-piramidea; baina, jakina, gailur bakarrekoa, eta ez bikoitza, orain bizkaieraren bultzatzaile amorratuek egin nahi duten moduan.

Gailur horren azpian egongo lirateke, hakoitzak here funtzioa betez: euskalkiak, heuren egiazko eginkizuna, etxean, lagun artean, herri mailan, auzoan, herri-komunikabideetan... erabiltzeko: gauza bera dialekto sozialekin zein profesio-jergekin, beraien lekune bereziak eduki beharko lituzkete, horrela gertatzen bait da hizkuntza guztiekin. Zer esanik ez, jokaera hau onartuz, euskalki eta dialekto sozial oro hatuaren elikagai izanen liratekeela maiztasunaren proposamendua kontutan izanik. Ezinezkoa dena da, administrazio, kornunikahide nazionaletan, literatur produkzioan, irakaskuntzareri lehen zikiotik kanpoko mailetan euskalkia bultza nahi izatea. Behin puntu honetan esan dezadan, benetako auzia ez dela batua bizkaierarena, euskara-erdararena baino; batuak galtzen dituen espazioak, erdarak hartu eta betetzen bait ditu. Beraz, argi eta garbi dago, batua suspertzen ez den lekuetan, euskalkiak ere pikutara doazela eta joanen direla. Orduan, osagarri egin ditzagun, eta ez, askok eta askok egiten duen moduan, gero eta gutxiagok zorionez, komunikabideetako euskara txarra delako batzuk, eta konplexatuak besteak, toma egin.

Lehen egunetan hots asko, zenhait hitz harrapatuko dituzte eta orokorki zerbait ulertuko. Ohituraren ohituraz, orokorki dena ulertuz, azkenik, hitz aparta batzu ezik ez dute arazorik izanen eta horrela euskararen erosioari eutsiz euskaldungoa gaitu egiten da "competance" eta "perforance"an. Euskaldun zaharrekiko arazo berbera dute euskaldun berriek, baina zaharrak apenas alfabetatzen diren, berriek, ohituraren ohituraz behar dute ikasi herri mintzaira.

Dudarik ez, batua artifiziala gerta litekeela, baina hon hizkuntza standar guztekin gertatu ohi da. Eta bestalde, isoglosen, hiztunon mugikortasuna dela medio, euskalkien panoramika gero eta lainotsuagoa da, lausoagoa.

Beraz, arrazoi horiez gainera Bizkaiko euskalkiek erosio handia jasan hadute azken hogei urte hauetan, zer bizkaiera mota irakatsi behar da? Ez ote da bizkaiera osatua ikastea, batua ikastea bezain zaila? Zertan an da orduan Bizkaiko eliza? Beraien helburua bizkaiera osatua ikasiz batua irakastea bada, Enkarterrietan, adibide bat jartzeagatik, nolatan dihardu bizkaiera osatu hori irakasten euskaldunik ez dagoen lurraldean? Horrek, darabiten diskurtsoaren faltsukeria adierazten du. Batuak azken urteotan hartu duen joerarekin bat ez etortzea gauza bat da eta beste bat mendekua.

Davantek esan zuen mothian, "h"dun gipuzkera bilaka ez dadin idazie bakoitza bere euskalkiko maiztasun-formak erabiltzen hasi heharko Iitzateke, Baxoken arauera, batua euskalkien bilduma-bilgunea izan dadin. Eta honetan, gipuzkera dunek badute zer esanik: lehenengoz, ingelesek duten joera haztertzea; alegia, beren erara mintzatzea inolako moldaketarik egin gabe. Bigarrenik, batuaz mintzatu behar den tokietan horretan ahalegintzea; bestela, besteek ere beren euskalkian hitz egitea zilegitzat jo behar da, eta horrela Babeletik ez gara aterako; beraz, ondonioz euskara galtzera letorke Hirugarrenik, besteren euskalkiaz ez trufatzea, hizkuntza erosionatua izan eta "bentanie" eta "kabailue" esaten duelako. Laugarren eta azkenik, gipuzkera erabiltzeko grina horrekin, berdin batua erabili behar denean, denon oroimenean daudenen gustoa egiten diharduzue: LTH linguistikoa bultzatzen.

Amaitzeko ager dezadan Txillardegik here soziolinguistika ikastaroetan darabilen Haugen-en hizkuntza standarrekiko eskema:

taula.jpg

Hau bete dadin, horrela gertatu bait da mundu osoan, azken puntua, laugarrena, onarpen sozialarena falta zaigu ziurtatzea, bigarrena eta hirugarrena, kodaketa eta osaketa denbora asko erre gabe nahiko burutuak bait daude.

Nire eritzi apalean, funtsean arazoa politikoa denez, erasoak izanen dira oraindik; euskararen aholku batzorderako azken hautatuak nortzu diren gogoratzea besterik ez dago horretarako.

Iparraldekoak eta nafarrak ahaztu gabe, eta mendekuzaleek motiborik ukan ez dezaten, ez ote litzateke hobe 70-74 urteetako joerarantz egitea? Iparraldean. Baxoken hitzetan, hemendik igortzen zaizkien ikastolarako testuak, gipuzkeraren eragin handia dutenez egokitu beharrean aurkitzen bait dira.

Azkenik ez nuke galdera garrantzitsu bat egin gabe amaitu gura:

LTH linguistiko hau, ez ote da Euskal Herriak botere politiko eta instituzio bateraturik ez duelako?