EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Terminologiaren teoria orokorra - Andoni Sagarna
Itzulpen teoria eta praktika: joerak eta eskolak - Xabier Mendiguren
Interpretaritza - Jesus Arrimadas
Ingelesaren konpresioa eta beronen itzulpena - Xabier Mendiguren
Os vellos non deben de namorarse, inda que sexan de Tolosa - Koldo Izagirre
Euskal lokuzioak, Hiztegi erotikoa - Aintzane Ibarzabal / Koro Navarro
Drakula berpizten - Begoña del Teso
Hizpal (Hizkuntzaren puntu arruntak lantzeko taldea)
Llengua i Administració
Revista de llengua i Dret
Hizkuntza minorizatuen soziologi biltzarrea 1984-X-15 - Gotzon Egia
Euskara, euskalkiei eta batuari buruzko Ihardunaldiak Eibarren - Fernando Muniozguren
Berri eta Albisteak

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 2 (1985) »  Llengua i Administració

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

Llengua i Administració

1983ko urriaren 3tik 7ra bitartean Barcelonan Hizkuntza eta Administrazioaz burutu ziren ihardunaldietako hitzaldiak datoz liburu honetan. Catalunyako Administrazio Eskolak antolatu zituen ihardunaldi hauek eta parte hartzaileen artean aipa ditzakegu zenbait hizkuntzalari (Georg Kremnitz, Ann Duez, Luciana Calvo Ramos, Rober Comet, Alfred Fargues eta Xavier Lamuela), legelari (Josep M. Puig i Salellas), eta Espainiako Estatuko Atonomiadun herrialdeetan bertako hizkuntza ofizialak adininistrazioan sartzeko diharduten zenbait funtzionari edo langile (Caries Duarte, Joan Ramon Sole eta Raimon Alamany, Catalunyatik; Lluís B. Polanco Valenciatik; Miguel Vives Balearesko Uharteetatik; Eneko Oregi Euskal Flerritik; eta Xose Gonzalez Galiziatik).

Hiru sailetako gaiak aztertzen dira liburu honetan bildurik datozen hitzaldietan zehar: lehen zatian, Espainiako Estatuko herri-administrazio-hizkuntzen crabilpena arautzen duen legeria eta administrazio-hizkuntza aztertzen dira. Bigarren zatian berriz, Espainiako Estatuan ofizialak diren hizkuntzen egoeraren azaipen erreala egiten da administrazioko erabilpen edo erabilgarritasunari dagokionez, hau da, euskararen (Euskal Herriko autonomia Elkartean eta Nafarroani, katalaneraren (Catalunyan, Valenciako llerrialdean eta Ralearesetako administrazio hizkuntzaren ezagugarri buruzko txosten bat dator eta baita Arango Araneko hizkuntza egoeraren (gaskoina edo occitaniera hitzegiten bait da han) berri labur bat ere, herrialde guzti hauetako hizlariek osatu zuten mahainguru batetan eskainia.

Hirugarren zatian, atzerriko zenbait herrialdetako hizkuntz araudiak eta jokabideak aztertzen dira: Suizakoa, Beljikakoa, Quebecekoa, Frantziako Occitania aldekoa eta Alemanian dinamarkeraz egiten den lurraldekoa.

Ihardunaldietan zehar zenbait ondorio atera ziren laburki azkenaldera datorren agiri batetan biltzen direnak. Agiri horretan, euskara, galiziera eta katalanera administrazioan sartzeko dirauten oztopo eta zailtasunak ikusi ondoren, eragozpen horiek ezaba ditzatela, administrazio eta lege mailan dituzten eskubideak ezagutarazi diezaietela herritarrei eta euskaraz, katalaneraz nahiz galizieraz administrazio hizkuntza modernoak lantzeko eta garatzeko here laguntza etengabe eman dezatela eskatzen zaie Euskal Herriko, katalaneraz egiten den lurraldeetako eta Galiziako agintariei.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net