Drakula berpizten
Begoña del Teso

Irakur ezazue esaldi hau. Frantziako egoera larria du gaia:

Ensuite, la faillite de la Societé des Nations dans la queue les françaises avaient place leur espoirs.

Irakur ezazue beste hau, goikoaren itzulpena omen da:

Ondoren, itxaropen guztiak jarrita zeuzkan Nazioen Elkartearen hondamendia.

Ziri ederra sartu diote itzultzaileari komek eta maila morfo-sintaktikoek. Horrelako adibide negargarri eta ulertezinak agertzen dira sarri telebistarako itzulpenetan baina artikulu honen helburua bestelakoa da, egia esan, helburu desberdinak ditu, hasteko, zuekin konpartitzea azpidazlearen lanean aurki tutako akats barregarriak, baina, serio jarri beharko dugu eta problema batzuk azaldu.

Hemen ikusiko ditugun adibideak ez dira jatorrizko eta xede hizkuntzak ez ezagutzearen ondorio, arazoa sakonagoa da pentsatu ohi dugu hizkuntzak hitz zerrendak direla eta -arri ahazten norbaitek esan zuela itzultzea ezinezkoa zela hizkuntza bakoitzak mundu berezi bat eta mundu hori ikusteko era berezi bat ezkutatzen duelako. Itzuli, itzultzen dugu; beraz, itzultzea posiblea da, baina kontutan eduki beharko genuke gure itzulpen bakoitzean, latinez, "itzuli" "transferre" esaten de la, "eraman" alegia; testua hizkuntza batetik bestera eraman, kultura, garai, eta ikuspegi desberdinek sortutako horzkadari zubi bat jarriz.

Hizkuntzak ez dira hitz zerrendak eta hitzak ez dira kartetako "komodinak". Bakoitzak badu bere eremu semantikoa; errespetatzen ez badugu, honako hauek gertatuko zaizkigu:

"Crime", "Criminal" itzul errazak dirudite eta ja egunero aurkitzen ditugu "Hilketa" eta Hiltzaile" bezala itzulita; ingelesezko hitz honek eremu semantiko handiagoa du eta "crime" legearen kontrako edozein delituri esaten zaio, TAOren txartela gaizki erabiltzea halaxe litzateke; ez badugu kontutan edukitzen, "Maya" telesaioan gertatukoa errepikatuko da behin eta berriro: "We have caught the criminals!" "Harrapatu ditugu hiltzaileak!" Pelikula osoan ez zen hiltzailerik agertzen; "criminals" 5 urtetako ume batzuk bait ziren, laranja-lapurrak gainera.

Hurrengo akatsa hizkuntzaren atzean dagoen kultura edo mundua antolatzeko eraren berri ez jakiteagatik dator:

"Civil Servant" ez da "Zerbitzari zibila", funtzionari hutsa baizik.

Hortik etorriko zaigu beste arrisku bat, kutsadurarena. Beti gabiltza gaztelaniaren kutsaduraren beldurrez baina beste hizkuntzenari askoz normalagoa deritzogu eta erraz onartzeri dugu. 'Greba" hitza, askoz euskaldunagotzat jotzen dugu Huelga" baino: galdetu Iparraldekoei nondik datorren.

Sarri ikusi dugu nota erabiltzen den "kaserna", frantseseko "caserne"tik datorren hitza, "koartela" esateko. Zergatik?

Lokuzioekin berdin gertatzen zaigu, euskarazkoak ez ditugu ondo menperatzen eta beste hizkuntzetakoak hitzez hitz itzultzen ditugu: "Not even for all the tea of China" Eukaraz honelako zerhait Iitzateke: "Ezta mundu guztiko urreagatik ere" baina mola ere ez honako hau: "Ezta Chinako te guztiagatik ere".

Horrela jarraituz, nota itzuliko diogu ingelesa ez denari "As dead as a doornail"? "Tan muerto como el clavo de una puerta"?

Guretzat inolako erreferentziarik gabeko lokuzio multzo bat sortzeko arriskuan gaude.

Gero, ñabarduren kontua dago, "nuance" asko galtzen dira gure itzulpenetan, euskarazko hitzak "komodin" bihurtu bait ditugu.

Bai, "hilezkorra", hiltzen ez dena da, "inmortal", baina "hilezkorra" hitzak ematen al digu "Undead", "Nosferatu" "Los no muertos" espresioek duten maldizioz betetako indar dramatikoa?

"Garçonette" hitzak duen 20garren hamarkada eroaren kutsua, "flappers" edo neska kaskarinen zaporea emanak al daude "marimutiltxo" hitzean? Neretzat, irain hutsa da. Espioien munduan gaude, denek dute izengoitia; "The Wanderer" da bat, "ibiltaria", "trotamundos". Zer esan nahi du "Arlote" hitzak?

Itzulpen askok barregurea ematen dute, hona hemen espioien munduko hau: "I began in the Navy, as a scientist in fancy dress" (itxurazko zientzi gizona, zientzi gizon faltsua) "Marinan hasi nintzen, zientifiko pailaso bat".

Beste batzuetan itzultzen den gaia ezezaguna zaio itzultzailean eta honako itzulpen bitxiak agertzen dira:

"Eskema prestatzaileak" Nondik dator? Zineko zuzendaria esateko frantsesek erabilitako "Metteurs en scéne"etik.

Hurrengoa, arriskutsua ere gerta liteke, Van Helsing prole soreak, Drakularen etsai amorratuak berriro sartu dio taketa bihotz erdian, betirako pakea eman nahian, otoitz egiten du: "Dust to dust, Ashes to Ashes" (Hautsetik hautsera, hutsetik hutsera). Itzultzaileak, edo egokitzaileak agian, honela itzuli du: "Lur hau bedeinkatua izan bedi". Hasteko, hura ez zen lurra, Drakularen azken hautsak baizik, eta gainera, hor datorkigu arriskua, Drakula berpizteko baldintzetako bat, lun sakratuan egotea da!!!

Duela urte pila Orixeri bururatu zitzaion Kanadango ezteietako musikalariak txistulariak garela. Franko egin dugu barre handik huna baina oraindik ere Polonian gertatuako marrazkietan Anboto ikusten dute; edo CBS amerikanoko aurkezle tipikoak dio Belar hau, Nafarroakoa bezain berdea da edo, ikasten dugu orain dela 2000 urte Jerusalemeko Eliza Nagusia suntsitu zela.

Norena errua? Itzultzailearena?, egokitzailearena?, auskalo, baina ez euskararena, euskara gauza bait da aipatutako guztia ondo esateko. Saia gaitezen pelikula baten zentzua ematen duten ñabardura guztiak errespetatzen, bestela, euskaldun eta ikusle bezala galtzaile aterako gara.

Hizkuntza desberdinak,
mundu desberdinak.