Termonologi zentru eta bankuak
Tere Barrenetxea

I. Terminologi zentruak

Eremu eta eginkizun desberdinetako zentruak daude

Munduan zehar lanean ari diren terminologi zentruak helburu diferenteei erantzuna emateko sortuak izan dira. Puntu hau garrantzi handikoa da zentru hauetan egiten den lana aztertzerakoan. Badira nazioarteko instituzioak beren lana hizkuntza diferentetan egiten dutenak eta industriaren arloan beharrezkoak diren hainbat alderdi normalizatzen dihardutenak. ISO (International Organization for Standardization) erakundea guretzat ezagunena, adibidez. Beste batzu bestelako behar batzuri erantzuteko sortuak izan dira; hizkuntza minorizatuek beren normalizaziorako ezinbestekoak dituzten lanabesak bereganatzeko.. Honelakoa dugu, adibidez, Tanzania-n Swahili hizkuntzazko terminologi lanak egiteko Dar Es Salaam-eko Unibertsitateko Institutua (Taasisi ya chunguzi wa Lugha ya Kiswahili, Chuo Kikuu Dar Es Salaam I Swahiliaren Ikerketetarako Institutua, Dar es Salaam-eko Unibertsitatea). Institutu honetan, besteak beste, Kiswahilillngelesa hiztegia eta kiswahilizko biologi hiztegia landu dituzte.

Egun lanean ari diren eta etorkizunean sortuko diren terminologi zentruek ez diete, beraz, premia berdinei erantzun behar; bertako hizkuntzak mundu zientifiko teknikoko errealitate konplexua deskribatzeko galtzea izango da batzuren desafloa eta besteentzat herri desberdinen arteko hizkuntzazko hesiak gainditzea elkarlanetan oztopo gerta ez daitezen.

Zentru hauetan lantzen diren jakintzagaiak ere oso desberdinak izan ohi dira. Terminologiaren teoria bera landuko da zenbaitetan (ISO/TC 37 International Organization for Standardization erakundearen batzorde teknikoa); eremu diferentetako terminologi lanak egiten dira hainbatetan (Banque de terminologie du Quebec, Association Française de Normalisation, Ustav pro jazyk esk / Txekieraren Institutua, Makedonska Akademija na Naukite i Umetnostite / Zientzia eta Arteen Akademia Mazedoniarra etab. luzea); beste batzuk eremu jakin batetan egiten dituzte beren ikerketak. World Meteorological Organization erakundea meteorologia, klimatologia eta hidrologia eremuetako dokumentazio- eta terminologigintza-zentrua da eta gai horietako hiztegi eleaniztunak argitaratu ditu herri diferentetako informazio-trukaketa erraztuz. Bere gain hartu ditu halaber nazioarteko erabilpenerako taula eta ikurren finkapen- eta argitaratze-lanak. Medikuntzaren arloan, esate baterako, talde ugari an dira lanean. Erakunde hauetan kontutan hartzen dira eritasunen nomenklatura, medikuntzari buruzko legeria, biomedikuntza, medikuntzako teknologia, farmazia, etab. arlo guzti horietan dokumentazioa bilduz eta hiztegi arauemaileak argitaratuz. Horretan dihardute, adibidez, bere egoitza Tokyo-n duen Kokusai Igaku Jyoho Senta / Nazioarteko Medikuntzazko Informazio-Zentrua eta Geneva-n dagoen World Health Organization, Technical Terminology Service / Osasunaren Munduko Organizazioa, Terminologia Teknikoaren Zerbitzua bezalako erakundeek besteren artean.

Terminologi zentru publikoak eta pribatuak

Status juridikoaren aldetik ere ez dira berdinak. Enpresa handien eraginez sortutako ikerketa-zentruak dira batzuk eta beste batzuk herri hartako administrazioak bere hizkuntzaren plangintzaren ondorio bezala emandako urrats bat gehiago. Kanada-ko kasua dugu ezagunena azken hauen artean. Kanadan frantses hizkuntzaren normalizaziorako Administrazioak sortu eta bultzatutako Direction Générale de la Terminologie et de la Documentation erakundean berrehun eta hamar pertsonak lan egiten dute. Hauen artean ehun eta hogeitabederatzi, hizkuntzalari, terminologilari eta lexikografilariak dira, hamabi bibliotekari eta dokumentalistak, sei administrazioari buruzko espezialistak, lau hizkuntzalaritza konputazionalari buruzkoak eta berrogeitabederatzi bulegoko langileak. Kanadako Gobernuak frantsesa bertako administrazioan, merkatalgoan eta komunikabideetan bultzatzeko egindako lana nahiko ezaguna da gure artean eta lehenago ere izan dugu horren bern (ikus Senez aldizkaria 2. urtea 1. zenb. 29-31. orr.).

Enpresen itzalpean sortutako terminologi zentruen arteari Siemens AG, Sprachendienst erakundea azpimarratuko dugu. Hirurehun eta hirurogei pertsonak lan egiten dute bertan, hauetatik gehiengoa, hirurehun eta hamaika, itzultzaileak izanik. Aurrerago emango ditugu erakunde honi buruzko xehetasun gehiago, baina ez genuke aipatu gabe utzi nahi hemen, enpresa honek martxan jarri duen TEAM izeneko projektu garrantzitsua. Projektu honen helburua itzultzaileen lagungarri izango den terminologiazko datu-bankuaren eraikuntza da.

Reste zenbait terminologi zentru Unibertsitatearen barruan sortuak dira. Estatu Batuetan eta Hego Ameriketan, adibidez, badira zenbait Unibertsitatetan terminologiazko ikerketak egiten dituzten sailak: Bibliographic Systems Center, Case Werstern Reserve University (Cleveland, EEBB), University of Hawai (Honolulu, EEBB), Carnegie-Mellon University (Pittsburgh, EEBB), Central de Documentación y Terminología para Traductores, Seminario de Traducción del Colegio de Mexico (Mexico D.F.), Instituto de Pesquisas Tecnológicas (Sâo Paulo, Brasil), University of Pittsburgh (Pittsburgh, EEBB).

Terminologi zentru batzuren deskribapena

Oraingo honetan, terminologi zentrurik nagusienak direlako, ala Euskal Herriaren eta euskararen baliabide eta egoerarekin antzekotasunik handienak izan ditzaketenak iruditu zaizkigulako, zenbait terminologi zentruren azalpen zehatzagoa egingo dugu. Erakunde bakoitzak zein jakintza-gai lantzen duen, zein hizkuntza erabiltzen duen, bertan lanean diharduten espezialisten kopurua eta eskaintzen dituen zerbitzuak (kontsultak, ikastaroak) azpimarratuko ditugu.

1. International Information Centre for Terminology, INFOTERM

1971. urtean sortu zen erakunde honek Vienna-n (Austrian) du bere egoitza.

Bere helburu nagusia, hizkuntza eta arlo guztietako terminologiei buruzko dokumentazio-bilketa eginez, mundu osoko terminologi lanen koordinazioa da. Terminologia standardizatuen terminologi bankua sortzeko asmotan ari dira lanean. Nazioarteko mailan, mundu osoko terminologi zentru eta baita bankuek ere parte hartzen dute Infoterm-en.

Bost pertsonak lan egiten dute bertan terminologigintza eta/edo thesaurusgintzan aholkularitza emanez. Terminologiaren hastapenei buruzko ikastaroak antolatzea ere bere asmoetariko bat da. Estatu Espainoleko Hispanoterm erakundearekin, adibidez, elkarlanerako akordioa sinatu zuen Infoterm-ek 1983. urtean.

Erakunde honek prestatuak dira munduan zehar terminologiarekin zerikusia duten arloetan lanean ari diren erakunde eta talde guztien gidazerrenda eta beste hainbat informazio baliagarri jasotzen dituen "Infoterm Seríes" deituriko bilduma.

2. Association Française de Normalisation, AFNOR

Erakunde hau 1926. urtean sortua da eta bere egoitza Parisen dago.

Terminologiari buruzko dokumentazioa eta terminologigintza dira bertako aktibibate terminologikoak. Dokumentaziolanetan ingelesez, frantsesez, errusieraz, alemanieraz eta gaztelaniazko arlo tekniko guztiak hartzen dituzte kontutan, baina baita beste edozein hikuntzatan argitaratzen diren dokumentazio-ikerketak ere. Terminologigintzari dagokionez, frantsesaren normalizazioarekin zerikusia duten eremu guztiak hartzen ditu kontutan, beste hizkuntzetarako, bereziki ingeleserako, itzulpenak landuz.

Hirurehun eta berrogeitamar pertsonak lan egiten dute bertan liburu-bildumak, hiztegiak, erreferentziak, bibliografiak, arauak, aldizkari eta artikuluak argitaratuz. Bereziki aipagarria da hiztegi teknikoen lanketarako ezarri dituzten arauen zerrenda osatua.

Azken urte hauetako projektuen artean bi dira nagusienak:

- NORMATERM: Arau frantses eta internazionaletako terminologiaren erabilpen automatikoaren ikerketa.

-"Normalisation" izeneko thesaurus-a: 9.000 hitzeko thesaurus honek normalizazioaren beharrean dauden arlo gehienak estaltzen ditu, hau da, aktibitate industrial eta ekonomiko gehienak. ISO erakundeak argitaratutako thesaurus eleaniztunaren bertsio frantsesa da.

AFNORek normalizatutako eremu guztiei buruzko erreferentziak eskaintzen ditu. Frantseseko eta atzerriko hizkuntzetako frantseseratutako arauak argitaratzen ditu.

3. International Organization for Standardization, ISO

1974. urtean sortua, lehenago ISA deituriko erakundearen ondorengo bezala. Geneva-n du bere egoitza.

Hizkuntza guztiak hartzen ditu kontutan, baina bereziki ingelesez, frantsesez eta errusieraz egiten dituzte lanak. Jakintza-eremu guztietako terminologigintza eta terminologiari buruzko dokumentazioa lantzen dute lexikogintzarako arauak ezarriz. Hiztegigintza bertako azpikomiteei egotzi zaien lana da, Senez aldizkariaren 2.1. aleko 17 orr. azaltzen den bezala.

Erreferentzi zerbitzua ISO's Information Centre-aren bidez eskaintzen da.

4. Direction Générale de la Terminologie et de la Documentation, Bureau des Traductions, Secrétariat D'Etat, D.G.T.D.

1974. urtean sortua, Ottawan du bere egoitza.

Eremu guztietako terminologiari buruzko dokumentazioa eta terminologigintza lantzen dira hemen ere. Lantzen diren arloen artean, adibidez, administrazioa eta gestioa, nekazaritza, kimika, zuzenbidea, ekologia, elektrizitatea, geografia, informatika, telekomunikazioak, hirigintza, etab. aurkitzen dira. Ingelesa, frantsesa, alemaniera, txinera, errusiera eta gaztelera dira bertan aztertzen diren hizkuntzak, baina ingelesa eta frantsesa dira gehien lantzen direnak.

Berrehun eta hamar pertsonak egiten dute lan, liburu-bildumak, hiztegiak, erreferentzi liburuak, bibliografiak, arauak, aldizkari, tesi eta artikuluak sortuz. Bi aldizkari argitaratzen dituzte, Actualité terminologique eta Bulletin de terminologie, terminologiaren aspektu diferenteak plazaratzen dituztenak.

Erakunde honek badu terminologi bankua, eta zerbitzuen artean banku horretako datuen irispidea terminalen bidez egin ahal izatea eskaintzen du. Telefono bidezko kontsultak egiteko zerbitzua ere antolatua dute.

5. Vsesojuznyj naucno-issledovatel'skij institut techniceskoj informacii, klassificacii I kodirovanija, VNIIKI
(Informazio, klasifikazio eta kodeketarako zentrua)

1964. urtean sortua, Moskun du bere egoitza. Erakunde honetan, orain arte honera ekarri ditugun guztietan bezala normalizazio bidean dauden arlo guztietako dokumentaziogintza eta terminologigintza lantzen dira. Errusiera, alemaniera, ingelesa eta frantsesaz gain, Ekialdeko Europako zenbait herritako hizkuntza nazionalak hartzen dira kontutan. Erakunde honek bere gain hartzen du Sovietar Batasunean terminologia standardizatuari buruz egiten diren lanen koordinazioa.

6. Bundessprachenamt, BSprA
(Hizkuntz Sail Federala)

1969. urtean Mendebaleko Alemanian sortutako erakundea dugu. Erernu tekniko desberdinei buruzko terminologiazko eta lexikografiazko lanen dokumentazioa da zentru honek duen ataza nagusia. Hogeiren bat pertsonak egiten dute lan bertan alemaniera, ingelesa, frantsesa, nederlandera eta errusiera kontutan hartzen direlarik.

Erlazio zabalak dituzte terminologiaz, lexikografiaz, terminologiari buruzko dokumentazio eta informazioaz, standardizazio terminologikoaz, itzulpen automatikoaz eta konputagailuz lagunduriko lexikografiaz arduratzen diren nazioarteko erakundeekin.

Datu-banku terminologikoa martxan dute instituzio publiko eta pribatuetatik egiten zaizkien kontsultei erantzun ahal izateko. Instituzio publikoek ez bezala, pribatuek ordaindu egin behar dute zerbitzu honetaz baliatu ahal izateko. Banku honek eskaintzen duen informazioan iturburu-hizkuntza ala jomuga-hizkuntza, bata ala bestea, beti alemaniera da.

7. Hebraieraren Akademia

Hebraieraren Akademia 1953an sortutako erakundea da, bere aurrelari izan zen Hebraieraren Kontseiluaren ondorengoa. Hebraieraren Akademiak bere gain hartu du zientzien eta gizarte-arloko terminologigintza, horretarako Terminologia Teknikorako Komite Zentrala eratuz, zeinek Technion, Israelgo Teknologiarako Instituarekin elkarlanean iharduten bait du.

Hebraiera da, noski, bertan lantzen den hizkuntza, baina ingelesa, frantsesa eta alemanierari buruzko dokumentazioa ere biltzen da. Komite teknikoen lankidetzaz gain, Israelgo Normalizazio-Erakundeak ere parte hartzen du terminologiaren standarizazio-lanetan. Ekintza guzti hauek Hebraieran Agintaritza Goren-ak hebraieraren sustapenerako emandako legeak ezartzen duen plangintzaren barruan kokatzen dira.

Hamabi pertsonek lan egiten dute erakunde honetan, nahiz eta erakundetik kanpoko espezialista eta hizkuntzalarien aholkularitza eta azterketa-txosten ugari jaso.

Erakunde honen eskutik egindako lanen artean, "Eraikuntzako Hiztegia" eta "Fisika-Hiztegia II (Elektrizitatea)" aipatuko ditugu; bietan goian aipatutako lau hizkuntzak erabiltzen dira.

8. Hispanoterm
(Centro de terminología científica y técnica)

Gaztelania erabiltzen duen populazioa zenbatekoa den kontutan hartuz, bistakoa da komunikazio-hizkuntza oso garrantzitsua dela eta beraz, hizkuntza hau erabiltzen den lurraldetako aktibitate terminologikoen koordinazioaren beharra.

Honela sortu da Estatu Espainolean Centro de Terminología Científica y Técnica, Hispanoterm izenaz ezaguna. Zentru hau Miguel de Cervantes Institutuko partaide da (Gaztelaniaren Ikerketarako Institutua). Bestalde, Institutu hau, beste zenbait Institutu bezala, Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) erakundearen itzalpeanjaio zen.

Hispanoterm-en helburu nagusia terminologia zientifikoaren azterketa sistematikoa gaztelaniaz egitea da, terminologia hon eguneratu eta automatizatuz gaztelania eta beste hizkuntza erromantzeak erabiltzen dituzten herrietako instituzioekin elkarlanean. Terminologi lanei buruzko koordinazio hau garrantzi handikoa da gaztelania hitz egiten den lurraldeetako terminologi informazioaren barreiapena kontutan hartuta. Terminologia horren standardizazio eta baterakuntzan IRANORen (standardizaziorako erakunde espainola) laguntzaz egiten da. Hispanoterm-ek bere atazen artean lehentasuna eman die metodologiaren bilakaerari eta hitz berrien sorketarako aholkularitzari.

Gorago esan dugun bezala Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) da Hispanoterm-en erantzule, honen zuzendaritza eta komisio linguistikoak eta zientifikoak CSIC-en ardurapean hartzen direlarik.

9. Termcat

"Centre de Terminologia" (Termcat) Barcelonan sortu berria den terminologi zentrua dugu, Generalitat eta Institut d'Estudis Catalans (IEC) erakundeek elkarrekin onartutako hitzarmen baten eskutik.

Horretarako Generalitat-eko Kultur sailak Kataluniako hainbat elkarte eta lagunekin harreman eta elkarrizketak izan ditu, izan ere sail hori atxekitutako "Servei d'Assessorament Linguistic" delakoak bultzatu bait du erakunde berriaren sorkuntza. Nazioarteko nortasunarekin ere jaio zedin Infoterm-eko TermNet sarean sartu da Termcat.

Terminologi zentru honek bi eratako xedeak izango ditu:

  • Katalanerazko terminologi lanen plangintza egitea, lan hauen koordinazioaz eta datuen biltegiratze eta ondorengo zabalkundeaz arduratuz.
  • Terminologi lanetako erizpide metodologikoak aztertzea, erizpide horietan oinarrituz, terminologiak prestatzeko.

Xede horiek betetzeko ondoko iharduerak aurrera eramateko asmoa dute:

  • Batzordeen sorkuntza eta zuzendaritza
  • Hiztegi berezituen prestakuntza
  • Terminologien gainbegiratua
  • Terminologi mintegia
  • Banku terminologikoa
  • Argitarapenak eta zabalkunde-ikastaroak
  • Beste erakunde terminologikoekin harremanak

II. Terminologi Bankuak

Hirurogeigarren hamarkadan, Europako zenbait erakunde terminologiazko sarrerak konputarizatzen hasi ziren, batetik terminologi datu horiek era azkarragoaz eskuratu ahal izateko eta modu errazagoan eguneratzeko posibilitatea izateko eta bestetik informazio hon eraginkortasunez eta kostu txikiagoz hedatzeko bidea ematen zuelako. Hamarkada horretan datu-egitura desberdinetako datu-bankuak sortu ziren. Honela, Alemaniako Errepublika Federalean, Bundes-sprachenamt-ean ingelesezko eta alemanierazko bikote baliokideak biltzen hasi ziren. Luxembourg-en eta Europako Herrien Komisioak sortua, DICAUTOM erakundeajaio zen (urte batzuren buruan EURODICAUTOM terminologi bankua bihurtu dena) zenbait hizkuntzatako unitate konpiexuak biltzeko asmoarekin. Munich-en Siemens enpresaren hizkuntz zerbitzuak TEAM (Terminologie-Erfassungs- und Auswer-tungsmethode / Terminologiaren bilketa- eta azterketa-metodoa) terminologi bankua sortu zuen Terminologiaren Teoria Orokorraren kontzeptuetan oinarrituz. Geroztik, datu-banku terminologikoak lanabes indartsu bihurtu dira terminologiazko informazio eta dokumentaziorako (terminografiarako).

Datu-banku terminologikoen motak

Erabiltzen duteri informazioaren arabera datu-banku terminologikoak bi eratakoak izan daitezke:

a) Fliztegi erako bankuak

Hiztegi erako bankuak itzulpen lanetara zuzenduriko bankuak dira. Erregistro terminologikoa hiztegietan agertzen direnen erakoa da, hau da, ordenatutako elementua termino edo unitate lexiko konpiexu bat da beste hizkuntzetako baliokidea parean duela. Erregistro bakoitza erregistro-multzo batekin erlazionatzen da, multzo horn dagokion gaiaren kodea atxekiz. Hiztegi erako bankuak erregistro independentez osatuak daude eta erregistroen arteko erlazioak erreferentzien bidez ematen dira gorago adierazi dugun bezala.

b) Izendegi erako bankuak

Izendegi erako bankuetako erregistroak kontzeptuetatik abiatzen dira. Erregistroan kontzeptu baten datu terminologikoak azaltzeaz gain, jakintza-eremu horretan berarekin erlazioa duten beste kontzeptuak ere egingo dira. Erregistro horretan, kontzeptuaren definizio edo gutxienez azalpen bat azalduko da. Erregistroa elebakarra ala eleaniztuna izan daiteke. Gaur egun badira hiztegi standardizatuentzat honelako bankuak dituzten erakundeak, adibidez: AFNOR (Frantzian), VNIIKI/GODDSTAND (Errusian), DIN / Siemens (Alemaniako Errepublika Federalean).

Datu-bankuetako informazioa terminologi komisio, erakunde zientifiko eta standardizaziorako elkarteen lanaren bidez sortzen da. Informazio hon gidagarri eta arauemailea izaten da.

Banku hauen terminologiaren baterakuntzarako etorkizuneko lanabesak izango dira eta paper garrantzitsua jokatuko dute teknologia, zientzia eta lanbide desberdinetako informazioaren transferentzian.

Datu-banku terminologikoen funtzioa eta ezaugarriak

Erabiltzaile-talde konkretuen eskakizunak jasotzea da datu-banku terminologikoen funtzioa. Edozein modutara ere, datu-banku terminologikoek erabiltzaile talde jakinei, adibidez, edozeiri gaitako espezialistei, itzultzaileei, ikasleei, argitaratzaileei eta komunikabideetako eta administrazioko profesionalei honako informazio hau eskaini beharko liekete gai berezituen alor desberdinetan: hitzen esanahia, beste hizkuntzetako baliokideak, horretaz arduratzen diren erakundeek gomendatuta, antzekotasun-erlazioa duten kontzeptuak, kon tzeptu bat azalteko hobetsitako terminoa, kontzeptuaren definizioa edo azalpena, sinonimoak, kontzeptuen arteko erlazioak etab.

Datu-banku terminologikoak testuen tratamendurako sistemekin konbinatuz oso paper garrantzitsua joka dezake terminologia bateratua erbi1i ahal izateko testuetan.

Terminologi bankuetako erregistroetan fidagarritasuna, hobekuntza eta eguneraketa oso kontutan hartzeko puntuak dira. Terminologi datuen fidagarritasuna hertsiki loturik dago datuen kalitatearekin. Datu-bankuek terminologia bateratuaren erabilpenerako duten garrantzia dela eta, gaizki sortutako termino edo hitz desegokiak erraz hedatzeko bidea izan daitezke. Baina, hiztegi txarrekin gertatzen den moduan, fidagarritasun eskaseko bankuak ere, baztertuak izaten dira eta erabiltzaileek ez dituzte kontsultatzen.

Terminologi bankuaren erabiltzaileei bertan azaltzen den informazioa zuzendu, zabaldu eta hobetzeko bideak eskaini beharko litzaizkieke. Itzultzaileak badira, zihurtatu behar izaten da beraiek proposatutako informazio-hedapena gai horretako espezialistaren batek onetsia dela, kontrolik gabeko datuak sarearen barruan sartzeko posibilitatea ahalik eta neurri handienean eragotziz.

Azkenik, eta gaur egunean terminologia berriaren sorkuntzaren abiada kontutan hartuz, etengabe eguneratu beharko da bankuko informazioa, zientzia, teknologia, ekonomia eta beste hainbat arlotako garapen azkarra kontutan hartuz, edozein terminologi banku erabilgaitz eta zaharkitua gera daitekeelako aspektu hau zaintzen ez bada.

Baldintza hauek bete ahal izateko beharrezkoa da datu-bankuen eta unibertsitateko departamentu desberdinen arteko elkarlana. Munduan zehar, herri eta erakunde asko dira gaur egun, terminologi bankuak sortzeko asmoarekin eta kasu guztietan azterketa sakonak egin beharko lirateke egungo eta etorkizuneko erabiltzaileak zeintzu izan daitezkeen eta konputagailuen teknologiak daraman garapen azkarra baloratuz. Etorkizuneko mikro eta minikonputagailuetan emango diren pausoak koritutan hartu behar dira, memoria kapazitate handia eskaintzeaz gain, (gaur egun eskaintzen dutena baino dezentez handiagoa) beren magutasuna balio handikoa izan daitekeelako lan hauetarako.

III. Euskal terminologi zentruaren beharra. Duguna eta falta zaiguna

Edozein hizkuritzatan terminologia berezituen arazoari erantzutea beharrezkoa baldin bada, are beharrezkoagoa da modernizazio bidetik abiatutakoentzat, hauetan standardizazio arazoari hiztegiaren sorkuntzarena bera ere gainjartzen bait zaio. Hala pentsatu dute behintzat hizkuntzaren modernizazioari eta normalizazioari oro bar erantzun serioa ematen ahalegindu diren herrialdeetan. Norvegierak, txekierak, suomierak, hebraierak, swahili hizkuntzak, mazedonierak, katalanak... beren terminologi zentruak dituzte. Euskarak ere behar du horrelako zentru bat zalantzarik gabe.

Hutsetik abiatzen garenik ere ezin esan, zeren eta azken zortzi urteotan UZEIk terminologi zentru baten lanera hurbiltzen den zeregina bete bait du. Datu hau oso kontutan hartzekoa izango da ham zuzen ere Euskal Terminologi Zeritruaren sorkuntzarako. UZEIn sartu diren milaka orduek (200.000 ordu inguru), bildu diren datu ugariek, harremanek etabarrek eskarmentu aberatsa metatzeko balio izan dute eta hon ez dago alferrik galtzerik.

Nolanahi dela ere, terminologi zentruak ofizialak eta publikoak izan ohi dira, ezaugarri hauek gauzatzeko formula desberdinak badaude ere. Honela, Finlandian gobernuak bere kabuz eratu zuen zer esanik zuten erakundeak bilduz, Katalurijan Generalitat-ek Institut d'Estudis Catalans-ekin hitzarmen bat sinatuz eratu du eta Israelen, aldiz, Hebraieraren Akademiak beste hainbat erakunderekin lankidetzan, Estatuak emandako ofizialtasunez eta Unibertsitatearen barnean kokatutako egoitzan, betetzen du eginkizun hon.

Euskal Terminologi Zentru bat eratzeko lehenengo eta behin haren premiaz jabetuta egon behar da, noski, baina horretaz gain hainbat galderari erantzuna bilatu behar zaio: zer nolako harremanak izango ditu Zentru horrek Euskaltzaindiarekin, eta EHIJn sortzekoa den Euskararen normalizaziorako Institutuarekin, nola hartuko dute parte haren sostenguan Euskal Herriko lurralde desberdinetako Erakunde Publikoek? nolajasoko da UZEIn metatua den esperientzia? etab.

Planteatutako hauek galderak dira eta ez mamiak; esan nahi bait da, helburua garbi edukiz gero eta borondate ona nagusi baldin bada, irtenbide egokia izan dezaketela. Solaskideak definituz eta mahai baten inguruan bilduz ekin dakioke prozesu honi.

Bestalde oso inportantea izango da zentru horretan erabiliko den metodologia nazioartean homologagarria izan dadin. Katalanek esate baterako garrantzi berezia eman diote puntu honi eta hor dabiltza beste lekutako esperientziaren berri zehatza jasotzen (Euskal Herrikoa barne) Kongresutan, egonalditan etab.