| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 4 (1985) » Informazio irabazi eta galerak testu juridiko baten itzulpenean. Usurbill-ko erriyaren ordenanzak (1888) - J.M. Zabaleta |
||||||
|
Data: 1995eko abendua Informazio irabazi eta galerak testu juridiko baten itzulpenean. Usurbill-ko erriyaren ordenanzak (1888) - J.M. ZabaletaBeti tentatu izan nau itzulpen batean gerta litezkeen informazio aldeak –galerak eta irabaziak– zeren adierazgarri izan litezkeen aztertzeak. Zer modutako arrazoik bultza lezake itzultzailea SHko testuan esplizitaturik ageri den informazio bat ala bestea, hartan zegoen mezua XHn berriro eraikitzean ez adieraztera, ezabatzera. Arrazoiak mila izan litezkeela bistan dago. Garrantzi handiko informazioa baldin bada galtzen dena, galera hori eragin duten faktoreak modu askotakoak izan litezke, despiste hutsetik hasi eta apropos egiterainokoak. Baina bada beste tarte bat, garrantzia gutxikotzat ematen den informazioarena gehienean, beste arrazoi modu batzuek eragiten dutena, hari meheagoz josia. Testuaren ezaugarriak Modu honetako azterketa baterako, aztergaia finkatu behar da lehendabizi, besadan hartzekoa baino gehiagokoa izan ez dadin eskutada. Horregatik testu laburra bilatu nahi izan nuen lehendabizi, eta Usurbill-ko erriyaren ordenanzak, tamaina egokia izan zitekeen metodologia finkatzeko saiogune izateko: 20na orrialde ozta gaztelaniazkoa, SH, eta euskarazkoa, XH; 98 puntu, numeratuak testu bakoitzean, parez pare aise jartzekoak; 122 ahapaldi, guztira, sarrerak eta azken hitzak barne harturik. Idazkera definitukoak biak, hizkuntza maila eta teknolekto definitu batekoak –testu juridikoa–, era horretara konparazioa egingarriagoa gertatzen zela. Testu honen ezaugarrietan garrantzi handia duen bat, SHkoa eta XHkoa, biak mezu hartzaile berberareritzat idatziak izana da. Mezu hartzaile hori, hizkuntzaz banagarria da, baina teorian behintzat kultur prestakuntzaz, aurretiazko informazioz, ohituraz, kultur erreferentziaz ez da banagarria, eta horrenbestez, informazio alderik ikusten bada SHko testutik XHkora, –teorian– hizkuntz egituren desberdintasunari ala itzultzailearen itzul modu edo iritziei zor dakieke, eta ez besteri. Xedea oso mugatzen da, horrela. Itzultzaileak ere fidagarria behar zuen, halakotzat aitortua gutxienez. Zentzu horretan, itzulpen honek bere garaiko onespena behintzat badu. Euskal testuaren ondotik, eta erdarazkoan ageri ez dela, honela bait dio: Donostiako Euska-itz-jostaldietan Batzarreak Abuztuaren 8-an izan duen billeran, ontzat eman du Ordenanza oen Euskal-biurtza. Hala ere sari askok ongi frogatua duenez –eta gu ere halaxe sinistuta- sana ez dela ezeren garantia, geure aldetik ere iritziak jasotzen ibiliak –ara testu horren itzulpenari buruz: laudorioak eta ohoreak ez ditu falta ezagutzen dutenen aldetik. Egia esaten hasiz gero dena esan behar bada, esan beharra dago iritzi horiek ez direla itzulpen gonbaraketa zehatz baten ondorioz pentsatu eta kontrapisatuak, euskarazko eta erdarazko testuen alde banatikako irakurketen ondoko inpresio baizik, beti ere bertatik datu puntual ederren bat gordez bada ere. Eta egia diote: gero aztertzeko ditugun informazio galera ala irabaziak alde batera utzirik, erdarazko testu horren euskarara bihurtzaileak aparteko sena erakutsi zuen bere aurretik batere edo apenas ezer landurik zeuden eremuetan hizkera malgutu eta adierazkizunarekiko zehaztasun maila handi batetara eramateko. Eta, oi miraria: gaztelaniazko testura euskarak uzten ziona baino gehiago makurtzeke, eta aldian aldiko testu puskaren interpretazioa zehatz eginez, gaztelaniazko homonimoek, adibidez, tronpatu eta tranpatuko ez zutela. Estimagarria abilidadea, alor beretan, testu modu beretan gaur egungo itzultzaile askok gustora hartuko lukeena. Adibide labur bat emateko, har dezagun gaztelaniazko público hitzaren itzulpena. Jakina da público-ren polisemia handia dela. A priori, sospetxatzekoa da hitz horren esanahiaren hedadura ez dela berdin banatzen euskaraz, eta horren esanahi eremua hitz bat baino gehiagoren artean banatuko dela. Ikus dezagun gurean:
Adibideak multiplika litezke, eta bere gorabehera guztiekin, nahikoa eritzi finkoa atera liteke "ordenanzen" itzultzaileak irtenbide onak asmatzen dizkiela aurrera agertzen zaizkion arazoei; eta sintaxiari dagokionean batez ere gustora hartuko litzatekeen gardentasuna ageri du. Azterketaren xedea ere ongi mugatua ezarri nahi izan dut: informazio galera ala irabazia, baina unitate osoak, kontzeptu oso baten adierazpena erabat galtzen denean. Informazio galera eta irabazizko joku bat nahita nahiezkoa da itzulpenean, kontzeptu baten osagarri minimo guztien osoko adierazpena, ez gehiago erantsi ez galdu gabe, oso bakanetan lortzen bait da itzulpenean, testuaren interpretazioan ere kontzeptu baten adierazpenak birtualki ukan ditzakeen esanahi guztiak atxiki ezin litezkeen bezala, bestalde. Zentzu honetan, bistan da ñabardurarik apurrenetaraino agortuz ezin litekeela itzuli testua, irakurri ere ezin bait daiteke egin. Informazio galera edo irabazia Kontzeptu baten itzulpenean hiru galera modu edo alde egon litezke SHko testutik XHkora. a) Guztizko galera: SHko testuan bazegoen informazioa XH-koan ez dago, adierazita behintzat. Gerta litekeena da –itzultzailearen iritzirako–, XHko mezu hartzailearentzat informazio hori testuinguruan garbiago egotea, eta esplizitoki adierazi beharrik ez sentitzea. Edo gerta liteke baita ere, SHko hiztunen artean halako kontzeptu hori erlazio finkoan egotea, lotura fosildu batez, adieraztekoa den beste kontzeptu bati, eta horrenbestez XHn, beharbada, esplizitoki adierazi beharrik ez sentitzea itzultzaileak. Nolanahi dela ere, modu honetako ez-itzulpenean, konparazio terminoa erabat falta da itzulpen prozesuaren alde bateko edo besteko jatorrizko testuan, edo itzulian. b) Jeneralizazio edo partikularizaziozko informazio aldaketa. Bi kasuok elkarren alderantziazkoak dira, baina berdintzat uler litezke testu baten ala bestearen jatorrizkotasun ala itzulizkotasuna kontutan hartu ez, eta aiseago ulertzeko, teorian behiritzat kontzeptu eduki berbera adierazi nahi duten bi testu bezala hartzen badira jatorrizkoa eta itzulia, nahiz eta jakin ez dela horrela gertatzen. Horrela bada, kasu honetan SHko testuaren eta XHkoaren kontzeptu erlazio jakin bat egin liteke, bi adierazpenak konparagarri dira; bakarrik, gertatzen dela bietako batek, jeneralagoak, bestea, partikularragoa, bere baitan, bere eremu semantikoaren barruan hartzen duela, baina haren eremu semantiko osoa agortu gabe. Zentzu honetan, pentsa liteke badagoela hierarkia modu bat kontzeptuen artean, eremu semantikoaren hedaduran dagokionez, batzuk besteak baino jeneralizazio maila altuagoan ala beheragokoan jartzen dituena. c) Hirugarren erlazio modu bat ere egon liteke SHko eta XHko testuetan kontzeptu baten adierazpenen artean. Aurreko puntuan aipatu dudan hierarkizazio irudi hori bera baliatuz, esango litzateke SHko testuko adierazleak eta XHko testukoak, hierarkia maila berekoak eta elkarren desberdinak –guztiz desberdinak izan gabe– direlarik, biak dira kontzeptu jeneralago, eremu semantikoa zabalagoa duen kontzeptu baten, osokoak ez diren adierazpenak, kontzeptu jeneralago berberaren partikularizazio desberdinak, beraz. Eta zentzu horretan dira konparagarriak ere. Oraingo honetan burutu nahi dudan azterketan a paragrafoan adierazten diren moduko fenomenoak arakatu nahi ditut. Honek ez du esan nahi b) eta c) moduko fenomenoen azterketak ere modu honetara egiten den azterketaren ondorio beretara iristeko bidea emango ez lukenik, edota agian horiek zuzendu edo osatzeko ere, baina, luze jotzen badu bere muga guztiekin ere, eginik dugun azterketak, beldurra ematen du pentsatu hutsak noraino eramango gintuzken azterketa modu hau osatzen hasiko bagina. Azterketaren xedea, beraz, guztizko informazio galeren buketa egin, ahal delarik fenomeno guzti horiek klasifikatu, sailkatu, eta horien interpretazio bat egiten saiatu naiz. Aurreko honetan "interpretatu" hitzak bi esanahi ditu: batetik fenomeno horiek, informazio galera horiek eragiten dituzten, edo eragingo lituzketen arrazoiak asmatzen saiatu, zergatik ez duen, alegia, itzuli itzultzaileak gaztelaniazko testuan ez despistatzeko moduan ageri den kontzeptu bat. Eta bestetik, asmatzen saiatu, deskribatzen saiatu ea nolako ondorioak ukan ditzakeen, edo dituen, informazio galera horrek XHko testuan, nola definitzen duen mezu hartzailea, aldatzen ote duen testuaren doinua, etab. Testuak konparagarri izan daitezen, konparazio honetarako ahalik eta modurik erosoenean antolatu ditut, prestaketarako azterketa morfosintaktiko bat egin, esaldiak menpekotasun mailaz maila banatu, eta era honetara, testuen konparaketa ja esaldi bakunez esaldi bakun egin litekeela. Hona, bada, zerrendan, aipatu testuan aurkitu ditudan informazio galera edo irabazi modu batzuren laburpena, adibide batzurekin. A) Informazio irabaziak: 1. Lehendik adierazirik zeuden zenbait informazioren errepikazioa, testuaren ulermen hoberako.
2.Inplizito dagoen informazioaren esplizitazioak.
4. Zenbait esaera erretoriko:
5. Informazio batzuren interpretazio ideologikoa. -…los domingos y días festivos reconocidos se prohibe todo trabajo corporal.
6. Itzultzailearen iritzi eta ideologi adierazpenak:
B) Informazio galerak: 1. Lexiko mailan eta XII-n itzultzaileak darabilen gramatikazko kategorian -transposizio bat egina badu, adibidez, aurkitu ez duelako gaztelaniazko hitzaren esanahi berekorik, edo agian XHko kontzeptuak dauden daudenean itzuliz gero euskaraz esaldia behartu egiten zela iruditzen zitzaiolako itzultzaileari, edo konplexutasun handiko esamoldeak sortzen zirela, edo zehatz esateko hitzik ez zuela aurkitzen, edo auskalo. Baina gaztelaniaz hitz edo esamolde aski teknikoak, edo oso kontzeptu espezifikoak insten direnean gertatzen da batez ere.
Sailkapenaren interpretazioa Orain arteko sailkapen hauetan eztabaidagarria izan liteke bai sailkapena bera ere, beharbada beste moduren batzutara ere egin bait zitekeen. Fenomenu horietan, izan ere, batzuk oso identifika errazak, eta horrenbestez deskripzio errazekoak dira, aski zehatzak: A.1 edo B.3 adibidez, adierazi nahi den kontzeptua testu inguru hurbileko beste pasarteren batean adierazirik egon eta beste leku jakin batean ezabatzen denekoa, zeren ez bait da zaila kontzeptua adierazia dagoen pasarte hori aurkitzen.
Gainera, bigarren moduotako kasuak, A.2 eta B.4 lehenengo bien gainera (A.1 eta B.3) pilatzen dira maiz.
Itzultzailearen ideologiazko erizpideen islada askoz ere naharmenago ageri diren pasarteak A.5 eta A.6-en bilduak dira. A.5-i dagokionez interpretazio ideologikoak dira. "Siendo responsables" izan ere ez bait da "eta izango dira kastigatuak", nahiz eta pentsatzekoa izan horixe gertatuko zitzaiela artikulu horren arabera juzkatzen zituzten errukarriei. Beraz, itzultzaileak ondorioak aurreratu egiten ditu, SHko testuan nola ageri ez den moduan.
Joera hon bera ageri da, baina beste ikuspegi batetatik, B.2 puntuan biltzen diren kasuetan. SHko testuan ez bezala, XHkoa eraikitzean itzultzaileak gauza frogatutzat ematen bait du mezu-hartzaileak hainbat gauza ezagutzen duela. Mezu-emaileak eta hartzaileak ezagutza multzo aski handia dutela konpartitua. "Bear ez dan gauzaren bat" egiteak zigorra duela jakiteko, behar ez diren gauza horiek zeintzuk diran jakin behar da aurretik. Mehatxuaren zentzu lauso hon euskarazko testuan gazteianiazkoan baino mehatxatzaileagoa izatea tristea izango litzateke gauza. Mezuak, gutxi zehaztuagatik ulertu egingo direla segurutzat emateak, mezu emaile eta hartzailearen arteko ezagutza estua, hurbiltasuna esan nahi du aide batetik, pentsatu behar bait da itzultzaileak usteko zuela mezu hartzaile haiei, usurbildarrei, euskarazko testuak erdarazkoak adina informazio ematen ziela, gehiago ez bazen, hala ere. Baina bestaldetik aitortu behar da agian itzultzaileak une hartan gogoan ez zituen beste mezu-hartzaile batzurentzat, guretzat adibidez, berekiko hurbiltasun hon ez dugunontzat, mezua lausoago geratzen dela euskarazko testuan gaztelaniazkoan baino, B.5-ean gertatzen den bezala: "los que traten de exponer al público cosmoramas y cuadros que sirvan de entretenimiento al público" irakurtzen dugunean enteratuago geratzen gara "kosmorama ta beste orrelako gauzen batzuk" irakurrita baino; hartara kosmorama hon zer den ziur ez badakigu ere, besteak antzerki saioak edo zirela, eta gure aiton-amonek horixe zutela beren entretenimentuetako bat jakinaren gainean geratzen bait gara. Itzultzailea, beraz, B.2 eta B.5 puntuotan ageri diren kasuotan, seguru dago bere irakurleak ulertuko diotela zertaz an den, modu jeneralagoan hitzegiten badie ere; itzultzailea irakurleekin fido da. Orain arteko komentarioetan erabili ditugun erizpideetatik zerbait apartatzen diren kasuak B.1-ean biltzen direnak dira. Haren sarreran bertan esaten den bezala azkeneko puntuotan aipatzen den jeneraltasun horretara, mezu hartzaileari buruz duen erizpideagatik bakarrik ez baina hizkuntzaren beraren ezintasun bategatik insten bait da. Edo sospetxa egin liteke behintzat, esamolde horietako bakoitzak gaztelaniazko testuan berari dagokion lekuan duen adierazkera teknikoagatik. Testu juridikoetan ageri ohi diren esamolde teknikoen itzulgaiztasuna gainditzen zaila da euskaraz era horretako testuak gutxi direnean, hizkera hori finkatu gabe dagoenean. Edota, beharbada, testu segmentu horien itzulgaiztasuna ez baina, irakurleek era horretako mezuak uiertzeko edukiko luketen nekea du gogoan itzuitzaileak: mezu-hartzailearen hizkuntz-gaitasunari dagokion erizpidea, beraz. Informazio galera eta irabazietarako arrazoiak Labur beharrez, beraz, hiru faktore moduk dirudi eragiten dituztela itzulpen honetan -behintzat- informazio galera edo irabazia.
Erizpideok dauden daudenean adierazita -laburtasunak, hala ere, sententziaren pisua ematen die hitz honi, badirudi, Usurbill-ko erriyaren ordenanzak" euskarara bihurtu zituen itzultzailea gaitzetsita geratzen dela euskal itzulpenaren historiarako, eta ezingo duela jaso epaiaren harlosa lodia. Ez da horrela, gutxiagorik ere. Azkeneko 2. eta 3. puntuotan ageri diren erizpideak garaiko itzulpen moduan normalak zirenak dira, eta hemen prestatzen saiatu naizen metodologia hau garai bereko testuetarako erabiliko balitz, antzeko ondorioak atera beharko lirateke haietarako ere. Lehenengo puntuari dagokionean, berriz, testu honen itzultzailea maisua da. Eta batez ere, kontutan hartu behar da itzulpen konpanaketak duen prozesua bururaino eraman nahi duenak, beste ezeren aurretik SHko testua eta XHkoa ez-itzulpenez, testu-segmentu itzuli gabeez, soildu egin behar duela, eta hor bukatu duenean, orduan hasi litekeela bi testuetan dauden informazioen itzulmodua aztertzen. Alor honetan, Usurbilgo ordenantzen itzultzailea maisu aitortu behar da, dudarik gabe, itzulpenean eraikitako testuari ematen dion gardentasunagatik batez ere. Itzulpenerako abilidadea, ikasi litekeenean, ikasi nahi duenarentzat zer ikasi badu testu honek. Azterketa hori, ordea, orrialde hauetan kabitzen ez dena da. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||