Hemen zaude:
 » 
 » 
Enfasiazko adierazkera baten azterketa XIX mendeko itzulpen batean - J.M. Zabaleta

Inprimatu

Data: 2005eko urtarrila

Enfasiazko adierazkera baten azterketa XIX mendeko itzulpen batean - J.M. Zabaleta

*Ez icaratu, iracurle maitea, etzayozu ere ipifii berealatic beusco illuna liburucho honi. Ez bertan bera utzi ere escuetatic, izututa, liburucho hau, alabafia, cefi eta ecifi gueyagorafio iracequi eta goritua dagoen. Zuc eta nic, alcar ongui adituaz adisquidetasun osoan beguietaratuco ditugun eguia oyoc eztizquitzute erreco beatzac, ceren escuen artan darabilgun sua, suaren ichura bano eztan (Liberalen dotrina pecatu da. Sarrerako hitzak).*

*Ez izutu, iracurle ona, eta ez becozcotu bereala asieratic liburuts onenganaco. Ez ere icaraz escutic asca papera; ba-da, naiz-ta gorritutzerafio kiskaldu ta goritubac egon, biyoc bertan etsecoi ta aiskire-izketan erabilico ditugun jardungariyac, etzaizkitzu, ez, berakin biatzac erreco; bada emen esaten degun suba, itzaldaketa da, ta ez besteric (Liberalkeria pecatuba da. Sarrerako hitzak).*

Sarrera

Askotan gertatzen zaigu itzultzaileoi hitz baten, edo gehiagotan hala ere, modismo baten esanahia eta erabilera zehaztu nahi dugunean, itzulpenean zehatz erabili behar bait dugu gero, nekeak izatea lan horretan. Normalean, gainera, behar baino gutxiagotan egiten ez ote dugun, nago, lan hori. Ez bakarrik, ordea, hitz bat edo besteren esanahia eta erabilera zehaztu gabean geuretzako lauso geratuko zaizkigulako bakarrik, beste bi modutako arrazoirengatik ere bai baizik.

Lehenik eta behin, geurontzat zehaztu gabea daukaguna itzuri egingo dugu maizenik, eta itzuri ahala geure idazkera pobretu, txairo, urri eta eskas izatean geratu, aberastu ez, malgutu ez, adierazkortu ez. Langintza horretarako deia inork badu, ordea, idazleak eta itzultzaileak du, adierazi beharrak xehe eta mehe adierazi behar dituenak.

Bestetik, eta garrantzirik handieneko arrazoia hauxe dateke apika, hitzen eta modismoen esanahia eta erabilera aztertu, finkatu eta beren neurri doietara ekartzeko ahalegin honek, neurri batean edo bestean teorizatzera behartzen du itzultzailea, une horretan azterlari bihurtua. Eta ondorioztapenak hain urriak diren hizkuntz erabileraren alor honetan, itzultzaileak behar duen hizkuntz konparaketakoan, beti, edo askotan, sortuko zaio ideia berriren bat, beti suertatuko zaio ordura arteko teorizazioaren muga zertxobait hedatzea, zabaltzea, berritzea.

Artikulu honetan asmo horretako saio bat egin nahi izan dugu, aztergai izan dadin esakera jakin bat harturik. Horretarako, lehendabizi, testu bat hautatu dugu: Liberalen dotrina pecatu da, testu horretan guk hautatu dugun modismo bat nola erabiltzen den begiratzeko. Itzulpena denez, jatorrizko testuarekin eta hartatik egindako beste zenbait itzulpenekin konparatu ahal izateko sailkatu ditugu testuak. Zazpi esaldi aukeratu ditugu, liburuaren erdia pasatxoan aukeratu dugun modismoa azaltzen den guztiak, eta horiei buruz zenbait gogoeta eta bilaketa burutu dugu. Esaldiok, batera, artikuluaren ondoren jarri ditugu, konparagarri izan daitezen.

Autorea eta obra

Itzultzaileak, bere hizkuntzaren finkotasun horren bila, maisuak hautatzen ditu. Maisu idazleak, maisu itzultzaileak, maisu hiztunak ere. Hizkuntzaren harrobiaren hautapena. Baliapideen iragazia, ikasketak eta lanak, premiak irauten dion arteraino, berak egingo bait du, bere erizpideen eta inguruaren kontrastasunak eragiten dioten bezala.

Euskaraz zerbait aurreratu nahi duenak hizkuntz harrobi horretan, liburutegiko apaletan, eduki behar lukeen liburua da Liberalen dotrina pecatu da, Felix Sarda y Salvany, Sabino Arana Goiriren mentore erlijiozkoa izango zenak egunkarietan idatzitako artikuluen bilduma liburuan bildu eta handik itzulirik 1.887an Bartzelonako "La Hormiga de Oro" inprimategian argitaratua. Honela dio lehen orrialdeak: Liberalen dotrina pecatu da. Galda bician dauden aucibide erriaren errevista deritzan paperaren zucendari D. Felix Sarda eta Salvani, apaiz5c arguitara emanac. Dei bedi Racionalisten, Irabia zaleen, edo naiz Liberalen dotrifia; ezur eta mami, oso eta bici, naiz ezcutuan eta naiz aguirian, fede eguiazooaren ucamena izango da beti".

Liburu horrek berberak edizio monumental bat ezagutu zuen, 1.891 urtean inprimategi berberean argitaratua. El liberalismo es pecado. Cuestiones candentes, por D. Felix Sarda y Salvany, presbftero, director de la Revista popular. Edici6n poliglota monumental". Zortzi hizkuntzatan agertzen da bertan: gaztelania, kataluniera, euskara, portugesa, latina, frantsesa, italiera eta alemana (Lan hau burutzeko, ordea, aleman eta latinezko testuak ez ditugu kopiatu, artikuluaren bukaeran ematen dugun corpuserako, ustez irakurlegoaren gehiengoarentzat ezin iritsiak direlako eta konparazailenak ere beraiek direlako). Euskarazko itzulpenaren titulua, edizio honetan, Liberalkeria pecatuba da da. Euskarazko testua, ordea, ez da 1.887an euskaraz soilik eta inprimategi bereberean argitara eman zena, QSO bestelakoa baizik, geroxeagoko adibideetan aise antzemango zaion bezala. Hemendik aurrerako aipamenetarako komenigarria da tituluen diferentzia kontutan hartzea.

Itzulpen hauen bi autoreez apenas askorik esan litekeen. Itzulpenek ez daramate izenik. Eta Zegamako D. J. M. Etxeberria izeneko kanonigo batetik hasi eta Miguel Antonio Antia eta Gregorio Arruerainokoak aipatu izan dira itzultzaile bezala. Bi itzulpen hauek gipuzkerara eginak dira. Juan San Martin jaunak behin baino gehiagotan esan digu bere iritzirako, lehenengo argitaratu zen itzulpena, euskaraz bakarrik argitaratu zena alegia, Gregorio Arrue jaunak itzulia dela, irizpide horri eusteko batez ere idazkeraren zenbait ezaugarritan oin hartzen duelarik, "h" izkiaren erabilerarenean batez ere. Adibideetarako jaso ditugun esaldietan beraietan ikusten da izan ere, naiz eta gipuzkeraz idatzia izan, eta idatzi zen garaikoa, "hilgarri" idazten duela, eta ez "ilgarri", legokiokeen bezala.

Bigarren itzulpenaren, beste zazpi hizkuntzekin batera argitaratu zenaren, egilearen aztarrenik ez dugu bilatu inon.

Liburu honen beraren beste itzulpen bat ere bada, joan den mendearen bukaeran edo XX. honen hasieran bizkaierara egina, eta J. M. Zabaletak eta A. Mendigurenek Zarauzko frantziskotarren komentuan beste paper askoren artean aurkitua. Argitaratu gabea ordea, esku izkribuan, eta ezin izan dugu begiratu behar den moduan.

Aztergaia

Liberalen dotrina pecatu da irakurriz, eta gaztelaniazko testuarekin parekatuz, bertan behin eta berriro aurkitzen diren hizkuntz baliapide askok dute, sintaxiaren alorrean batez ere, hizketan entzunaren eta batek eskura ohiki darabilen literaturan ez irakurriaren halako oihartzun moduko bat. Horien artean—askoren artean—bat bereziki deigarria gertatzen da. Are deigarriagoa, hala ere, zeren lehen irakurrian ez bait da bat ohartzen, ezta euskal eta gaztelaniazko testuak bat banaka eta beren gisan irakurririk ere, bi testuak zehatz, hitzez hitz, esaldiz esaldi konparatzean bakarrik ohartzen delako baizik, esan nahi bait da euskarazko testuak bere korrizio natural bat duela, berezko labaintasuna, gaztelaniazkoak duen bezalaxe, eta hala ere zenbait elementu, zenbait hitz segmentu edo andana, euskarazko testuan badirenak, gaztelaniazkoan ez dira. Hala ere modu bat da hain zuzen, esaten ari garen elementu horietako bat, euskarazko testuan ageri dena, eta gaztelaniazkoan parekorik ez duena.

Hasiera hasieran, sarreran ageri da, lehenengoz: "Ez, beintzat; bada, eguia bada, Jaungoicoaren eguia dan becela, gure Erligio santua, eguia dira, eta eguia garratza alere, bere etsaiyac; eguia dira, eta odolezco malcóaz negar eraguin bear luquean eguia alere, oyen jatzar eta eras6ac". Gaztelaniazko testuan "No por cierto, que si es verdad, como divina verdad es el Catolicismo, verdad son y dolorosa verdad sus enemigos, verdad son y sangrienta verdad sus combates, verdad han de ser, y no pura fantasia de teatro sus ofensivas y defensivas" dioen lekuan. Egia behar den bezala esateko, hala ere hori baino gehixeago ere badago zer komentaturik zati honen itzulpenean. Gertakari honek aztergai bat baino gehiago ematen digu, zeren bistan dago, alde batetik, hala ere horren esanahia ez dela, kasu horretan behintzat, adbertsatibo soil bat, oso bestela baizik, eta bestetik euskarazko testuan agertu izana eta gaztelaniazkoan ez, itzulpen kritikak baloratu behar duen auzia da, eta baloratu ondoren teoriazko ondorioak atera, hala behar balitz.

Definizioa

Lehentxeago jarri dugun adibidea, eta artikulu honen amaieran proposatzen ditugun gainerantzekoak ikusirik normalean, adbertsatiboen artean sailkaturik aurkitzen den forma honek (hala ere) adbertsatibo zentzurik ez duela da ohartzen den lehenengo gauza. Adbertsatibo horren, eta beharhada adbertsatibo adierazpen mota gehiagoren (baina, ordea) beste balio hau zehazteko, hiztegi eta gramatiketara begiratuz bilketa hau egin daiteke:

  1. R. M. Azkueren hiztegian:
    Baina (AN-b, B, G), baifian (G), bainan (L): 1. Pero (delante de una palabra). Eztakigu norena dan, baiha jan zazu. No sabemos de quien es, pero cómalo. Pospuesto es "aunque": Jan zazu, eztakigu norena dan baina. Comedlo, aunque no sabemos de quien es.
    Ordea: 2. (AN-b-lez, BN,..., Gc, Lc, R, L) mas, pero, en cambio.
    Ordean (BN, L, S): mas, empero.
  2. P. Lhanderen hiztegian:
    Hala ere, halere: 1. meme ainsi; 2. cependant, toutefois, neanmoins; 3. bien plus, qui plus est, certes; 4. hereusement, par bonneur.
  3. I. López—Mendizabalenean: Ala ere: Asi y todo, asi tambien. / menos mal! Bana: Pero, sin embargo. Ordea: Pero, el caso es que, mas.
  4. P. Mujikaren hiztegian:
    Ordea: 1. G: pero, empero, en cambio: zu etxcan..., aita ordea kanpoan; urrea dala diote, urretxarra ordea = sino que (só1o que) es mal oro.
    Baina: pero, mas, empero, en cambio. Bainan ordea: con todo, aun asi, sin embargo.
    Baino: G 1. pero, mas, empero, en cambio; neronek diot baino AN = aunque me esté mal el decirlo. 2. que: zu baino (bano) gazteagoa naiz = soy más joven que tu. 3. sino: ez naiz pasaitarra, irundarra baino (baizik) = no soy de Pasajes, sino de Irún.
    Ala ere = sin embargo.

Alere (c) 1. así y todo, aún así, sin embargo, con todo, no obstante; (c) empero, pero, mas. 2. por cierto: etxe ederra da eta ez alere txikia = es una casa hermosa y por cierto no pequeña.

Gainerako hiztegiak, gaur gehien erabiltzen direnak behintzat aipatu horien zordun dira, eta begiratuarren, aipatu beharrik ez dago.

Gramatikei dagokienez, berriz, hona haietan bilduaren laburpen adierazgarri bat:

  1. Fr. Luis Villasanteren Sintaxis de la oracion compuesta gramatikazko liburuan, "Coordinación adversativa" deritzaion atalean, Axularrengan baina hitzak hartzen dituen bi erabilerak aipatzen dira ("adversativo restrictivo" eta "adversativo exclusivo"). "Otro adversativo muy usual es ordea" gehitzen du.
    b. Txillardegiren Euskal Gramatikan adbertsatiboei buruz dagoen informazio nagusia hau da: baina hitzak gaztelaniazko pero hitzak bezalaxe jokatzen duela, eta esaldiaren aurretik nahiz atzetik jarri litekeela.
    c. P. Goenagaren Gramatika bideetan ez da gehiagorik esaten.
    d. A. Arejitaren Euskal Joskerak 56. orrialdean Txillardegiren gramatikan zekarren gauza beretsua dakar, eta 1 82.an baina ia beti konjuntzio adbertsatiboa izan arren, esaldiak koordinatuz, kasu batzutan "alandaguztizko" esaldietako ezaugarri ere izan daitekeela esaten du ("Ondarru herri polita da, ez da aundi aundia baina", alandaguztizkoa).
    e. R. M. Azkueren Morfologia Vasca, S. Altuberen Erderismos eta F. Lafitteren Grammaire basque ere begiratu ditugu. Gramatiken zerrenda gehiago luzatuagatik ere, ordea, nekez aterako da bat definizio horietatik. Salbu eta, agian, Fr. Diego de Alzoren Estudio sobre el euskera hablado begiratzen bada. Honela dio berorren 213. orrialdean:
    ALA-ERE = sin embargo, menos mal, por cierto,por fin, gracias a Dios. c) ALA-ERE con significado de por cierto, se pospone a los adjetivos cualificativos y cuantitativos: "Beia saldu zidazun, ederra ala ere" = "me vendi6 Vd. una vaca, hermosa por cierto" (Ondarribi). "Organistik ez dago? Ondo gutxi ala ere" = "No hay organista? Bien pocos por cierto" (G).

Ikusten denez, Plazido Mujikak eta Diego Alzokoak bakarrik ematen dute argibidea, jarria dugun adibidea behar bezala ulertzeko. Nahiz eta, egia esan, horrekin adierazpen horretarako dagoen egitura osoa agortzen ez duten. Badira, izan ere, adierazkizun berbererako (enfasi adierazpenerako) hizketan, euskara mintzatu arruntean, beste zenbait egitura, adibideetan agertzen direnen guztiz parekoak ia, gramatika eta hiztegietan jaso gabe daudenak. Egitura honek hizketan dituen aldagarri guztiak ez daude bildurik eta esplikaturik.

Jarri ditugun adibideetatik, eta P. Mujika eta Diego Alzokoak dakartzatenetatik ageri denez, baliapide enfatiko, enfasi adierazle bezala definitu behar da aipatzen ari garen baliapide hau. Gaztelaniaz, beraz, y ... por cierto, y... ciertamente behar luke itzulpen arruntenak.

Irizpide horrekin alderantziazko bidea egin dugu, cierto eta ciertamente hitzen itzulpenerako euskaraz zein baliokide ematen zuten begiratuz. Begiratu ditugun hiztegi guztietatik, **Diccionario Aunamendi Espanol—Vasco hiztegiaren tomo cast—clar **liburukian aurkitu dugu bilatzen ari garen esanahiaren aztarren bat: "Si, por cierto!: etedan ba!; bai, baldin bere!; bai, zelan bere batedea! (B); bai egitan!; bai, noski! (G, AN); bai, ainbat!; bai, alegia!; bai, orixe!; ondo, ala ere! (G): baieiki! (L); bai, segurki! (S).

Egitura

Osagaiak, adibide ia guztietatik atera daitekeenez, esateko tonueraz eta beste baliapide extratestual batzuez gainera, [eta + izenlaguna + hala ere] dira (Adjetibo kualitatibo edo kuantitaboa dio Diego Alzokoak). Egitura hori era askotara da hedagarria. Hona geroztik hizketan obserbatu ahal izan ditugun adibide eta egitura batzuk, beti ere izenlagun baten enfasi adierazle direnean:

[eta + izenlaguna + hala ere]
[0 + izenlaguna + hala ere]
[0 + izenlaguna + ordea]
[0 + izenlaguna + baina]

Izenlagunari dagokionez, adjetiboaz gainera beste izenlagun egitura guztietakoak izan litezke. Hona zenbait adibide, lehen jasotakoei jarraituz eta hedatuz:

  1. —Beia saldu zidazun, eta ederra alere.
    2.—Beia saldu zidazun, ederra alere.
    3.—Beia saldu zidazun, ederra ordea.
    4.—Beia saldu zidazun, ederra baina.
    5.—*Beia saldu zidazun, eta ederra ordea.
    6.—*Beia saldu zidazun, eta ederra baina.

Hirugarren esaldia ez da ohizkoena, eta "ordea" gehituz eraikitzen diren esaldiak ez dira beti onargarriak izaten. Badirudi miresmen eta harrimen handienezko esaldietan izaten direla honelako esakerak onargarrien, isilune esanguratsu baten ondoren eta tonuera oso adierazkor batez laguntzen direnean ("Sekulako sarraskia egin dute. Bildurgarria ordea, e!").

Izenlagunaren egiturari dagokionez, era askotara dira hedagarriak, eta ez dute derrigor zertan beti adjetibo soil izanik. Funtzio adjetibala betetzen duen edozein egituran txerta liteke enfasi adierazle hau. Hona adibide bat, eta aski, zenbateraino den hedagarri erakus lezakeena:

  1. —Filme ondo aspergarria ikusi dugu atzo, horrelakotara behin joan eta "hemendik aurrera ez naute horrelako beste batean harrapatuko!" esateko modukoa baina, e, ez pentsatu!

Horrelako esaldi bat, edonork entzunda, dudarik ez litzateke, egia izatera, onargarria egingo litzaikeela guztiz.

Liberalen dotrina pecatu da liburutik atera ditugun abibideetara itzultzen bagara, ordea, aipatu dugun egitura hori gramatika eta hiztegiek esaten dutena baino zabalagoa dela ikus genezake. Kasu batzuetan izan ere, bete egiten bait da orain arte esandakoa, baina bestetan ez:

  1. — ... eguia dira, eta eguia garratza alere, bere etsaiyac...
    9.— ... eguia dira, eta odolezco malcóaz negar eraguin bear luquean eguia alere, oyen jatzar eta erasóac.
    10.—Eta ona emen liberalen dotrifia eztirudielaric, eguiaz eta benaz ala dana, eta ci m arroi gal garrie na alere, alaco are nantzi c eztuelacoa.
    11.—Nic, dotrin eguiazcoari narraicanac becela, au pecatu dala topatzen det; eta au fede chit onaz eguiteac, edo beste aringarriren batec aitzaquiatzen ezpazaitu, pecatu eriozko edo mortala alere...
    12.—Contu eguizu, bada, nic, pecataria banaiz ere, Jaungoicoaren mesedez, cristaua naicen onec, eta cristau zarretacoa alere ... esaten dedala...
    13.—Patu gaiztoco oyec liberalen gaiztaqueri gucietan culpagarri, eta lenengo culpagarri alere, dira...
    14.—Badaude, bada, paper liberalac ececic, liburu liberal edo liberalen dotrinan cutsutzen diranac ere, eta ugari alere...
    15.—Ortic ondoretzen da, bada, urcoa maite izan litequeala, eta berari ona opa lizayoqueala (eta asko alere) berari gogoco etzayona eguinaz...
    16.—Guc jotzen ditugu liberalac, ecin uca liteque, eta chit maiz alere...
  2. etik 14.era bitarteko adibide guztietan betetzen da goian esandakoa, eta gainera "da", "dira", "daude" aditzen predikatiboak diren izenlaguntzaileekin gertatzen dira beti.
  3. adibidea zalantzagarriagoa da, interpretatzen zailagoa. Zeren izan bait liteke "eta (on) asko alere (opa litekeala)", Diego Alzokoak esaten duen bezala "adjetivo cuantificativo" batekin doala; ala izan liteke "eta asko (biziki, arront, gogotik) alere (opa litekeala)", eta kasu honetan aditz laguna izan "asko", 16. adibidean garbiago azaltzen den bezala.
  4. adibidean azaltzen den "chit maiz alere" kasuan dudarik ez dago, aditz lagun batekin doala. Beraz, aditzlagunetara ere hedatu beharra dago Diego Alzokoak ematen duen adierazpena.

Gauza bera esan behar da Aunamendi hiztegiak dakarren adibidez:

  1. —Sipor cierto! = Ondo ala ere!

Horrela bada, beste lau egitura Rehitu beharko litzaieke lehen ezarri ditugunei:

[eta + aditzlaguna + hala ere]
[0 + aditzlaguna + hala ere]
[0 + aditzlaguna + ordea]
[0 + aditzlaguna + baina]

Gramatikari dagokiona laburtuz eta gramatikazko ezaugarririk berezienak azaleratuz, beraz, esan liteke gehienetan (zortzi kasuetatik bostetan), adjetibo baten lagungarri doala aipatzen ari garen segmentua: "egia garratza alere", "cimarroi galgarriena alere", "pecatu eriozco edo mortala alere", "cristau zarretacoa alere, lenengo culpagarri alere".

Nahiz eta adjetiboaren esanahiak ez baldintzatu egitura, kontutan hartzekoa litzateke hala eta guztiz ere esanahi hori oso nabarmena dela beti. Alde horretatik, ikuspuntu semantikotik alegia, adjetibo hauck badute zerikusia bai agertzen diren zenbatzaileekin (asko, ugari), baita aditzlagun edo adberbioekin ere (txit, maiz). Ezaguna da gainera euskaraz adjetibo eta adberbioen artean dagoen kidetasuna.

Gehienetan, ez beti (sei kasutan), substantiboa ageri da egituraren baitan: [eta + substantiboa + adjetiboa + hala ere]: "egia dira, eta egia garratza alere"; "cristaua naicen onec, eta cristau zarretacoa alere". Kasu guzti hauetan balio enfatiko oso markatua ikusten da: batetik erabiltzen den adjetiboaren edo izenlagunaren esanahiagatik beragatik; bestetik, substantiboaren errepikazioagatik; esan gabe entonazioa eta gainerako baliapide extratestualak. Kontestuan aztertuz, gainera, esaldi hauek ez dute balio informatzailerik; elementu adierazkor hutsak direla esatera ausartu liteke. Gramatikazko ikuspegi honi amaiera emateko, iruditzen zaigu honelako kasu bat (hau da, baina, ordea, hala ere) adbertsatibo izatetik (zeinetan informaziozko balioa bait da baliorik nagusiena) enfasi adierazpeneko elementu (zeinetan informaziozko balioa ia galdu eta komunikaziozkoa hartzen bait du gehienik) izatera aldatze hau, fenomeno hori gramatiketan eta hiztegietan hain modu urri eta eskasean, ia txiripazkoan, aipaturik agertzea, nahiko arazo larria dela, eta geure hizkuntzaren deskripzio saioak zenbait alorretan, estilistikoan batez ere, zenbateraino dauden buruturik neurria hartzeko balio beharko lukeela.

Testu konparaketa

Hala ere ordea, era honetako azterketek, hizkuntzaren erabilera finkatu eta hedatzeko, malgutzeko, egiten direnek, itzultzailearentzat eta idazlearentzat—eta beharbada gramatikalariarentzat—garrantzi handia badute ere, bada proposatzen ditugun testuetan beste aztergai bat itzultzailearentzat bereziki berebiziko garrantzia duena.

Testu konparaketa saiorik laburrenak ere berehala erakusten du, esan dugun bezala, elkarren paraleloan jarrita dauden testu hauetan, aurreko paragrafoetan aztertu dugun "eta ... alere" segmentua Liberalen dotrina pecatu da liburutik ateratako paragrafoetan azaltzen dela bakarrik, eta ez dela paralelorik, parekorik azaltzen ez sorburuzko testuan, ez euskarazko beste itzulpenean, Liberalkeria pecatuba da itzulpenean, ez beste hizkuntza erromanikoetara egindakoetan. Atera ditugun adibideetan—ez ahaztu liburu erdia baino gehiagorainokoan dauden guztiak direla—behin bakarrik ere ez da euskarazko adierazpen horren paralelorik, parekorik aurkitzen.

Adierazten erraza baina erabakitzen zaila den arazo bat sortzen du horrek: Zilegi da? Zilegi da horrelako jokabidea itzulpenean? Besterik gabe ez dugu asmatuko. Banaka ditzagun arazoaren osagarriak, ez bait da arazo bat bakarra, bi baizik: Ba al zegoen zer itzulirik jatorrizko testuan, aipatzen ari garen segmentuaren bidez itzul zitekeenik? Eta bigarrena: Itzulpen hori egokia al da (emanik zer itzulirik badela)? Beharbada, hirugarren galdera bat ere egin liteke: Kasu horretan, egin litekeen itzulpenik onena horixe al da?

Itzulpen teorian lehenengo puntua, kakoa, itzulpen unitatea definitu eta banakatzea, apartatzea, bereztea, izan da beti. Gure kasu honetan era honetara formulatu beharko genuke galdera: Zer itzultzen du, zeren pareko da eta ... hala ere? Eta ezeren itzulpen baldin bada, itzulpen egokia da?, soluziorik onena da?, ez dago beste soluzioren bat hori baino hobea?

Testuak, ekarri ditugun bezala, probaleku bikaina dira,berez bezala emango dizkigute galdera horiei dagozkien erantzunak. Zeren alde batetik jatorrizko testua konpara bait liteke, puntu jakin zehatz honi dagokionean, gaztelania bezala hizkuntza erromaniko diren besteetara egin diren itzulpenekin, eta euskarari dagokionean gainera bi konparaketa termino ditugu, eta azter ditzakegu batak eta besteak eragiten duten estilistikazko efektoa.

Gure ikerketaren gidari izan litezkeen bi galderetako lehenari erantzun beharko diogu beste ezeren aurretik.

Esana dugu lehendik ere eta ... hala ere eta lehen aipatu ditugun kidekoak, hemen begiratzen ari garen zentzuan, enfasi adierazle bezala hartu behar direla. Jatorrizko testuan dagokeen enfasi adierazpen baten ordezko izan beharko du, beraz, itzulpena puntu honetan ontzat emango baldin bada. Ikusia dugu, aukeratutako esaldiei begiraturik, enfasi adierazle lexikalizaturik ez dagoela, gu bila ari garenaren parean jartzekorik.

Jakin beharra izango dugu, beraz, ea enfasi adierazpen lexikalizatu gaberik izan daitekeen, jatorrizko testuan lexikalizaturik topatzen ez denez, lexikalizatu gabea beharko bait du, itzulkizunik baldin bada.

Izan daitekeela dudarik ez dago. Hainbat eratakoak, hala ere. Grarnatikaz gaindikoak, ordea, ia beti. Gehienez ere sintaxiari dagozkionak izango dira enfasi modu horiek. Baina sintaxiari dagozkionean ere, mezuaren antolamenduaren ondorioz izango da (informazio andanaren simetriak, etenak, errepikazioak, etab.). Enfasia da hain zuzen, hizketan ere baliapide extralinguistiko, edo extratt:stual, edo idatzira bihurtuezin gehienez adierazten den mezu parteetako bat. Ez guztiak, ordea, zeren baliapide horietako batzuk isuri bait litezke idatzian.

Baieztapen bat azpimarratu nahi delarik, galdera enfatiko batez abiatzen denean bezala, galdera ez den esaldi interrogatibo batez, alegia. "Jatortzuz (gogoracino loiak, gurari charrac, araguizco tentamenduac) or-emen zabalduric, nonnai deslai dabiltcelaco zure zentzunac? Batu eguizuz", galde eta erantzun planta egiten du Anibarrok Lora sorta espirituala A. Palaciosen testutik egindako itzulpenean, inori ezer galdetzen ez diolarik, bistan denez, aurrez bait zekien erantzuna. Horregatik "planta"; baina planta egitea ere mezu da.

Adibideak parrastaka ugaldu litezke. Badira, asko hala ere, lexikalizatu gabe geratzen diren adierazkizunak, eta hala eta guztiz ere adierazpen direnak, baliapide extratestuealez aparte ere, testuan adierazten de n mezuaren ordenamenduaren bidez eta te stuaren eta kontestuare n arteko erlazioa eta orekaren bidez aditzera ematen direlako eta ulertu egiten direlako, ondo ulertu hala ere, eta entzule edo irakurle gehienek ulertu gainera.

Horrela bada, adierazkizun diren neurrian, mezu alegia, era batera edo bestera itzulgai dira, itzulpen unitate, hain zuzen. Zentzu horretan esan liteke testuaren eta kontestuaren arteko egokiera eta oreka aztertu arte ez direla erreparatzen itzulkizun diren guztiak, ez dela ulertu mezu osoa.

Aztertzen ari garen kasu honetan, jatorrizko testuak ageri duen doinu jaso eta polemista ez dator eztabaidatzen eta aipatzen diren kontzeptuek emanik soilik, maiz eta bistako gauza izan liburu guztian zehar egiten diren baieztapen eta ukazioak polemikoak direna. Baina mezuaren beraren, eta mezuaren osagaien hautaketan ezezik, berorien ordenamendu eta antolamenduan ere somatzen da doinu jaso bortitz hori. Erretorika. "Figures de grammaire" eta "figures de pensee" dio P. Lafittek Grammairean. Horri berehalaxe antzematen zaio. Badago, beraz, itzulkizun bat, adierazkizun bat, jatorrizko testuan, euskararatzerakoan era batera edo bestera testu berrian bihurtu behar dena, galdu behar ez dena.

Itzulmodurik egokiena zein izan litekeen begiratzen ez da erraza. Zilegi izan litezkeen modu guztiak ezin dira zerrenda batean sartu. Kasu honetan ordea euskarara egindako bi itzulpen dauzkagu. Konpara litezke. Batean gainera, Liberalen dotrina pecatu da liburuan, jatorrizko testuak lexikalizatu gabe zuen itzulkizun enfasi adierazle hori lexikalizatu egiten da; bigarrenean, Liberalkeria pecatubaa da itzulpenean, ez. Hona bi testuak, ahalik eta laburrenean konparagarri, parez pare jarririk:

  1. —... eguia dira, eta eguia garratza alere, bere etsaiyac... ... egiya dira, eta saminki egiya, bere etsaiak...
    b.—... eguia dira, eta odolezco malc6az negar eraguin bear luquean eguia alere, oyen jatzar eta erasoac. ... egiyac dira ta odola dariyon egiya, bere jazarrialdiac.
    c.—Eta ona emen liberalen dotrina eztirudielaric, eguiaz eta benaz ala dana, eta cimarroi galgarriena alere, alacoaren antzic eztuelacoa.
    Eta ara-emen zerbait izatea, Liberalderia dala ezpadirudi-ere, bada ordea; eta pineratuena eta categarriena, alacoaren itsurank ez daucalako-ber-beragatic
    d.—Nic, dotrin eguiazcoari narraicanac becela, au pecatu dala topatzen det..., pecatu eriozko edo mortala alere... Nic onetan, zillegikinlari catolicoa naizanez, pecatugaya icusten det; eta ... pecatu larriaren gaya...
    e.—... cristaua naicen onec, eta cristau zarretacoa alere ... ... catolicoa naizala
    f.—Patu gaiztoco oyec liberalen gaiztaqueri gucietan culpagarri, eta lenengo culpagarri alere, dira...
    Doacabe oec dira partaleric lembizicoenac...
    g.—Badaude, bada, paper liberalac ececic, liburu liberal edo liberalen dotrinan cutsutzen diranac ere, eta ugari alere...
    Badira beraz, ez bacarric jiraizcribu liberalac, baita ere liburu liberalac edo Liberalkeriaz cutsutubac, eta ugari daude...
    h .—Ortic ondoretzen da , bada, urcoa m ai te i zan liteque al a, eta berari ona opa lizayoqueala (eta asko alere) berari gogoco etzayona eguinaz...
    Ortic datorrena da, bada, maita leikeala, eta ongi-nai-izan lagunurcoari (eta asco) desgustaziric eta contraeginic berari, eta...
    i.—Guc jotzen ditugu liberalac, ecin uca liteque, eta chit maiz alere...
    Guc emateizcagu ederrac liberalei, ezin uca-leike, eta sarri-sarri emateizcagu ederrac...

Pare hauetatik guztietatik bigarrenak gaztelaniazko esakeraren kalkoa egiten du ia beti. Horrek ez du esan nahi, berez, itzulpen txarragoa denik; kalkoa baliapide bat da, eta gaizki erabiltzen denean, orduantxe bakarrik eragiten du itzulpen txarra, bestela ez, Pero Grulloren egia badirudi ere. Osotasunaren zentzuak erabakiko du azkenean itzulpenik onena zein den. Eta horretan, enfasiaren adierazpenari dagokionez, pare guztietan lehenengoa adierazkorragoa da beti, duda gutxi egiteko moduan gainera.

Esan liteke, beraz, kasu honetan behintzat, euskarazko adierazpen lexikalizatuak hobeto adierazten duela gaztelaniazko testuan lexikalizatu gabe adierazten den enfasia, itzulpen hobea dela, beraz.

Ondorio gisa

Laburtuz esan liteke, beraz, kasu batean behintzat—eta pentsatzekoa da behin gertatzen dena gehiagotan ere gerta litekeela—, jatorrizko testuan lexikalizatu gabe dagoen itzulkizuna xede hizkuntzara lexikalizaturik hobeto itzultzen dela lexikalizatu gabe baino. Eta lehenengo parteak beti du bigarrena: Esan duguna zilegi eta are beharrezko gertatzea litekeena den neurri berean gerta liteke zilegi eta beharrezko izatea, itzulpenean, sorburu hizkuntzako testuan lexikalizaturik zegoena xede hizkuntzara lexikalizatuz itzultzea.

Itzultzailearen ihardunean itzulkera hauetxek izaten dira gehienetan ongi egiten zailenak. Redukzionismoan erortzea oso gauza erraza da, eta nekez iristen da deskribatu duguna bezalako konpentsazio modu hauck, baliokidetasun modu hauek aurkitu eta idatziratzeko erreflexu azkarra.

Prozedura hauei neurria hartzeko sorburu eta xede hizkuntzako hiztunen eta idazleen hizkuntz ohiturak oso ongi ezagutu behar dira. Baina ezin esan liteke, Vinay—Darbelnetek itzulpen prozedurak deskribatzeko eraiki zuten eskemari jarraiki, prozedura hauek baliokide edo egokipentzat jo behar direnik. Zeren eskema haren arabera, baliokidetasuna eta egokipena mezuaren transformazioei dagozkien prozedurak bait dira. Horietan mezu segmentuak aldatzen dira, mezua osotasunean ulergarri bihurtzeko.

Deskribatu dugun fenomeno hau trasposizioen artean sailkatu beharrekoa da, eskema haren arabera, ez bait da mezurik ezertan aldatzen.

Normalean itzultzaileak gutxiratu egiten du jatorrizko testua. Lexikalizaturik dagoen mezuari lotzen zaio; gehienezere huraxe urritu egingo du. Jatorrizkoan lexikalizatu gabe dagoen mezua betirako galdurik geratzen da, baldin eta xede hizkuntzan ere lexikalizatu gabeko egitura batez adierazi ezin baldin badaitezke, gure adibidean hizkuntza erromanikoetara egindako itzulpenetan gertatzen den bezala; alegia egitura parekoak direla, eta adierazkizun bat gehiago lexikalizatu beharrik ez zegoela; adierazkonasuna bete betean gordetzen zela itzulpen literala besterik egin gabe ere.

Beste aztergai baterako sarbidea ere bilatu liteke orain arteko lerro hauetatik. Froga ezina da, ordea, lanerako hipotesi bezala erabili litekeena bakarrik, eta halakoxetzat formulatuko dugu.

Askotan bururatzen zaigu susmoa itzulpenean tipikoa den redukzionismo honetxek ez ote lukeen, neurri batean behintzat, esplikatuko euskarazko prosan batez ere, prosa arrunt eta are literario asmokoan, askok antzeman uste dugun malgutasun eta adierazkortasun gutxi hori. Literatura ez da hizkuntz abilidadea bakarrik; baina ez da hori eztabaidagaia. Sospetxa arazten duena fenomeno horren hedadura da: zein hizkera eta idazkera gogor, zurruna erabiltzen den, ustez behintzat askoz ere malguagoa eta zauliagoa, adierazkorragoa eta arinagoa erabiltzeko izango liratekeen adierazkizunetan: prentsa, literatura, haur liburu, komunikabide etab.

Eta sospetxa berez datorrena da, horren jatorria, arrazoia ez ote den informazioa neurri handi batean gaztelaniaz datorkigulako, eta zentzu horretan kontu gutxiz emandako bitarteko itzulpen pauso bat dagoelako.

Kontu egin beharko genuke ea erdarek euskaran duten eragin kutsakorra lexikoaren aldakuntzan, eta egituren kalkoan ezezik—horiek arrunt ezagunak bait dira, eta hizketa askotarako gaia eman dutenak—, gaztelaniazkoekiko parezkotasunik ez duten adierazkerenmurrizketan eta geratzen direnen esklerotizapenean gauzatzen ez den.

Are gehiago, zeren gauza frogagarria da zenbat eta hizkuntz produkziorako modua geldiagoa, ohartuagoa, erreflexuagoa izan, orduan eta sarriago gertatzen direla salatzen ditugun kalko moduok. Jarri dugun adibideari iraunarazteko, hizketa arruntean aise eta sarri entzuten den eta ... hala ere enfatiko horixe bera, inoiz ez dugu entzun komunikabideetatik, ohanu dugularik behintzat, eta ezta irakurri ere aspaldi honetako testuetan, ohanzeko moduan behinik behin. Eta zer esanik ez dago horrelako gauzetarako adi egoten ohituak eta are biziatuak gaudela.

Hizketa, izan ere, askoz ere azkarragoa da, ohargabeagoa, publikoan edo entzutezko komunikabidez aritzea baino; eta hori bera askoz ere oharkabeago eta arinago idatzizko iharduera baino. Esango litzateke zenbat era hizkuntz iharduera erreflexuagoa, zenbat eta iharduera formalizatuago, orduan eta menpekotuago gaudela informazio iturri arrotzei eta berorietan isunzen diren ereduei. Adibide barre- ala negargarria —azkenean ez bait da jakiten zer esan—, esajerazioaren muturreraino eramanda, hobeto uler dadin: politikoen superesdrujulazioa—gaitz ondo kutsakorra—, bai gaztelaniaz bai euskaraz: "El Parlamento deberia rechazar los presupuestos presentados por el Gobierno".

Hori, ordea, espekulazio zilegi baina nekez frogatzeko direnetan barrena abiatzea litzateke, gaur gaurkoz.

Bitartean, saio honekin, itzulpenen estilozko azterketa xehe eta puntualak egin ahal izateko eredu bat proposatu nahi izan dugu. Horixe genuen asmoa; baten bati baliagarri gerta balekio, gure ilusioa konplitua izango da.

Konparaketarako testuak

No por cierto, que si es verdad, como divina verdad es el Catolicismo, verdad son y dolorosa verdad sus enemigos, verdad son y sangrienta verdad sus combates, verdad han de ser, y no pura fantasia de teatro sus ofensivas y defensivas.

Ez, beintzat; bada, eguia bada, Jaungoicoaren eguia dan becela, gure Erligio santua, eguia dira, eta eguia garratza alere, bere etsaiyac; eguia dira, eta odolezco malcóaz negar eraguin bear luquean eguia alere, oyen jatzar eta erasoac. (Liberalen Dotrina pecatu da, 6. or.).

Ez noski; zerren, nola egiya jaincozcoa baitan, catolocismoa edo Guzionkeria: egiya dira, eta saminki egiya, bere etsaiak; egiyac dira ta odola dariyon egiya, bere jazarrialdiac, eta egiya izan bear dute ere, eta ez lausoa eta irudipen uts icusgarria, bere erasotze eta babesatzeac.

Cert que no, perque si es veritat, com divina veritat es lo Catolicisme, veritat son y dolorosa veritat sos enemichs, veritat son y sagnanta veritat sas batallas, veritat han d'esser y no pura fantasia de teatre sas ofensivas y defensivas.

Nao, per certo; pois que, se é verdade, como divina verdade e, o catholicismo; verdade sao, e dolorosa verdade, os seus inimigos; verdade sao, e sangrenta verdade, os seus combates; verdade hao de ser, e nao pura phantasia de theatro, suas offensivas e defensivas.

No, per fermo, cha se vero é il Cattolicismo com'édivinamente, veri sono e dolorosamente veri i suoi nemici, son vere e di molto sangue le sue battaglie, e vere hanno a essere e non invenzione di teatro, le sue offese e difese.

Non certes, car si le Catholocisme es, comme il ltest en effet, una réalité divine, et si nos ennemis sont une triste realité, une triste et sanglante realie leurs combats, il faut qutil y ait entre eux et nous une vraie lutte et non une vaine representation d'attaques et de defenses.

Y hé aqui el caso de algo que pareciendo no ser Liberalismo, lo es sin embargo, y del mas refinado y del mas desastroso, por lo mismo que no tiene apariencia de tal.

Constitucioac ecertan ikutu bear etzayolacotzat ematendu Erreguea; ez ordea Jaungoicoa. Eta ona emen liberalen dotrina eztirudielaric, eguiaz eta be naz ala dana, eta cimarroi galgarriena alere, al acoaren antzic eztuelacoa. (Liberalen Dotrina pecatu da, 53. or.).

Eta ara-emen zerbait izatea, Liberalderia dala ezpadirudi-ere, bada ordea; eta pineratuena eta categarriena, alacoaren itsurarik ez daucalako-ber-beragatic.

Y aqui teniu lo cas d'alguna cosa que tot no semblant Lliberalisme, no obstant ho es, y del mes desastros, per aixo mateix de no tenirne apariencias.

Eis aqui o caso de alguma cousa que parecendo nao ser Liberalismo, o e nao obstante, e do mais refinado e desastroso, por isso mesmo que nao tem essas apparencias.

Ed eccoti que alcuna cosa che non parendo esser Liberalismo, pur lo e tuttavia, e tanto piu raffinato e ruinoso, per cio stesso che non ne mostra le fattezze.

Et voila une chose qui, sans paraitre liberalisme, I'est cependant en effet, et du plus raffine et du plus des astreu x, peci sement p arce qu 'il ne parait pas ltetre.

Yo, á fuer de moralista católico, veo en esto materia de pecado, y si no te abona una suma buena fe ó algun otro atenuante, materia de pecado mortal... Haz cuenta, pues, que yo, que por la gracia de Dios, aunque pecador, soy católico, y por afiadidura soy de los mas viejos, porque el Catolocismo data del Calvario y Cenáculo de Jerusalen, que son fechas muy viejas; ...

Nic, dotrifi eguiazcoari narraicanac becela, au pecatu dala topatzen det; eta au fede chit onaz eguiteac, edo beste aringarriren batec aitzaquiatzen ezpazaitu, pecatu eriozko edo mortala alere... Contu eguizu, bada, nic, pecataria banaiz ere, Jaungoicoaren mesedez, cristaua naicen onec, eta cristau zarretacoa alere (alabafia nere Erligio eguiazcoa Calbariotic eta Jerusalengo afaltegitic datorrena da, eta au, chit antzifiaco demboretacoa esatea da esaten dedala,... (Liberalen Dotrina pecatu da, 60. or.).

Nic onetan, zillegikinlari catolicoa naizanez, pecatugaya icusten det; eta sinismen gafigafieco on bat edo beste meegarrirembat ire alde ez-padet, pecatu larriaren gaya... Contu-zac bada; ni Jaincoaren graziaz, naizta pecataria, catolicoa naizala, bada nere Catolikeria Calbariotic daator, eta Jeru s ale ngo bazcal tegi tic, ze nac egu naldi oso zaarrac baidira; ...

Jo, com moralista catolich, en aix'hi veig materia de pecat, y si no t'escusa una gran bona fe o algun altre atenuant, materia de pecat monal... Feste carrech de que jo, que per la gracia de Deu, encare que pecador, so catolich, y que ademes o so dels mes vells, perque'l meu Catolicisma data del Calvari y del Cenacle de Jerusalem, que son fetxhas ben vellas; feste carrech, dich...

Eu, na qualidade de moralista catholico, vejo ntisto materia de peccado, e se te nao salva uma extrema boa fe, ou alguma outra attenuante, vejo materia de peccado monal... Faz de conta, pois, que eu, pela graca de Deus, ainda que peccador, catholico, e para cumulo dos mais velhos, porque o meu catholicismo data do Calvario e do Cenaculo de Jerusalem, que sao datas muito velhas; ...

Io, in ragione di moralista cattolico, scorgo in questo materia di peccato , e se non ti scol pa una so mm a buona fe de o altra cos a atte nuante, materia di peccato monale... son cattolico, e per soprassello lo sono dei piu vecchi, datando il mio Cattolicismo del Calvario e dal Cenaculo di Gerusalemme, che sono date assai vecchie; ...

Pour moi, a titre de moraliste catholique, je vois en tout cela matiere de peche, et si vous n'avez pas a votre decharge une grand bonne foi, ou quelque autre circunstance attenuante, matiere a peche monel... Or, je suis catholique, par la grace de Dieu, quoique indigne, et par surcroit, je suis catholique des plus vieux, car mon catholicisme es si ancien qu'il date du Calvaire et du Cenacle de Jerusalem.

Estos desdichados son los primeros c6mplices, los grandes c6mplices de todas las iniquidades de su panido; aun sin conocerlas detalladamente, son verdaderos coautores de ellas y panicipan de su inmensa responsabilidad.

Patu gaiztoco oyec liberalen gaiztaqueri gucietan culpagarri, eta lenengo culpagarri alere, dira; gaiztaqueri oyec argui eta garbi ez ezagutuarren, eguiaz liberalac eguiten dituztenen lagunac dira, eta horien culpa izugarrian pane dute (Liberalen Dotrina pecatu da, 73. or.).

Doacabe oec dira panaleric lembizicoenac, beren partiduco gaizkintza danen panale aundi-aundiyac; aec banaca-banaca ez ezagutu-arren, beren egillelagun egiazcoac dira, eta beren erantzukizun baztergabearen pane dira.

Aquests desgraciats son los primers cómplices,los grans cómplices de todas las iniquitats de son panit, y encara que detalladament no las conegan, son vers co-autors d'ellas, y panicipan de la inmensa responsabilitat.

Estes infelizes sao os primeiros cumplices, os grandes cumplices de todas as iniquidades do seu panido; e tambem, sem conhecel-as minuciosamente, s ao verdadeiros co auctores d'el las e p articip am de su a inmensa responsabilidade.

Questi sciagurati sono i primi complici, i grandi complici di tutte le iniquita del loro partito; quand'anche non le conoscano in ragguaglio, sono di esse veri collaboratori e se ne pigliano addosso l'inmenso conto.

Ces malhereux sont les complices, les grands complices de toutes les iniquites de leur pani; alors meme qutils ne les connaitraient pas en detail, ils en sont reellement les cooperateurs et ont leur pan de cette immense responsabilite.

Hay, pues, no sólo periódicos liberales, si que libros liberales 6 resabiados de Liberalismo, y los hay en abundancia, y triste es decirlo, pero en ellos se...

Badaude, bada, paper liberalac ececic, liburu liberal edo liberalen dotrifian cutsutzen diranac ere, eta ugari alere; eta gauza chit hilgarria da esatea,... (Liberalen Dotrifia pecatu da, 89. or.).

Badira beraz, ez bacarric jiraizcribu liberalac, baita ere liburu liberalac edo Liberalkeriaz cutsutubac, eta ugari daude; ta pena da esatea, beretan batezera bazcatzen dala oraingo gizaldiya.

Hi ha, doncs, no solament peri6dichs lliberals, sino llibres lliberals 6 tocats de Lliberalisme, y n'hi ha molts, y fa tristessa dirho,...

Ha, pois, nao s6 periodicos liberaes, mas livros liberaes, ou com laivos de Liberalismo; abundam, e triste e dizel-o,...

Ci sono quindi non solo periodici liberali, ma libri liberali o affumicati di Liberalismo, e ce n'e gran copia, ed e pur triste cosa a dire,...

II y a donc non seulement des journaux liberaux, mais aussi des livres liberaux ou impregnes de liberalisme; il y en a en abondance, et, chose triste a dire, ctest la de preference que...

Siguese, pues, de ahi, que se puede amar y querer bier al prójimo (y mucho) disgustandole, y contrariandole...

Ortic ondoretzen da, bada, urcoa maite izan litequeala, eta berari ona opa lizayoqueala (eta asko alere) berari gogoco etzayona eguiBaz, berari contra eguinaz, eta nolarebait berari mifi emanaz,eta suertaldiren batean, berari bicia quenduaz ere. (Liberalen Dotrifia pecatu da, 96. or.).

Onic datorrena da, bada, maita leikeala, eta ongi-nai-izan lagunurcoari (eta asco) desgustaziric eta contraegifiic berari, eta...

D'aqui se'n segueix, donchs, que's pot estimar y voler be al pr6xim (y volerli'n molt) disgustantlo, fentli la contra,...

Segue-se, pois, que se p6de amar e querer bem ao proximo (e muito) desgostando-o, contrariando-o,...

Di cio conseguita, che si puo amare il prossimo, se gli puo voler bene (e molto) non gli andando a versi, contrariandolo, pregiudicandolo materialmente,...

De la il suit qu'on peut aimer son prochain (et grandement) tout en lui causant quelque dommage materiel, et meme en lui ôtant la yie quelquefois.

Nosotros pegamos a los liberales, no puede negarse, y les pegamos muy a menudo; con meras palabras,...

Guc jotzen ditugu liberalac, ecifi uca liteque, eta chit maiz alere, ezta cer esan itz utsaz jotzen ditugula. (Liberalen Dotrifia pecatu da, 120. or.).

Guc emateizcagu ederrac liberalei, ezifi uca-leike, eta sarri-sarri emateizcagu ederrac; itz utsakifi alegiya.

Nosaltres fustejam als lliberals, no's pot negar, y sovintet, sovintet de paraula no mes, ja se suposa.

Nós fustigamos os liberaes, nao p6de negar-se, e muito a miudo, com meras palavras, por supposto.

Noi battiamo i liberali, non puo negarsi, e li battiamo spesso; a parole, s'intende.

Nous frappons les liberaux, nous ne pouvons dire le contraire, e cela nous arrive tres-souvent, ce n'est, bien entendu, qu'en paroles.