Hemen zaude:
 » 
 » 
Itzultzaile Ikastaroa Zornotzan

Inprimatu

Data: 2005eko urtarrila

Itzultzaile Ikastaroa Zornotzan

Datorren larunbatetik aurrera itzultzaile-ikastaroari ekingo zaio Zornotzan. Itzulpen-arloan Bizkaian eratu izan den lehen ikastaro hau larunbat goizetan izango da, bost ordutan zehar, goizeko 8etatik 1 3etara bitartean.

Zortzi hilabete iraungo du ikastaro honek, datorren larunbatean hasi eta maiatzaren azken larunbaterarte.

Ikastaro honetako programa gehienbat praktikoa izango da. Teoria apurren bat hasieran, baina hortik aurrera, jardun eta jardun, ariketa praktiko hutsak izango dira.

Irakasleak Josu Oregi, Jose Luis Etxebarria, Eneko Oregi eta Jon Agirre izango dira. Ikasle izateko, berriz, ez da inolako titulurik eskatzen. Baldintza bakarra, alfabetatua edota euskara landuaren jabe izatea.

Ikastaro hau "Uzturri" Kultura Taldeak eratu du eta klaseak Zor notzako Batzokian izango dira. (Deia, 1981eko urriak 8. Asteazkena. 31 or.) II Jornades sobre l'establiment del llenguatge administratiu

Kataluniako Administrazioan hizkuntzaren erabilera normaltzeko lehenengo ihardunaldiak ospatu zirenetik 2 urte pasa direlarik, eta oraindik orain II Congres Internacional de la LLengua Catalana ospatu berria duten honetan Kataluniako Generalitatearen Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Orokorrak eta Kataluniako Administraritza Publikoko Eskolak bat harturik antolatu dituzte II Jornades hauek.

Irailaren 29, 30 eta urriaren lean ospatu dira. Kataluniera erabiltzen den herrietako ihardueren baterakuntza lortzea, eta akordio zehatzetara iritsi eta finkatzea zuten helburua.

Bertan landu diren gaiak:

— Lurralde bakoitzarenantolamenduzkomarkoa.
— Hizkuntz barietateen aprobetxamendurako metodologiazko erizpideak.
— Administraziozko dokumentuen prestaketarako prozedura.
— Legeak eta administraziozko erabakiak:

  1. Hizkera parlamentarioa eta legeak.
    b. Administraziozko erabakien idazkera.

— Terminologia: TERMCAT eta Hizkuntza Administratiborako Aholku Batzordearen lanak.
— Administraziozko testuen itzulpena.
— Koordinazioari buruzko mintegia.

Lan hauek guztiak mahainguruz, mintzaldiz eta mintegi bidez landu dituzte. Aldizkari honen beronen hurrengo aleren batean itzulpenari dagokion neurrian berri zehatzagoa ematen saiatuko gara.