EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzan: humanitateen bertsio modernoa - Jean René Ladmiral
Itzulpena eta hizkuntzen didaktika - Henri Besse
Itzulpena eta hizkuntz pedagogia - X. Mendiguren
Hizkuntzen kontaktoaz eskolan - Goi zikloko Erreformako Koordinataldea
Neurolinguistika, psikolinguistika, elebitasuna eta itzulpenaz - Jose Luis Agote
Itzultzailearen elebitasuna - J.M. Zabaleta
Itzulpen pedagogikoa eta itzulpen profesionala - Xabier Mendiguren
Itzulpena haurrentzako liburugintzan - Iñaki Zubeldia
Erdal Literatura Euskaraz - Joxerra Garzia
Itzulpen literarioaz: Kastilla Zaharreko kontu zaharrak - Itzultzaile Eskolako zenbait ikasle
Antología de la Narrativa vasca Actual: itzulpenaren gorabeherak - Juan Mari Becerra
Itzulpen baten eta bere zuzenketaren arteko konparazio-azterketa - Mikel Garmendia
Itzultzaileen eta itzulpenen babes juridikoaz - Pello M. Zabaleta
Samaniegoren fabula edo alegien itzulpen bilduma (Euskal itzulpenaren historiaren zatitxo bat) - Lurdes Auzmendi
Esperantoa eta itzulpengintza - Xabier Mendiguren
Journées européennes de la traduction professionnelle
Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE)
Itzultzailearen etxeak Europan - Xabier Mendiguren
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Bibliografia - Bakartxo Arrizabalaga

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 6 (1986) »  Journées européennes de la traduction professionnelle

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

Journées européennes de la traduction professionnelle

Paris 25-26 mars, 1987

Urte honetako joan den martxoaren 25 eta 26an, Parisen ospatu zen Europako itzultzaile profesionalen bilera, Europako Kontseiluak Eruopako Komunitateen Batzordearekin eta Unescorekin batera bultzatua eta antolatua, munduan hizkuntzen irakaskuntzari dagokionean dagoen erakusketarik garrantzitsuena den Expolangues-en inguruan. Seirehun itzultzaile bildu ziren bertara Europa guztitik: literatur itzultzaileak,zientzi alorretako itzultzaileak, dibulgazio itzultzaileak, administrazio itzultzaileak. Euskal Herritik joanak, elkarren ezagunak behintzat, Itzultzaile Eskolatik, Herri Arduralaritako Euskal Erakundetik eta Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundietatik joanak ziren.

Bilera hauetan -aldi berean bilera bat baino gehiago izaten bait ziren- aztertu ziren gaiak itzultzailearen tresneria. itzulpen automatikoa eta itzulpenaren antolamenduari buruzkoak izan ziren batik bat. Itzulpenerako laguntzazko tresneriari dagokionean, ordenadorezko testu tratamendua, itzulpenaren burotika, hiztegi elektronikoak, ordenadorearen laguntza itzulpen literarioan, datu eta dokumentazio baseak, datu bankuak eta terminologia sareei buruz hitzegin zen.

Itzulpenaren eta itzultzaileen antolamenduari dagokionean, itzultzzile literarioen nazioartekokolegioak, itzulpenaargitalpen sisteman, itzulpen zerbitzuen antolamendua eta itzulpenerako dauden laguntza instituzionalak izan ziren hizlariek aztertu eta aditzera eman zituzten gaiak.

Itzulpen automatikoari dagokionean berriz, gaur egun erabiltzen ari diren sistemen aurkezpen kritikoa egin zen: itzulpen automatikorako sistema bakoitzaren oinarri teorikoak eta berorren emaitzak aurrez aurre jarriz. Horreia aurkeztu ziren Komunitateen Batzordean erabiltzen eta hobeto prestatzen ari den Systran sistema, eta LOGOS, ALP, CALLIOPE, MACROCAT, TAO eta STS sistemak.

Egun bi horietan bildu zen informazioarekin, luzaroagorako ikuspegia hartzen du itzultzaileak, etorkizuna nolakoa izango den asmatzen hasteko oinarria hartzen du. Guztiaren amaieran, hala ere, mahai inguru eta eztabaida publiko bat ospatu zen Itzulpenaren eta itzultzailearen etorkizunaz.

Txosten, aurkezpen eta ponentzia guztiak, antolamenduaren eredu izan behar lukeen batez, bilerak hasi ziren egunean bertan, sartzeko txartelarekin batera banatu zituzten antolatzaileek, Encrages aldizkariaren ale berezi batean bildurik, bertaratu guztiek eskura izan zitzaten.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net