EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Itzulpen tradizioa eta Biblia Mendebaldean - Xabier Mendiguren
Korana eta Ekialdeko testu sakratuen transmisioa
Bibliaren itzulpena Euskal Herrian: Historia apur bat - Jesus M. Zabaleta
Elizen arteko Bibliaren itzulpen taldea - Dionisio Amundarain
Liturgiako Itzulpen Batzordearen Itun Berria - Eustasio Etxezarreta
Traduire sans trahir: Itzulpenaren teoria testu biblikoei egokitua - Lurdes Auzmendi
RUIZ ARZALLUZ, Inigo: Notas sobre algunas traducciones vascas del Nuevo Testamento. - Beatriz Zabalondo
Itzultzaile eta interpretarien ikasketen berrikuntzari buruzko kontsiderazioak
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarieen Elkartea - Lurdes Auzmendi
Itzultzaile Eskolen berri - Beatriz Zabalondo
Tarazonako Itzultzaile Etxearen inaugurazioa - Josu Zabaleta
Estatu Espainoleko hizkuntzen arteko itzulpen jardunaldiak - J.M Zabaleta
Itzultzaileentzako laguntzak? -Pello Zabaleta

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 7 (1989) »  Tarazonako Itzultzaile Etxearen inaugurazioa - Josu Zabaleta

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

Tarazonako Itzultzaile Etxearen inaugurazioa - Josu Zabaleta

1988ko maiatzaren 29an inauguratu zen ofizialki Tarazonako Itzultzaile etxea. Aldizkari honetan bertan idatzi izan da Itzultzaile Etxeen antolamenduaz (Senez 1986, 2-3).

Etxeok Europako Batzordearen laguntzaz ari dira sortzen Europako estatu guztietan. Tarazonakoa laugarrena da, Alemaniako Straelen, Frantziako Arles eta Italiako Procittakoen ondoren.

Paco Uriz olerkari eta itzultzailearen boltzadaz sortu da Tarazonan etxe hau, Elmar Tophovenek Straelengoa sortu zuenean eman zizkion xede berberekin: Itzultzaileei baliapideak eskura jarriz itzulpenen kalitatea hobetu (literatur itzultzaileena batez ere).

Inaugurazio ospakizunak Veruelako monastegian eta Tarazonan bertan izan ziren. Bereziki aipatzekoak eta txalotzekoak dira ospakizunon antolamendua eta Tarazonako udaletxeak bertara joandako guztioi egin zigun atospena. |

Europako Batzordeko, Zaragozako eta Tarazona bertako ordezkariez gainera Europako lau beste hiru Itzultzaile Etxeetako ordezkariak, eta Espainiako Estatuko Itzultzaile Elkartectakoak ere bertan ziren eta holakoctan ohi den haiekiko harremanak estutzeko aprobetxatu genuen elkarte honen izenean bertan izan ginenoi eskaintzen zitzaigun aukera.

Elkarteak harreman horiek zabaldu eta sakondu egin behar ditu aurrerantzean, eta bere bazkide guztiei eman horiez baliatzeko aukera.

Tarazona Nafarroaren muga-mugan dago, Zaragozako probintzian sartuta, Bilbotik eta Donostiarik ordu pare bateko bidea eginda. Tamalgarria litzateke, alde askotako itzultzalleekin kontrastasuna F izateko aukera hori, eta geure izatea eta egoera ezagutzera emateko, atari-atarian edukita, ez baliatzea.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net