Hemen zaude:
 » 
 » 
Itzultzaile Eskolen berri - Beatriz Zabalondo

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

Itzultzaile Eskolen berri - Beatriz Zabalondo

Martuteneko Itzultzaile Eskola: aro berri baten aurrean

SENEZ aldizkari honen lehen zenbakian Itzultzaile Eskolaren historia hedatuki aztertzean esan genuenez, gaur egun Martuteneko Itzultzaile Eskola izenpean ezaguna den irakaskuntz erakunde hau 1980an Euskaltzaindiaren eskariz sortua da.

1980-81 ikasturtean, Miramonen dagoen Arbide Dorreetako batean beren lehen egoitza izan bazuen ere, harrez gero Martuteneko Lanbide Eskolaren egoitza ere baden etxean dago kokaturik eta eguneroko lanean hamarkada bat osatzetik hurbil dagoen une honetan, bere laugarren itzultzaile promozioa plazaratu du. Guztira 60 oinarrizko itzultzaile diplomadun prestatu ditu, zortzi urteko epean eta 300 bat ikasleri eman dizkie ikastaldiak asteburuko eta udako ikastaldietan.

Gaur egun komunikabide, administrazio eta argitaletxetan lanean ari diren itzultzaile kopuru garrantzizko hau prestatzeaz gainera, Martuteneko Eskolak euskal gizartean izan duen eragina zabalagoa izan dela aitortu beharra dago alde batetik, lotura eta harreman estuak ezarri ditu, Galizia, Katalunia eta Madrileko itzultzaile elkarteekin, eta zenbait urrats eman ere egin du atzerrikoekin gauza bera egiteko; eta guzti honen ondorioz eta atergabe gure artean goraka joan den kontzientziaren eskariz, orain urte bete inguru EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartea) sortzeko beharrezko oinegituren parterik handiena atondu du.

Bestalde, 1984eko abendutik hasita SENEZ itzulpen eta terminologiazko Aldizkaria argitaratzen duelarik, ideien zabalkunde eta sentiberatasunaren garatze nabaria eragin du itzulpen profesioaren eta teorizazioaren inguruan, gaur arte argitara eman dituen zortzi zenbakietan .

Halaber, Eskolak argitaratu dituen zenbait liburu eta materialen garrantzi a ere ez da gutx ie stekoa, orain arte batere landu gabe zegoen euskal traduktologiarena bezalako alor batean.

Balantze bat egiteko orduan, fruitu guzti hauek ekipo lan emankorrari zor zaizkiola aitortu behar da, zenbait unetan lanerako indarrak eta ilusioak moteldurik geratu badira ere bultzatzaile izan beharko zuketen arduradun eta politikarien ulermen gabeziaz eta zurrunkeriaz, nahiz eta gerora hazirik erein gabeko sorotik uzta biltzeko prest agertu izan diren. Baina nekeak neke eta oztopoak oztopo, Martuteneko Itzultzaile Eskolak aro historiko bat bete eta burutu du, Gasteizen administrazio eta lege arloko itzultzaile-eskola bat nola sortu den ikusi du eta hasicratik bertatik esaten zenaren arabera, itzultzaileen prestakuntza bere gain hartu beharko lukeen Unibertsitate ekimenaren erantzunaren zain geratzen den bitartean, urteroko birtziklai edo prestakuntzaldiak antolatzeari hobetsi dio.

Idazketa eta Itzulpen lkastaldia (1988-89)

Esan bezala, datorren ikasturtetik aurrera "Idazketa eta Itzulpen Ikastaldi" trinko bat antolatzea erabaki du Eskolak, inguruan nabari diren interes eta premiei erantzuna eman nahiz. Klaseak urritik ekainera arte emango dira eta astelehenetik ostegunera, ostiraletan frantses eta ingelesezko mintegiak zuzenduko direlarik. 700 bat orduko ikasketa hauen ondoren diploma-ziurtagiri bat luzatuko da.

Sarrera-baldintza gisa, COU eta EGA ikasketa mailak edo baliokideak diren beste batzuk gaindituak edukitzea eskatzen da.

Ikastaldiaren helburua euskara sakontzea eta aberastea da lehenik, testu mota desberdinak idazteko erraztasuna lortzea eta gaztelaniazko testu pragmatiko eta literarioak itzultzen ikastea, horretarako beharrezkoa den hornidura teorikoa ere eskeiniz. Beraz, arreta bereziz landuko dira honako gai nagusi hauek: iraganeko eta gaur eguneko hizkuntz eredua, irakurmena eta idazmena, estilistika eta traduktodologia.

Ikastaldi honetarako eskabidea egin dutenak hirurogei inguru izan dira, baina muga fisiko eta didaktikoengatik 45 ikasle bakarrik hartu dira.

Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile
Eskolako 1988-89ko Ikasturtea

Datorren urrian bere hirugarren ikasturtea hasiko du Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile Eskolak. 1986ko urrian Eusko Jaurlaritzak sortua eta Gasteizen, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen baitan kokatua, bi lehendabiziko ikasmailak eman zituen azkenengo ikasturtean eta aurtengo honetan iritsiko da, beraz, hirugarrena ere eman eta ikasketa egitarau osoa eskaintzera.

Aurreko ikasturteetatik datozen ikasleez gainera, aurtengoan ere, aurrekoetan bezala, 20 ikasleko talde berria aukeratu da eskolan sartunahaia agertu zuten guztien artean. Izena emateko epea ekainean izan zen eta uztai lean egin ziren sarrerako azterketak . Eu skara eta gaztelera nola menderatzen duten eta ahoz nahiz idatziz erabiltzeko duten trebetasuna eta ingelesean nahiz frantsesean zernolako maila duten ikustea izan da azterketon helburua. Horrez gain, kontutan izan dira esperientzia eta ikasketa maila, azterketan erakutsitako kultura maila eta idatziak tajutzeko gaitasuna ere; eta beti ere, eskolan sartzeko lehentasun osoa eman zaie jadanik administrazioan itzuipengintzan dabiltzenei.

Lehen biziko bi ikasmailatan oinarri sendoak hartu ondoren, hizkuntzaren erabilpena eta administrazio eta lege munduko itzulpengintza landuko dira bete-betean hirugarrenean. Administrazio hizkeraj euskarazko idazketa, soziolinguistika, hizkuntz politika aztertuko dira batetik, bestetik berriz, itzulpengintzaren inguruko hainbat mintegi berezi: administrazic) eta lege arlokoa, ekonomiakoa, hirigintzakoa, epailaritzakoa, gazteleralakoa, ingelesetik nahiz frantsesetikoa; baita interpretaritzako sarrcratxo bat ere. Horrez gain Terminologia, Zuzenbideko hainbat gai ... Ikasturtea betea beraz, zalantzarik gabe.

Bestalde, aurtengo udan praktika-aldi bat egiten ari dira bigarren ikasmaila egin duten ikasleek. Gutxienez, sei hilabeteko itzultzaile esperientziarik ez duten ikasle guztiek egin behar dute praktika-aldia bigarren ikasmailarcn amaieran, eta administrazioren bateko euskara nahiz itzulpen zerbitzuan burutzen da hiru hilabeteko iraupenez. Oraindik ikusteko gaude beraz fruituak, baina jaso ditugun iritzien arabera, guztiz ongarri gertatzen ari zaie horretan dabiltzan ikasleei.

Azkenik, jadanik administrazioan itzultzaile direnei zuzendutako zenbait ikastaro berezi ere antolatzeko asmoa badago. Hitz elkarketa, nominalizazioak eta sustantibo abstraktoak euskarazko itzuipenetan, esanosteko interpretaritza... izan dira orain arte egindako ikastaroetan jorratutako gai batzuk.

Oraingoan ere bide beretik jarraituko da eta hiru hiriburuetan izango dira ikastaroak. Erlatibozko esaldiak, galdegaia eta hitz ordena, perifrasiak... dira oraingoz ikastaroetarako begiz jetako zenbait gai. Interpretaritzari dagokionez berriz, urrian hasiko da esanostekoari buruzko ikastaro bat Gastcizen eta, hori amaitutakoan, beste bat ere izango da aldiberekoari buruzkoa, aurrez esanostekoa egin dutenek egin ahal izango dutena.

Idazketa eta itzulpen ikastaroa

Donostia, 1987 Azaroa-I988 Maiatza

Martutenen kokatua dagoen Itzultzaile Eskolak, Euskarazko Idazketa eta Itzulpen Ikastaroa antolatu zuen 1987ko Azaroan hasi eta 1988ko Maiatza bitartean. Ikastaro hau astean bitan bina orduko klasetan banatua zegoen. Irakasleak Xabier Mendiguren eta Josu Zabaleta izan genituen, guztira ehun ordu inguru osatuz.

Matrikulatzeko eskatzen zen baldintza bakarra EGA edukitzea zen. Uste baino jende gehiagok eman zuen izena eta 30en bat ikasleko bi talde osatu ziren. Ikaslegoaren gehiengoa, ia osoa ez esateagatik, filologia edo magisteritza titulodunak ziren.

  1. Mendiguren Itzulpenaren teoria, Itzulpen Literarioa eta euskal komunikabideetako hizkuntz ereduaz aritu zen nagusiki; J. Zabaleta berriz, itzulpen pragmatikoaz, hasi klasikoetatik eta antolamendua oinarritzat hartuta, gaur egun egiten den itzulpenetaraino.

Programak

J. Zabaleta: Itzulpen azterketa.

Mezuaren antolamenduaren azterketarako oinarri teorikoak:

  1. Mezua eta antolamendua.
    2. Koordinazioa eta subordinazioa.
    3. Subordinazio motak.
    4. Baliokidetasun sintaktikoa
    5. Hitzez-hitzeko itzulpena
    6. Transposizioa antolamen
    7. Modulazioa antolamenduan.
    8. Hizkuntza mailak.
    9. Hizkuntza nola aberastu.
  2. Mendiguren: Itzulpen teoria.
  3. -ltzulpen teoria: Sarrera; itzulpen prozesuaren azterketa; korrespondentziak; itzulpen prozesuan eragina duten faktoreak; itzulpeneko baliokidetasunen ikerketa (Komissaroven teoria).
    2.-Itzulpen literarioa: Estilistika teoria eta figura literarioak.
    3.-Euskal kazetaritzaren azterketa bat (F. Ibargutxi).
    4.-ltzulpen konparaketa eta kritika.

Oso adierazgarria izan zen J. Zabaletak bere klasetan egin zuen esperimentu modua: testu zaharrak ekarri zizkigun eta ozenki irakur erazi. Nabarmena izan zen ikasleon artean gehiengoaren hizkuntzarekiko (euskara) musikaltasun falta. Irakurtzen zuenak berak ere ez zuen ulertzen zer irakurtzen zuen; gainontzekoek zer esanik ez. Han ikusi genuen zeinen maila kaskarra daukagun irakurtzeko orduan. Ondorio gisa atera dezakegu, irakurketa saio (ozenki) gehiago egin beharko litzatekeela euskarazko edozein gaitasun ikastarotan. "Gure haurren belarriak hehar bezala hezitzen ez badilugu, jai daukagu" (X. Mendiguren).

Eta azkenik, bi helburu zituen ikastaro honek: gaur egungo eta iraganeko euskalkietako testuak aztertu eta genero desberdinetan trebatzea, eta, oinarrizko itzulpenetarako gaitasuna lantzea.