| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 8 (1990) » Euskal Autonomi Elkarteko Itzulpen Zerbitzu Ofiziala sortzekotan - HAEE - Eneko Oregi |
||||||
|
Data: 1994ko urria Euskal Autonomi Elkarteko Itzulpen Zerbitzu Ofiziala sortzekotan - HAEE - Eneko OregiEuskal Herriko administrazioetan itzulpen-lanak dituen ajeak eta arazoak, latzak eta larriak izanda ere, aski aztertuak eta, itzultzaile-giroan, kasik topiko bilakatuak ditugu honezkero. Topiko izan arren, urteak joan eta urteak etorri, ez zitzaien irtenbide egokirik ematen eta etsipenak jotako itzultzaileak behar baino gehiago ugaldu dira azken urteotan gure artean. Eusko Jaurlaritzak oraingoan aldarrikatu duen ekinbideak, hots, HAEE-IVAP-en baitan Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala sortzekoak, zenbait esperantza eragin du, berria zabaldu bezain laister. Planteamentuak, nik ezagutzen dudan neurrian, ez du berritasun haundirik. Europan zehar eta mundu zabalean aspaldi diharduten zerbitzuen parekoa da, hitz bitan, honako helburu hauekin:
Horretarako, zerbitzuak bi atal lituzke, Itzulpen eta Interpretaritza-atala eta Terminologia-Datutegia. Itzulpen eta Interpretaritzaatalak, bere aldetik, itzultzaile eta zuzentzaileez osatutako lau lantalde izango lituzke, eta Interpretari-buru eta interpretariz osatutako bat. Nire ustez, zerbitzu berri hau taxuz antolatuko balitz, itzultzaileei behar-bezalako lan-aitorpena emanaz eta tresneria eta baliabidez hornituz, aurrerapauso ederra litzaiguke administrazio eta legemunduan itzulpengintzan gabiltzanoi:
Horregatik, eta itzulpen-lanaren gizarte-balioa gehituko den esperantzan, itxaropentsu nauzue egitasmo honekin. Geroak esan beza. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||