Itzulpenaren etorkizuna 93ko Europan
Maria Jose Velasco Ulazia

Itzulpena: Lurdes Auzmendi

Babelgo Dorreaz geroztik gizadia ez da sekula hain garbi eta kontzienteki jabetu bere ikaragarrizko hizkuntz aniztasunaz. Sekula ez dira behar izan gaur adina gizonezko eta emakumezko hizkuntz anizdun, hauek direlarik gure munduko puntu guztietako gizakiak komunikatzeko egiazko bitartekoak.

Komunikatzeko hain estuki sartua dago gure bizitzetan ia ez garela konturatu ere egiten. Orduoro, minutuoro, komunikabideek etengabe eskaintzen dizkigute aurrez itzuliak izan diren berriak; gau eta egun, irrati eta telebista bitartez agiri, komentario eta nazioarte mailako politika diskurtsuak entzuten ditugu. Egunero, mundu honetako ospetsuek errito ikuskizun berbera eskaintzen digute telebista kamaren aurrean, mundu mailako oihartzundun esaldiak elkar trukatuz, eta bien bitartean dagozkien hizlarien atzekaldean gorderik dauden interpretariak dira ospetsuen hitzen zentzua erretrasmititzen dutenak. Eta munduko hitzaldi areto guztietan, ohiturik gaude aspalditik ikusten interpretarientzat insonorizatuko kabinak eta ehundaka kongresista belarrietatik aurikularrak zintzilika, interpre:arien bitartez datorkien mezua arretaz entzuten.

Gure irakurketei dagokionez, egunero irakurtzen dugunaren zati landi bat, oso ongi dakigu, beste hizkuntza batzuetatik itzulia da: Jizadiaren erlijio eta filosofia liburu ospetsuetatik hasi eta gure nundu espezialdutako obra zientifiko eta teknikoetaraino, dibulgazio eta didaktika liburuetatik hasi eta prosa eta poesiaraino, eta azkenik polizia generoa osatzen duen ihespide literatura guztia. [datzi eta filmatutako hainbat obra itzuliri esker, nazioarteko literaturaren aroa bizi du gizarteak.

Itzulpenaren garaian bizi gara beraz, eta honek esan nahi du itzultzaileak eta interpretariak egungo munduaren figura garrantzitsu bilakatu direla.

Testu idatzi eta inprimakien itzultzaileek, eta bereziki literatur testuenek begirune handiagoa dute gaur egun. Herrialde askotan, itzuli dituzten obren azalean azaltzen dira beren izenak (hori bai, hizki txikiagoz), eta liburuaren literatur kritiketan itzulpenaren kualitate eta akatsei buruzko oharpenak azaltzen dira. Irakurlego zati batek, oraindik txikia bada ere, jadanik itzultzaile baten edo beste baten itzulpenak eskatzen ditu.

Bestalde, Itzultzailearen lana saritzen duten Nazioarteko eta Nazio mailako Sariak daude.

Itzultzaile eta Interpretari lanbidea merkatuko premien arabera egokitzen eta espezializatzen doa. Denok dakigun bezala, hitzaldi kasuan kasuko, esanosteko eta aldibereko interpretaritzan, baina arlo zehatzetan ez da espezializatzen.

Alderantziz, itzultzailea, normalki, bere heziketa edo gustoekin adosago datozen testu motak itzultzera zaletzen da.

Honela, gaur egun berezten diren itzulpen espezialitate nagusiak ondoko hauek dira:

a) Itzulpen zientifiko teknikoa: industria, komertzioa, ekonomia, informatika, telematika eta antzeko arloetako testuak sartzen dira bertan.

b) Zinpeko interpretaritza eta itzulpena: zinpeko interpretaria itzulpenarentzat notarioa dokumentu publiko batentzat bezala da, hau da, gure mugen barruan edo kanpoan eragin legala izan beharko duen dokumentu baten itzulpena egiztatu behar du. Interpretari mailan, auzitegietan interpretari lanak egiten ditu. Orohar, itzultzaile eta interpretari multzo hau, zuzenbide munduarekin duen parekotasunagatik, derrigorrez zinpekoa ez den zuzenbide itzulpengintzara ere dedikatzen da.

c) Literatur itzulpena: espezialitate hau zer den gorago ere azaldu dut.

Nazioarte mailan, zehazki Itzultzaileen Nazioarteko Federazioan (FIT), espezialitate berri batez hitzegiten da, "Media Translators" edo Komunikabideetako Itzultzaileez. Hau, bereziki ematen da zabalkunde mugatuko deitzen diren hizkuntzak dituzten herrialdeetan, beste hizkuntza batzuetan iristen zaien albiste bolumen handi bat itzuli behar dutenetan, eta ez albisteak bakarrik, baizik filmeak, bideoak, etab. ere beraien produzioa urria dela kontuan izanik.

Orain arte azaldu dizuedan guztiagatik, agian pentsatuko duzue gure lanbide hau gizartean duintasun eta asentamendua duena dela. Baina tamalez esan behar dizuet hori errealitatetik oso urruti dagoela.

Zuzenbidearen teorian behin eta berriz esan badigute zuzenbidea egitea arautzera datorrela, gu, Itzultzaile eta Interpretariak hemen gaude frogatzeko arau orokor guztiak duela bere salbuespena, eta gu garela orain aipatu dizuedan hastapen juridiko honen salbuespena. Hala da, gure lanbidea, milaka urte dituena, Babelgo Dorreare-kin sortu zena ez da arautua izan.

Lanbide Estatuturik ez dugu. Gure inguruko herrialde gehienetan, Espainia barne, noski, eta Dinamarkaren salbuespenarekin, gure eskubideak eta eginbeharrak, Lanbidera sarrera arautzen duen Lanbide Estatuturik ez dugu, ez dugu tradutorea nor eta traditorea nor den esango digun Estatuturik, eta adierazpen hau ez dut ohizko zentzuan erabiltzen, profesional/sasi profesional zentzuan baizik.

Espainolaren Erret Akademiak dioenez, "profesionala bizitzeko ohiz jarduera bat praktikatzen duen pertsona da". Uste dut gure akademiko ospetsuek ez zutela "traditorea" kontuan izan esanahi hori finkatu zutenean, gure kasuan garbi bait dago itzulpenetik bizi den oro ez dela jarduera honen profesionala. Baina egia da baita ere are okerragoa dela oraindik lanbide honetan legez kanpoko ehiza balitz bezala sartzen direnena, lana egin nahi dutenak hizkuntzen ezagupide minimo batekin, baina hori bai, hizkuntzak menderatzen dituztelakoan.

Baina jarrai dezagun eta ikusi profesional hitzaren beste esanahi bat: "gaitasun eta ardura gailenarekin bere lanbidean jarduten duen pertsona".

Hona hemen arazoaren gakoa. Gaitasuna. Nor dago itzultzeko gaitua?

Dakigun bezala, lanbide hau, hain zaharra denez ia Historian eta denboran galtzen dena, ia denbora gutxirarte irakaskuntza mailako antolamendurik gabe egon da. Espezialitate desberdinen arabera apaiz, filosofo, idazle eta zientifikoz baliatu da, nahiz eta hauen lanbide nagusia hau ez izan, itzultzen zituzten hizkuntzak sakonki ezagutzen zituztelarik.

Denek aitortzen dute gure herrialdeak Itzulpenaren Historian duen garrantzia. Noski Toledoko Itzultzaile Eskolaz ari naiz, non XII mendearen lehen hamarkadetatik lan jarraitu eta egiaz emankorra burutzen hasi bait zen.

Historia bilakatzen da eta zirkustantziak egokitzen dira, eta duela gutxirarte aurkitzen gara Itzulpenaren edo Interpretaritzaren profesionala autodidakta bat dela, afizioz edo kasualitatez, lanbide honetan sartu dela horretarako prestaketa berezirik izan gabe.

Espainian, XII mendean itzulpenaren munduan aurrendariak izan bagina ere orain aitortu beharrean gaude, Eskola eta Itzultzaile eta Interpretarien prestaketari dagokionez, egungo historiaren trenak daraman azken bagoian geratu gerala.

Une honetan gure Itzultzaile eta Interpretari Eskolak ez daude Komunitateko herrialdeetakoen parean. Behar da beraz egokitu gure errealitatea bizi garen ingurura.

Badakigu jakin Itzulpen eta Interpretaritza Lizentziatura baten ateetan gaudela, eta espero dugu benetan errealitate supranazionalera egokituko dela. Europako Merkatu Bakarra, 1993etik bere barruan biziko garenez, ezin dugu ahaztu. Langileen zirkulazio askea ezin dugu ahaztu. Gu baino hobeto prestatutako jendearekin lehiatu beharko dugu. Eta uste dut gure lehen bezeroetakoa den Administrazioa maila honetan Lanbide Estatutoarenean bezala ahalegin handi bat egin beharrean dagoela. EEEko nazionalen aurrean aukera berdinak izan ditzagun beharrezko lan tresnak eskuratu behar dizkigu.

Zuen baimenarekin, hemen Itzultzaile eta itzulpenen babes juridikorako eta itzultzaileen egoera hobetzeko bitartekoei buruzko Nairobiko Gomendioa aipatuko dut.

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, 1976ko Urriaren 26tik Azaroaren 30era Nairobin ospatu zuen hemeretzigarren bileran, gomendatzen die kide diren Estatuei indarrean sar ditzatela itzultzaileen eta itzulpenen babesari buruz beharrezkoak diren erabakiak, honetarako beharrezkoak diren legedi nazionalak edo beste izaera batekoak onartuz Estatu bakoitzaren Konstituzio mailako praktika eta printzipioekin adostasunean, Itzultzaileen estatutu soziala eta klasifikazio profesionala hobetu ditzaten.

Era berean, kide diren Estatuei gomendatzen die itzulpena disziplina autonomoa dela onartzea, linguistika ikasketatik formazio desberdina eta formazio espezializatua eskatzen duena. Bestalde, kide diren Estatuek terminologia zentruak eratzeko aukera aztertu beharko luteke ondorengo ekintzak burutzen hasi daitezkeelarik:

a) itzultzaileei eguneroko lanean beharrezkoa zaien terminologiaren korronteei buruzko informazioa adieraztea.

b) munduko terminologia zentruekin estuki kolaboratzea, terminologia zientifiko eta teknikoaren nazioartekotasuna normalizatu eta garatzeko, honela itzultzaileen lana erraztu ahal izateko.

Eta bien bitartean Administrazioa, gure erreibindikazio zuzenen lurrean, irakaskuntza duin eta babestuko gaituen Lanbide Estatutua lela eta entzungor egiten da, Estatuko Elkarteak direlarik, eta gure kasuan APETI —Asociación profesional Española de Traductores e Intérpretes— Estatu mailan eta lurralde historikoetako Elkarteak, nazioarte mailan FIT bezala "lanbidearen antolamenduan" paper erabakiorra jokatzen dutenak, Itzultzaile eta Interpretariak defendatuz, orientatuz eta heziz kongresu, hitzaldi, berziklaketa ikastaro, spezializatutako aldizkarien zabalkunde eta abarrekin, eta Itzulpearen eta Interpretaritzaren profesionala eta bezeroa zainduko diuzten arbitrai batzordeak eta deontologiazko kodeak finkatuz.

Beraz, berriro diot, espero dugu gure kasuan Espainiako Admilistrazioak gure kolektiboaren aurrean dagokion ardura hartuko lukela, arazoa hor dago eta arautu behar du.

Eta egiteei buruz hitzegitean, barkatuko didazue zenbait datu estatistiko eskaintzen baditut, hauek beti dira hotzak, baina komeni la ez ahaztea iraganari eta etorkizunari aurre egin ahal izateko.

Itzulpen automatikoko SYSTRAN sistema erabiltzen duen Paisko GACHOT firmak argitaratutako EEEko estatistiken arabera, au zen 1982an mundu mailako itzulpen merkatua:

150 milioi orrialde 175.000 itzultzaile profesionalek itzuliak, Irtean 3 mila milioi pezeta suposatzen dituelarik. Merkatu hau etenXabe hazten doa, urtean %10 inguruan.

Itzulpenak eta Interpretaritzak beraz, munduko herrialde guztientzako bizitza ekonomikoi eta sozialean gero eta leku inportanteagoa lartzen du. Adibide gisa, jotzen da ONUk bere presupostuen %7, 70 milioi dolar bideratzen dituela itzulpenera. Estudio berberarekin arraituz, EEEak 1982. urtean 330 milioi Eku gastatu zituen Itzultzen eta Interpretaritzan, honek 42.742.000.000 pezeta suposatzen dituelarik.

Estatistika hauek proportzionalki sektore pribatuari ezartzen badizkiogu, lanbide honek munduan duen garrantziaz eta irakaskuntza eta legedi mailan arautzeko dagoen premiaz ohartuko gara.

Alderdi juridikoan, esan dut lehen ere, Lanbide Estatutua behar dugu, Itzultzailearen eta Interpretariaren zereginak zehatz-mehatz mugatuko dituen eta nor eta zein gaitasunen arabera dauden lanbide hori burutzera deituak erabakiko duen tresna behar dugu.

Irakaskuntza mailan, Eskola edo Fakultate on batzuk behar ditugu, ez heziketa zentru soilak izateko, baita ikerketan jarduteko ere. Jadanik badauzkagu zenbait herronka, hala nola ikerketa terminologikoa, itzulpen automatikoa, batzuen iritziz itzultzaile guztiak langabezian utziko gaituen "makina beldurgarria"... Adibide bat jartzearren, jakin nahi nuke nik nola konponduko duen makinak polisemiaren arazoa.

Nolanahi ere, prestaturik egon behar gara. Uste dut benetan etorkizun liluragarri bat daukagula, baina baita arazoz betea ere; halere ziur nago banan banari gaindituko ditugula, Itzultzaileak eta Interpretariak denok elkarrekin, Itzulpena eta Interpretaritza enbor beretik irteten diren bi beso bezala bait dira, gizartearengana luzatzen direnak Komunikazioa bilatzeko beraien eginkizunean.


(*) Ponentzia hau Expolingua '89an aurkeztu zuen APETI Elkarteko Lehendakaria den Maria Jose Velasco Ulaciak.