EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Pello Zabaletarekin solasean - K. Biguri eta J. Zabaleta
FITen Munduko XII Kongresua Belgrado 1990 - J. Zabaleta
Euskara eta publizitatea - Jesus Eguzkiza
Poesi itzulpena kultur testuinguruaren koordenadetan - Sarka Grauová
"Aliceren Abenturak Lurralde Miresgarrian" liburuaren itzulpena dela eta, ohar batzu-Manu Lopez Gaseni
Itzultzaile profesionalentzako azterketa prefesionalak - J.C. Sager
Andoni Sarriegiren eskariari erantzunez - Anjel Lobera
Katalanaren zinpeko interpretariak - Josep Peñarroja Fa
Procidako Literatur Itzultzaileen Etxea, Napoli (Italia) - Koldo Biguri
Literatura Unibertsala deritzan itzulpen bildumaz - Lurdes Auzmendi
Duvoisin Kapitaina (1810-1891) "euskal itzultzaileen buruzagi eta errege" - X. Mendiguren
EIZIEko Ohorezko Bazkideak

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 10 (1990) »  EIZIEko Ohorezko Bazkideak

Inprimatu

Data: 1995eko urtarrila

EIZIEko Ohorezko Bazkideak

EIZIEk 1990. urtean egin zuen Biltzar Nagusian euskal itzulpengintzan lehenagoko garaietan aritutako itzultzaileak Elkartearen ohorezko bazkide eginez omentzeko asmoa agertu zuen, gaur egun lanbide honetan saiatzen garenon miresmen eta aitortzaren erakusgarri. Eta atsegin handia izan da Elkartea osatzen dugunontzat aurten, otsailaren 16an egindako Biltzar Nagusian itzultzaile eta kulturgizon-emakume horietako batzuk ohorezko bazkide eginez bere burua ere bide batez ohoratzea.

Horrela, bada, izendatutakoak Mª Dolores Agirre Lasheras, Lino Akesolo, Pedro Berrondo, Jean Marie Diharce «Iratzeder», Eusebio Erkiaga, Jon Etxaide, Jaime Kerexeta eta Santiago Onaindia izan ziren. Biltzar Nagusiaren ondoren egin zen omenaldi-ekitaldira, gainera, Eusko Jaurlaritzak ere, Joseba Arregi Kultur Sailburuaren, Mari Karmen Garmendia, Hizkuntz Politikarako Idazkariaren eta Josu Legarreta, Kultur Saileko Zuzendariaren bitartez bildu nahi izan zuen, bai eta Euskaltzaindiak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta María José Velasco, APETI-Espainiako Itzultzaile eta Interpretarien Elkarte Profesionaleko lehendakari eta FIT-Itzultzaileen Nazioarteko Federakundeko presidenteorde andreak ere.

Honenbestez, Euskal Itzultzaileen Elkarteak gu guztion ondaretzat aitortu nahi izan ditu aurreko belaunaldietako itzultzaileek kemen eta merezimendu handiz egindako lan eta euskaldun guztiei utzitako tradizio umoak. Omenaldi ekitaldian Kultura Sailburuak adierazi zuenez, euskal kulturaren munduan 1968tik aurrera kimu berri bat sortu bazen, gure aurrekoek hainbat eta hainbat lan egin zutelako izan zen, eta oraingo belaunaldiok zordun gaude garai zailetan euskarari eta euskal kulturari hainbeste indarrez eutsi zieten horiekin.

Ezin esan gabe utzi, bestalde, EIZIEk ez duela egun bakarreko beroan agortu nahi bere ohorezko bazkideei egindako omenaldia, eta horregatik asmoa du argitarapen berezi batean itzultzaile hauen itzulpen lan hautatu batzuk plazaratzeko, eta, baita ere, SENEZ aldizkari honen datorren ale batean bazkide berri haiei buruzko lantxo bat aurkezteko. Lan bati zein besteari berandu gabe heltzea espero dugu, gainera.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net