Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua
Begoña Azpiri

Edo agian, "geure burua engainatu nahian ibiltze horrek dakarzkigun duda-mudak egunerokotasun arruntenaren aurrean" behar luke izan ez-saio honen izenpuru. Hala edo nola -hiperkritiko xamarrak izanda, hobe "edonola"-, izan badugu nolabaiteko itzul-testuak moldatzeko, baina mendi ibilaldirik xinpleenaren deskripzioa egiterakoan, panfleto politikorik arruntena geureratzean edonon topatzen dugu makina bat traba eta oztopo: holako hitz horrek halako beste ulerkera ere baduenez sartu ezina dela, hurrengoak maileguegia dirudiela, beste puntako esaldi hark juxtu esan nahi denaren kontrako itxura duela...

Asko dira eguneroko gauzak sarritan horren zailak suertatzearen arrazoiak, baina inguruko euskararenganako hurbiltasun ezak eta itzultzailearen urruntze-desio inkonszienteak dirateke bere eginbeharraren etsairik nagusienak, gauzarik xumeenak hain artifizial izate horren faktoreak.

Aspaldi batean, Eibarko sozialisten alderdiak argitara ematen zuen Adelante aldizkariaren orrixken artean, 1902. urteko orrialdeen artean zuzenki, "Caleco biarguiñac Basarricueri Elesiñuen" izeneko manifestua agertu da Pablo Iglesias Fundazioan, norbaitek, egunen batean deskuidoz han utzi izan balu bezala. Zein urtetakoa den zehazteko klabe batzuk ageri dira bertan: "biarguiñen soziedadiak" mende haserakoak ziren, Truck-system ingelesezkoa "trukian" eibarreratu zuten garai hartakoak. "Guere artian apartautaco guisonac... eruatia gueure votuequin Ayuntamentura" esaldiak 1931ko apirilaren 12rako biargin edo langile haiek egin nahi zutenaren berri ematen digu, eta guretzat garrantzi handiagokoa dena: gizartearen arlo guztietan euskaraz ederto asko mintzo zen gizon baten eskua dakusakegu izkutuan lerrootan, Aquilino Amuateguirena.

Historia kontuak historiagileentzat direnez, gu, hasierakoaren haritik berrabiatuko gara, "Caleco"-an, eguneroko kontuak euskaraz emateko bideak eta erreferentziak, oratzeko modukoak eta kontuan hartzekoak direlakoan gaude eta. Freskotasuna dariolako, esateko modu arina baina ez edozelako euskara arinean egina delako, horra doakizue adibide gisa SENEZera.

Caleco biarguiñac Basarricueri Elesiñuen gañian

Elesiñuetaco demporan icustendosue bastarra gustiac comprometitzen sela ibiltzen diran votua quentzeco, eta gueyena gusurra, jaunchuac voto batzallien bitartes darabiena; eta onegaichic pentzaudogu caleco biarguiñoc basarricueri, aitzen ematia serbait ser pasatzendan calian.

Urte guchi dala biarguiñoc guengosen, ascomodutaco ugasaben gusurrequin biarreco presiuac galduta, alcarren beserueri campuan mercatzen etzen armia, eta bearguiñen lepora jausten sen erresultaua; merqueta ondo sela esiñ leiquian eiñ biarric, escopetia desacreditauas oian egunetic egunera, eta orregatic biarra guichitzen, ala eta gusti ere basarrico mutilles betetzen tallar gustiac eta gentia sobratzen san , gueuc ere lenas gañera alcarren contra mercatzenraño, eta gueldituguiñan criauric ere mantenidu esiñ eta atzera euren echetara bialtcen guendusela.

Eta biarric charrenac eguiten situen ugasabac, errico biarra desacreditatzen sutenac, amar valio suen gausegachic iru aintzen suenac, eta erria osticopian artzen se biltzanac, gure desgrasiac aprovechauta dirua aurreratzerá llegausiran, eta gaur dirua daucana sela dan jauna, nais eta edoser isan, pentsaisu selaco jaunchuac diran batzuec, ichu ichuan votua emoteco.

Piscabac mejoratzeco pentzau guenduan biarguiñen Sosiedadia eichia; presio obiac ipiñi gueure biarreri, gueuc probauta biarra entregau ugasaberi acreditaudeiñ escopetia, eta criau larregui es artu, euroc eta gueu sobrau es gaichian barriro, esta beste onelaco errian comenisiran gausa on batzuec eicheco.

*¿Uste dosue aintzallec, uguesaba aundic, edo jaunchoc lagunduescunic?*

Ona sala ori danac esaten escuen, baña iñoc ere es lagundu; eta gueuc biarguiñ guisajuoc maquiñabat gau eta dempora galduta, eta pauso emonda conseguidu guenduan ofisiuetaco Sosiedadiac eichia, eta desio guendusen gausa asco conseguitzia; eta gaur dagos Eibarren Sosiedadiac presiuac jaso eta jateco beste irabastendabela len irabasten es eban asco; biarra obia eichenda eta gente guchiago sobratzenda oraiñ, biarran creditua gueichu da, eta errira dator asco diru gueyago; eta calia sembat obeto dabillen basarria ere obeto ibiltzendana danac daquigu; eta gura dogu ejempluau erri gustian sabaldu, biarguiñ gustiac gueu besala obeto jarri deichian, eta danoc bat eiñda iñdar gueyago daucagulaco, eusteco conseguidu dichugun gauseri eta aurrerá juateco asi garan birian.

Dabiltzas oraiñ jauncguac nundic gure sosiedade ederrac apurtuco, eta nundic biarguiñoc benderago artuco, eta nundic lagun batibe biarguiñan aldecari Ayuntamentura juaten es lagaco; eurac nai daben moduan erria manejatzeco; eta aspertugará osticopian euquigura gaichuen guisonac gueure votuequiñ gueuc aintzen ipinches.

Orregaichic lenguan batuguiñan saloyan biarguiñ daneri deichuta, eta pentzatu guenduan gueure artian apartautaco guisonac Sosiedadiequiñ eta biarguiñequiñ ondo beti portau diranac eruatia gueure votuequiñ Ayuntamentura, biarguiña defenditzeco.

Sobre larregui desgrasias icusi dogu, goicharrac eta betarroc biarguiñen mejoren contrariuac dirana, eta gueuc apartauta cuac gueure votuequiñ ataratzen es badichugu contrariua besteric aintzen euquico estoguna.

Caleco biarguiñac eiñgo dogu aleguiña biarguiñari triunfua emoten; emen votua voto dala, seguru daucagu triunfua; baña basarricueri besela amenasuac emoten descues, votoric votatzen es badogu contrariuan favore, echetic quentzeco aintzeraño.

Baña votua sela dan norberac naidabenari votatzeco, votantiac nai dabena aintzen ipiñcheco, es edoseiñ guisonec iñori quendutaco votuequiñ berari conveni jacosen guisonac aintzen ipiñcheco: leguian debecauta dago iñori votua quentzia amenasuequiñ eta compromisuequiñ; nai saltzia eta nais erostia, nais aintzia voto truque edoser gausa, nais venetan, nais gusurrarequiñ generalian eichen daben moduan.

Eta guc biarguiñoc gura dogu votua voto isandeilla, Ayuntamentuco eiñ deichian erriac nai dichuan guisonac, eta es comprometedorienac eta tramposuenac. Orregachic quejauco gara biardan lecura, votua biar estan moduan quentzen dabenegaichic, eta justicia billa juan gausia isandeiñ biardan moduan, eta topatzen es badogu es daualaco biarguiñari norc entzun arrosairic; gueu obligauco gará eichera. Eta uste dogu suec ere lagunduco descusuna gausa guichibat biarguiñan favorecuac ataratzen.

Biarguiñen parteco comisiñaua.