EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Duvoisin eta atzizkibidea - Karlos del Olmo
Alemaniarren itzulpen tradizioa - Xabier Mendiguren
Joxe Austin Arrietarekin solasean - Lurdes Auzmendi
Txekieratik euskaratzeak sortzen dituen hainbat buruhauste - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia-Beatriz Zabalondok itzulia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago-Gotzon Egia
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo-Manu Ormazabal
Jose Inazio Berasategi-Kaxildo Alkorta
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz-Eneko Oregi
Premio Nacional de Traducción 1991-Xabier Mendiguren
Expolingua 91-Antton Elosegi
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Jose Inazio Berasategi-Kaxildo Alkorta

Inprimatu

Data: 1993ko urtarrila

Jose Inazio Berasategi-Kaxildo Alkorta

Berarekin jardun genuenok gogoan izango dugu beti Joxe Inazio.

Behargin saiatua, lana atera egiten zuen hark eta, hutsak huts, ondo gainera. Ekinekoa, geldi egoteko txarra eta ezer egin gabe egoteko askoz okerragoa.

Umoreduna, nahiz eta txiste kontari txarra izan. Bizia, argia, "axeri" ere deitzen genion; idiazabaldarra izan. Norabaita joan behar genuenean ia beti izango zuen azken zertxoren bat egiteko eta "banijok" esango zigun urduri.

Maite zuen gure zorioneko Euskal Herria eta euskararen alde isilean, fin asko, lan handia egiten ari zen. Eginkizun horretan badirudi gustoko edo ezinbesteko dugula norberak berea egitea. Elkarrekin ados ez geundenean begietara begira azaltzen zituen bere arrazoiak eta azkenean irribarrez geratzen zen. Kontrako jarrerak bateratzeko ahaleginak egiten zituena eta batzutan lortzen ere bazekiena genuen.

Eta oso lagun ona, lagun zintzoa genuen.

Halabeharrak astindu ederra egin zigun!

Kaxildo Alkorta


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net