EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena - Koldo Biguri
Anjel Lertxundirekin itzulpengintzaren jiran - Juan Garzia Garmendia elkarrizketatzailea
Itzulpen historia baterako apunteak - Agustín García Calvo
Itzulpenera hurbiltzea (I) (Zenbait errezeta) - Karlos del Olmo
Poesia itzuli - Pello Zabaleta
Itzulpena Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan
Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionala
Itzulpengintza masterra: planifikazio baten beharra-Mikel Garmendia
Deustuko Postgraduko Itzulpen Masterra
Euskara ikasten-Iñaki Zubizarreta
Literatur itzulpenezko mintegia-Aintzane Ibarzabal
Beti mirariak egiten-Koldo Biguri
KLASIKOAK, euskal hizkuntza eta kulturaren zutabe
Pushkin itzultzaile-Ivan Igartua
Manu Lopezen Aliceren itzulpena IBBYren ohorezko zerrendan-Koldo Biguri
Premio Nacional de Traducción 1992-Xabier Mendiguren
Literatur itzulpena graduondoko irakasgai Beljikan-Koldo Biguri
EIZIE Europako literatur itzultzaileen elkarteen kontseiluan onartua izango da-Koldo Biguri
Bibliografia-Xabier Mendiguren/Lurdes Auzmendi
Huts aitorpena

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 13 (1992) »  Premio Nacional de Traducción 1992-Xabier Mendiguren

Inprimatu

Data: 1993ko urtarrila

Premio Nacional de Traducción 1992-Xabier Mendiguren

Seigarren aldia da Kultura-Ministraritzako Espainiar Letren Sailak Sari Nazionalak banatu dituela Narratiba, Saiakera, Espainiar Historia eta Itzulpen-alorretan.

Azken eremu honetan, finalisten artean, hamar obra zeuden hautagai: La repetición, Peter Handkerena, Eustaquio Barjauk alemanieratik gaztelaniara itzulia. El puerto de Toledo, Anna Maria Orteserena, Esther Benítezek italieratik gaztelaniara itzulia. Iliada, Homerorena, Emilio Crespo Güemesek grekotik gaztelaniara itzulia. Seis noches en la Acrópolis, Yorgos Seferisena, Vicente Fernández Gonzálezek greko modernotik gaztelaniara itzulia. El inocente, Ian McEwanena, Maribel De Juanek ingelesetik gaztelaniara itzulia. Middlemarch (I-II) George Eliotena, José Luis López Muñozek ingelesetik gaztelaniara itzulia. El templo de Salomón, Juan Bautista Villalpandorena, José Luis Oliver Domingok latinetik gaztelaniara itzulia. Los mandarines, Wu Jingzirena, txineratik gaztelaniara itzulia. Invenciones, Tommaso Landolfirena, Angel Sánchez Gijónek italieratik gaztelaniara itzulia. A la recerca del temps perdut (3 tomo), Marcel Proustena, Jaume Vidal Alcover eta M. Aurèlia Capmanyek frantsesetik katalunierara itzulia.

Sari nazionala Los mandarines eta Seis noches en la Acrópolis obren itzultzaileen artean banatu da ex aequo.

Itzulpengintzan emandako bizitza osoarengatiko saria, berriz, Esther Benitez Eiroa (15-4-1937) ferroldarrarentzat izan da. Filosofia eta Letretan lizentziatua, Filologia Erromanikoan eta Italiarrean espezialdua, Madrileko Konplutensean, eta bertan Doktoregoa egina. Udako kurtsoak Sorbonan eta Perugian emana da.

1972-1974 bitartean APETIren idazkari orokor izana eta 1979-1981 bitartean erakunde beraren presidente izan zen. 1983an ACEko (Asociación Colegial de Escritores) Liburu-Itzultzaileen Sail Autonomoa sortzen du, gero bertako presidente eta ondoren ACEren presidente-orde izateko.

1990an CEATLen presidente da.

1965az geroztik 100 titulu baino gehiago itzuli ditu frantses eta italieratik, besteak beste, honako autore hauen obrak: Boccaccio, Macchiavello, Manzoni, Pavese, Italo Calvino, Moravia, Pasolini, Buzzatti, Savinio, Maupassant, La Rouchefoucault, Victor Segalen, Zola.

Bestalde, 1992ko ekainean, Frantziako Kultura Ministrariak "Chevalier de l'Ordre des Arts et des Lettres" izendatu zuen, frantses literatura itzultzen egin duen lana saritzeko.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net