| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 13 (1992) » Poesia itzuli - Pello Zabaleta |
||||||
|
Data: 1993ko urtarrila Poesia itzuli - Pello ZabaletaAzken aldean gero eta poesia gehiago argitaratu ohi da euskaraz, beste hizkuntzetatik itzulia. Aresti, Joan San Martin azken aurreko boladan lekuko; lehentxeago Arrese-Beitia; eta azkenengo boladan, Euskal Herriko Unibertsitatea argitaratzen ari den saila: gazteleratik euskarara eta euskaratik gaztelerara itzuli bait dira hainbat lan, eta gehiago oraindik itzuliko direnak. Baina gisa berean, badira itzulpenak grekotik, latinetik, frantsesetik, ingelesetik, alemanetik, italieratik. Egia esan behar bada, jatorrizko hizkuntzatik zuzenean baino gehiago, batzutan bederen, bitarteko beste hizkuntzetatik itzuli dira. Batzuk prosaz itzuli dira, beste batzuk poesia moduan tajutuz. Batzuk jatorrian poesia librean eginak ziren, beste batzuek neurria eta errima zekarten. Eta izenak ere aipa daitezke lan honetan: Gaztelu, Fray Luis de Leon itzultzen; Orixe elizako ereserkiak itzultzen; Lino Akesolo, Santa Teresa; Santi Onaindia, Homero, Virgilio, Goethe itzultzen; Sabin Muniategi, hainbat eta hainbat poesia, bereziki Hegoamerikakoa itzultzen… etabar. Poesia itzultzea erraz denik, ezin esan inolaz, horretan aritu den orok ondotxo dakienez. Hasiera batean, ezer itzul ote daitekeen galde ohi zen. Baina ikusirik itzuli ere egiten zela, ezin uka zitekeen itzulpena posible zela. Besterik da, ordea, poesia. Poesia moeta asko izaki, gainera, galde daiteke inolaz poesia poesiaren bidez eman daitekeen, sorburuko hizkuntzak eskaintzen dituen bideak, beste hizkuntza batera osotoro jaso ote daitezkeen, alegia. Zilegi bekit, beraz, lehen unetik esatea, ezinezko dela. Poesia mota asko hizkuntza batekoak edo bikoak direlako, baina ez denetakoak, edo ez euskarazkoak behintzat. Adibidez, metroa silaben luze-laburrean oinarritzen denean, ezin euskara daiteke, euskarak ez duenez luze-laburrekorik, gaur behin-tzat. Gisa berean, azentuen gainean eraikirik dagoen poesia —aparte neurria eta erritmoa— apenas jaso daitekeen azentuaren banaketa. Hona adibide polit bat, Quevedo miretsiari hartua: "La voz del ojo, que llamamos pedo (ruiseñor de los putos) detenida, da muerte a la salud más presumida y el propio Preste Juan le tiene miedo. Mas pronunciada con el labio acedo y con pujo sonoro despedida, con pullas y con risas da vida y con puf y con asco siendo quedo. Cágome en el blasón de los monarcas que se precian, cercados de tudescos, de dar la vida y dispensar las Parcas. Pues en el tribunal de sus gregüescos con aflojar y comprimir las arcas cualquier culo lo hace con dos cuescos. Zalantzarik ez dago, honen soinuak eta doinuak nekez euskara daitezkeela. Hortik, beraz, galdea: itzul daiteke poesia, poesian? I. Jarrera desberdinak Poesiaren itzulpengintzan jarrera oso desberdinak ikus daitezke, itzulpenaren helburua kontutan hartuz, noski. 1. Hitzez-hitz. Gogoan daukat Horazio eta Ovidio eta Virgilio etabar itzultzen hasi ginenean. Lehen lana jatorrizko testua ulertzea zen. Horretarako, hitzez-hitz itzuli behar izaten genuen, eta hortik aurrera ez zitzaigun zilegi inolako barrabaskeriarik. Latinez ikasteko ari ginen itzultzen, ez arteko obrak sortzeko. Helburua hori izaki, itzulpena ahalik eta zehatzena egin behar zen. Eta latina ikasteko liburuetan ere, itzulpenak halakoak izan ohi ziren. Eta poesia horiek ez zeuden poesia gisan itzuliak, prosa arruntean baizik. Geroago etorriko ziren erraztasunak… edo zailtasunak, poesia itzultzen ari ginela konturatzean, eta poesia egin nahi genuenean. Gazte ginen oso, ordea, eta gure poesiek ez zuten Rimbaud-en genialitaterik. Eta halako genialitaterik gabeko poesiak atera ohi zitzaizkigun. Baina, latina aipatu eta bestelako hizkuntzak ez aipatzeari, gaizki deritzot: gauza bera gertatzen bait zitzaigun frantsesarekin edo alemanarekin edo beste hizkuntza bat edozeinekin, harik eta komentzitu ginen arte poesia poesia truk eman zitekeela. Adibidez, salmoak poesia dira jatorriz. Baina, salmoak ikertu nahi dituenak ez dizu itzuliko poesia moduan, hitzez-hitz baino, eta gainera nahiko trakets, helburu-hizkuntzan jatorrizkoan adierazten dena esan nahi delako. Agian, berriz, salmoak dastatu nahi dituenak poesia gisan dasta ditzake gehiago, eta sakoneko esanahia era horretan hobeto jaso lezake, prosazko itzulpen zurrunean baino. Hona 129. salmoaren zenbait itzulpen, erka ditzagun: DUVOISIN: Jauna, leze beheretarik zure gana arthiki dut deihadar: Jauna, entzun zazu ene mintzoa. Zure beharriak atzarriak izan beitez ene othoitzaren deyari. Gaizkiak begietan idukitzen baditutzu, Jauna; Jauna, nork iraunen ahal du? Zure baithan delakotz barkhatiartasuna eta zure legearen gatik iguriki zaitut, Jauna. Zure hitzean iguriki du ene arimak; Ene arimak Jaunaren baithan izan du bere pheskiza. Goizeko beilatik arratseraino, Israelek Jauna baithan iduk beza bere pheskiza; Zeren Jaunaren baithan baitira urrikalmendua eta berrerospen nasaya. Eta harek berak berrerosiko baitu Israel bere gaizki guzietarik. OLABIDE: Leze-sakonetik ots dagizut, Yaube! Yaube!, bere deya entzun!! Itzul zure belarriok nere otoi-deyera. Yaube!, ogenak gomutan ba’dituzu, Yaube!, nor dagoke zutik? Zuregan dago, ordea ogenen askespena, Zurekin itzazlez ari gaitezen. Yaube’rengan dut uste, Aren itzarengan dut nik itxaropena; Yaube’rengana erpai nago, goizabarra itxoiten dagon zaitzailea baño erpayago. Zaitzalleek goizabarra baño areago, Yaube’rengan uste izazu Ixrael; errukia Yaube’rengan bait-da, eta Arengan zor-ordain ugaria; Ixrael Ark yareingo du, egin ditun ogen guzietatik. ORDUEN LITURGIA Barnenetik Zuri dagizut oiu, Jauna, entzun, Jauna, nere mintzoa. Beude erne zure belarriak, nere oiu-eskarira. Gure erruak gogoan badauzkazu, Jauna, nor dagoke zutik, Jauna? Baiña barkamena Zugan daukazu, zure begirunez serbi zaitzagun, Jaunagan itxaroten nago, nere barrena Aren itzaren zai dago. Gau-mutilla goiz-argiaren zai dago: nere gogoa Jaunaren zaiago. Gau-mutilla goiz-argiaren zai dago: Israel Jaunaren zai ala bego. Jaunagan bait dago errukia, Arengan askatasun ugaria; Berak utziko du Israel askaturik, egin dituen oben guztietatik. IRATZEDER. Aita Baztarrikak gipuzkeratua. Leize leizetik Zuri oiuz, entzun nazazu, entzun jauna. Dena belarri niganatuz, entzun nere dei ta zotiña. Obenez oroi bazera Zu zuri begira nor dagoke? Denen barkapen maite duzu, bildur bezeinbat badut pake. Jaunaren zai zai dut biotza, egitzat daukat Aren itza. Nik egizago Jauna goza, gau-zaiak baño goiz-argia. Gau-zaiak baño goiz-argia, nago zai zai noiz Jauna goza. Jauna biotzez da betea, zein maite duen salbatzea. Ark du Israel salbatuko, oben guztiak barkatuko. HARIZMENDI APEZA Zuri, Jauna, oihu datzut leku beheretatik. Zuk, Jauna, entzun ezazu ene oihua amulsurik. Idekazu belarria zure bihotzarena, aditzekotzat oihua ene otoitzarena. Gaizkiei zagozkenean beha begi samurrez, nola zure aintzinean irakuts daite beldurrez? Ezen gu ganik gizonak behar du barkamendu, hartakotz zure legea ene arimak maite du. Zu baitan ene arima betikotz da fidatzen; zu zaitu gogo guziaz bere jauntzat autatzen. Israel ere goiz-arrats, egun edo gau ilhun, Jaunari dagoko galdez, balitz bezala zordun. Alabaiña, Jauna baitan da miserikordia; Jauna ganik heldu zauku gure erospen handia. Eta hark erosiko du Israel bekatutik, baita argira helduko bere beltz ilhunbetik. Jokamolde guztiz desberdinak soma daitezke itzulpen hauetan. Gogoan hartzekoa da, noski, salmo hau otoitz egiteko dela, eta hartaz sakoneko zentzun hori babestu eta zaindu behar dela beste ezeren gainetik. Baina jarrerak nabarmen daude: Iratzeder-ena kantatzeko da, eta kantu neurtuan gainera. Horregatik, itzulpena horretara egokitu da. Harizmendirena, berriz, norberak pentsatu eta berotasunez jasotzeko. Baina honek ere neurrira makurtu du jatorrizkoa. Besterik da Orduen Liturgiakoa: taldean esateko egina izaki, edo kantatzeko, baina kantu librean kantatzeko, erdi errezitatuz kantatzeko, jatorrizkoari gehiago atxiki zaio; baina ez da inolaz ikertzaile batentzat egina. Duvoisin eta Olabide itzulpen zehatzagoa ematen saiatu dira, baina gauza bat hartu behar da kontutan: joskera eta bertsikuluen banaketa. Askoren ustez, komenigarri da bertsikuluen segida zaintzea, eta hortik datoz arazoak, bakoitzak ahal duen bezala konpontzen dituenak. (Salmu honetan ez, baina beste askotan nabari igertzen dira halako gorapiloak.) Hitzez-hitz egin nahi den itzulpenak (gainerako ohizko puntuak kontutan harturik noski, prosazko itzulpenean ohizko direnak alegia) derrigor darama itzultzailea prosara. Baina, hor dago galdera beti zintzilik: poesia prosaz itzultzen bada, poesia itzuli da, ala beste zerbait egin da? Aspaldiko arazo honi ez diot nik erantzunik emango. Aldiz, aipa dezadan Rosa Chacelek esaten duena: "Mi francés, más vivido que estudiado, me permitía confiar en mi oído —tengo que hacer alusión a lo que en música representa el oído absoluto; quien posee capta la nota con todas sus vibraciones fisiológicas, con su exacta jerarquía en la escala, etc. (…) La traducción de la gran literatura, de la poética —aunque, desde el punto de vista que trato de señalar, sólo la poética cuenta en todo género literario, sólo lo poético, lo inefable— es donde el traductor anda con temerosa precaución como cuando se entra en un lugar sagrado" (Jean Racine. Seis tragedias.. Ed. Alfaguara, 1984). Rosa Chacelek, mila arazo izan eta gainditu ondoren, itzulpena bertsotan egin zuen. 2. Zentzura Zentzura esaten denean, zer esan nahi den ez dago garbi. a) Testuak esaten duena norberaren erara ematea, esan ohi da askotan, eta orduan, hitzez-hitz itzultzearen alderantzizkoa gertatu ohi da. Garbi dago, jarrera hau zilegi ezezik beharrezko ere badela, bereziki esamoldeei dagokienean. "Toca madera" euskaratu behar bada, kasik ezinezko gertatuko da, hain zuzen ere euskaraz ez daukagulako konjuru hori. Eta ordezkoak bilatzen zail gertatzen da, bereziki testu osoa esaera horren gainean eraikia baldin badago. Orduan, agian, bestelako bide bat hartu beharko da, eta jatorrizkoa "hark duen zentzua jasoz" itzuli beharko da. b) Baina, bada beste joera bat: poesiak bere sakonean daukan "zentzua" jaso nahi izatea. Horretara iristean, ordea, irudi literario guztiak hartu behar dira buruan, bat bakarra ere ahaztu gabe. Has gaitezen euskaratzen: Pura, encendida rosa, émula de la llama que sale con el día, ¿cómo naces tan llena de alegría si sabes que la edad que te da el cielo es apenas un breve y veloz vuelo? (A la rosa, Francisco de Rioja). -Hasteko, ikus: Pura… émula: U-a U-a. *Emula de la llama … sale con el… llena*: l-ll. -Hitz bila:Pura = Huts, soil, garbi, garden, bakun, akats-gabeko, xalo… Encendida = piztu, irazeki, iziotu, izetu, sutan ipini. Arrosa. Emula = Burkide, nahikide, leihakide… Llama = gar, sugar, lama, su-lanbo Sale = irten, atera, ilki, elki, jalgi, sortu, etorri, jaio. Día = eguna… alba, goizalba… -Itzultzen hasi: Arrosa garbi, piztua egunaz ateratzen den garraren lehiakide. -Soinu bila:Sutan izetu arrosa Egunaz datorren garrakin lehian. -Oharrak:"U-a" jokoa jasotzen da: Sutan, -tu, eguna. "L-ll" ez. Baina ordezko "rr" dago: arrosa, datorren, garra. Balioko ote den… Izan ere "Pura" galdu dugu. Hemen, itzulpena kasik hitzez-hitz egina da, baina aliterazio horien bidez, sakonean beste zerbait dator. Orduan, "zentzura" itzul daiteke. Nola, itzuli bestela, adibidez, Paul Valéryren Le Cimitière marin? La scintillation sereine sème (IV). "El centelleo tan sereno siembra", itzultzen du Jorge Guillének (Alianza Editorial, 45. or). "J'attends l'écho de ma grandeur interne, Amère, sombre et sonore citerne, sonnant dans l’âme un creux toujours futur!" (VIII). Eta Jorge Guillenek berriro: "De mi grandeza interna espero el eco: Es la amarga cisterna que en el alma Hace sonar, futuro siempre, un hueco". Dudarik ez da, hitz bakoitza adina, soinuak eta erritmoak eta tonua hartu beharko ditugula kontutan, hau itzultzeko. 3. Poesia berria eginez? Orain arte esan duguna baliozko bada eta poesia poesia bidez itzuli nahi bada, garbi dago helburu hizkuntzan poesia sortu behar dela. Era batean edo bestean, baina poesia. Nola lortzen den? Sena behar dela? Poeta izan behar dela? Auskalo. Euskaraz ere nahiko adibide badugu, poesia bat bederaren itzulpen desberdinak erkatzeko. Erka dezadan, Gurutzeko San Juanen Cántico Espiritual-en, lehen ahapaldia (Ikus Hegats 5, 1991ko abendua). ¿A dónde te escondiste, Amado, y me dejaste con gemido? Como ciervo huiste, habiéndome herido; salí tras tí clamando, y ya eras ido.
Bada guzti honetan, puntu bat, ordea, jatorrizkoan idoro uste dudana, eta une berean gonbarazio eta paradoja dena: "como el ciervo huiste, / habiéndome herido". Orein zauritua da, hain zuzen irudi ezagunena, eta orein zaurituak egin ohi du ihes. Baina hona nola agertzen duen San Juan berak puntu hau: "Este gemido, pues, tiene aquí el alma dentro de sí en el corazón enamorado, porque donde hiere el amor, allí está el gemido de la herida clamando siempre con el sentimiento de la ausencia, mayormente, cuando, habiendo ella gustado alguna dulce y sabrosa comunicación del Esposo, ausentándose, se quedó sola y seca de repente, que por eso dice luego: Como el ciervo huiste. Donde es de notar que en los Cantares compara la esposa al Esposo al ciervo y a la cabra montesa, diciendo: Semejante es mi Amado a la cabra y al hijo de los ciervos; y esto, no sólo por ser extraño y solitario y huir de las campañas como el ciervo, sino también por la presteza de esconderse y mostrarse, cual suele hacer en las visitas que hace a las devotas almas para regalarlas y animarlas, y en los desvíos y ausencias que las hace sentir después de las tales visitas, para probarlas y humillarlas y enseñarlas; por lo cual las hace sentir con mayor dolor la ausencia, según ahora da aquí a entender en lo que se sigue, diciendo: habiéndome herido. Que es como si dijera: no sólo no me basta la pena y el dolor que ordinariamente padezco en tu ausencia, sino que, hiriéndome más de amor con tu flecha y aumentando la pasión y apetito de tu vista, huyes con ligereza de ciervo y no te dejas comprehender algún tanto". (Poesía completa y comentarios en prosa, Planeta, 1986, 173-174 orriak). Era horretan, argiturik geratzen da paradoja eta gonbarazioa garbia da: "oreinak bezala egin zenuen ihes, ni zauritu ondoren". Lau itzulpen hauek elkarren artean erkatzean, ordea, hor dago galdea? Sorkuntza berri dira? Itzulpen direnik ezin uka edozein modutan. 4. Jatorrizkoaren kopia? Orain arte dakargun berriketan, kasik aurreko guztiaren ondorio bezala etor liteke galde hau. Kopia egin behar da? Ezinezko dela ezin uka. Poesia ezin da kopiatu. Soinu asko kopia edo alda edo truka daitezke, baina kopiarik ezin egin daiteke. Joerak, beraz, bi bereiziko nituzke: hitzez-hitz edo kopia egin nahi izana. Eta bigarrena, poesia berri bat, zentzura egina (abandona dezagun prosazko itzulpena, ez bada ikerketarako). Adibide bakarra jarriko dut, gonbara dezazuen, nola badauden itzulpen onak eta hobeak (txarraz ez dut hitzegin nahi). Hona Gabriela Mistral-en Piececitos poesiaren itzulpen bi: bata ona, baina bestea askoz hobea. Ointxoak (Gabriela Mistral) Inazio Berakoetxea Nemesio Etxaniz Umetxoen ointxoak Oi, aurtxuon oin txikiok! otzarren urdinsko, Hotzaren hotzak hain more! nola ikus ta jazten ez Nola zauzkate orren gorririk, ene Jainko izanikan Jainko lore? Zauritutako ointxoak Oi, aurtxuon oin txikiok! arri koxkor denez, arri zorrotzetan miñez! elurraz laidoturik Ain ondatuak elur zapaldu ez loiez eta lokatza zikinez! Giza itxuak ez daki Gizon itxuak ez daki, zuek ein bidea Zuen ointxoak jo-ala, argi bizidun lorez nolatan lurra argizko lorez jazten dala; apaintzen dan bereala; zuen ointxo odoltsua ta nola zuen oinpeak ipili lekuan, zapaldutako tokian, akara usaitsuago usaitsuago zabaldu oi dan sortzen dala. akara Udaberrian. Bide zuzenetatik Bide zuzenetan zehar zoaztenez gero, zoazten ezkero, izan izan bikain, osoak kemen aundiko gizon azkarrak zeratenok. bikaiñak zeraten gisan. Umetxoen ointxoak, Oi, aurtxuon oin txikiok, pitxitxo bi miñez, bi arri bitxi munduak! nola doaz aldetik Nola dijoaz zuek ikusi ta ikusten ez. gabe bidez jende itxuak? II. Neurridunak eta neurrigabeak Honaino apuntatu ditugun adibide guztiak neurrian idatzitako poesiak izan ditugu. Eta poesia horiek, ikusi dugu, itzul daitezke edota prosan edo poesian, ahalik neurridunean. Beraz, neurridunetan neurria onartzea komenigarri litzateke. Neurriak ere poesia jazten du, eta batzutan poesia egin ere egiten du, poema baten osagarri delarik eta haren zati banaezinezko. Horrezaz gainera, besterik ere jaso behar da: hau da, literatur baliapideak kontutan hartu behar dira, generoak, irudi literarioak, etabar. Beraz, neurridunetan halako puntuak ageriagoan ikusi ohi dira, nabarmen somatu ohi diren, garbiegi bait daude ezkutatu ahal izateko. Besterik da "neurri gabe" deituetan. Horietan neurria somatzen ez da hain erraz izaten, eta itzultzeko orduan igerri egin daiteke ulertu den ala ez poesia hori. EZ BAIT DAGO NEURRI GABEKO POESIARIK. Printzipio hori kontutan hartu behar da beti. Eta neurria bilatu egin behar da. Ez da egia neurri eta errima gabeko deitu ohi den poesia, lerro laburragotan idatzi den prosa denik. Izan bada prosa, poesiaren arauak jarraikitzen saiatzen dena, eta prosa poetiko deitu ohi dena. Baina poesia orok du neurria. Adibidez: arnas neurria deitua, irakurketa erritmoa kontutan hartzen duena. Beraz, hori bai hartu behar dela kontutan itzulpen itxurako bat egin nahi bada. Itzultzaileak beti argi eduki behar bait du, poetak ez duela ezer idatzi halabeharrez, berez sortu balitzaio bezala; aldiz dena josten saiatu dela. Poesiak azken batean teknika eskatzen du, eta teknika hori ulertu eta bereganatu behar du itzultzaileak, eta ondoren hasiko da itzultzen. Bestela, segituan hutsegingo du. Egia da, era berean, silabaz osaturiko neurririk ez duen poesia errazago itzul daitekeela, baina itzulpen hori berariaz zaindu behar da, bestelako erritmoak jaso ahal izateko. Euskal Herriko Unibertsitatea ari da azken aldian Euskal Herriko poeten lanak argitara ematen, eta euskaratik gaztelerara eta gazteleratik euskarara egin dira itzulpenak. Nahiko ondo ezagutzen ditudan bi lan hartuko ditut eskuartean, adibidetarako. Gabriel Celaya eta Carlos Aurtenetxe. GABRIEL CELAYA, "Gaviota" (36-37 orriak) Tus gritos y mis gritos en el alba. Nuestros blancos caballos corriendo con un polvo de luz sobre la playa. Tus labios y mis labios de salitre. Nuestras rubias cabezas desmayadas. Tus ojos y mis ojos, tus manos y mis manos. Nuestros cuerpos escurridizos de algas. Oh amor, amor! Playas del alba. Lehen itzulpena Zure oihuak eta nire oihuak oilaritean. Gure zaldi zuriak korrika argi hautsa arrotuz plaian. Zure eta nire ezpain kresalezkoak. Bion buru horail ilaunduak. Zure eta nire begiak, zure eta nire eskuak. Bion gorputz oholdizko labainak. Oi amodio, amodio! Oilariteko plaiak. Beste itzulpen bat: Zure oihuak eta nere oihuak goizalban. Gure zaldi zuriak lasterka argizko hautsetan hondartzan. Zure ezpainak eta nere ezpainak kresalez. Gure buru horailak indarrak lagata. Zure begiak eta nere begiak, zure eskuak eta nere eskuak. Gure gorputzak oholdioz labainak. Oh amodio, amodio! Goizalbako hondartzak. OHARRAK: Bigarren itzulpenean hartu dira kontutan:
Karlos Aurtenetxeren poesia zati asko nik euskaratu nituen. Eta esan behar dut, gozamenik eta atseginik sakonenak dastatu nituela lan horretan. Baina, Aurtenetxe ez da batere erraza: arnasketaren erritmoa, batetik, eta bestetik paradojen, esaera hautsien, sinkopeen ugaltasunak zail egiten du itzulpena. Hona adibide gisan, Las voces de piedra poematik, Naufragio de José en Pedro poesiako pasarte bat, azkena hain zuzen: dice josé mira es el hombre de los días pares del circuito de la sombra al fondo josé coge el cubo de la sombra el jueves lentamente y calla coge el cuchillo y calla tibia con tibia la sonrisa de su hermano pedro en josé la joya de su mano adelgazada hasta el extremo de existir Itzulpena: dio josek ikus egun bikoitzetako gizona da itzalaren zirkuitokoa hondoan josek itzalaren kuboa hartzen du ostegunean astiro eta isiltzen da hartzen du aiztoa eta isiltzen da epelez epel pedro bere anaiaren irribarrea josegan bere esku argaldutako joia izan izateraino bertaraino OHARRAK
|
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||