| EUSKARAZ · ESPAΡOL · FRANΗAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 18 (1996) » Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik (Zenbait gogoeta kalifikazioaren gainean)- Karlos del Olmo |
||||||
|
Data: 1996ko urtarrila Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik (Zenbait gogoeta kalifikazioaren gainean)- Karlos del OlmoSarrera Vidal Lamiquiz-en arabera (1975, 287. or.), ez Greziako gramatikariek, ez Erromakoek ere (hauek aurrekoen zuzeneko oinordeko "zuzenak" izanik), ez zuten adjetiboa gramatika-kategoria independiente gisa sailkatu. Normalean aditzen sailean barneratzen zuten eta azken hau predikatutzat jotzen zutenez, bertan izen-predikatuak aztertzen ziharduten. Mediterraneo aldean agertu zen lehenengo eskola-gramatikan, Dioniso Traziakoarenean, alegia, "epiteto" terminoa agertzen da, izen-espezieetariko bat gisa, hau da, adjetiboari izen-izaera damaio. Donatok Erdi Aroan eginiko tractatus-ean adjetiboa izen arruntaren azpisailetako bat dela dio. Izena eta adjetiboa bereizten lehenengoak gramatikari eskolastikoak izan ziren. Bereizketa hedatuz doa eta Tomas de Erfurt-ek, garaiko irizpide "modista" deritzenei eutsita, adjetibo izendapenak, nola edo hala, besteri atxekia esan nahi ei zuela aldarrikatzen du. Nebrijak adjetiboaren balio kualitatiboa nabarmentzen du, baita izenarekiko lotura ere. XVIII. mendean osagai independientetzat jotzen dira, Espainiako Akademiak gramatikaren 1870. argitalpenean adjetibo-izenaren baitan, adjetibo ere izendatzen duelarik; bi atal bereiziko ditu, kalifikatzaileak eta determinatzaileak, beti ere izenari loturik bitzuak. Hjelmsleven eta beste teorialari batzuen aburuz, adjetiboa izen-sintagmaren osagai bigarren mailakoa da, sintagamaren oinarria den izenean nolabaiteko eragina duela. Esan behar da oso harreman estua dagoela izenaren eta adjetiboaren artean, diskurtsoan elkarrekiko erabateko desberdintasunak dituzten arren. Hizkuntzan dena mugimendua da: hizlariak orokortasuna azaltzeko modu aferente eta itxi bati eusten badio, izena, sustantiboa, erabiliko du, aurreranzko izaera izanik, proposatu egiten duelako. Adibidez, mina. Baina beste higidura bati ere lotu ahal izango dio, adjetiboa erabiliaz, atzeranzko izaeraz, suposatu egiten duelako. Bigarren honetan mingarri, minbera... erabiliko ditu. Mina berba mina bera denotatzeko baino ezin da erabili, mingarria, minbera eta enparauak, aldiz, hainbat gauzari lot dakizkieke, baina beti beharko dute aurretiazko euskarriren bat. Zergatik, beraz, adjetibazioari buruzko artikulu bat itzulpenezko aldizkari batean? Abiarazlea han hemenka askotan esandako Peio Kaikuren egia horietako bat: "Euskara pobre da oso adjetiboen sailean". Baliteke, adjetibotzat hiztegiek jasotako berbak baino jotzen ez badira, bestelako adjetibazio-mota guztiak albora uzten direla. Artikulu honek, adibideak erakutsita, topiko tipiko hori hautsi nahi du, euskarak hamaikatxo adjetibakera dituela agirian jarriaz. Finean, hizkuntzak gramatika bat eta hiztegi bat baino ez direlako uste erdi ustela dago jatorrian: Couseriek maiz esan bezala, ezinezkoa da hizkuntza osotasunean deskribatzea. Gehien-gehienez, bere osagarri batzuen berri eman ahal izango da une jakin edo egoera baterako, diakronian zein sinkronian, hizkuntza etengabe aldatzen ari den sistema izanik. Hiztun guztien berbaldiak jasotzerik ez dagoenetik... Horrela, hiztegiek, maiz, banan-banako zuzeneko baliokidetzen berri baino ez dute ematen eta, litekeena da hiztegian jasotako hitza, maiztasunez, hiztegian jasotzen ez den esamolderen bat baino gutxiago erabilia izatea. Peter Newmark-ek dioenez (1992, 237. or.), itzultzaileak lanabes oinarrizko gisa hizkuntza bakarreko hiztegiak erabiliko ditu. Elebidunak bigarren maila batean leudeke, askotan lagungarriak izan beharrean, galbidea baitira, hain zuzen ere gehienetan hitzen banan-banako harremanei baino begiratzen ez dietelako. Zergatik adjetiboa beti beste adjetibo batez eman behar? Eta hori itzultzen ari diren bi hizkuntzen arteko norabide biotan. Esate baterako, erdal "panzudo" hitza euskaraz eman nahi izatekotan, zein hiztegitan aurkitu lapurterazko adibide hau "gizon zorro handia"? Eta alderantziz? J. M. Agirreren berbetan, (1991, 628. or.), "Kategorizatze hau (adjetibazioa) ere aski oinarrizkoa eta emankorrra da, karakterizazio, kalifikazio edo balorazioak egiteko bideak eskaintzen bait ditu (...). Bestalde, adjetibatzea, propioki, epiteto eta atributo funtzioetan obratzen da (...)" Adjetiboaz ari garela, Mitxelenak (1970, 68. or.) esandakoa hitzez hitz jasotzea ezin argigarriagoa da: "Está claro que, en vasco, adjetivos y sustantivos no están tan claramente diferenciados como en una lengua románica con moción (...) o como en inglés mismo (...). Esto hace posible que, en el plano sincrónico, Martinet negara, frente a Lafon, todo fundamento a una distinción sust. / adj. en vasco y, sobre todo, que, en el terreno diacrónico en que ahora nos movemos, el paso de una clase de palabras a otra, excepcional en una lengua románica, por ej., en el sentido sust. adj. (cf. una mujer bandera o fr. une cuite maison), aunque no a la inversa, no encuentre mayor obstáculo entre nosotros". Beraz, kategoriaz aldatze hori halako erraza izanda, ez da harritzekoa euskarak askok uste baino adjetibo gehiago izatea. Bestalde, ezin ahaztukoa da P. Laffitek esandakoa (1962, 133. or.), alegia: "Un bon dictionnaire basque devrait indiquer pour chaque adjectif: 1º s'il s'emploi comme épithète; 2º quelle forme il agrée comme attribut et apposition; 3º le changement de sens qu'entraine le changement de forme; 4º comment se construit son complément, quand il en a". Badirudi ezer gutxi egin dela Laffitek hori esan zuenetik. Baina, ezin amaitu, hasierako lerrootan esandakoari beste behako bat botatzeke: adjetibazioa ikertzearen arazorik nagusiena adjetiboarena oso kategoria lausoa izatean datza. Ikusi besterik ez dago L. Villasantek zer dioen (1983, 153. or.): "La omisión (de la categoria gramatical de las palabras) se explica, en parte, por la dificultad real que ello entraña muchas veces, ya que en vasco, con más frecuencia que en castellano, una misma palabra puede realizar funciones que corresponden a diversas categorías gramaticales, y a veces se halla uno perplejo a la hora de decidir a cuál categoría pertenecen algunos vocablos. Por de pronto, son muy abundantes en vasco los adjetibos que se adverbializan. También en castellano se conoce este hecho. "Dale duro"- Eman gogor. Pero en vasco es mucho más frecuente y común". Zer sailkapen-motari hel dakioke euskaraz adjetiboaren zeregina betetzen duten elementu edo baliabide (kategoria?) guztien berri emateko? Aurrerago ikusiko denez, artikulu honetan hiru eredu desberdin agertzen dira, hirurak osagabeak, ezin baitezakete adjetibakera guztien berri eman. Agian, irizpide morfologiko edo sintaktikoak baino, funtzionalak erabili behar lirateke, alegia, euskaraz adjetibo-zeregina bete ditzaketen elementu funtzionalen zerrenda eratu eta edozein hitz, sintagma edo dena delako unitate adjetibo izateko gaitzen dituzten mekanismo funtzionalak zedarritu. Zeren, bai Euskaltzaindiak, bai Altzok, harridurazko perpausa bera edo izen beraren errepikapena bezalako hizkuntz elementuak kokatzen baituzte adjetibo-bihurkarien artean. Agian, arinago amaituko litzateke zer ezin den adjetibo izan definituz gero. 1. Euskaltzaindiaren ikuspegia Euskaltzaindiak (1985, 241. orrialdetik aurrera) adjetiboak bi talde handitan sailkatzen ditu: izenondoak eta izenlagunak. Izenari ezezik, predikatu osoari ere erants dakioke. Kokapenari dagokionez, leku bitan ager daiteke: izen sintagma baten barnean izen bati lagunduta, nahiz predikatuaren barruan osagarri predikatiboa osatzeko. Izenondoa egun izenaren eskuinean joan ohi den arren, ez da lekukotasunik falta ezker kokapenaz den bezanbatean. Ez dira bakanak, bestalde, ezker zein eskuin doazkeenak. Bestalde, hitz-elkarketatik (izen-elkarketatik: euskara + langileria euskal langileria) izenen aurrean doazen adjetibo modukoak ere agertzen dira. Salbuespenak salbuespen, izenondoa euskaraz izenaren eskubitara azaltzen da. Izenondo bat baino gehiago izatekotan, nongotasuna adierazten duena aurretik doa, gainontzekoak atzetik, normalean, izenondo horiek izenari erasten dioten informaziorik garrantzitsuena izenaren albo-alboan doala baderrakegu. "Beraz, badirudi izenondoen ordena sujetiboa dela" (1985, 248. or.); irizpide aipagarria luze-laburrarena litzatekeela: laburrena lehen, luzeagoa gero. Hitz elkartuak ere izenondoak izan daitezke. Partizipioa, Euskaltzaindiak esan bezala (1985, 250. or.), aditz-adjetibo bat besterik ez da. Zeharo lexikalizaturik dagoenean izenondoaren lekuan agertuko da: haur ongi ikasiek ez dute horrelakorik esaten Baina izenlagun gisa ere joan ohi da batez ere partizipiodun osagai hori perpaus oso bat denean: ongi ikasi haur batzuk ongi ikasitako haur batzuk Eta luzeegia denean, aposizioan ere: haur bat, ongi ikasia, etorri zaigu Partizipiotik datozen adjetibo horiek predikatuan ere ager daitezke: pertsona hori nekatua da gauza hori mila bider esana da Zenbait adjetibok mugatzailerik gabe agertzeko joera dute: "zoriontsu, dohatsu, libre, berdin..." libre da gizona nahi duena egiteko Beste batzuk beti osagarri predikatiboetan agertzen dira eta inoiz ez izen-sintagma baten barnean: "gai, gauza, aiher, haizu, zilegi, sori, bide,.. (eta beharbada "komeni, ados, akort...")". Hala ere, adjetibo soilak diren ala aditz-esapide zalantzan dago: ezkontzaren haustea lege da, baina ez zilegi Izen batzuk adjetibo gisa erabiltzen dira, batez ere inoren egoera adierazten duten izen adjetibotuak izanik: "bildur, gose, haserre, ahalge, lotsa...". Hauek ere mugatzailerik gabeak dira: haserre da mutila Perpaus txertatu bati dagokiola, mugagabean doake adjetibo-sintagma ("on, hobe, zail, gaitz..."): On da eskolatzea. Horrelakoetan mugatuak ere zilegi diren arren, mugagabeoi hizkera landuaren kutsua darie, antza. Adjetibo-segidetan, ez da bitxia mugagabera jotzea, mugatuaren kalterik gabe: Jauna, zure grazia ez da handi,
azkar
eta gozo? Adjetiboak maila-adberbioren bat duenean, bereziki -ago konparazio-atzizkia, joera handia dago mugatzailea ez jartzeko, nahiz mugatua ere agertzen den; -egi atzikiaz ere bietara jokatu ohi da. Superlatiboa, aldiz, beti mugatua: horiek guztiak baino ederrago(a)
da Adjetiboak osagarriak har ditzake, perpaus osoak edo bestelako izen sintagmak: Ez naiz zuen arazoak konpontzeko
gai Adjetiboen sailean kategori aldaketak ere gertatzen dira, direla adjetiboak sorburuak, direla emaitzak: sagardoaren gozoa Kategori aldaketa horietako batzuetan, nolabaiteko metaforak sortzen dira: pertsona oiloa Izenondo baten maila adierazteko euskarak hainbat bide darabiltza: marka fonetikoak: - azentua: jáatorra marka morfologikoak - atzizkiak: beransko, harroxko, ilunska, lotsatuxe, handixeago, handitzar, beltzarantxo, gorrats/gorrail/gorritsu/gorriantz, gaziantz... - errepikapena: polit-polita maila-adberbioak eta zenbatzaile batzuk: - goi-maila: oso polita, erabat aspertuak, biziki neska atsegina, alai askoa, ondo galanta... - askitasuna: lan zail samarra, nahikoa neska polita, aski aberatsak... - ezeztapena: etxe hau ez da batere polita Adjetibazioaren gainean aritzean, ezin alboratuzkoa da konparazioa, finean oso bide emankorra ez ezik, maiztasun handikoa ere baita hizkuntzaren erregistro desberdinetan: sagarrik handiena har ezazu Izenlagunei atzera ere heldurik, adjetibo horiek -en edo -ko kasu-markak izan eta izenaren ezker partean paratzen ditugula esan: etxeko lanak egin ditut Atzizki horietako batek (-ko, alegia) izenlagunak osatzea du zeregin. Badirudi erlatibo baten ordaina izan daitekeela adizlagun gehienetan: zurekiko harremanak = zurekin + ko harremanak = zurekin ditudan harremanak Beste deklinabide-atzizkiek ez bezala, nolabaiteko lotura dagoela baino ez du adierazten. Hala ere, -ko horren aurrean doana ez da beti adizlaguna izaten, baina ez dirudi harritzeko moduko gauza denik, honelakoetan adjetiboen antzeko zerbait dagoela esan baitaiteke, eta gauza jakina da -ko adjetiboei ere erants dakiekeena: bihotz oneko neska Beste atzizkiak, -ren-ek, gehienetan, -ko-k ez bezalako erlazioa adierazten du: etxearen jabea # etxeko jabea Azkenik, esan beharra dago adjetiboaren zereginak aposizioan doan izen batek edo izen-sintagma batek betetzen duela: Axular, gure idazle handiak,
idatzi zuen bezala... Honainokoan Euskaltzaindiak "Lehen Urratsak I" izenekoan adjetiboari eskainitako sailaren laburpena, agortzailea izateko asmorik gabe, ikuspegi sistematizatu-eredu bat eskaintzea beste helbururik ez da izan, segituan jasoko denarekin alderatzeko. Bigarrena 1961ean argitaraturiko lan bat hartzen du abiaburu, Diego J. de Alzo-ren "Estudio sobre el euskara hablado" delakoa, Mitxelenaren laudoriak jaso zituen arren, egun ahaztuxe dagoen oinarrizko lan gogoangarria delakoan. 2. Ahozko erabilkeran ezagunak diren adjetibazio-bideak. Altzo-ren ekarria. Atal hau osatzeko, esan legez, Altzo-ren "Estudio sobre el euskara hablado" liburuan jasotako sailkapena eta materialak erabili dira batez ere. Liburua 1961ean argitaratu zenez gero, litekeena da egileak emandako sailkapen edo kategoria gramatikal batzuk bat ez etortzea egun korritzen dutenekin, adibidez, aurreko sarreran Euskaltzaindiaren "Lehen Urratsak -I" gramatikatik harturikoekin. Dena den, gramatikan kontzeptuak eta terminoak oso aldakorrak dira, lekuko, Euskaltzaindiak berak azken urteotan eginiko terminologi aldaketa batzuk. Finean, lan horren balioa gipuzkeraz eta goi nafarreraz herriak erabilitako hainbat baliabideren berri eskaintzea izan zen, literaturaren bidetik zertxobait urrunduta. Hizkera idatzian eta ahozkoan ia baliabide berberak agertzen dira, baina, antza denez (sakonago ikertu beharra baitago) maiztasunak ez dira berdin-berdinak usadio biotan. 2.1. Aditzetatik eratorriak Euskaraz, beste hizkuntza askotan legez, adjetibo-aldra garrantzitsu bat aditzetatik dator, zelan edo halan; erlatibozko egiturak ere adjetibotzat jo daitezkeelarik. Beraz, ez da harritzekoa askok uste baino sail handiagoa topatzea euskal adjetiboen artean, adjetibaziorako bide batzuk, ahor koxka, hiztegietan nekez jasotzekoak izateagatik, eremu lauso batean egoten direlarik, nork indar eta abia berria eman zain, ahozko eta ekanduzko usarioetan izan duten zeregina hizkera landuan ere ikus dadin, beti ere erdal adjetibazio-eremu semantikoen menpean egoteke. 2.1.1. Aposizioak Atzizkirik gabeak: aditu gauzak (AN): cosas oidas egon ura (G): agua estancada -ko atzizkiaz: adituko gauzak (AN) : cosas que se han oido Arizkunen egoneko ura (AN): agua que estuvo en Arizkun -ta atzizkia gehiturik: lotuta dantza (AN): baile agarrado bada han nik eramanda kaliza (G): hay allí un caliz que llevé yo -tako atzizkia gehiturik: atzo etorritako gizona (G): el hombre venido ayer santa ustetakoa da (G): de las tenidas por santa lanak egindako agiria (G): certificado de haber hecho los trabajos 2.1.2. Postposizioak gizon asko sufritua da
(G): hombre que ha sufrido mucho 2.1.3. Ezezkoak izan ditut egite batzuk ez egin beharrak (G): he hecho actos que no debía hacer hecho egin behar ezak (AN): actos
que no debían haberse hecho 2.1.4. Aditzari -t(z)eko edo behar/beharrezko gehituta sortutakoak mahaian jartzeko aulkiak (G): asientos a poner en la mesa lan egin beharrak baditut (AN): AN): trabajos que debo hacer 2.1.5. Aditzari -la erantsita sorturikoak hamasei mila pezeta egin zuela behia erosi nuen (AN): compré una vaca que valió dieciseis mil pesetas. lainoak dira laster pasatzen direla (G): hay nubes que pasan pronto 2.1.6. Aditzari -lako erantsita sorturikoak Tomas delako hori (G): ese a quien llaman Tomás adiskide zuelako hura (G): aquel a quien tenía por amigo dakidalako hutsik ez dut (G): no tengo falta conocida por mí 2.1.7. Aditzari -n erantsita sorturikoak a). -n agerian dutela hura jaio zen herria (G): el pueblo en el que nació harek ekarri duen ogia (G): el pan que ha traído b) -n elipsian dagoela Nahi izan-etikoak badira aitortu eta jaunartu nahiak (AN): hay quienes quieren confesar y comulgar Duen eliptikoa gizon hanka motz(duen)a (G): hombre paticorto Den eliptikoa lanik ez (den) garaian (G): tiempo desocupado hau ezin (den) denboran: tiempo en que no se puede esto Ahal izan-etikakoak ahal guztian, ahal guztietan (G): todas las veces que se puede/a Bestelakoak Hori etortzen guztietan (AN): todas las veces que viene Egin behar(diren)rak egin ditut (G): he hecho todas las cosas Egin behar ez(diren)ak ez ditut egin (AN): no he hecho las que no tenía que hacer Baziren egunak batere euririk ez (zela) (G): había días sin ninguna lluvia, en los que no llovía 2.1.8. -kodun adjetiboak, adjetibo-esaldi gisa a) -ko gehi ekintza, grina, lekua, ezetza eta abarrak adierazten dituzten izenak Behar: egun lan egin beharrekoak dira (L): días de necesidad u obligación de trabajar lagun beharrekoa da hori (L): persona necesitada de compañía Nahi: etorri nahikoak badira (AN): los que quieren venir Kezka: kezkako zerik ez dut (AN): no tengo motivo/cosa que me remuerda Aurre: aurreko gizona (G): el hombre de delante Izugarri: izugarriko berria (AN): nueva espantosa Belaun: belaunetako lohietan egon (G): meterse en barro (que llega) hasta las rodillas Lepo: lepo beteko uretan sartu (G): meterse en aguas (que llegan) hasta el cuello b) -ko gehi deklinabide-atzizkidun izenak -gana: Jaungoikoaganako maitetasuna (G): amor de hacia Dios -ra: Otsondorako bidea (AN): camino de a Otsondo -raino: goitik uretarainoko bidea (G): el camino desde arriba hasta el agua -kin: umeekikoa/oiloekikoa egin (G): hacer lo (tocante a) de con los niños, con las gallinas -z: bidezko/ezinezko gauza (G; AN): cosa de justicia, cosa imposible oroituzko zera (AN): cosa hecha con advertencia -tik: zerutikoa, zerutikakoa (B): el (venido) del cielo Orohar, -ko atzizkiak izenak adjetibo bilakatzen ditu, izenak atzizkidunak izan zein izan ez: aukerako gizonak (G): hombres escogidos hitz errietakoak (AN): palabras de riña 2.2. Aditzak adjetiboen osagarri a) Agian -z atzizkia elipsian dagoela egin erraza/zaila: fácil/dificil de hacer b) -z edo -tik elipsian daudela egin berria: hecho recientemente egin zaharra: hecho antiguamente c) Agian -ko elipsian dagoela minbera: delicado d) Bete-ren hurrenkerarekiko berezitasuna itsasontzi bete arrain ekarri zuten (G): barco lleno de pescado e) Beste zenbait berezitasun e') Postposizio gisa ez doazen adjetiboak laster-lanak (G): trabajos
de prisa e'') -garren elipsian biloba (bigarren iloba): biznieto bibelarra (bigarren belarra): segundo corte de la hierba, segunda hierba 2.3 Aditz-izenetikakoak mutilak jartzeko aulkiak (G): los asientos que hay que poner a los chicos etxea garbitzeko da (G): la casa está por barrer 2.4 Artikulua adjetiboetan a) Azkenik agertzen den hitzari lotua berri onak ekarri ezin gauzak hor da gizon bat orain etorria b) Partizipioekin honela agertzen da: Izan iragankorra lana izan/izana/izanik det Egon, eduki lana egina/eginik/eginda dago lana egina/eginik/eginda daukat Izan iragangaitza etorri naiz Geroaldikoak etorriko naiz eginen dut c) Geroaldiko -tzeko laguna etortzeko/etortzekoa da laguna etortzeko/etortzekoa dut 2.5. Kualitate-izenak Berezko edo metaforazko kontzeptu bakarra adierazita, izena, adjetiboa eta adberbioa izan daitezke. Besteak beste, honako hauek agertzen dira: ahal, alfer, agiri, aisa, aldagarri, apal, argi, arin, harro, babes, bakar, behar, berdin, bero, berri, bikain, bizkor, doi, eder, egarri, epel, ergel, eri, eroso, erraz, estu, etsai, ezin, ezti, garesti, gaizo, gaixo, gai, gaizto, garbi, gazte, gizen, gogor, gordin, gose, gorria, herren, hobe, hotz, huts, idor, igar, ilun, isil, itsusi, izugarri, jator, kaltegarri, laiotz, laster, lasa, lasai, latz, lehor, lohi, makur, maite, mami, min, mozkor, nabarmen, nagi, on, oker, ordain, txar, samin, zabal, zabar, zahar, zakar, zale, zelai, zikin, zintzo, zuzen, xuxen. Sail honetan "ihesirik joan" "handikia", "jarraikia" eta horrelako bakanka batzuk ere barne daude. Aurreko zerrendari kantitatea adierazten duten batzuk gehitu behar zaizkio: asko, handi, bat, gehiago, gehiegi, gehien, gutxi, guzti, honenbeste, horrenbeste, hainbeste, larri, luze, koskor, oso, txiki. Batzuetan hain eta horren adjetibo gisa ere erabiltzen dira: ez nuen hain obedientzian egin (AN): no obré con tanta obediencia 2.6. Joskera berezidun batzuk: haize-leku gogorra (AN): sitio de fuerte viento bero-leku handia (G): sitio de gran calor 2.7. Adjetiboek esaldian duten kokapena Kalifikatiboak izenaren postposizio gisa mendia handia Kalifikatiboak aposizioan (salbuespenak) alfer-bidea (G, AN): viaje
inutil Erakusleak postposizio gisa neska hau/hori/hura Erakusleak aposizioan (salbuespenak) hau/hori/hura beroa! hau bai dela beroa! (G): ¡ésto si que es calor! Izenorde genitibo edutezkoa aposizioan gure maite hori: esa/e amada/o nuestra/o Izenorde genitibo edutezkoa postposizioan (salbuespen bakan-bakana) sasoia joan da gurea (G): ha desaparecido nuestra coyuntura Numeralak aposizio gisa (bat eta bi salbuespena) bi urte ditu bigarren urtean doa -kodun mugatzaileak aposizioan animen aldeko lanak mutilei jartzeko mahaiak urtean behingo jaunartzea (G): la comunión anual -kodunak postposizio gisa kaja bat etxekoa badugu hemen (G): tenemos aquí una caja de casa jan kalte egitekorik ez hartu (G) no tomar comida que le haga daño Erlatiboarena egiten duten partizipioak aposizioan gure zuzendari izaneko (AN) izandako hura (G): aquel que fue nuestro director Partizipioa postposizioan mahaia mutilei jartzekoa ekarri (G): traiga la mesa que hay que poner a los chicos bada hemen gizon bat orain etorria (AN): hay aquí un hombre que ha venido ahora Metastasia eskola bat egin dut hutsa (AN): he faltado a una clase asko dago landarea (G): planta, haber, hay mucha 2.8. Adjetiboen modifikatzaileak Hagitz, arras, arrunt, franko, oso, sano eta enparauak postposizioan zein aposizioan agertzen dira Hain aposizioan joan ohi da. Bezain izena eta adjetiboaren artean edo bi adjetiboren artean. 2.9. Superlatiboa adjetiboetan: 2.9.1. Azentuaz eta bokala luzatzeaz: béehartsua: muy
necesitado 2.9.2. Errepikapenezkoa: besterik da besterik (G):
ser verdaderamente diferente 2.9.3. Hitzak gehitzearen bitartezkoa. Hiru gradu lortzen dira: 1. gradua: hagitz, asko, aunitz, ondo, ongi, oso, arras, txit, txoil, honen/horren/hain ... 2. gradua: - Azentu bidez: áarras poliki (AN): en muy buen estado - 1. gradukoak errepikaturik: oso-oso ona da (G): es buenísima/o - Adberbioak eta adjetiboak gehiturik: halako, ahalena, eder, gaizto, porrokatu gaizto ahalena (G): malo más que malo halako ederra da (G): es hermosísima/o - Harridurazkoez: huraxe bazen, bai, astotxo! (G): era un grandísimo animal 3. gradua: - Azentu bidez: óooso ona da - halako, ahalena, eder, gaizto, porrokatu adjetibo-adberbioei silaba luzatuaz eta azentuatuaz lortuak: langile póorrokatua (AN, G): muy-muy-muy trabajador Lehenengo graduko adberbioak errepikatuta: arras-arras-arras pozik
(AN): contenta sobremanera 4. gradua: Azentu bidez eta bokalak lutzatuaz: háaaalako handia da: es extraordinariamente grande Adberbioak errepikaturik: oso-oso-oso-oso ona da: es extraordinariamente buena Ezin/ezinda gehi baino gehi -ago egituraz: ezinda gehiago hobea (G): inmejorable 3. Beste iturri batzuetatikakoak J. Mokoroaren (1990) lana hartu da oinarritzat atal hau gauzatzeko. Hitz-elkarketetako gidoietan kontraesanik aurkituz gero, artikulugileari -gehienbat- zein Mokoroari (beraz, hainbat idazleri) leporatu. Honako testigantza hauetan gaur egungo arau ortografikoak erabili dira, batzuetan adizkiak batuaz ematen direlarik, jatorrizkoan tokian tokikoak agertu arren, aldaketa horrek adjetiboa nola eratu den ikustea galarazten ez duelakoan. 3.1. Superlatibo erlatiboa Atal gisa agertzen denez gero, aipatu liburuko bigarren alean, bere hartan uztea egokitzat jota, hona hemen laburpentxo bat: Adizki jokatua + erlatiboa: dagozanik onenetarikoak
(B): los mejores que hay Adjetiboa errepikatuaz: onik onena (G): la mejor
de todas Hitz edo sintagmaren bat gehituaz: aspaldikorik gurienak (G):
los más lisos vistos -en gehi -ik atzizki soila: horrek du hirina xurienik (AN, L): la harina más blanca Izena bera errepikatuaz: kalte guztien gaineko kaltea (L): el daño mayor de todos Aposizioan: garestieneko olioa (G): aceite del más caro 3.2. Pertsona- eta herri-ezizen batzuk. Hauetariko batzuk adjetiboen artean sailkatzea zalantzagarritzat jo liteke, nahiz benetan zeregin hori bete. Ahor zenbait adibide: Patxi Agure (B): "calvo" Ez dira ahantzi behar, bestalde, hainbat herritakoek dituzten ezizenak. Besteen antzera, zerrenda honek ere ez du agortzailea izan gura: Txintxarri (G): Alegikoak 3.3. Oina besteko zapata (anabasa) Adjetibo batzuk sail batean baino gehiagotan egon daitezke, iritziak-iritzi. Nolanahi ere den, beste nonbait esan legez, sailkapen "taxonomiko" agortzaile eta erabat zehatza eskaini baino, normalean pobretzat jo izandako euskal adjetibazioaren joritasuna erakutsi nahi izan da. Ikusiko denez, sailkapena egiteko ez da irizpide bakarra erabili, alegia: morfologikoa, sintaktikoa..., nahasian agertzen dira, azpimarratu nahi den alderdiak hala aginduta. 3.3.1. "-ko"ren bitartez loturiko batzuk Hona hemen atal jorienetariko bat, ikus daitekeenez, deklinabide-atzizkidun ele ugari eta hainbat kategoria gramatikal ere adjetibo bilakatzen baititu. Altzori emandako sailean -korekikoak zehatz eta mehatz sailkatzen direnez, hemen bereizketarik gabe eman dira, horietako batzuk sailkatzen zailak ere badirelako. Hala ere, bertora ez dira denak jaso, beste zenbait ataletan bereziki nabarmendu nahi izan diren bestetzuk daudelako. nonahiko jan-ontzaile (NG):
buena cocinera 3.3.2. Aditza/izena + barik/gabe(ko)a ...urte bete gabeko neska
(G): chica menor de ... 3.3.3.- Adizki jokatua gehi -ko jan nazazuko dago (B): está que dice "cómeme" hordagoko bazkal-afari (B): comida y cena de primera clase 3.3.4.- "-zko" Aita Villasantek bere "Estudios de Sintaxis Vasca" liburuan adjetibaziorako oso baliabide emankortzat jo arren, Mokoroak jasotakoen artean ez da hainbestetan ikusten, ezta Altzoren adibideetan ere. herri jaungoikozko (B): pueblo piadoso 3.3.5. Metaforak, irudiak, konparazioak... Barruti honetan denetarik agertzen da, alegia, morfologia edo sintaxiaren aldetik beste nonbait ere sailka daitezkeenak. Hala ere, banan-banako baliokidetzen mugak gainditzeko orduan honelakoek duten garrantzia nabarmentzearren, baliabide gisako atal hau eranstea erabaki da. Zer esanik ez, honetan ere -kodunak nagusi. oina besteko zapata (B):
zapato de su medida 3.3.6.- "-dun" atzizkiaren bidezkoak aurpegi tximurdun atso
(B): vieja arrugadita 3.3.7.- Hurrenkera bereziak Lehen esan bezala, irizpide bat baino gehiago ibili da eskuhartzean. Oraingo honetan ohikoak ez diren hurrenkera batzuk jaso dira. Bat baino gehiago -ko atzikiaz eratua. egun gaztetakoak (B): años
de juventud 3.3.8. Partizipioa gehi beste elementuren bat oinarrian gainetik beherera batean ehoa
(L): tejida de una pieza de arriba a abajo 3.3.9. Izen-elkarketa bidezkoak zilegi-lur (G): tierra
comunal 3.3.10. Sintagma bat adjetibo gisa Ondoko adibideotan adjetibodun izen-sintagma batek adjetiboarena egiten du. Ipurtandi eta horren modukotzat jo daitezke. Hala ere, baliabideak baliabide, sail gisa eman dira. gizon zorro handi (L):
panzudo 3.3.11. Modifikatzailedunak Adjetiboari zerbait eransten dioten osagaiena teorialari gehienek jorraturiko alorra da. Hona hemen aipagarri irudituriko ale batzuk, gutxiagotan aipatuak. gogotik gizena izan (G):
hombre muy gordo 3.3.12. Enfasi bidezko adjetibazioa Euskal adjetiboaz ari izan diren pentsalari gehienek aipatu dute sail hau. Mokoroaren lanean honelakoak ediren dira: Hau bai dagoela neskatxa!
(GB): chica lucida 3.3.13. Ezezkoak Hauek ere morfologia aldetik beste sailen batean sailka litezkeen arren, baliabide gisa nabarmentzekoak dirudite. ezin-janeko (G): incomestible 3.3.14. Ikuspegi desberdinak. Itzulpena hizkuntzen kutsadura semantikorako bide ia oharkabea da, batez ere maiztasun handiko esamoldeetan. Jarraian jasotakoetan, segur aski, gazteleraz "caída fea" esan liteke, edo "herida con mala pinta", baina bertara bildurikoak dira Mokoroak emandako itzulpenak. Finean, Vinay eta Darbelnet-en ihardunbideetariko baten aurrean geundeke, garrantzi handikoa, arroztasunerako bidea izan daitekeelako xede-hizkuntzan zuzen eta artez eman ezean. Jakina, afera hau ez da adjetiboena soilik, aditzekin ere usu izaten baita: "gatza eman" = "echar sal", "hacer ruido" = zarata atera". Baina adjetiboa idazgaia izanik, bego atal hau ohar gisa. erori itsusi (L): mala caída ikusi txarreko ebaki (G): herida de feo aspecto 3.3.15. Atzizkidunak lur behar-erraza (B): tierra facil de labrar lur erabilerraza (B): tierra fácil de remover 3.3.16. Erlatibodunak Erlatiboa oso bide ezaguna dela jakinik, berezitzat jotako erakusgarri batzuk baino ez. guztiahaldagiena (B): todopoderosa 3.3.17. Nahas-mahasa Atal honetara beste sailetan ondo egokitzen ez direnak edo esamolde gisa nabarmentzat jotako batzuk bildu dira. ibil-gona (B): falda de
calle 3.3.18.- Kategori aldaketak. Oso atal garrantzitsua litzateke, eta hala aitortzen du Euskaltzaindiak ere, norabide bikoa denez gero, alegia, sorburukoan adjetiboa ez denak xede-hizkuntzan adjetiboa lagun eramatea gerta daiteke eta alderantziz, sorburukoan adjetiboa agertu arren, xedekoan halakoren izpirik egon ez. Ondorioz, horrelakoak nekez aurkitzen dira hiztegi bidez, Vinay eta Darbelnet-ek aipaturiko itzulpen-ihardunbideen alorrera lerratu beharra legokeelarik. Ikus daitekeenez, luze bai luze da saila, eta, zoritxarrez (?), hiztegiari orpoz-ozpo jarraiki itzultzen dutenen kaltean, hiztegi bidez nekez argitzekoa. gabe (G): persona inepta 3.3.19. Erdaratikako adjetiboak Ahor beste sail bat hiztegietan nekezago agertzen dena, hiztegigile gehienek nolabaiteko beldurra, higuina edo begirunea dietelako halakoei. Horrela, mailegu irentsiak, irensgabeak eta murtxikatzen hasi berrikoak agertzen dira eguneroko hizkeran, horietako batzuek islada izaten dutenak herri-literaturatik hurbil dauden izkribuetan, baina askotan hortik igaro gabe. edale maju 3.4. Adjetibo-atzizkiak Adjetiboak sortzen dituzten atzizkiak sail modura ez dira berariaz inon aipatzen. Hori dela-eta, Jesus Mari Agirreren "Euskal gramatika deskriptiboa" lanera (1991, 1.180. orrialdetik aurrera) jo izan da. Honako meta hau eskaintzen da bertan. Lekukotasunen berri zehatzagoa jaso nahi izanez gero, begira bitez aipaturiko liburuan. a) Sujetoa: -gin: "Zurgiña zen ogipidez" b) Ugaritasuna -tsu: "(...) jardun gogotsuetan
egoteko" c) Joera -or: "Noiztanik da gizona pentsakorra?" d) Erlatiboa -ar (-tiar, -liar): "Mutil gaztea,
goiztarra, (...)" f) Baloratiboa -garri: "Topa, beraz, guztion
osasungarri" g) Gabezia: -gabe: "esakeran tolesgabea" 3.5.- Adjetiboak konposaeran Zuzenean zein zeharka agertu diren arren, adjetibazio-bide garrantzitsu honi aipu egiteko, hona hemen, atzera ere, "Euskal gramatika deskriptiboa" (1991, 1.226. orrialdetik aurrera). 3.5.1. Adjetibo-bikoteak a) Erlaziorik gabeko adjetiboak: "Zer eta otso haundi-beldurgarri bat (...)" b) Adjetibo kontrajarriak: "Hiregana eta hiregatik hurbil-urrunka dabilen arraunlari (...)" c) Berrespen-bikoteak: "(...) bere buruan erabilen estu-larria" 3.5.2.- Izena eta adjetiboa a) Adjetibo arrunt gisa "txakame, txotxapaindu, buztanikara, diruzale, (...)" b) Izate edo jarrerazko balorazioa "odol-bero" "odol-gaizto" c) Portaerazko kalifikazioa "giza mordo fedebero" d) Lokarri sintaktikoz jokatua "(...) ziñoan atso gerrilodi, gonamotz, eskuzikindun batek" e) Izena eta partizipioa "(...) etsia eta gogo-urritua" f) Izena eta adjetibo eratorria "Eta, hik, Fullini, tunel-egile etsi erraz ohore-gose horrek?" g) Atzizki bidezkoa "Denbora guzia begi-betegarri eta gorputz-arimen atsegingarri" 3.5.3.- Adberbioa eta adjetiboa a) Adberbioa eta adjetibo hutsa "(...) beti-garbi bat, erdoi-ezin bat" b) Adberbioa eta partizipioa zein aditz eratorbidezkoa "kritiko asko-jakinak" 3.5.4.- Aditza eta adjetiboa Aditzei gaitz, erraz, min, zain baloratiboak eta berri, zahar aspektualak eransten zaizkie. "Osasuna oso gauza galdu erreza zala irakatsiaz" 3.5.5.- Izena eta izena a) Izen hutsa gehi izen hutsa "Inork pentsa zezakeen baino astolapiko handiagoa baitzen" b) Adjetiboa eta izena "Basurde horrek txiki-arraio egingo gintuzke" c) Aditza eta izena "Konta-katiluren bat (...)" 3.5.6.- Aditza eta izena "Ate gibelean geratu zen adimin ibiltaria" 3.5.7.- Bestelako egiturak a) Ezeztapenak "Baina orain eta hemen behar dudanik zer gutxi eta zer gauzaezak" b) Bikote kontrajarrizkoak "Catalunya erri nai-ta-ezin bat omen da" 4.- Eremu semantiko bat zedarritu nahian Mokoroaren "Ortik eta emendik" (1990) horretatik ateratako laginetik (bi ale potoloen zazpiren bat), hona hemen "handi" adjetibo ezaguna zenbat aldiz agertzen den. Irakurlea, gaztelerazko sarrerei erreparatuz gero, berehala konturatuko da sarreran aipaturiko hiztegi elebidunen segadak zenbaterainokoak izan daitezkeen. Adibidez, ezagun-lagun eskolatuei "poderoso" euskaraz nola esaten den galdetu, ea zenbatek ematen duen "esku handikoa" edo antzeko zerbait. - gizon handi usteko (G): hombres
que se creen importantes 5.- Irteera Amaitzeko, Ludwig Wittgenstein-en berbak erabiliko ditugu, Jose Luis Alvarez Santa Cristinak eman bezala: "Eguneroko hizkuntzan arrunt sarritan suertatzen da hitz berak modu eta molde desberdinez izendatzea -ikur desberdinei dagokiela, beraz- edo bi hitz, modu eta molde desberdinez izendatzen dutelarik, itxuraz modu desberdinez enplegatuak izatea perpausean. Honela, 'da' hitza kopula gisa agertzen da, berdintasun-zeinu gisa eta existentziaren adierazpen gisa; 'existitu', aditz iragangaitz gisa, 'joan' bezala; 'identiko', adjetibo gisa; zerbaitetaz hitz egiten dugu; baina baita halaber gertatzen ari den zerbaitetaz. 'Gorri gorri da' perpausean -non lehenengo hitza pertsona-izena den eta azkena adjetibo bat- hitzok ez dute esannahi desberdina soilik, ikur desberdinak baitira baizik." (...) "Hartara, 'Sokrates identiko da'-k ez du deus esaten, 'identiko' hitzari, adjetibo gisa, ez diogulako inolazko esannahirik eman. Zeren eta berdintasun-zeinu bezala agertzen denean, modu eta molde guztiz bestelakoez sinbolizatzen baitu -izendatze-erlazioa beste baita-; ikurra ere, beraz, guztiz desberdina da bi kasuetan; ikur biek zeinua dute soilik, ustekabean, amankomunean". BIBLIOGRAFIA LAMIQUIZ, V., Lingüística española, Publicaciones de la Universidad de Sevilla, Sevilla, 1975. NEWMARK, P., Manual de traducción, Catedra, Madril, 1992. AGIRRE, J. M., Euskal gramatika deskriptiboa, Labayru Ikastegia, Bilbao, 1991. LAFITTE, P., Grammaire basque, Baiona, 1962. MITXELENA, K., "Nombre y verbo en la etimología vasca" in Fontes Linguae Vasconum, 1970. VILLASANTE, L., Estudios de sintaxis vasca, Editorial Franciscana, Aranzazu, Oñati, 1983. EUSKALTZAINDIA, Euskal gramatika. Lehen urratsak, Euskaltzaindia & Nafarroako Autonomi Elkartea, Nafarroa, 1985. DE ALTZO, D., Estudio sobre el euskara hablado, Donostia, 1961. MOKOROA, Justo M., Ortik eta emendik. Repertorio de locuciones del habla popular vasca. Labayru, Eusko Jaurlaritza, Etor. Bilbao, 1990. WITTGENSTEIN, L., Tractatus logico-philosophicus,
Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao, 1990.
|
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||