EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Senez 31 (2006)
Senez 30 (2006)
Senez 29 (2005)
Senez 28 (2005)
Senez 27 (2004)
Senez 26 (2003)
Senez 25 (2002)
Senez 24 (2002, ale berezia)
Senez 23 (2001)
Senez 22 (2000)
Senez 21 (1999)
Senez 20 (1998)
Senez 19 (1997)
Senez 18 (1996)
Senez 17 (1996)
Senez 16 (1995)
Senez 15 (1994)
Senez 14 (1993)
Senez 13 (1992)
Senez 12 (1991)
Senez 11 (1991)
Senez 10 (1990)
Senez 9 (1990)
Senez 8 (1990)
Senez 7 (1989)
Senez 6 (1986)
Senez 5 (1986)
Senez 4 (1985)
Senez 3 (1985)
Senez 2 (1985)
Senez 1 (1984)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 23 (2001)

Data: 2001eko azaroa

Senez 23 (2001)

Aurkezpena - Gotzon Egia

Hona, irakurle, XXI. mendeko Senez aldizkariaren lehen zenbakia. Mende berri, bide berri, horrela labur genezake garai honetan EIZIEk bizi duen giroa. Mendearen atari, joan den urteotan elkartearen zeregin nagusietako bat izan den Literatura Unibertsaleko bilduma bidegurutze batera heldu da: 100 izenburura bitarteko azken aleak euskaratze bidean dira, eta laster argitaraturik izanen dira. Lehenengo lanak 1990ean kaleratzen hasi zirenetik, bildumak literatur itzulpengintzari eragin dion bizi arnasa eta itxuraldaketa guztizkoak izan direna gutxik ukatuko dute. Gutxiagok, oraindik, zuhurtasunez jokatu nahi izatera, urratutako bideari jarraitzea ezinbestekoa dena. Eskuartean duzun ale honekin bateratsu abiarazi ditu EIZIEk, beraz, bildumaren jarraitzaile izango diren itzulpen lanak bideratzeko eginbideak.

Olerki itzulpenaz abiatu nahi izan dugu aurtengoan ere, Fernando Pessoa portugaldar poeta handiaren olerkiak argitaratuaz. Olerkiok euskaraturik agertuak ziren han eta hemen, aspaldiko literatur aldizkarietan, eta eskuraezintzat jo behar genituen, baldin eta Susa Argitaletxeak berriki Ibiñagabeitia Proiektuan dotore bildu izan ez balitu. Guk, jakina, hortik hartu ditugu eta Susari lan bikainaz gain baimena ere eskertu behar diogu.

Literatur itzulpengintzari eta gure bildumari loturik dira hurrengo bi lanak. Alde batetik, Iñaki Aldekoari eta Mari Jose Olaziregiri bildumaren bilana eskatu genien, arestian aipatzen genuen bidegurutzera iritsiak garelarik, ez bakarrik egindako bideari neurria hartzeko, baizik batez ere etorkizuneko urratsei so egiteko. Beste aldetik, haur eta gazte literaturaren esparruan Nafarroan irakasleen prestakuntzan izandako esperientziaren berri ematen digute Migel Asiainek eta Arazeli Montesek.

Itzulpen munduko berri, iritzi eta hausnarketa saila luze bezain joria dator jarraian. Lanbidearen gorabehera eta albo-inguruen eraginaren lekuko politak dira, zein bere jatorrian, Zelai Nikolasen eta Koldo Biguriren lanak. Aspaldian luze-zabal jorratutako gaia, Bibliaren itzulpena, berritzera datorkigu Ramon Irizarren artikulu jantzi eta ongi dokumentatua. Erdaraz besterenetan plazaratutako bi lan datoz gero, Iñaxio Lopez de Aranak eta Joan Mari Mendizabalek bikain euskaraturik; itzultzailearen zereginari estuki lotuak dira, bai Bernardo Atxagaren aspaldiko hitzaldia, bai Ros Schwartz eta Nicholas de Langeren arteko solasaldia, eta hausnar gai franko mamitsuak eskaintzen dizkigute. Sail horren bukaeran, Gotzon Egiak itzulpengintzaren mesedetan ordenagailuari lan mekanikoak hobeki eginarazteko proposamenak egiten ditu.

Amaitzeko, argitaratu berri den Homo faber obraren itzulpenaz eta euskal itzulpengintzaren inguruko beste makina bat kontuz Joxe Agustin Arrietak eta Juan Garziak izandako solasaldia jaso dugu.

AURKIBIDEA

Fernando Pessoaren zenbait poema euskaraz
Zenbait gogoeta «Literatura Unibertsala» bildumaz - Iñaki Aldekoa, Mari Jose Olaziregi
Haur eta gazte literatura, irakasleen prestakuntza gai - Migel Asiain, Arazeli Montes
Neure sentimendua nahi det deklaratu, itzulpengintzan nago hori ezin ukatu - Zelai Nikolas
Elebitasuna Arabako Biltzar Nagusietan - Koldo Biguri
Elizen Arteko Biblia, berriro - Ramon Irizar
Hitzaldia literaturaz eta itzulpengintzaz - Bernardo Atxaga
Jatorrizkoa aldatu... noraino? - Ros Schwartz eta Nicholas de Lange solasean
Aurkitu eta ordeztu aurreratua MS Word testu trataeran - Gotzon Egia
Homo faber - Joxe Austin Arrietaren eta Juan Garziaren arteko elkarrizketa

Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net