EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena - Beatriz Zabalondo
Atarikoa - Beatriz Zabalondo
Bikoizketa, hizketaren lantegia - Jesus Eguzkitza
Euskarazko Bikoizketa-Topaketa - Iñaki Zubizarreta
Zinemarako euskarazko bikoizketa - Marian Galarraga
Bezeroaren ikuspegia - Asier Larrinaga Larrazabal
Laburpena - Beatriz Zabalondo
Zazpi ohar Kataluniako telebista-bikoizketari buruz - Josep M. Carbó
Euskarazko bikoizketaren historia - Asier Larrinaga Larrazabal
Itzulpengintza eta bikoizketa Galizian - Xoan Montero Domínguez

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 34 (2007) »  Laburpena - Beatriz Zabalondo

Inprimatu

Data: 2008ko otsaila

Laburpena - Beatriz Zabalondo

Eguna amaitzeko, eskerrik asko hemen egon zareten eta parte-hartzaile guztioi.

Honenbestez, bada, hementxe utziko dugu Euskarazko Bikoizketaren inguruko Jardunaldi hau.

Labur-labur aipatuko dugu eguna zertan izan den: goizeko lehen bi saioetan, Jesus Eguzkitzak eta Iñaki Zubizarretak hizkuntzaren alderditik aztertu dute ETBrako euskarazko bikoizketa: aurreprodukzio, produkzio eta postprodukzio faseetan zer alderdi jorratzen diren eta zertan jartzen den arreta ikusi dugu. Ofizioaren eta eskarmentuaren bihotzetik azaldu dizkigute ikus-entzunezko itzulpenaren xehetasun guztiak eta lanbidearen nondik norakoak. Adibide ugariz hornituta, gainera.

Euskararen biziberritzeak nondik jo behar duen bikoizketari dagokion alorrean, eta zergatik den garrantzitsua azaldu du Iñaki Zubizarretak.

Zinemarako euskaraz bizkoizteak dakartzan are zailtasun handiagoen berri eman digu Marian Galarragak ondoren. Eman dizkigun azalpenekin ohartu gara industria honetan, euskaraz ere lan egin nahi bada, ez dela nahikoa ondo lan egitea. Are: ez da bikoizketaren kalitatea zalantzan dagoena. Aldiz, zinema-banatzaile handiekin buruz burukoa gainditzeak eta merkatuaren legeari aurre egiteak ematen ditu buruhauste nekagarrienak.

Kezka hitza agertu da behin baino gehiagotan, bai telebistarako, bai zinemarako alorrean. Eta kezka horren laino batek ilundu du tarteka hizlari-entzuleen jarduna.

Arratsaldeko saioan, Asier Larrinaga bezeroaren ikuspegia azaltzen saiatu da. Batez ere, bereizi nahi izan du bezeroa ez dela beti bat, eta ikuspegiak aladatu ahala rolak ere aldetzen direla.

Plan estrategikoaren berri eta aro berriaz aritu denean, bikoizketaren definizoa eman digu, eta horretxekin amaitu nahi nuke: telebistaren aurrean jarritakoan edo zinemara goazenean euskarazko filmak ikustera, gogoan izan dezagun denok zer dagoen profesionalon buruan. Hauxe da definizioa: “Erdaretan sortutako telebista programak euskarara ekartzea, euskal ikusleak ahalegin plusik gabe, ondo entretenitzeko”.

Besterik gabe, hauxe izan da guztia. Eskerrik asko eta hurren arte.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net