Data: 2010eko urria
Carmina Burana. Zenbait kontu profano - Karlos del Olmo
Irakurri artikulua pdf formatuan.
1934an Orffen eskuetara Erdi Aroko alemanez eta latinez idatzitako eskuizkribu bat heldu zen. Carmina (kanta, latinez) Burana (Beurengo monasterioan aurkitu zutelako) bilduma garai hartan Europa alde hartako adituek ezagutzen zuten Erdi Aroko kanta bildumarik garrantzitsuena zen. Estiria inguruan 1220tik 1250era bitartean idatzia, 1847an plazaratu zuen Andreas Schmeller-ek. Bilduma irakurri eta egun gutxiren bueltan, musikariak zegoeneko landuta zituen kantata eszeniko baten oinarriak, eta 1935a eta 1936a bitartean partitura paratzen hasi zen. Carl Orffek jatorrizko bildumako poema batzuk besterik ez zuen aukeratu, bilduma askozaz ere zabalagoa delako.
Ordura arte jendeak Orff ezagutzen zuen musika pedagogoa eta antzinako musikan aditua zen aldetik, baina 1937an Carmina Burana Alemanian estreinatu zuenetik, konposatzaile gisan ere ospe handia bereganatu zuen. Egun oso entzutetsua izan arren, hasieran kritikariek ez zuten obra lar ondo hartu: musika aldetik, halako jazz ukitu batzuk igartzen zizkioten, lirikari dagokionez, ordea, letra “ulergaitza” gertatzen zela zioten. Orffek Cantiones profanae cantoribus et choris cantandae comitantibus instrumentis atque imaginibus magicis deitura gaineratu zien, hau da, kantari eta koreutentzako kantu laikoak, instrumentuekin eta irudi magikoekin xaramelatu beharrekoak.
Bilduma benetako summa poetica moduan gorde zuten monasterioan 1806a arte, urte hartan sekularizatu ziren-eta Inperio Sakroaren Estatuak. Oso aldi biziaren lekukotasuna ematen dute neurtitzek, Erdi Aroaz badihardugu ere, XII. mendean mundu modernorako bilakabidea hasia zela esan dezakegulako. Inperioko Erroma desegin ostean, menderik mende kultura monasterioetara aterpetu zen, klero erregularraren ondare bihurturik, batez ere ordena beneditarren adar ezberdin eta ugariek (klunitarrak, zistertarrak) eraentzen zutela. Hiriak sendotu ahala, beste kultura mota bat garatuz joan zen, alde zituena errege-erreginen babesa eta obispoen sustapena (ez zituzten oso begi onez ikusten monjeak). Eta monasterioen ingurukoa barik, kultura berri hura sekularra zen, mundutarra.
Monasterioetako kulturaren eta sekularraren arteko kontrakarraren haragitzerik nabarmenena San Bernardo Clairvauxkoaren eta Pedro Abelardo filosofoaren arteko auzia dugu. Azkena egun ezagun-ezaguna dugu Eloisari zion onerizkoaren inguruan eraturiko legendaren ondorioz. Sinesmen arerio biek elkarri aurpegiko larruak ondo ere ondo ikusi zizkioten 1140. urtean, Sens-eko kontzilioan. Batzar hark Abelardoren tesiei gaitz iritzi bazien ere, ez zuen lortu garai hartako gizarteak filosofo maitemindua gizakion pentsamenduaren gailur argitsuenetako batzat jotzea galarazterik. San Bernardok, Abelardori azpia jatearren, ikur biblikoen mendean bizi zen garai batean, pentsalariari Goliat deitu zion, Txerrenen beraren osagai txar guztien pertsonifikaziotzat zutelako. Izengoiti horretatik ei dator “goliardo” izendatzea Carmina horien egile izan litezkeen poetei. Nortzuk ziren, ordea, goliardo entzutetsuak?
Arte hartan, Europako bideak pelegrinek eta gerrariek beste inork ez zituen higatzen. Apur-apurka ikasleen ibilgu ere bihurtzen hasi ziren, unibertsitate eta kolegioak eratu ahala. Dena dela, garai hartako gizarte lotuan askatasun apur bat izateko modurik onena kleriko sartzea zen; ez zegoen, barren, zertan apaiz ordenatu, tontsura jasotzea nahikoa zen eliz estamentuari atxikitzeko. Oso erlijio bokazio sendorik ez zuten kleriko haiek, loturarik gabeko eliz jende alderraia izanik, clerici vagantes izeneko ordenak eratu ohi zituzten, eta jaiotzen ari ziren unibertsitate eta eskoletako ikasleekin batera, goliardoen gizarte klasea hezurmamitu zuten. Goliardo zeritzeten, arestian esan legez, eliza katolikoaren sinbologian Goliat gauza txar askoren ikur garbi eta ezaguna zelako. Goliardoek bizipoza, mundu honetako plazerak, haragizko amodioa eta natur zaletasuna aldeztu ez ezik, gizarte eta eliz estamentu ofizialei sano kritika satirikoak egiten ere zizkieten. Erdi Aroak izan ohi duen iluntasun sona horretatik oso urrun ziren, beraz, bizi jomugaren aldetik.
Literatur osagaiari gagozkiola, Goliardoen mugimendu poetikoa Alemanian, Ingalaterran, Frantzian eta Espainian garatu zen, espezialki, XI. mendetik XIII.era bitartean. Oso giro landu eta literaturzalean sortu zen joera, eta idazlariak Eliza ofizialeko kleriko, ikasle edo kapare izan ohi ziren, erretorika latindarra eta klasikoen literatura ondo menperatzen zituztenak. Eliza Katoliko ofizialaren kezketatik eta gizarte modu arruntetik ihesi, bizilege alaiago batera alde eginez, haien literatur kezka eta sormena inguruko giroa satirizatzeko poesiak sortzera bideratu zituzten: liturgiako eresien seriotasuna eta maiestatea parodiatzen zituzten, ikasle pikaroen malezia eta pikardia goraipatzen eta gaitzat ardoa eta maitasuna erabiltzen. Poesia landuari berrikuntza ekarri zioten, unibertsitateko katedratik eta tenpluko pulpitutik tabernara eta putetxera eraman zutelako, baina ez herri xehea dibertiarazteko asmoz, herritarrak nekez uler baitzitzakeen latin jori hura eta halako txiste intelektualak. Hartzaileek, beraz, gutxiengo elitista bat eratzen zuten, goliardoen poesia oso prestakuntza intelektual handia zutenek besterik ezin zutenetik behar bezala dastatu. Hara hor kantu sorta profano hau hobeto ulertzeko zenbait lorratz.
| FORTUNA IMPERATRIX MUNDI | FORTUNA, MUNDUKO ENPERATRIZA | |
| 1. O Fortuna O Fortuna velut luna statu variabilis, semper crescis aut decrescis; vita detestabilis nunc obdurat et tunc curat ludo mentis aciem egestatem, potestatem dissolvit ut glaciem. Sors immanis Sors salutis |
1. Oi, Fortuna Oi, Fortuna, nola iretargia burubidez aldagarria, beti goraldian edo beheraldian!; bizi gaitzesgarriak aurrena du sorgortzen eta gero akuilatzen, olgetan, adimen zorrotza; pobrezia, aginpidea urtuta izotza legez. Zori odoltia Osasun zoria |
|
| 2. Fortune plango vulnera Fortune plango vulnera stillantibus ocellis quod sua michi munera subtrahit rebellis. Verum est, quod legitur, fronte capillata, sed plerumque sequitur occasio calvata. In Fortune solio Fortune rota volvitur: |
2. Fortunak zaurituta negar degit Fortunak zaurituta negar degit begi malkotsuekin, bere faboreak dizkidalako kendu moldakaitz horrek. Egia da, hala leitzen baita, geroko gereziekin, esaerak hala darraio, ezin dela ase inor. Fortunaren tronuan Fortunaren gurpila biraka: |
|
| IV.- IN TABERNA | IV.- TABERNAN | |
| 11. Estuans interius Estatus interius ira vehementi in amaritudine loquor mee menti: factus de materia, cinis elementi similis sum folio, de quo ludunt venti. Cum sit enim proprium Feror ego veluti Mihi cordis gravitas Via lata gradior |
11. Barnetik garretan Barnetik garretan ira sukorrez garraztasunean neurekiko berbetan: materiaz egina, errauts ekaiaz hostoa dirudit, haizearen jostagarria. Berezko izan arren Ni eramaten uzten diet Bihotz zentzutasunari Bide zabaletik nabil |
|
| 12. Olim lacus colueram Olim lacus colueram, olim pulcher extiteram, dum cignus ego fueram. Miser, miser! Girat, regirat garcifer; Miser, miser! Nunc in scutella iaceo, Miser, miser! |
12. Antzina lakuak apaintzen Antzina lakuak apaintzen, antzina galant agertzen, artean zisnea nintzen. Erru-errukarria! Jira-biraka nau sukalkinak; Erru-errukarria! Orain erretiluan natza Erru-errukarria! |
|
|
14. In taberna quando sumus In taberna quando sumus non curamus quit sit humus, sed ad ludum properamus, cui semper insudamus. Quid agatur in taberna, ubi nummus est pincerna, hoc est opus ut queratur, si quid loquar, audiatur. Quidam ludunt, quidam bibunt, Primo pro nummata vini, Octies pro fratribus perversis, Bibit hera, bibit herus Bibit pauper et egrotus, Parum sexcente nummate |
14. Tabernan gaituzula Tabernan gaituzula heriok guri bost ardura, jokora jotzen dugu orduan, beti izerdi koipetuan. Tabernan ari garela, non sosa den edari bidea, horra hor ulertu ezina, beraz, adi ezazue nire ekina. Nor jokoan, nor edanean, Lehena ardoak aberastuaren alde, Zortzigarrena frai perbertsoen alde, Edale andrea, edale jauna, Edale behartsua eta gaixoa, Gutxi seiehun txanponek |
|
|
18. Circa mea pectora Circa mea pectora multa sunt suspiria de tua pulchritudine, quae me laedunt misere. Manda liet, manda liet, Tui lucent oculi Manda liet, manda liet, Vellet Deus, vellent dii, Manda liet, manda liet, |
18. Nire bularretik Nire bularretik hainbat aiene sortzen zure edertasunagatik, maluruski nautenak zauritzen. Zoaz eresi, zoaz kanta, Dirdira dituzu begiak Zoaz eresi, zoaz kanta, Alajainkoa, alajainkoak Zoaz eresi, zoaz kanta, |
|
|
22. Tempus est iocundum Tempus est iocundum, o virgines, modo congaudete vos iuvenes. Oh - oh, totus floreo, Mea me comfortat Oh - oh, totus floreo, Tempore brumali Oh - oh, totus floreo, Mea mecum ludit Oh - oh, totus floreo, Veni, domicella, Oh - oh, totus floreo, |
22. Denbora alaia da Denbora alaia da, oi, birjinak, jostatu gisara zuek gazteak. Oi, oi, guztiz loraturik, Naretzen nau Oi, oi, guztiz loraturik, Negu partean Oi, oi, guztiz loraturik, Jostari nau jartzen Oi, oi, guztiz loraturik, Zatoz, dontzeila, Oi, oi, guztiz loraturik, |
|
| BLANZIFLOR ET HELENA | LILIZURI ETA HELENA | |
| 24. Ave formosissima Ave formosissima, gemma pretiosa, ave decus virginum, virgo gloriosa, ave mundi luminar, ave mundi rosa, Blanziflor et Helena, Venus generosa! |
24. Agur ederrik ederrena Agur ederrik ederrena, gema preziosoa, agur birjinen dirdira, birjina loriosa, agur munduaren argia, agur munduaren arrosa, Lilizuri eta Helena, Venus emankorra! |
|




