"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma
EIZIEk aspaldi ekin zion aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileen lana aitortu eta berreskuratzeko ahaleginari, eta horren emaitza izan da Itzultzaile aitzindariak izeneko bilduma berri hau (ohorezko bazkide izendatu genituen lanak biltzen dituen hiru Itzulpen-Antologia ere argitaratu ditu elkarteak).
Orain arte hiru itzulpen argitaratu dira bilduma honetan, CEDROren laguntzari esker, eta Inazio Mujika idazle eta editoreak prestatu ditu edizio guztiak: Dickens-en Eguarri abestia (The Christmas Carol), Luzearrek itzulia; Schiller-en Wilhelm Tell, Inazio Goenagak itzulia, eta P.B Kyneren Garailea.


