| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » EIZIE Elkartea |
||||||||||||||||||||||
EIZIE ElkarteaEIZIEk euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen ditu. Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen, honako helburu hauen arabera jarduteko asmoz:
EIZIE beste bi elkartetako kide da: nazioarte mailan FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartekoa, eta Europa mailan CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartekoa. AntolaeraElkartearen aginte gorena Biltzar Nagusiak dauka, bazkide guztiek osatua. Bi urtez behin, bazkideok Zuzendaritza Batzordea hautatzen dugu. 2008 urtean: Kargudunak: Kargudunez gain, ondoko hauek dira batzordekideak: Eta sailen arabera honako hauek: Horrez gain, hainbat arlotako jardueretan sortzen diren beharrei erantzuteko lan-taldeak osatzen dira: Elkartearen zerbitzuak Elkarteak bere bazkideei era askotako zerbitzuak ematen dizkie; besteak beste: ArgitalpenakSENEZ itzulpengintzaren teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria da; urtean behin argitaratzen dugu, eta, aldian behin, ale monografikoak ere kaleratzen dira. Itzulpen Antologia I, II eta III ohorezko bazkide izendatu ditugunen lanak biltzen dituzten hiru antologiak. Bestalde, Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bildumako liburuak Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek kaleratzen dituzte. |
|||||||||||||||||||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
|||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||