EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Bazkide izan nahi al duzu?
EIZIEko kideak
Hizkuntzen kodeak

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  EIZIE Elkartea »  Bazkide izan nahi al duzu?

Bazkide izan nahi al duzu?

Baldintza hauetako bat bete beharko da EIZIEko kide izateko :

Baldintza profesionalak

a) Itzultzaile edo interprete izateko ikasketak egin izana, Euskal Herriko zein kanpoko edozein unibertsitate edo eskolatan.
b) Euskarara edo euskaratik bi liburu itzuli eta argitaratu izana, edo bi libururen parekotzat jo daitekeen orri-kopurua itzuli izana.
c) Itzultzaile edo zuzentzaile lanpostu batean gutxienez urte betean jardun izana, betiere sorburu hizkuntza edo xede hizkuntza euskara izanik.
d) Interprete lanetan gutxienez 50 orduz jardun izana, sorburu hizkuntza edo xede hizkuntza euskara izanik.

Hizkuntzazko baldintzak

EIZIEko kide izan nahi duenak euskaraz badakiela frogatu beharko du, era hauetako batean:

a) agiri ofizialen baten bitartez,
b) itzulpenen bat (20 orrialde gutxienez) euskaratik edo euskarara egina duela frogatuta.

Egiaztagiriak

Aurreko bi ataletan aipatu diren baldintza guztiak agirien bidez frogatu behar dira.
Nolanahi ere, Elkartearen helburuekin bat etorriz, itzulpengintzaren edota interpretazioaren inguruan jarduna izan arren aurreko baldintzak egiaztagiriekin behar bezala frogatu ezin badira, hiru elkartekideren abala aurkeztu beharko da.

Baldintzetako bat edo gehiago betetzen badituzu, bidali zure eskaria EIZIEra idatziz (Zuzendaritza Batzordeari), honako agiri hauekin batera:
bazkide-fitxa
Itzulpen fitxa
NAren kopia
bi argazki
curriculum vitae


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net