Hemen zaude:
 » 
 » 
Itzultzailearen eguna 2010

Itzultzailearen eguna 2010

Literatura Unibertsalak, 20 urte

Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren inguruko mahai ingurua antolatu zuen EIZIEk, 2010eko irailaren 30ean, arratseko 19:30ean, Donostiako liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Gotzon Egia EIZIEkidea gidari zela, hiru lagun gonbidatu genituen gaia aztertzera: Iratxe Retolaza literatur kritikaria, Xabier Olarra itzultzaile eta editorea, eta Lurdes Otaegi unibertsitateko irakaslea.

Egun horretarako bereziki prestatutako ikus-entzunezkoak eman zion hasiera ekitaldiari, puntua jarri zien gero Gotzonek parte hartzaileei, eta solasaldi interesgarri bezain aberasgarria sortu zen ekitaldian, bertaratu ziren guztien artean.

Sautrela telebista programak ere eskaini zion tartea, Itzultzaileren Egunaren inguruan, Literatura Unibertsala Bildumari. Bi bideotan dugu ikusgai: Klasiko Unibertsalen Saila I eta Klasiko Unibertsalen Saila II.

Hemen duzue, bestalde, Miren Ibarluzeak 2010eko urriaren 17an Argian argitaratu zuen artikulua irakurgai.