Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010
Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz.

Idazle gonbidatua Itxaro Borda izan da, eta haren obra oparotik zenbait poema aukeratu dira frantsesera, galegora, katalanera eta gaztelaniara itzuliak izateko. Mintegiaren historian lehen aldiz poesiaren inguruan lan egin da.
Itzulpenak aldez aurretik eginda zekartzaten itzultzaileek, eta hiru egunez itzulpenok lantzen eta eztabaidatzen jardun dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek. Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko.
Bertsokera bakoitza nola aldatu, errimarekin zer egin eta metafora eta irudi poetikoekin nola jokatu izan dira eztabaidagai azpimarragarrienak. Itxaro Bordak poema bakoitzari buruz emandako xehetasun historiko-biografikoak, gainera, oso argigarriak izan zaizkie itzultzaileei.
Itzultzaileak

- Haizea Parot (frantsesa)
- Manu Lopez Gaseni (gaztelania)
- Isaac Xubín (galegoa)
- Pau Joan Hernŕndez (katalana)
Manu Lopezek, Euskadi Irratiko Arratsaldekoa saioan eman zuen lantegiaren berri.
Jendaurreko ekitaldia
Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri eman dute parte hartzaileek, eta ondoren, mintegian landutako zenbait testu irakurri dizkigute, bost hizkuntzetan. Ekitaldia irailaren 9an izan da, arratseko 7etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Argitalpena
Aurreko urteetan bezala, lantegiaren emaitza SENEZ aldizkariaren 40. zenbakian bildu dugu. Sarreratxo baten ondoren, poemen bost bertsioak argitaratu dira, Juan Azpeitia ilustratzailearen irudiekin batera.
Aurreko edizioak
- 2009, Gasteiz, «Karlos Linazasororen hamaika kontu»
- 2008, Donostia, Xabier Montoiaren «Baina bihotzak dio»
- 2007, Durango, Iban Zalduaren «Itzalak»
- 2006, Irun, Harkaitz Canoren «Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere»
- 2005, Elgeta, Jokin Muńozen «Hausturak»
- 2004, Tarazona, Pello Lizarralderen «Un ange passe»



