Hemen zaude:
 » 
 » 
Testuaren koherentzia eta kohesioa: zenbait baliabide - 2012

Testuaren koherentzia eta kohesioa: zenbait baliabide - 2012

Helburua

Prosamolde komunikatiboa bermatzeko irizpideak aztertu eta lantzea.

Edukia

Adibideetan eta ariketa praktikoetan oinarriturik, idatzizko komunikazioaren inguruan gogoeta egin, eta esperimentatuko dugu nola balia ditzakegun hitz ordena eta TEMA-REMA segida esaldi ulergarriak sortu, ideiak harilkatu eta testuak egituratzeko.

Metodologia

Edozein zeregini ekin aurretik, komeni da beharrizan errealen berri zehatza ezagutzea; hala, etekin handiagoa ateratzen diogu esfortzuari. Horregatik, ikastaroa hasi baino lehen, itzulgai bat helaraziko zaie parte-hartzaileei, ikastaroaren abiapuntu egokia izango delakoan.

Irakaslea

Julia Marin Arteaga

Donostiako Irakasle Eskolan eta Psikologia Fakultatean eta Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasi zuen. Hogei bat urte daramatza Idazkuntza teknikak irakasten, Itzulidatz lan-taldearekin. Testu interpretazioa euskaraz gaiaren inguruko tailerrak diseinatu eta ematen ditu, irakasleei, aktoreei eta komunikabideetako profesionalei zuzenduak. Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta zuzendari laguntzaile gisa: Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Karabas musikala (Golden Appel Quartet), Hor al zaude? (Javier Daulte), Gr÷nholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee), Presidente andreak (Werner Schwab)ů

Noiz

2012ko irailaren 19an, 20an eta 21ean

Non

Donostian, Kirol Etxean

Ordu-kopurua

Guztira, 12 ordu

Ordutegia

16:00 - 20:00

Prezioa

Bazkideak: 120 euro

Ez bazkideak: 180 euro

Izena emateko epea

2012ko irailaren 5a

Oharra:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2012ko irailaren 7an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN