Hemen zaude:
 » 
 » 
"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroa, UEU - 2012

"Literatura Unibertsala itzultzen" ikastaroa, UEU - 2012

Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, źLiteratura Unibertsala itzultzen╗ izeneko ikastaroa prestatu zuen EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan.

Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskoan) izan zen, 2012ko ekainaren 26tik 27ra.

Lehenengo egunean, hilaren 26an, Miren Ibarluzea, Ana I. Morales eta Karlos Zabala aritu ziren, eta 27an, berriz, Gerardo Markuleta, Fernando Rey eta Juan Garzia. Ikus egitaraua

Ikastaroa Twitterren emititu zen (@LitUnib): I˝igo Roquek, ikastaroaren antolatzaile eta aurkezle lanetan aritzeaz gain, txioka kontatu zigun parte hartzaile bakoitzaren jarduna.

Twitterrek ez ezik, zenbait hedabidek ere jaso zuten ikastaroaren berri.

LITERATURA UNIBERTSALA: ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (I) (Elearazi, 2012-06-28)

LITERATURA UNIBERTSALA: ahal bezain hurbil, behar bezain urrun! (II) (Elearazi, 2012-06-29)

Ez herdoiltzeko, beharrezkoa J.L. Zabala (Berria, 2012-06-28).

UEUko Literatura Unibertsala itzultzen (Bilbo Hiria irratia, 2012-06-27. I˝igo Roqueri eginiko elkarrizketa)

Munduko hitzak euskaraz jartzen (UEU, Udaro, 2012-06-26)