Hemen zaude:
 » 
 » 
Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza - 2012

Puntuazioa: testuak antolatzeko giltza - 2012

Juan Garziak puntuazioari buruzko ikastaroa eman zuen martxoan –7an, 8an eta 9an, 12 orduz– , Donostiako Kirol Etxean. Puntuazio-trebakuntza oinarrizkoa ematea (edo osatzea) izan zen ikastaroaren eginkizun zehatza, baina, ezeri ekin baino lehen, puntuazioaren garrantziaz ohartarazi zuen irakasleak: puntuazio txukuna erabiltzea ez da luxua edo maisukeria, edozein testugilek irakurleari zor dion gutxieneko ahalegina baizik.












Lehen saioan, puntuazioan sakontzeko nozio jakingarri batzuk aztertu eta gero, esaldiak bereizteko (eta elkartzeko) puntuazioaz jardun zuen Garziak. Bigarren saioan, berriz, esaldi barneko puntuazioa izan zuen irakasgai, eta, hori lantzeko, testu bat ariketagai. Hirugarren saioan, bestelakoei buruz aritu zen irakaslea, parentetikoei buruz hain zuzen.

Ikasleak oso gustura jardun zuten ikastaroan; halaxe jakinarazi zuten ikastaroaren amaieran.