Esaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gako - 2014 (Bilbo)

Helburuak

Gramatikak agindu egiten du; halako egitura zuzena da, eta bestea ez. Gramatika hutsarekin, beraz, testugileak ez du aukeramenik. Aukeratu, hala ere, etengabe aukeratu behar du nola adierazi adierazi beharrekoa. Testu osoaren antolaeran bezala, izan ere, egile da testugilea, hots, sortzaile (itzultzean ere berdin). Esaldiaren mailan, bada, informazioaren antolaera da testugileak kudeatu beharrekoa (erabakimenarekin, erantzukizuna), eta esaldian-esaldian erabaki beharreko horretarako irizpideak argitzea eta lantzea da ikastaroaren helburua.

Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Non

Bilbon: Euskararen Etxean

Noiz

2014ko abenduaren 3an, 4an, 10ean eta 11n

Ordu-kopurua

Guztira, 16 ordu (4 orduko 4 saiotan)

Ordutegia

16:00 - 20:00

Edukia

Lehenik eta behin, funtzio informatiboak funtzio gramatikaletatik bereiztea da kontua: gramatikaren fabrikak ematen dizkion adreilu gordinekin etxea (esaldia) egoki antolatzea, semantikaren eta pragmatikaren eskakizunen arabera. Adierazi nahian dabilen hori irakurleari argi ematea da testugilearen eginkizuna. Horretarako, hainbat alderdi zaindu behar ditu, eta, bereziki, kohesioari –hots, diskurtsoko osagaien arteko loturari– dagozkionak: hitzordena, galdegai/mintzagai katea, anaforak, puntuazioa…

Metodologia

Azalpen orokor labur batean emango dira aplikazio praktikorako behar diren oinarriak (ez da behar inolako gramatika-jakituria berezirik: hizkuntza menderatzea aski). Horiek garbi utzi ondoren, testu errealen gainean egingo da lana: erabilera okerrak detektatu, irakurketan eragiten dituzten kalteak nabarmendu, zuzendu edo konponbide egokiak saiatu, aukera anitzeko kasuak ikusi eta bakoitzaren abantailak aipatu...

Azalpen teorikoak gogoratzeko eta zabaltzeko materiala aurretik edo arian-arian helaraziko zaie parte-hartzaileei.

Egitaraua

  • esaldien arteko mugak
  • oinarrizko perpaus ordena eta esaldiaren osaera
  • gramatikaren betebeharrak eta informazio-antolaeraren aukerak
  • funtzio informatibo edo pragmatikoak
  • baieztapenezko esaldiak eta bestelakoak
  • mintzagaiaren rola
  • anaforen rola
  • aposizioak
  • nominalizazioen auzia
  • bestelako zalantzak

Prezioa

-Bazkideak: 165 euro -Ez bazkideak: 245 euro

Izena emateko epea

2014ko azaroaren 12tik 21era (biak barne)

Oharra

-Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

-2014ko azaroaren 25ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN