«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa - 2014
Norentzat
Esan osteko eta aldibereko interpretazioan jardun behar dutenentzat, eta praktikak egin nahi dituztenentzat.
Helburuak
- Interpretazio teknika eta estrategietan trebatzea norabide bietara (ES<->EU).
- Komunikazio gaitasunak lantzea.
Edukia
- Esan osteko interpretazio praktikak.
- Aldibereko interpretazio praktikak, kabinetan.
Irakasleak
- Jaione Arregi Urizar, EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko interpretea
- Idoia Gillenea Mujika, zinpeko itzultzaile eta interpretea
Noiz
2014ko azaroaren 3tik 10era, 4 saiotan:
Azaroaren 3an -astelehena-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Azaroaren 5ean -asteazkena-: Esan osteko interpretazioa, Jaione Arregi
Azaroaren 7an -ostirala-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea
Azaroaren 10ean -astelehena-: Aldibereko interpretazioa, Idoia Gillenea
Non
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean, 1.48 laborategian
Ordutegia
16:00 - 19:00
Ordu kopurua
Guztira, 12 ordu
Prezioa
Bazkideak: 145,00
Bazkide ez direnak: 225,00
Izena emateko epea
2014ko urriaren 16tik 24ra, biak barne
Ikus hemen iazko ikastaroaren kronika
Oharra:
- Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
- 2014ko urriaren 27an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.