Itzulpengintzarako Softwarea - 2004

Ezin ukatuzkoa da itzulpengintzan azken urteotan gero eta garrantzi handiagoa hartuz joan direla behar horretan laguntzeko tresnak. Orain dela bost urte ia pentsaezina zen arren, gaur merkatuan hamaika tresna, makina bat programa azaldu dira itzultzaileari eguneroko behar neketsua arintzeko. Nola erabili horiek guztiak, ordea?

Zer dagoen eta nola erabili daitezkeen erakustea izan zuen helburu ikastaroak. Alderdi praktikoarekin osatu zen teoria, hari garrantzia handiagoa emanez. Hau da, ikaslea tresna bakoitza etxean edo lantokian erabiltzen hasteko moduan uztea izan zen helburu nagusia.

Eibarren egin zen 20 orduko ikastaroa, UEUren egoitzan, 2004ko urriaren 18tik urriaren 22ra bitartean. Antolatzaileak IZO eta EIZIE izan ziren.

Ikusi hemen egitaraua eta eskari-orria