Albisteak
EIZIEren aurkezpena EHUko Letren Fakultatean
EIZIE | 2012-05-14
EIZIEk aurkezpen ekitaldi bat antolatu du EHUko Letren Fakultatean, bereziki Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasleei elkartearen berri emateko asmoz.
Noiz: Maiatzaren 16an, asteazkena, eguerdiko 13:00etan.
Non: EHUko Letren Fakultateko Gradu aretoan.
"Literatura Unibertsala"ri buruzko ikastaroa UEUren Udako Ikastaroetan
EIZIE | 2012-05-14
Literatura Unibertsala bildumaren hirugarren aroa abiatu berria dela eta, Literatura Unibertsala itzultzen izeneko ikastaroa prestatu du EIZIEk UEUrekin elkarlanean, bildumaz eta, oro har, literatura-itzulpengintzaz gogoeta egiteko asmotan.
Ikastaroa UEUren Eibarko egoitzan (Markeskuan) izango da, ekainaren 26tik 27ra.
Izen emateko epea: 2012ko maiatzaren 14tik ekainaren 17ra.
Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez (II)", Iñaki Iñurrieta
EIZIE | 2012-04-26
Beste artikulu bat argitaratu du EIZIEk 2tzuL-en, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: Legeen izenez (II), Iñaki Iñurrieta Labaienek idatzia.
Patxi Petrirenaren Legeen izenez artikuluari segida eman nahi dio honek, izenburuak agerian uzten duenez. Iradokizun edo proposamen batzuk egiten dira, hizkera juridikoarekin eta legeekin egunero deman dabiltzan itzultzaileek proba ditzaten.
Sarean da Senez itzulpen-aldizkariaren 42. zenbakia
EIZIE | 2012-04-24
Sarean jarri du EIZIEk Senez aldizkariaren 42. zenbakia, elkarteak 2011ko udazkenean antolaturiko Idazlea Itzultzaileen Lantegian saioaren emaitza jasotzen duena.
Vargas Llosa eta Al Aswani iruzkinen atalean
EIZIE | 2012-04-19
Bi iruzkin argitaratu ditugu Literatur Itzulpena Hedabideetan atalean.
Ander Aranaren iruzkina:
Mario Vargas Llosaren Pantaleon eta bisitariak
Itzultzailea: Santi Leoné
Inma Errearen iruzkina:
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina
Itzultzaileak: Xabier Olarra eta Arantzazu Royo
Horrez gain, atal berean bildu ditugu Armiarmaren kritiken hemerotekan jaso dituzten euskaratutako liburuen kritikak.
Literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da
EIZIE | 2012-04-17
Iturria: ETXEPARE INSTITUTUA (2012-04-16)
Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak gaur eman du argitara Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duena. Bi epe aurreikusi dira eskabideak aurkeztu ahal izateko: apirilaren 17tik maiatzaren 16ra bitartekoa eta urriaren 1etik 31era bitartekoa.
Frantsesa-Euskara mintegia antolatu du EIZIEk maiatzerako
EIZIE | 2012-04-17
Helburuak: Frantsesetiko literatur itzulpenari buruz gogoeta egitea eta hizkuntza-bikote horretako itzulpengintzan trebatzea.
Irakaslea: Mikel Garmendia Ugarte
Noiz: 2012ko maiatzaren 4an eta 5ean
Non: Irunen, Irungo Udal Euskaltegian (Urdanibia plaza 5)
Informazio gehiago eta izen ematea
Mansfield iruzkinen atalean
EIZIE | 2012-04-11
Iruzkin bat argitaratu dugu Literatur Itzulpena Hedabideetan atalean.
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Katherine Mansfield-en Lorategiko festa
Itzultzailea: Anton Garikano
Horrez gain, atal berean bildu ditugu Armiarmaren kritiken hemerotekan jaso dituzten euskaratutako liburuen kritikak.
Haur eta gazte literaturaren itzulpeneko «Vitoria-Gasteiz» sarietarako deialdia
EIZIE | 2012-04-11
Gasteizko Udalak haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2011n argitaratuak- saritzeko Vitoria-Gasteiz Sarietarako deialdia argitaratu du 2012ko apirilaren 4ko ALHAOn (Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala).
Sari bana emango da, bi sail hauetan:
- Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 euro.
- Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 euro.
Proposamenak aurkezteko epea: deialdia argitaratu denetik bi hilabetera.
Urrezko Bibliotekako beste bi libururen aurkezpena: 'Kontakizunak' eta 'Robinson Crusoe'
EIZIE | 2012-03-26
Urrezko Biblioteka bildumako beste bi liburu aurkeztuko dituzte datorren ostiralean, martxoak 30, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Udal Liburutegian.
- Kontakizunak, Edgar Allan Poe. Itzultzailea: Koro Navarro
- Robinson Crusoe, Daniel Defoe. Itzultzailea: Aintzane Ibarzabal
Parte-hartzaileak: Aintzane Ibarzabal (itzultzailea), Koro Navarro (itzultzailea), Karlos del Olmo (EIZIEko ordezkaria) eta Xabier Mendiguren (editorea, Elkar argitaletxea).



