Albisteak
 |
|
Idazlea itzultzaileen lantegian 2008
|
EIZIE | 2008-08-28 13:23
Aurten, bosgarrenez, itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz.
Datorren astean, Xabier Montoiaren
Irapuato liburuko izen bereko narrazioa landu eta itzuliko dute bost itzultzailek, idazlearen laguntzaz: danierara, katalanera, polonierara eta alemanera aldatuko dute testua.
Itzultzaileak:
Pernille Hansen eta J.M. Mendizabal (daniera)
Daniel Lujan (katalana)
Joanna Janiszewska (poloniera)
Gabriele Schwab (alemana)
Noiz: 2008ko irailaren 3tik 5era
Non: Donostian
Hemen informazio gehiago
|
 |
|
Europako kultura: mamirik gabeko azala? Europar Batasunak bertan behera utzi ditu literatura-itzultzaileak
|
CEATL | 2008-07-13 20:04
Europar Batasunak -zeinak mila milioi euroko aurrekontua baitu barne itzulpenetarako-, itzultzaile-etxeei ematen zien diru-laguntza bertan behera uztea erabaki du. Itzultzaile-etxe horiei esker, itzultzaileek aukera dute itzulgai duten idazlearen jatorrizko herrialdean aldi bat igarotzeko, idazle horren jatorrizko hizkuntzaz eta kulturaz duten ezagutza sakontzeko, etengabeko prestakuntza-proiektuetan parte hartzeko edo, besterik gabe, euren lanean murgiltzeko bestelako kezkak alde batera utzita, eskakizun-maila handikoa baita literatura-itzultzaileen jarduna. Ekar dezagun gogora Europar Batasunak urtean 400 milioi euro baino gehiago dituela kulturaren sustapenean erabiltzeko, Kultura 2007-2013 izeneko programaren bidez, eta diru hori zine-produkzioen moduko kultura-proiektu handietan erabiltzen duela gehienbat.
|
| Osorik irakurri...
|
 |
|
Bukowski eta Darrieussecq iruzkinen atalean
|
EIZIE | 2008-07-10 11:22
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu:
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Charles Bukowski-ren Infernuko hesteetan
Itzultzailea: Mikel Olano
Karlos del Olmoren iruzkina:
Marie Darrieussecq-en Tom hil da
Itzultzailea: Karlos Zabala
|
| Osorik irakurri...
|
 |
|
Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroa - 2008
|
EIZIE | 2008-06-30 10:25
Helburua
Interpretazio lanbiderako prestatzeko beharra dutenei begira eratzen den ikastaro honekin horixe da lortu nahi dena: teknika horietan trebatzeko aukera ematea ikasketen bidez horretarako aukerarik izan ez dutenei, edo ikasi den arren praktikatzen jarraitu nahi dutenei. Esan ostekoarekin ekingo zaio, lanbidean horretan jardungo ez bada ere, aldi berekorako prestakuntzaren oinarria delako.
Egutegia eta ordutegia
Irailaren 16an hasi eta azaroaren amaieran bukatuko da. Astean bi egun (astearte eta ostegunetan), egunean hiru ordu, arratsaldez, esan ostekoan 30 ordu sartuko dira eta beste 30 aldi berekoan.
Aurreinskripzioa eta ikastaroari buruzko informazio gehiago
|
|