«Don Quijote»-ren itzulpen berri bat ingelesez, Edith Grossman-ek egina

2003 Azaroa 5
«Don Quijote»-ren itzulpen berri bat ingelesez, Edith Grossman-ek egina

Miguel de Cervantes-en maisulanaren ingelesezko itzulpen berri bat eman du argitara Edith Grossman-ek. Liburua azaroaren hasieran kaleratu da New York-en, Ecco/HarperCollins Publishers-ek argitaratua, eta kiritkarien nahiz itzultzaileen txalok jaso ditu plazara bezain laster.

Edith Grossman bide luzea egindako itzultzailea da, sari asko jasotakoa, eta Hego Ameriketako idazle garrantzitsu askoren lan nagusiak itzuli izan ditu, besteak beste Garbiel García Márquez, Mario Vargas Llosa, Mayra Montero, Augusto Monterroso eta Álvaro Mutis-enak. Filadelfian jaioa da, Pennsylvania-ko eta Kaliforniako unibertsitateetan ikasi ondoren, New York-ekoan lortu zuen doktoretza. Bertan bizi da gaur egun.

Berak egindako itzulpenak mugarri bat jarri du Don Quixote-ren ingelesezko itzulpenen bide luzean.

Mexikar idazle Carlos Fuentes-ek 2003ko azaroaren 2an The New York Times egunkarian argitaratutako iruzkin batean, azpimarratu zuen «itzulpenaren bikaintasuna», eta erantsi zuen: «Horixe da benetan miresgarria: gartu egungoa eta jatorrizkoa bat dira. Ez kezkatu zaharrarekin edo berriarekin. Grossman-ek ederki lortzen du kategoria erraz horiek bere lanera isur ez daitezen. Klasiko bat gaur egungo bihurtzea: horixe da lorpen handiena».