EUSKARAZ · ESPAŃOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Harpidetza
Bidali albiste bat

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Albisteak »  «Itzultzaileak, idazlea lagun» itzulpen lantegia

Atzera albisteetara »


bulegoa | 2005-09-26 12:24

«Itzultzaileak, idazlea lagun» itzulpen lantegia

Iazko esperientzian oinarri hartuta, aurten ere literatur itzultzaileen lantegia antolatu du EIZIEk, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraiki.

Noiz: 2005eko urriaren 3tik 6ra
Non: Elgetako (Gipuzkoa) Espaloia kafe-antzokian

Idazlea eta itzultzaileak

Idazlea eta itzultzaileak

Jokin Muńozen Hausturak liburuaren izen bereko narrazioa lau hizkuntzatara aldatuko dute aurten euskaratik (zubi-hizkuntzarik gabe):

- Gabi Schwab-ek alemanera
- Roberta Gozzi-k italierara
- Daniel Luján-ek katalanera
- Adam Zawiszewski-k polonierara

Elkarlanean jardungo dute parte hartzaileek lau egunez, idazlearen beraren laguntza izango baitute itzultzaileek zalantzak argitzeko, testuaren inguruko argibideak emateko, eta abar. Bestalde, bata bestearen hizkuntzaren eta kulturaren berezitasunak eta itzulpen prozesuan agertzen diren kontuak partekatzeko aukera izango dute.

Amaiera ekitaldia

Laugarren egunean, urriaren 6an, parte hartzaileak mahai-inguru batera bilduko dira, esperientziaren berri emateko. Ondoren, mintegian aukeratuko duten pasarte bat bost hizkuntzetan entzuteko parada izango dugu. Jende aurreko ekitaldi hori Gasteizko Montehermoso kulturunean izango da, arratseko 19:00ean.

Argitalpena

Lantegiaren emaitza Senez aldizkariaren zenbaki berezi batean biltzeko asmoa dugu: narrazioaren itzulpenak, mintegian agertzen diren hausnarketak, mahai-ingurukoak...



Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net