EIZIE | 2008-05-06 14:20
Koro Navarro eta Antton Olanoren itzulpenak iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu:
Karlos del Olmoren iruzkina:
Hannah Arendt-en Eichmann Jerusalemen
Itzultzailea: Koro Navarro
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Pasqual Alapont-en Bai baina ez baina bai
Itzultzailea: Antton Olano
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.
|