UEU udako ikastaroak: Ikasmaterialak eta zuzentze-lana

2008 Maiatza 8
UEU udako ikastaroak: Ikasmaterialak eta zuzentze-lana

Euskarazko irakaskuntzan sarri ikasmaterialak sortu edo egokitu behar izaten dira. Zeregin konplexua da; izan ere, sorkuntza-lanez gain, itzultzera ere jo behar izaten da askotan, eta, ondorioz, zalantzazko testuak edo gabeziaz jositakoak sortzen dira. Eskoletan erabiltzen diren materialak hobetzeko tresnak eskaintzea da gure proposamena, eta, bide batez, ikasmaterialak sortzen egiten diren ahaleginei etekin handiagoa ateratzea.

Data: 2008ko uztailaren 9tik 11ra
Non: Eibar
Ordutegia: 9:00-13:30 / 15:30-17:30
Ordu kopurua: 21
Gehienezko ikasle kopurua: 20
Ikastaroaren prezioa: 146 euro
Matrikulazioa: 2008ko maiatzaren 12tik ekainaren 20ra
Webgunetik egingo da

Hemen aurkituko duzu ikastaroaren egitaraua

Ikastaroari buruzko diru-laguntzak, ziurtagiriak eta abar