Axun Aierberi omenaldia EHUn

2009 Martxoa 31
Axun Aierberi omenaldia EHUn

Urte bete da Axun Aierbe lankidea hil zela, eta bere omenez ekitaldi bat prestatu dute Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizeko Letren Fakultatean .

2009ko apirilaren 1ean eta arratsaldeko 17:30ean izango da omenaldi saioa. Lankideak, etxekoak, ikasleak eta lagunak elkartuko dira, harekin bizi izandakoak denen artean gogora ekartzeko. EIZIEren izenean Maite Imazek hartuko du hitza.

Argibide gehiago:
Axun Aierberen omenaldiaren egitaraua