'IV. Esperientzixak. Itzulpena Oholtzara': mahai-ingurua eta irakurketa dramatizatua

2013 Martxoa 19
'IV. Esperientzixak. Itzulpena Oholtzara': mahai-ingurua eta irakurketa dramatizatua

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) eta EIZIEk IV. Esperientzixak ekitaldia antolatu dute: Itzulpena oholtzara. Mahai-inguru bat eta irakurketa dramatizatua eskainiko dute parte-hartzaileek. Koldo Mitxelena kulturunean izango da, martxoaren 26an, 19:00etan. Mahai-ingurua: Xabier Mendiguren Bereziartua, Julia Marin eta Xabier Paya. Moderatzailea: Karlos del Olmo. Irakurketa dramatizatua: Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese eta Mikel Martinez.

Esperientzixak egitasmoa euskarazko antzerkigintzaren esparruan gogoeta gune berri bat zabaltzeko sortu zen. Antzerkiarekin loturik dauden eta zerikusi zuzena duten esperientzia desberdinak plazaratzea eta zabaltzea du helburu.

Hiru itzultzaileen eta moderatzailearen gogoeta teorikoez gain, aukera izango da testu itzulien irakurketa dramatizatuekin ere gozatzeko. Hizlari bakoitzak gogoeta ildo bati helduko dio, lauron artean ikuspegi teoriko-praktiko zabal halako bat emateko asmoz.

Bestalde, bertaratzen direnek egon izanaren egiaztagiria eska dezakete.