EIZIE XXXII. Uda Ikastaroetan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)

2013 Apirila 19
EIZIE XXXII. Uda Ikastaroetan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)

EIZIEk ikastaro bat antolatu du XXXII. Udako Ikastaroetan , Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I) , (H.4), Isabel Etxeberriaren zuzendaritzapean. 2013ko uztailaren 22tik 24ra izango da, Donostiako Miramar jauregian.

Matrikula egiteko epea maiatzaren 2an zabalduko dute, eta bi prezio izango ditu: maiatzaren 31ra bitartean, 80 euro; ekainaren 1etik aurrera, 92 euro.

Beka eskatu nahi izanez gero, epea apirilaren 23an amaitzen da epea.

Bekak ekonomi baliabiderik gabeko pertsonei, ikasleei eta UPV/EHUko langileei ematen zaizkie, gabetasun hori behar bezala frogatuz gero (Eskaera inprimakiarekin batera, INEMeko txartelaren fotokopia edo ikasle txartelaren fotokopia bidali edo zinpeko aitormena sinatu).