Bihar izango dute EIZIEko kideek 2014ko Batzar Nagusia

2014 Martxoa 27
Bihar izango dute EIZIEko kideek 2014ko Batzar Nagusia

Bihar, martxoak 29, Katakrak liburu-dendan egingo du urteko Batzarra EIZIEk, goizeko 10:30ean hasita. Ohi bezala, 2013ko jardueren balantzea eta 2014ko aurreikuspena izango dute hizpide, eta Zuzendaritza Batzordean ere izango da berrikuntzarik. Batzarraren ondoren eta bazkalaurretik, ibilaldi bat egingo dute Labrit Tours-eko lagunekin: "Iruñeari buruzko begirada orokorra, historia kontu batzuk, euskara eta, bereziki, euskal letrei loturiko txokoak".