'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren hirugarrena

2014 Uztaila 7
'Spot The Translator' nazioarteko bideo-lehiaketaren hirugarrena

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, dei egiten die bideo-sortzaileei bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzaten literatur itzultzaileak sustatzeko, bai eta itzultzaileek literaturan duten garrantziaren, zereginaren eta erronken berri zabaltzeko ere. Gehienez ere hiru minutuko bideoak onartuko dira, eta 1.000 euroko saria jasoko du irabazleak. 2014ko irailaren 30ean –Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean– jakinaraziko da nork irabazi duen lehiaketa. Proiektuak aurkezteko epea: 2014ko irailaren 1a. Informazio gehiago hemen , ingelesez.