#DoodleTrans: Itzulpengintzaren Egunerako Google Doodle bat eskatzeko

2014 Uztaila 7
#DoodleTrans: Itzulpengintzaren Egunerako Google Doodle bat eskatzeko

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, itzultzaileen ikusgaitasuna sustatzeko ekimen bat jarri du abian. Google enpresari Itzultzaileen egunerako, irailaren 30erako, itzulpengintzaren omenezko Doodle* bat eskatzeko kanpaina bat abiarazi du.

EIZIEk, CEATLko kide ere den heinean, ekimen hori babestu eta sustatzen du, horregatik, zuoi, itzultzaile, interprete, zuzentzaile eta interesa duzuen guztioi, helburua lortzeko laguntza eskatzen dizuegu. Oso erraza da:

Hemen beheko gutuna (ingelesez dago, AEBetako departamentu batera iritsiko baita) kopiatu, marratxoak dauden tokian zure izen-abizenak idatzi, eta mezu elektroniko batean proposals@google.com helbidera bidali behar duzu.

To Whom It May Concern:

The EIZIE and I, ______________, as a translator, would like to ask Google.com and Google.eu to feature The International Translators’ Day (http://en.wikipedia.org/wiki/International_Translation_Day) in their Google Doodle. The Day is Sept 30, so we hope there is enough time to prepare. If there is any information that the EIZIE could provide for the story behind the Doodle or anything else, please do not hesitate to ask. This is a subject very close to our hearts and we would like to see it featured on Google.

Thanks in advance for considering our proposal, best regards,

EIZIE & _________________

(Hemen duzue gutunaren itzulpena. Halere, gogoratu ingelesezkoa erabili behar duzula, AEBtara, Google enpresaren proposals@google.com helbidera, bidali behar baituzu eskaera).

Dagokionari, EIZIEk eta nik, _____________________, itzultzailea naizen aldetik, eskari bat egin gura genioke Google.com eta Google.eu-ri: Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna (http://en.wikipedia.org/wiki/International_Translation_Day ) Google Doodle-n irudikatuta agertzea. Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna irailaren 30ean da, eta prestaketa beharretarako denbora izatea espero dugu. EIZIEk helarazi dezakeen informaziorik balego, ez dudarik egin gurekin harremanetan jartzeko. Oso gertuko gaia dugu, eta bihotzez eskertuko genuke Itzulpengintzaren Eguna zuenean irudikatuta ikustea.

Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso gure agurrik beroena, EIZIE & _____________________

*Zer da Doodle Google bat? Doodle Google-ak Google enpresak egun adierazgarrietan norbaiten edo zerbaiten omenez bilatzailean jartzen dituen marrazki edo multimedia-irudiak dira. Sakatu hemen adibide batzuk ikusteko. Horrelako bat eskatu nahi dugu 2014ko Itzultzaileen Egunerako.