«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2014 Iraila 4
«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

«Ortotipografia (eta beste)» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Alfontso Mujika irakaslearekin. Non: Donostian Noiz: 2014ko irailaren 23an, 24an eta 25ean Ordu-kopurua: 12 ordu Edukia: Ortotipografiak elementu tipografikoak erabiltzeko arau eta hitzarmenak biltzen ditu; ortografiaren eta tipografiaren arteko eremuan dabil. Hizkuntza idatziaren alderdi estetikoaz dihardu, nolabait, eta, elementu grafikoen antolamenduaz ari denez, edizio-estiloari ere lotua dago. Alderdi formala da, hizkuntzaren senetik kanpo dagoena eta hizkuntza idatziari baino ez dagokiona. Hala ere, itzultzaile gehienon langaia hizkuntza idatzia denez, beharrezkoa dugu ortotipografiaren oinarriak ezagutzea. Ordutegia: 16:00 - 20:00 Izena emateko epea: 2014ko irailaren 4tik 11ra, biak barne Informazioa eta izen ematea